Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3487 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (337)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurrealde.
sense-1
1. aurrekalde (V-gip, G-nav), aurralde (AN-gip). Ref.: A (bela); Iz Als (lenoó); Elexp Berg (aurrekalde).
Parte delantera. "Belak lau parte dituzte: bekoa bragera da, goikoa enbargura, aurraldea arlinga, atze-aldea eskotera (AN-gip)" A. "Eúnnn guziyen aurrekalde guziye mustiík" Iz Als. "Fachada, parte delantera, frente. Gure baserrixan aurrekaldia edarra da, atzekaldia ez ainbeste" Elexp Berg. v. AURREKO ALDE.
Buruan zeraman arizko txapela luze bat, aurre-aldetik bekokira urrezko baldi bat erortzen zitzaiona. Lard 84. Trapubak trapuben gañian, burutik asi ta oñetaraño aurre-alde ta atze-aldiak ez dituzte bearik. Sor Bar 25. Katedral onen aurralde guztia, kanpoko aldetik, barriztetan dagoz. Ag Ioan 274. Aurrek'aldian dadukatena / biar derala atzian, / Jainkuak daki zenbateraño / faltatutzen dan itzian. Imaz Auspoa 24, 159. Erdian, aurre aldean exertoki bat. Alz Ram 39. Ezkerretan, aurre aldian, gelarako ate bat. ABar Goi 14. Españako Erkalaren laterri-ikurriña aizatu eraziko dute atzekaldeko agatik zintzilik. Euzkadikoa berriz, aurrekaldeko agatik. EAEg 21-10-1936 101. [Harkaitzak] aurrekaldean bazituen hizki batzu harrian idatzirik. Mde Pr 118. Obiaren aurre-aldean ederkitxo tallatua, Kantziller Jaunaren illeta dago. Lek SClar 133. Iaunak itz aiek Agustiñengana biurtu; au bere atzealdean gorde aurrealdea ez ikusteko. Or Aitork 197. Bertsolariak ol-maiaren aurre aldeko bazter batean artu zun egon-lekua. Etxde JJ 173. Aurre aldetik Hegiaphaliako nagusia ugalari artega eragiñaz eta atzetik bere alaba aitaren gerriari elduta. Ib. 254. Sozko oneko gizona zan, buruaren aurrekaldean soil eta atzekaldean iletsu ta xerlotsu. Zait Plat 85. Ai, Mari Joxepa! Zuk bear zenduke nik dedan aurrekalde [= 'barriga'] arro au. NEtx LBB 176. Arrilanduz egiña etxearen aurrekaldea. Alzola Atalak 75. Etxean ez da sartuko noski / aurrekaldeko atetik. Olea 105. Ibildeunerako deunak elizan aurre aldean egoten ziran, mai edo olango zerbaiten gaiñean. Etxabu Kontu 87. Arri-losa bat jartzen zitzaion erdi etzanean, irristatu gabe, aurre aldetik, solairuan egur bat josita. JAzpiroz 76. Aurrena Nazarenoak ikusten dira; gero, San Juan. Ibildeunaren aurre aldea da au. Insausti 124. Etxe aurrekaldeko hutsunea irudirik gabe nahi ez duen etxegilearen gisa. - MEIG VI 25.
azpiadiera-1.1
Lege balitz eskaetan / gizonari lanzetea, / banikeo nik aurraldea / motziturik eskuetan.Lazarraga 1190r (ref. probablemente a la vulva).
azpiadiera-1.2
Zona situada delante de, frente a.
Itxaso [...] leuna isill ta umilla dago begiak iritxi leikean aurralde guztian. Ag Ioan 275. Aurraldeko beste etxe batean zelataka egoan atsotxoak ezekian. Ag Kr 147. Zergatik altxatzen ez dezute bada? batezere ganaduen aurrealde auek [...] beren besoak udetan eduki ez ditzaten? GipNek 1904, 7. Zati baten geldi-geldi egon zan, aurre-aldeko arri koskor bati begira-begira. Kk Ab I 103. Aurrealdeko belardi zabalean abere gizenak an-emenka ta aaridun artalde aundia ere bai gertu. Garbiz EEs 1930, 68. Ermite ingurua oso leku polita da; aurre-aldian zelaitxo bat, aretx ta pago tantaiz orniduta. Kk Ab II 38. An zan illargi, zeruko ixar / ederrez inguratuta: / aurre-aldian, egal, goi ta be, / lorategi biurtuta. Enb 85. Eskubitikan mendia, / Aurre aldean txadon eder bat, / An dago Miren Garbia. Ib. 169. Nor da ni ez eamateko / esan duan ori? / nere aurrek'aldera / etorri bedi. Tx in Imaz Auspoa 24, 128. Martial ta Zernin belauniko yarri ziren aurrealdean. Or Mi 129. Burua makurtuta ta besoak aurre aldera. Anab Usauri 74. Pelotan ari zan, bein batez, jolasean bera besteko lagun batekin. Ustegabeko ziriak sartzen zizkoen alkarreri aurrealdean. TAg Uzt 34. Mikenaiko errege-yauregiaren aurrekaldia darakus antzokiak. Zait Sof 11. Esku-gañean ederki zebillen ta aurre-alderako bira osoak, buruz beera ta gora, poliki zekizkian. Anab Poli 95. Aurraldean garitzak / eguzki galdatan, / itxas urre iduri / begi ninietan. Egieder Olerti 1960 (II) 214. Gizon bat aurrekaldera ekartzen destanari, durua beretzat. SM Zirik 67. Oraingoan... aurrekaldean aurkituko dau merezi izan dauan saria. Erkiag BatB 71. Ol (gazteak alegia) zaldiak zaaro okerrez zirikatu, eta aurrekaldera makurtuz, ugalak lasatzen dizkie. Ibiñ Virgil 96. Bere emaztian aurrekaldian ipiñi zan, eta beste barik esan zetsan: [...]. Etxba Ibilt 490. Ortik, ordurik ordu, aurrekaldeko etxean eta baratzean gertatzen dan guzia, zaitu bai-diteke. NEtx LBB 90. Bizkarra okertu ta aurre-aldera makurtu zitzaion. Ib. 56. Abitu nintzan mendixka bixkar batean, Murumendi aurrekaldean nuala. AZink 158.
sense-2
2. Principio, parte inicial.
Emeretzigarren mendearen aurre-aldean Agustin Chaho izentzat zuen euskalari sutsu ta asmotsua yaio zan. A Y 1934, 13. Liburuaren aurrekaldean ezarri zun [unai-kanta au], naiz ta bigarrena, irugarrena ta boskarrena baiño gerogokoa izan. Ibiñ Virgil 31. Ezin ditzaket ontzat har liburu honek aurrealdean dakarzkien haren hitzak. MIH 339. Ohi ez bezalako "Itzaurre irukoitza" darama liburuak aurre-aldean. MEIG III 151.
azpisarrera-1
AURREALDE ONA EGIN. "Aurrekalde ona eiñ, engañar" Iz ArOñ.
aurrealde
<< aurre 0 / 0 aurreko >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper