OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aloger.
tradizioa
Tr. Documentado principalmente en autores vizcaínos. Tbn. lo emplean Eguiateguy, Iztueta, Aguirre de Asteasu, Lizarraga de Elcano, Lardizabal y autores guipuzcoanos del s. XX. Hay aloger no ambiguo en J.A. y V. Moguel, en Astarloa, Iturzaeta, D. Agirre, Echeita, Kirikiño, Eguzkitza y Erkiaga, y alober en fray Bartolomé. En Lazarraga aparece alogoro, de sdo. no seguro. En J.A. Moguel (CC 184) hay además un ej. de alagorea, probable errata. En DFrec hay 5 ejs. de aloger.
etimologikoa
Etim. Cf. arag. aloguero, etc. FGN 180, DLAA 1, p. 1.
sense-1
1. (V, G), alogera (det., Lar, Añ, Hb (G)), alober (V-ger), alobera (V-ple), alokera(det.). Ref.: A (aloger, alober); X. Kintana Iker-10 , 1997, 150.
Salario, jornal. v. soldata, alokairu, sari, BEHAR-SARI.
Bear egin deutsaneen alogera edo salarioa kriaduena. Cap 109. Zenbat, erriko diruak gobernatzen dituztenen artean, kontu okerrak eman, aloger bear ez diranak artu, ta bizi diranak [...]. Mg CC 174. Zeinbat opiziale dira, ta zer aloger emoten jakee? Mg PAb 125. Eskribaubari ta niri pagau biarko jakuz geure alogerak nundi edo andi. Ib. 192. [Serbitzariari] laburtuten bajako aloger edo biarsarija. Mg CO 275. Zeinbat biargin aloger osua artu, eta neke osua artu gura ez dabeenak. Ib. 71. Bearrik egin, edo egin-erazo badozu; [...] dala doarik, nai alogeraz. EL1 130. Bear-sari edo alogerak. LoraS 127. Eman egidazu nere bearsari edo agindu didazun alogera. VMg 9. Ez zeuntsan pagau alobera? fB Ic II 167. Ez dabee eskatu biar, ez artu biar, legez jagokuen baino alober geijago. Ib. 169. Janariyak abondo / eta ardaoa merke, / alogera sarriro / ta bolsia bete. Ulib ( in FrantzesB II 35 ). Obligeetia errenterubak dugaik egitera alogera biar leukeen gauzaak. JJMg BasEsc 198. Aloger oneek ainbat lasterren pagadu biar dira, bada benturaz zure biarra egin dabeenak eztabe eukiko zer jan. Astar II 158s. Alogera nun irabazi eukiterren. Ib. 161. Zergatik dantzariak soñu zarrak eskatu ta danboliñak ez jotzea, guziz irain aundia zan berari alogera ematen zion erriarentzako. Izt D 6. Guztiok baikera nekazari espiritualak Jaungoikoaren mastian. [...] Orain alokairua. Zer alokera, allakairua, lakondoa, ematen du? LE Urt 85 (ms. 30v zer alokairu ematendú?). Lantegi balioso onetatik egunoroko ogia ta alogera ateratzen zituztela. Izt C 67. [Argiñak] irabazten dituzte alogera onak txit. Ib. 55. Nagusiak maiordomoari agindu zion, langilleai [...] guziai beren alogera edo jornala emateko. Lard 423. [Lenengo langilleak] uste izan zuten alogera andiagoa emango zietela. Ib. 423. Dei itzazu langilleak, eta eman zaiezute alogera, asirik azkenekoetatik lenengoetaraño. Ur Mt 20, 8 (Dv saria, Ol egunsaria, Ker lan-saria). Langilleetarañoko guziai beren alogerak murrituaz. Arr GB 15s. Dakialako Jaunak emoten / Danai euren alogera, / Erri leial ta baita mukerrai / irabazita daukena. AB AmaE 62. Aurtengo alogerak ditut kobretako / Kobretean gogoa zorrak pagetako. Ib. 298s. Doan etorten iatan / Medikua etxera / Eta bear ebalez / zerbaist alogera, / artu neban gogoa / arima guztiti / emoteko egun baten / sari ona atzeti. Azc PB 256. Eta biarginai eta alogerekoai bearreko eginsari edo alogerak denporaz emoten ez deutsezanak. Itz Azald 105 (122 alogeretik).
( s. XX) Legorrean irabazten dabe aloger laurena edo aloger erdia. (soldata laurena ta soldata erdia esan oi daroe ). Ag Kr 78. Urbian emandako nekeak, aloger gabe, janaren ordañez. Ag G 243. Ameriketan, gizona, nai duan beste aloger irabazten dik edozeñek. Ib. 251s. Zeu zara gauza guztiaren ardurea artuten dozuna, ta orregaittik, aurrerantzean eztozu eukiko aloger izentaurik. Echta Jos 325. Onetxek irabazten eban alogera urri, ziztriñari, begira bizi ziraan ama-semeok estu ta larri. Alt EEs 1917, 42. Irakasle [...] gustijai alogera geitu biar ixan dautsegu. ForuAB 83. Ekazuz ba atzo arturiko asteko alogerak eta... Kk Ab I 64. Zenbat aloger irabazten dozu Bilboko nasa edo muellietan? Kk Ab II 131. Argintzan baño eskien aloger askoz andiyagua ataraten neban. Ib. 59. Ugazabak egunero alogertzat iru erreal emoten eutsozan. J. Larrakoetxea EEs 1926, 167. Bakaldunak aginddu eban urteko sarija (alogerea) morroiari andittuteko. Altuna 74. Lan bardiñari aloger bardiña zor ba-yako [...]. Eguzk GizAuz 177. Langillearen alogerak bera ta bere sendia elikatu, jantzi ta erabilteko lagin izan bear dau. Sendi-alogera orrexeri deritxogu. Ib. 173. Aloger murrixak ipiñi ta emotea, ezta aizu. Ib. 174. Aloger zuzena edo ugazabak langilleari zuzenez zor dautsana. Ib. 179. Aloger-egiune edo kontratu ori. Ib. 150. Bañan illeroko alogera laburra da. ABar Goi 29. Eta, jakiña! Ministerioko alogeraren etorria, etzan orrenbesteko zorakerizko ibilliari eusteko lain. TAg Uzt 171. Jornal (aloger) gitxi deritxok? Bilbao IpuiB 203. Gure alogera benetan laburra zen, jaten ematen etziguna. Arti Ipuin 23. Umea... diru eskas ta aloger motxa emoteko; baiña ez ostera lanbidea labur ta bizkor egiteko. Erkiag BatB 66. Alogera dirutan izango dot, eta ez jantruke soillik. Ib. 130. Alogera, izentaua izan bedi. Ib. 132. Egun bakotxako amar pezetako alogera emoten euskuen. Gerrika 58.

v. tbn. Zuzaeta 131. Enb 48. Etxabu Kontu 130.
azpiadiera-1.1
+ alogera (det., Lar, Añ), alogoro. Premio, recompensa, pago.
Jakin egizu niganik / alogoroak oi neukala / zuretzat ondo gorderik. Lazarraga A27a, 1201v. Hek dirade gerthaldi bekhanki zorthiaren arrota ützüliak jalkiten diradianak [...]; berdhüdiaren alogerak ta sariak diradianak. Egiat 244. Lan labur onen sari emongo deustaz, beti iraungo dabeen zoriontasunak; [...] oraingo bearren aloger, beti betiko gloria. EL2 75. Arzaia, zer sari edo aloger emango didazu, agertzen badizut non dagoan ezkutaturik Otso zure etsai andia? VMg 52. [Judiziyoko egunean] artzaiteko bakotxak merezietan daben alogera edo kastigua. CatLlo 28. Au da ordaña, au da eskerra? au alogera? / Aingeru baten antzera bizi zanarentzat? AB AmaE 168. Dakialako Jaunak emoten / Danai euren alogera, / Erri leial ta baita mukerrai / Irabazita daukena. Ib. 62. Esaizu zenbat dan alogera, ta emongo iatzu, alogera bear badozu. --Eztiñot nik ori, gizon zital gorria. Nire alogera bere biotza litzake. Ag AL 99.
sense-2
2. (A), alogera (det., Lar, Añ, H (G)).
Renta, alquiler. "Alquiler" Lar, . v. ALOGEREAN, ALOGERETAN, errenta, akura.
Beretako [baserri-etxe] bat ezagutu izan det Ginitzenea deitzen zaiona, orain dalarik irurogei urte, alogerarako zaldi bat bakarra beste abere muetarik izaten etzebana. Izt C 181. Urteko alogera Donostira eraman bearrak baserri askotan komeriyak ateratzen ditu. EZBB II 107.
azpiadiera-2.1
(Como primer miembro de compuestos).
Diru-etxeetako alogera-kutxetan eta gordallu-kutxetan. "Cajas de alquiler" . EAEg 7-2-1937, 1003.
azpisarrera-1
ALOGEREAN.
a) (Vivir, trabajar...) como asalariado, como jornalero. "Aloberan ibili da, inorentzat behar egiten" X. Kintana Iker 10 (1997), 150.
Saldu biarko deustazuz zeure arto edo garijak, beste bati emongo zeuskijozana legez; bota biarko deustazuz olara zeure ikatzak, etorri biarko zara alogerian. Astar II 171. Debekatua dago langilleak eta alogeran bizi diranak astegunetan jokoan aritzea. AA II 75s. Iñorentzat alogerean edo bearrean ibilirik. Añ EL2 152. Iñork ez digulako alogeran deitu. Ur Mt 20, 7. Itxasoraterik etzanean, joaten zan alogerean: bardin zan itxasorako zein leorrerako. Echta Jos 113. Itxi itxasora joateari, ta ibilli alogerean: beti dok ona arriskuetatik aldendutea. Ib. 115. Orregaittik otu jakan, alogerean baño arrantzoan zerbait geiago irabaziko ebala. Ib. 113. Errijan alogerian ibilten zan gixon apal baten semia da. Kk Ab I 88. Egia ete da? Gizartekeriak alogerean dabiltzan langilleen bizibidea, obetuko ete-leuke? Eguzk GizAuz 145. Auzokoren batzuk ekarten ebazan korta eta mendi-biar gogorretarako alogerien. Gerrika 22.
b) En alquiler.
Denda ttipi bat hartu zuen alogeran, eta bizikleta zahar bat erosi. Osk Kurl 218. Denda ttipi bat hartu zuan alogeran. Osk Kurl 218. Eta Paulok urte bi egin ebazan alogeran artutako etxean. Ker Act 28, 30 (Ol akuratutako etxean).
azpisarrera-2
ALOGEREKO.
a) (El) que trabaja como asalariado, como jornalero. Cf. alogereko.
Ze neke gogórrak, garrátzak, astunak ta penazkóak langille alogerako batek bere lan bearrétan?NekeA 218. Biargin alogerekoak diranak, ez daukela Okela bulea artuteko premiñarik. Itz Azald 119. Ura, gatza ta ezkata edo eskamea darioela ibilten dira Arranondon txalopa jaubien emazteak, euren alabak eta alogereko emakumeak. Ag Kr 102. Alogereko langille [egin ebazan]. Eguzk GizAuz 25.
b) De alquiler.
Zergaitik eraman bear duten sagarra osorik eta bide luzean erri andietara, baldin dirutuko badute, eta geienak besteren abelgorri alogerakoaetan. Izt C 142. Emakume gazteak [...] alogereko manurgaetan, gora ta bera kalean euren buru utsak erakutsi nairik. Ag Ioan 212. Ta euskaldunaren mandoa berebiziko jator, azkona-bota bidean ezagun zuan alogerakoa zala (Quijote IX). Anab RIEV 1928, 610 (Or RIEV 1929, 8 eraendua, Ldi ib. 209 eraenekoa).
azpisarrera-3
ALOGER-EMAILE. "Premiador, [...] alogera-emallea, alogeratzallea" Lar.
azpisarrera-4
ALOGERETAN. En alquiler. v. supra ALOGEREAN (b).
Yakik ganera, poztu aitean, beste etxe bat topau ddoatala alogeretan. "Que he alquilado otra casa" . Or Tormes 85. Gizonak etxea eskatu eutson alogeretan, eta atsoak ogea. Ib. 95. Lengo lanetatik itxedon bitartean bere, alogeretan ebillen. Ib. 101.
aloger
<< alkiler 0 / 0 alogeratu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper