OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aspertu.
sense-1
I . (Vb.).
azpiadiera-1.1
1. (V-oroz, Lc, B, R ap. A; SP, Lar Sup , Dv, H).
Vengarse. " Aspertzea, se venger, amertstea. Aspertu natzaio odoleraino " SP. "Se satisfaire sur quelqu'un, s'en venger" H. v. mendekatu, apendu. Tr. En esta acepción se atestigua ya en RS y en autores labortanos hasta mediados del s. XIX; en el siglo XX lo emplean algunos autores meridionales, como Lizardi y Otxolua, pero en construcción transitiva, distinta de la tradicional, normalmente intransitiva bipersonal.
Saira nozu, asperetan gatx eztozu. "En la buitrera me tenéis, no os será difícil el vengaros" . RS 362. Aspertu banekio, asper lekiket. "Si me lo yo vengase, vengarse meya" . Ib. 10. Etzaitzue oraño aski / gogoa saziatu? / Gibeletik ere nahi / batzaizkote aspertu? EZ Noel 110. Herodesi zitzaizkion / gaitzitu zure hitzak, / bilhatu zituen zuri / aspertzeko atizak. Ib. 167. Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. Ax 115 (V 76). Nihork irakhasten baderaut zenbait arte pensuz eta artifizioz betherik ene etsaiari aspertzeko. SP Phil 448. Egiten zaikun atsekabearen eta eransten zaikun falseriaren mesprezatzea eta ez iakin iduri egitea, ohi da erremedio hagitz sendagarriago, ezen ez sentimendu hartzea, ihardukitea eta aspertzea. Ib. 223. Zenbat bizitze suerte dira gure laguna baithan aspertu gabe utzi behar direnak? CatLav 126. (V 68) Nihork irakasten baderaut zenbeit asmu arteziaz betherikako ene etsaiari aspertzeko. He Phil 452. Aspertu zitzaizkon haren aita ginharrabari eta haren emazteari, eta erre zituzten bata eta bertzea. Lg I 228. Alferretan errege hura nahi izan zen yabetu Elia sainduaz, hari aspertzeko eta haren hil-arazteko. Ib. 367. Aithortzen dut ene falta, iduritzen zitzaitan asko zela ez mendekatzea, ez aspertzea. Brtc 214. Aspertu nahi zare giristinoa zarelarik? Dh 251. Merezi nuen, jauna, zerua eta lurra eta hekietan bizi diren guziak nere kontra altxatzea, eta asperkunde latzenez niri aspertzea. Dv LEd 93s (Cb Eg II 47 bengantza artzea ). Mundua aspertu zarotzun, zeren zintuen haren ontasunak arbuiatu. Ib. 157.
azpiadiera-1.1.1
Vengar (una acción).
Nola bada hori, Jesu-Kristoren heriotzea eztenazkero oraino aspertua, dio San Agustinek. Dh 251. Irañak aspertu, andre alargunei sorosi. (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 208. Txabolea artu ta barruban egozan gustijak il egin zittubezen. Onetara aspertu eben zangurrubaren kaskarrekua. Otx 60.
azpiadiera-1.1.2
Vengar (a una persona).
Zu zare Jainko ni aspertzen nauzuna, eta populuak ene azpian ezartzen ditutzuna, ene etsai hasarreetarik begiratzen nauzuna. "Qui das vindictas mihi" . Dv Ps 17, 48 (BiblE mendekatu).
azpiadiera-1.1.3
(H).
Ensañarse. "S'acharner" H (que cita el ej. de He Phil).
Asko aldiz ere sinagoga guzietan puniaratzitzen nituela, bortxatzen nituen blasfematzerat; eta geroago eta gehiago asperturik hekien kontra, persegitzen nituen atze herritaraiño. He Act 26, 11. Krokodillak ez ohi zaizte asperzen hekiñ beldur direnei baizen. He Phil 225 (SP 223 zaurtzen). Inyustizia, pensu gaixtoak, eskergabetasuna berritan aspertzen zaizkit. Mih 99. Zer jendeki tu horrek bildu? / Nori nahi zaio aspertu / Glub hortarik? 'Qui veut-il inquiéter / Avec ce club?' . Monho 32. Aditua baitzadukan / Hartza ez zaiola sekulan / Aspertzen gorphutz hillari, / Ez mobimendu, ez hats ez duenari. "Que l'ours s'acharne peu souvent" . Gy 166.
azpiadiera-1.2
2. (V, G, AN, B, BN-baig; Lcc, VP 5r, Lar, Aq, , Dv, H, VocB ) Ref.: A; EAEL 276; Etxba Eib; Etxabu Ond; Gketx Loiola; Iz ArOñ, Als, Ulz; Gte Erd 262, 279; Elexp Berg.
Cansar(se); desanimar(se); aburrir(se). "Cansar" Lcc. "Cansarse (G)" Aq 90. "Hartar" VP 5r. "Empalagar" Lar, Añ. "Fastidiarse" Añ. "Se fatiguer", "s'ennuyer" H. "Fastidiarse, cansarse" VocB. "Aburrirse, cansarse. Bere iru orduko esan biarrakin, aspertu gaittu geure biziko onduen" Etxba Eib. "Iru orduan zaiñ, aspertu nintzan betiko" Ib. "Dar tabarra, ser pesado. Ez al dezu aittu nai? Etzaitut ba orrekin geio aspertuko" Gketx Loiola. "Okotzeaño aspertu: para indicar que alguien ha aburrido a otro. Beti gauza bat esaten okotzeaño aspertu nau" Etxabu Ond. "Ura iten aspertu nitzen (AN-5vill)" Gte Erd 262. AxN explica unhatu (555, 466, 493), urgoitu (608) y higuindu (493) por aspertu. v. nekatu, gogaitu. Tr. Atestiguado en autores meridionales desde Lazarraga. En DFrec hay 46 ejs., todos ellos meridionales.
A serbitzerren aspertu banax, / banago deskansadurik. Lazarraga A14, 1183r. Asper ze zatez, / jentea, negar egitez. Ib. A29, 1203v. Ark niri tira, nik ari pulza, / ainbat negian aspertu, / supitamente baekion / uzkar andi bat soltadu. Ib. B12, 1179v. Zegaiti dakutsun nola dagoan / ya bizi onegaz aspertua. Ib. B3, 1154v. Ta ogei edo ogei ta amar urtean penitenzia egin badezu ere, ez nekatu, ez aspertu, ez utzi, zeren barkatua zauden ez dakizun. Cb Eg II 66. Bizkaitarrak deadar: kin, kin, kin; ta Gipuzkoarrak: gaz, gaz, gaz; eta ondo aspertu ziranean, bereala pakeak egin zituzten. Cb EBO 31s. Asperturik zeuden aren seme relijiotarrak anbat aldiz hura beren abadeari aditu ta. Mb IArg I 374. Ta arte guzian ta beti arkituko da asperzen, neketzen ez dela. Ib. 241. Ez naiz aspertuko au erakasteaz, zeren anima on askorentzat da doktrina animagarria. Mg CC 237. O luxurija ezeri parketan ez deutsazuna! Au da pekatu aspertu, ta geldituten ez dana. Mg CO 165s. Enzunak enzunda ere, aspertu ezin nintzan; ta pakerik ematen ez nien atso gaixoai berriz ta berriz esateko alako ipuiak. VMg X. Baña eztabe alan uste, gitxituteko bisitak, paseoa, loa, oean luzero ta loaz aspertu artean egotea. LoraS 190. Jaungoikoak ematen zien janariaz aspertu, eta Ejiptoko janariak deseatu zituelako, kastigatuak izan ziran eta eremuan ill ziran. Gco II 64. Ango ondasunak dira garbiak, aspertzen ez duenak. AA I 24. Aspertu zan itxedotez jendea, eta bortxaz eragin zioen Aaroni urrezko idolo bat, idisko, edo txekorraren anza zuana. AA II 6. Baina, beti jaaten, ta edaaten egon biar baleu, laster aspertuko litzaateke. fB Olg 15. Ez da aspertuten orazinoiagaz, penitenzijagaz, ta beste piedade ta karidadezko obra onakin Kristindadiari lagundubagaz. fB Ic I 6s. Ezin bada aspertu neinde esaten: batuteko lagun onakin. JJMg BasEsc 169. Ez naiz aspertu baña / asko degu gaurko. Echag 89. Ari begira ezin / nintzan ni aspertu. It Fab 70. Aitz goititu onen erpiñera beste egiteko bage igorik, egon izandu naiz neur bein baño geiagotan, kanpo zabal ikusgarriai begira ezin aspertuz. Izt C 37. Aspertu ta gogaiturik, ainbeste esker txar, ainbeste eskintsari alper, eta bere errukijari egiten deutsazun burliagaz. Ur MarIl 78. Poz pozik jarraituko deutsat, ikusten dodan ezkero ez zaitudazala aspertuten. Ur Dial 48 (It nekatzen, Dv unhatzen, Ip eñhetzen). Emen baziardun, aspertu ere gabe, guziai Jesusen legea erakusten. Lard 496. Abimelek-en gaiztakeriak Israel guzia gogaitu eta aspertua zeukaten. Ib. 133. Aguro ezkontzeko / dakat animua, / bakarrik aspertu naiz, / biat arrimua. Bil 101. Aurrera, nere lagunak, aurrera, ez aspertu. Arr GB 126. Bada etzan aspertu bere jardunean alik eta desonestidadeko griña zikiñ lotsagabeak sustrai sustraitik atera ta kendu arte. Aran SIgn 81. Andre-zalia banintzan ere / orra ederki aspertu. Xe 262. Nai zuan biotz gazte ura len-bai-len aspertu zedin munduaz, beste bizitza obe bati ekin zekion. Bv AsL 30. Gizona aspertzen da gauza dan danetan, / Aixago sari gabe badabil kopletan. AB AmaE 412. Baizikan etorri nauk iri esatera, txoriya aspertu dala kaiolan egotez. Apaol 95. Errian dago gizona gorra / eta kalean ibilten sorra; / zein garizuman ezta aspertuten / sermoi entzuten. Azc PB 263.
( s. XX) D. Resurreccion ezduk sekula asperten yire uskaraz, yire kartez, ez yire eskribi moldiaz. Mdg 148. Eskerrak emoten, umeak eskintzen, aora etorkoezan itz on guztiak esaten, aspertu eziñik. Ag Kr 218. Emen lapurretan da bestean zantarkeri asko egitten aspertu nintzana. Echta Jos 357. Aspertua zegon munduan eta munduko bizi-moduaz. Goñi 111. Gizasemea edozerk aspertzen du, luzaroko gauzetan badabill, ondo ibillita ere. Ag G 159. Gazterik ezkonduak / ikusten ditut nik / beren bizimoduaz / ondo asperturik. Urruz Zer 102. Eta gainera Alkate izateaz aspertua ere banago ta izan bite bera gure erri onen buru. A Ardi 41. Orrelako joan-etorri batek etzituan beiñere aspertzen. Eguarditarako (apaiza bezain xuxen) Urdanibiko maian zeuden. Lh Yol 10. Bear da beti otoitz egin ta ez aspertu. " Oportet semper orare et non deficere" . (Lc 18, 1) Inza Azalp 119 (HeH, Dv unhatu ). Diputazioa ere aspertu bide zan Lizarragaz, eta Erregeari ala adierazi zion. Or SCruz 123. Orroka, eriosuar Berberiko mendiz mendi dabilla aspertu bage. Or Mi 97 (Or Eus 131 ipuiez asper-bage ). Trozorik-trozo ibiltzen ere / asperturikan nenguan. Tx B I 68. Beste txorijok basuan / Pozez zoratute / Yabiltzak txiro-liroka, / Ezin aspertute. Enb 39. Italianoak ez zaizkit atsegin. Perosiren mezak aspertu naute. Lab EEguna 94. Gure izkuntza landu ta landu aspertu gabe, gero ta aberatsagotuz, gero ta goragotuz. Ldi IL 164. Zerurako bidean Yesusen ondotik asi diranak eztira aspertu bear, eztute gogoa galdu bear. Ir YKBiz 185n. --Gauza izan bear. --Zure berriketak entzuteko ez. Aspertu nazu. ABar Goi 21. Agerreren lagunak jokaldi batzuk egin zitun; baña bereala aspertu zan. TAg Uzt 182. Ez nadin aspertu maita ta maita, egon eta egon. Or Poem 520. Olako gauzetaz belarriak aspertuak nitun. Or Aitork 109. Bixenta Barrankillako beroak laixter aspertu zuan eta egazkariz Bogotara igo ziran. JAIraz Bizia 67. Naikoa ta geiegi egin dut bost urtean burutzen. Aspertu naiz eta ez dut arentzaz ezer geiago jakin nai. Etxde JJ 143. Ukaldiaren begira zegoen oraindik, eta azkenekotz, asperturik, esaten dio buru mozleari: --Borreroa, egik hire lana! Mde Pr 71. Alako batean, aspertuta, gogaituta, enparantzara jatsi zan armailletan beera. Erkiag Arran 97. Egia jaioterri maitea gogoratzen zitzaiola, batez ere bakar xamar edo aspertuta egoten zanean. Anab Poli 59. Bearbada aspertuko nintzala-ta, liburu bat ekarri dut besapean. Txill Let 26. Etzaitezte aspertu / nire bertsoakin, / diralako egiñak / maitasunarekin. BEnb NereA 31. Baina nola beti irabazten zuten toreadoreek, eta zezenek beti galtzen, hirugarren igandean jentea aspertu zen. Ari Ipuin 48s. Eztut herri honetan egun bat pasatu, eta asperturik nago jadanikan. Arti Tobera 289. Aspertu naiz oraintxen etxe ontan. Izeta DirG 106. Neskak alkarrekin dabiltzanean ere... aspertu egiten dira. MAtx Gazt 70. Eta lagungarri oetan oberena, Jainkoa. Ez naiz aspertuko, bein da berriz esaten. Vill Jaink 162. Noizbait aspertu ziren maizuak, Kiron Philidasena eta Melanpus Amithaonena. Ibiñ Virgil 105. Bereala aspertu zan giro artan. NEtx LBB 39. Iltzeko pozak jarria zegon, / aspertua zan bizitzen. Uzt Sas 344. Begi biak zabalin antxe / aspertu ezin begira. Ib. 331. Elgarrez ezin aspertuz, pereka eta irri, / egiten giniola aurrez ongi etorri / bien maitasun eztitik zatorren fruituari. Xa Odol 182. An ere baziran sobra ta geiegi, ta aspertu ere egiña nengoan. BAyerbe 52. Guzurra eta berba utsakaz / oso gaude aspertuta. Ayesta 38. Ez gara berehalakoan ikustez aspertuko. MEIG I 195.

v. tbn. LE Doc 249. EusJok II 24. Sor Bar 81. A BeinB 56. Noe 89. Alz Bern 65. GMant Goi 112. Mok 10. Altuna 11. Anab Usauri 75. Zait Sof 17. SMitx Aranz 192. Munita 63. Akes Ipiñ 29. Gand Elorri 128. Basarri 141. And AUzta 112. Ugalde Iltz 65. Osk Kurl 73. In Mattin 73. Lasa Poem 83. Etxabu Kontu 18. Ataño TxanKan 43. Onaind STeresa 13.
azpiadiera-1.2.1
Bai aldra batekoak eta bai bestekoak aspertzenago ta moteltzenago yoiazan, banaka banaka isilduaz. Erkiag Arran 141.
azpiadiera-1.3
3. (Aq ( A), H), asmertu (BN-baig ap. A ).
Satisfacer(se), saciar(se). "Satisfacerse (G, AN)" Aq 258, A. "Signification première: Se contenter, se satisfaire" H. v. ase. Cf. amerste-.
Bienabenturatuak dirade justizia deseatzen dutenak, zeren ohek izanen dirade aspertuak. Ber Doc 93v (El 16 aspertuko dire; Lg II 145s aseko baidire ). Gogora baitzait gutizia bat, iragan behar dut gutizia hura; aphur bat ase behar dut, aspertu behar dut, ixiritu behar dut. Ax 51 (V 33). Are orduan ere etzenduten plazer osorik hartu, etzineten aspertu, eta ez ase. Ib. 383 (V 251). Baña zuek zeren gogo txarrak aspertu nai! Zuek ez utzi nai zeren aurkeri dollor-eroak! Mb OtGai I 146. --Eta Jentilak aei zer egiten zien? --Kentzen zizten haziendak, ta ill-erazten zituen. --Eta aspertzen ziran onenbesterekin? Ub 116s. Sandiaren griña ta pasio nagusiena izango da kutizia, edo ondasunen egarri beñere eziñ ill ta ezin aspertu dan bat. AA III 630.
azpiadiera-1.3.1
"Desogado [sic], aspertuba " Dgs-Lar. (Interpr?)
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (Usado gralmente. como segundo miembro de compuestos). Atracón, hartada. v. asperraldi, ase (II).
Beren hitz-aspertua eginda irtendakoan. Arr GB 141. Jaikitzen ziran goizean goiz, iruterdietarako bai, lo aspertu bat egiñ gabe. Ag G 23. Lagunagatik itz aspertu bat egin bearko. Ib. 91 (v. tbn. hitz-aspertu Ill Testim 19, Or SCruz 143, Munita 127, Etxde JJ 69, Vill in Gand Elorri 9, Uzt Sas 25, Ataño TxanKan 182, PPer Harrip 111, MIH 318). Antxe, Jauna, ba dakizu, geldi nintzan bakarra. / Otoitz-aspertu bat nai, ta debeku nun negarra. 'Quería orar un rato, y se me prohibía llorar' . Or Poem 540. Negar-aspertu bat nai ta malkorik ezin lêrtu. Ib. 543. Etsaiak nekez egiten du lo asperturik. Etxde JJ 109. Beste zaunka-aldi aspertu bat eginta, patxara ederrean etzango uan. Ataño TxanKan 68.
azpiadiera-2.2
2. Molestia, trabajo.
Ala ere ildakoak bizkarrez eramaten zituzten. Aspertu ederra artzen zuten eramantzalleak. Salav 23s.
azpiadiera-2.2.1
Aburrimiento.
Neri beintzat [fubolak] eman dit / aspertu bikaiña. Zendoia 154.
azpisarrera-1
ASPER-ASPER EGIN. Aburrirse mucho, hartarse. "Estoy completamente aburrido, asper asper eginda nago (G-bet)" A EY III 238. "Asper asper eginda dago (G-azp, AN-gip-5vill)" Gte Erd 306.
Oren antzeko arloekin, jo batera ta jo bestera, asper-asper egiteko bidea zeraman arrotzak. Anab Usauri 105. Bizi-modu arekin asper-asper eginda zegoan. Anab Poli 124. Guri berriz ezere entenditzen ez, eta asper-asper egin baño len, alkarrikeñu egin eta suizarra ta ni kanpora atera giñan gidariarekin batean. Anab Aprika 33. Gizoste aldakorrak, asper-asper eginda, [errege] erbestera iaurti zezakean. Zait Plat 76. Botikaz egin nintzan / ni asper-asper. Insausti 138.
azpisarrera-2
ASPER-EZIN. v. asperrezin.
azpisarrera-3
ASPERTU ERAGIN. "Hacer aburrir, aburrir. Aspertu eraiñ zetsan, beti gauza bat esatiakin" Etxba Eib. v. asperrarazi.
Etxean da soloan, bakarrean da lagun-artean, edonori aspertu eragiteko beste bidar. A BGuzur 118.
azpisarrera-4
ASPERTU-NAHI. Deseo de venganza.
Ea hauziko denboran partidaren kontra herrarik edo aspertu-nahirik atxiki duen. EucolT 16.
azpisarrera-5
ASPERTUXE (Con suf. aprox. -xe).
Ardiketan aspertuxea zegon aspalditxo, kontrabandoko bere ibillerak egiteko asko lotzen baitzion. Etxde JJ 8. Negarrez ere aspertuxea bainago. Ataño TxanKan 16. Jendea aspertuxe zeukalakoan edo, azkenean jarri dio film honi Blasettik bixigarri pixka bat, pikardi-ttanttoa. MEIG I 158. Aspertuxe, gogaituxe eta are nazkatuxe genduzkan aterraldirik gabe ikusten genizkion ergelkeriekin. Ib. 196.
azpisarrera-6
ASPERTZAKARIK. Sin cansarse. v. ASPERZTEKE.
Ez neiala besterik / gabaz-egunaz serbidu baxe, / sekula asperzakarik. Lazarraga A10, 1177r.
azpisarrera-7
ASPERTZEKE (V-arrig-gip, G-azp-goi), ASPERTZAKA (V-ple-ger-gip, G-azp-goi), ASPERTZEKA (V-gip), ASPERTZAKE (G-azp). Ref.: A (aspertzaka); EI 208. Sin cansarse, desanimarse, aburrirse; animosamente. "Con ganas, sin aburrirse" A. v. ASPERTZAKARIK.
Ori orrelan da; baña aspertzaka esango deuskube erdaldunak ta euskaldun dongaak, ez dala gauza euskerea gauza goratubetarako. Mg PAb 201. San Pablok asperzaka beti ziardun idolo edo jainko gezurrezko guzien kontra itzegiten. Lard 518. Eta bizi aspertzaka gerra egiñez. Arr Orac 241 (ap. DRA). Eskuartetik iges eiten dautsen zorunantz, / besoak edaturik iñoz aspertzeka. GMant Goi 30. Otoitzetan aspertzeke beti ekin bear zutela erakustearren. Ol Lc 18, 1. Baña erlekumea ateraten, orri jaten emoten eta gero eztigiñen aspertzeka, zoli ta bizkor ekiten dautse lanari. Eguzk GizAuz 109. Bere uri politari, jaioterri kutunari begira ta begira, aspertzeke egoan. Erkiag Arran 186. Aspertzeke eta nekatzeke goza al bageneza ere, berdin litzake. Vill Jaink 153.
azpisarrera-8
EZIN ASPERTUZKO. "Qu'on ne peut venger" Dv.
aspertu
<< aspaldi 0 / 0 aste >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper