OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atzealde.
sense-1
1. (AN-gip), atzekalde (V-gip, G-nav, AN-5vill-gip, B) Ref.: A (bela); Iz Als; Elexp Berg; Gte Erd 9 .
Parte de atrás. "Belak lau parte dituzte: bekoa bragrea da, goizkoa enbargura, aurraldea arlinga, atze-aldea eskotera (AN-gip)" A s.v. bela. "Atzekaldí, la trasera" Iz Als. "Parte trasera. Liburuan atzekaldian agertzen da ori" Elexp Berg. "Atzekaldera bota da (AN-5vill, B), atzekaldera erori da (AN-gip)" Gte Erd 9. v. ATZEKO ALDE, gibelalde.
Atzealdetik soñekoak urratuta ezurretaraño azotez ebaki eta itxian sartu zituzten. Lard 512. Badira lodituten diranak atze alderuntz ta daukenak allia ogetabost librakua. "Hay quienes engordan a la cola" . Ur Dial 72. Emen gorontza eta gona motz gorri batekiñ jantziyak daude, ta an, trapubak trapuben gañian, burutik asi ta oñetaraño aurre-alde ta atze-aldiak ez dituzte bearik, ala illia nola... Sor Bar 25. Alkatia ixiritzen da, nagusiya gelditzen da zutik ezkerretara eta aguazilla eskuitara pixka bat atzealdian. Sor AKaik 126. Plaza berri edo Constitución-ekoa San Tomaseko feri egunian. Atze aldian agertuko dira erriko etxeko arkubak. Alz STFer 112. Ezertarako astirik emon bage, artu eutsazan eskuak beñgoan atze-aldera, eta Aitaren semearen esan orduko afrikatarren itxurako arpegia ipiñi eutsien gaixoari. Ag Kr 170s. Badaroie [sarea] ostera txalopa barrura; ipinten dabe atzealdean ondo piloturik. Ib. 39. Longin, aizea atze-aldetik arturik, joan zan arraunketan gau guztian, eguraldi onera urteteko usteaz. Echta Jos 281. Urbildu ziren guztiak gizon-ustai trinkoaren atze aldera. Ag G 101. Geroago bialdu nitun bi edo iru mandatari, nondik zetozen adierazteko, ta gure atze-aldetik su egiteko. Or SCruz 67. Atzealdeko piko-zugatz legunaren azpia gandor gorridun ollar-olloez estalia ikusten zan. Garbiz EEs 1930, 68. Arerijuak atzekaldian, arerijuak aurrian. Enb 84. Atze aldeko ille guziya / bizar-labanaz kendua. Tx B II 34. Eztaitarrak atze-aldean dantzan agertuko dira. Lab EEguna 62. Aguria sartu zan eskumaldeko kortan, eta atze-aldeko kortatik buelta eginda, agertu zan bera be andren atzetik. Kk Ab II 166. Idazti onen atze-aldian ezarri dodan iztegira jo. Otx 7. Be-aldean amabi lagunentzako tokia bazan [zalgurdian]: iru aurre-aldean, sei barren-aldean ta beste iru atze-aldean. Anab Don 129. Yarri zuen izena orriaren atze-aldean. Ldi IL 146. Irurok atze aldera. ABar Goi 69. Onen atzealdetik jokalariai begira zegokien. TAg Uzt 179. Laterri-ikurriña aizatu eraziko dute aztekaldeko agatik zintzilik. EAEg 21-10-1936, 101. Ingurutako horma gotorretako batek egiten zion [lezeari] atzekaldea. Mde Pr 113. Zorionez anderea ez zen konturatu atzekaldera hasi zuan higikundeaz... Mde HaurB 35. Iaunak itz aiek Augustiñengana biurtu; au bere atzealdean gorde aurrealdea ez ikusteko. Or Aitork 197. Laztantxuren etxeak atze-aldean zuan galeritik, an agiri ziran. Alt LB 43. Galtzontzilluak pe era orretakuak jaukadaz, baña atzekaldian sekulako zulua jaukek! SM Zirik 123. Eta Poli atzekaldera bira osoa egiten zuan saltu aundia egiñaz. Anab Poli 111. Poli [Gurdiaren] atze-aldean zetorren exerita zankoak zintzilik. Ib. 118. Atze-aldean zeuden lo-gelak. Anab Aprika 43. Aurrena, ate aldetik begiratu, gero atze aldetik batera eta bestera ibilli, bildurra gendaukala bat besteari aitortu gabe. Ugalde Iltz 26. Buruaren aurrekaldean soil eta atzekaldean iletsu ta xerlotsu. Zait Plat 85. Su baten argia goian eta urrun xamar pizturik daukate beuren atzekaldean. Ib. 48. Tarrant urdin baltzari atzealdean ukutu egin gura eutsanean. Erkiag BatB 45. Papelera Española-ren atze-aldetik, tren-bidearen ondoan, zegoan etxe bat. Salav 18. Proteus aitz aundi baten atzekaldean babesten da. Ibiñ Virgil 116. Berriro Matilde ta Zezili atze-aldean agertzen dira. NEtx LBB 200. Betaurre-antioju baltzen atzekaldean begi bizkorrak, zoli-zoli erabilten ebazan. Alzola Atalak 110. Atzekaldetik uezaba agertu jakon. Etxba Ibilt 474. [Zinearen] atze aldean, euskera txarrean esanda, sillak . Etxabu Kontu 53. Etxeko atzekaldetik urten. FEtxeb 69. Atze-aldean zulatutako galtza zarren batzuk. AZink 32. Etxola orrek atzekaldean bazeukan beste legorpe txoko bat. Ib. 161. Jarri giñan kamioian, atze aldie utsik eukan eta. Gerrika 37. Etxarte batean daude; atze-aldean, gorapea ageri da. MEIG I 79.
azpiadiera-1.1
"Espalda" . Cf. "Espalda, es voz Vascongada, de atzalda, atzaldea, que significa 'lado opuesto al delantero'" Lar.
Nere atzealdea dakuskezu; nere aurpegia ez, ordea. Ol Ex 33, 23 (Ker sorbaldea ikusi, BiblE bizkarraldea ikusi; Dv gibeletik ikhusi, Ur atzetik ikusi, Bibl bizkarrez ikusi).
azpiadiera-1.2
"Respaldo de banco, silla" .
Aulkijak be urrezkuak zittubezen atze-aldiak. Otx 124. Nik zauria bizkarrean nualarik, sillaren atzekaldea ikuitzen nuanean, min artzen nuan. AZink 106.
azpiadiera-1.3
(G-to ap. EAEL 287 ).
Trasero, nalgas; cuartos traseros.
Begiratu zaiozu nolako atzealdeak dauzkan [txalak] . Ag G 87. Alki gorri oetan atze-aldeak atsegin dukela deritzait. Ldi IL 20. Bestelako ipingija eztarua berak atze-aldian! Otx 139. Laperrako, Karrantza-Bizkaia, arzulo-ormaetan dauden artza eta bison-atzealdea. Ildoz marraztuak daude. JMB ELG 35. --Ni jan atan be? Azurra besterik etxekoat-eta! --Eu, Patxo, eu. A zelako atze-aldiak daukoazan! Bilbao IpuiB 48. Zeinbat bidar ez ete ziran etxeratzen gorputzeko atzealdeak minbera ta baltziturik, ipurmamiñak azalak urratuta. Erkiag Arran 78s. Gizonetan beñepein, ankamotxa, atzealdea lurretik bertaratxo duana, ta ao larrikoa nekez prestuk izan oi dira. JAIraz Bizia 24. Kondenatua alderen alde zilatzen dute zurezko ziri batekin, haren punta gibelaldetik, atzekaldetik, sarreraziz. Mde Pr 78. An, jendearen aurrean ostiko-muturraz atzekaldea mindu eutsana. Erkiag BatB 61. Lau ankadun errukarriak, beste larrialditxo bat somatu zuan bere barrenean, eta atzekaldea lasaituz, or dijoakio bigarren trumoia kanpora. NEtx LBB 184. Amak behin ta berriz berotzen dio atzekaldea. EgutAr 1-11-1970 (ap. DRA ). Atze-aldea ederki jorratuta, baldar-baldar egiña joan dek [xoxoa] . Ataño TxanKan 210. Atzealdeak berotu etzizkigunean... TxGarm BordaB 68. Ea, Praixku, [txerriaren] azpiko beso orri eldu gogor. Joxe, Julian, atzealde ori seguru gero! Zendoia 29.
sense-2
2. " Átzekalde ona, txaarra xakok, se dice de una persona de buena o mala conducta, de mucha o poca reserva de dinero" Iz ArOñ.
azpisarrera-1
ATZEALDEA EMAN. Dar la espalda.
Jira osoko kabriolarik egiten ez duela, zergatik txit itxuski dan andreen aurrean dantzariak berai atze aldea ematea. Izt D 76.
azpisarrera-2
ATZEALDERANTZ EGIN. Ir hacia atrás.
Al zeban indar guztia bizkarrarekin atze-alderontz egin arren mugitzen etzala. Izt C 252.
atzealde
<< 1 atze 0 / 0 atzemaixkan >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper