Tr. Documentado en textos tanto del Norte como del Sur, desde el s. XVII. Entre los suletinos, sólo hemos encontrado un ej. de Inchauspe. En DFrec hay 5 ejs.
sense-1
1.
(V, G, AN; Mic, VP 7v, Lar, ZamVoc, ADBols; -kh-L; SP(sin trad.), Urt, HtVocGr 425, Lecl, Dv, H);
bakartarzun (-kh-BN, S; VocBN, H)
Ref.:
A;
Lh;
EtxbaEib. Soledad, aislamiento."Altum otium, bakhartasun haundia"Urt I 548.
"Solitude, retraite"Lecl.
"Bakhartarzuna yende gutik dute maite"VocBN.
"Isolement, solitude, état de celui qui est seul"Dv.
v. bakardade. --Xauna zebegi ori esan, ze gauza balza da bakartasuna. --Banagoko ni diñoanari obe dala bakarrik egotea, lagun deungeagaz baño. Mic 13v.
Maite zuen beregainki Orazinoa eta gauza sainduen debozinoa, hartarakotz harzen zuen bakartasuna: uzten zuen konpainia. Hm 226.
Neskatxa gaztek maitatu behar dute bakhartasuna eta erretiramendua. CatLav 389.
(V 187)Gozoz beterik geretan zara / bakartasuna azturik. Urqz 85.
Gure bihotza bakhartasun Jainkozko hartan emateko. HePhil 126.
Ah, horduan ez, baizik orien beren eskerbagenz gaistoa ta bere [Jesusen] bakartasuna. MbIArg I 252.
Bakartasun, edo biotzeko soledadea ta erretiro agintzen du, anima beregandu, ta Jaunaren tratu, argi ta deboziorako prestago arki dedin. CbEg I 33.
Bañan Jesus ganik urrundua izatea, zer bakhartasun latzgarri!Mih 115.
Mariak muga onez enzun izatu zuen bakhartasunerat deitzen zuen Jinkoaren boza. Ib. 12.
Maita zazu bakhartasuna, othoitza, mortifikazionea. Brtc 145.
( s. XIX)Ez arren aztu Jesemaniko Hortuan nigatik irunsi zenduzan larritasun, bildur-ikara, estuera, bakartasun, ta gogortadeak. AñEL1 93.
Ai Ama maitea! eta ze bakartasun errukigarrian geratu zarean Zeure biotzeko Jesus gozo ederra baga!Ib. 208.
Ta ille bakotxean bakartasuneko egun bat, lan santuai emoten deutsadala. AñLoraS 164.
Bautista bat diruri, bakartasunak santututa. fBIc II 298.
Jaungoikuak eta bere goguak eskatuten deutsee bakartasuna, Jesusen bizitzako, ta erijotzako jazuak pensetako astija. fBIc III 319.
Maita zazu ixiltasuna eta bakhartasuna, asko bekhatuetarik zure burua begiratuko duzu. MarIl 33.
Aldaratu zen handik eremura, bakhartasuna nahiz. HeHMt 14, 13.
Aii nere gizarajua bizi izan balitz, enitzake orla arkituko! Bakartasun au ain da tristia...!SorGabon 36.
Gu harritzen gare, guk eztezakegu ere sinhets jendea bizi ditekela holako bakhartasunean, eta holako penitentzietan. JnnSBi 125.
Bakartasuneko bakea. AEzale 1897, 4a.
( s. XX)Umebako bakartasunak eukazan sarri zerura begira Jaungoikoari eskatuten umetxo bat emon deioela. EchtaJos 13.
Ezagun da Leaburuko bakartasun artan gorabera gabe bizi izana zerala. AArdi 91.
Bere erruz, azken egunak bakartasun tamalean igaro bearko ditu. AlzRam 124.
Au bai bizitza / atseginkorra!... / Bakartasun paketsua!... / Bakartasuna, / zu zera Goiko / zorionaren kutsua!JaukolBiozk 25.
Desertuetan bakartasuna / dela hain lotsagarria!Etcham 229.
An mendiyan urrin bakartasun itxelian aurkitzen zan basetxe ori. KkAb II 160.
Dana dala, Garatzi ezkondu dedinean, aita bakarrik geldituko da. Bakarrik ta alarguna... bi bakartasun. LabEEguna 92.
Bakartasunaren deiak / mendira pozik narama. EAOlBe 102.
Otoitz-ondo onek ba du gogo-litsa: / bakartasun ixil geigoren irritsa. OrPoem 518.
Bi urteko bakartasun latzak etxeko miña ernetu zion biotz-biotzean. EtxdeJJ 220.
Bere bakartasunaren azta jasan-ezina zedukan. MdeHaurB 109.
Bakartasuna egokiago negar egiteko. OrAitork 207.
Lortu al diteke edozein gogo-gauza bakartasunaz maiz elikatzeke?TxillLet 21s.
Menturaz nihaur niz holakoa, ez dezaket bakartasuna jasan. JEtchep 77.
Egungo bakhartasun bakhetsuak eztu iñundik orhoitarazten denbora hartako Bilboko kai bizi bizia. OskKurl 125.
Antxen basamortuko bakartasun aspergarria ezereztu balitz bezala. AnabAprika 52.
Murmurika ixilla, / bakartasun ozena, / apari pozgarri maitasarrean. GaztMusIx 187.
Maiteago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. MIH 136.
Bakartasun genetiko hau ez da hain harrigarria hizkuntza ezagun guztiak [...] gogoan hartuz gero. MEIG VI 29.
v. tbn.
JesBih 417. Ag Serm 105. Lh Yol 4. TAg Uzt 289. Etxba Ibilt 481. Ugalde Iltz 17. Gand Elorri 77. Larre ArtzainE 64.
sense-2
2.Unicidad. Ezen guziak amudioaren gatheaz bat dire [...] eta guziak haiñaren bakhartasunean [...] elkhar maite dute. Arbill III 58.
Jainkoa, bat da; behar dute beraz haren obra guziek bere baitan ekharri haren bakartasunaren seinalea. Lap 341 (V 156).
sense-3
3.Lugar solitario, retirado.v. bakarleku, bakardade (2). Relijiotar onak beren eremuan, beren bakartasunean edo beren etxe-konbentuan egiten duten eran. MbIArg I 327.
Eta bakartasun artan, erregiñak zalditik jatxitzeko eskuak emon zetsazenian. EtxbaIbilt 459.
azpisarrera-1
BAKARTASUNEAN.
En soledad. "Bakartasunean [bizi zen] (BN-arb)" Gte Erd 10. Saindurik handienak urrundu dire ahal guziaz gizonen baltsatik, eta hautatu izan dute bakhartasunean Jainkoaren zerbitzatzea. Ch I 20, 1.
Bakhan ilkhitzen dire, bakhartasunean daudez, pobreki iaten dute. Ib. 25,8.
Tonsura hartu baino lehen zenbait egunez Seminario batean egonez, han bakhartasunean Ispiritu Sainduaren argiak gure gana hedaraztea gatik. CatLav 317.
(V 157)Egoten dire bakhartasunean eta ixiltasunean mundupetik urrhunduak. HeGudu 31.
Bakhartasunean ikhasten dugu, nola behar garen munduaren artean minzatu. Mih 20.
--Zer egin zuen, besteak baño Kristau obeagoak izan nai zuenak? --Gaiztoak-gandik aldegin ta baztertu, ta bakartasunean bizi. Ub 120.
( s. XIX)Gau-minean, ilhunbetan eta bakhartasunean egiten duguna, egun handian, agerian ta lagunen aitzinean egiten duguna bezain ontsa. Dh 132.
Lagunekin naizenean bezain ontsa bakhartasunean. Ib. 75.
Alan ikustean, / Añ taju tristean, / Bakartasunean, / Leku urriñean, / Lagunduko eutsala / Al eban añean. ABAmaE 341.
Elkharretarik urruntzean etzuten bertzerik gogoan baizik ere Jainkoaren zerbitzatzea, bakhartasunean eta lagunik batere gabe. JnnSBi 98.
Eta egon zen itzalian eta bakhartarzünian, Jesüsen Pasionia hel artino. IpHil 156.
Familian, bakartasunean, herrian, munduan baitezpadako den erlisionearen beharra. HUAurp 134.
Ta ordurik ara biotza eukala / gaiso bakartasunean. AzcPB 168.
Gabaz bakarrik eta bakartasunean abillenean bere ez?ABeinB 80.
( s. XX)Gogaittukozu bakartasunean, da oraindiño gizon gazte samarra zarean lez, laster artukozu burubidea emaztea artuteko. EchtaJos 330.
Aithor dugu zenbeit Eskualdun zuhurrek arak hartuak dituztela beren herritarren horrela bakartasunean ez uzteko. JEBur 209.
Bada, ez duzue nik erraitearen beharrik jakiteko badirela, gizon ala emazte, berek bakartasunean [haragiaren irritsa] asetzen dutenak. Ib. 110.
Ezta padartzarako jaio, bakartasunean bizi bada ere. AgG 79.
Bakartasunean nigarrez. Ox 170.
Nekez zijoakion bakartasunean arratsaldeko beltzura. AnabUsauri 81.
Irauli etzazu bakartasunean, buruz, ainbeste ta ainbeste Elizkanta eder. OrQA 144.
Inguruz polita Orixe, etxez ez ainbeste; lurrez oso nekea lanerako. Bakartasunean bizitzeko, aukerakoa.Ib. 43.
Peio ttipia bere ohean etzanik zagon enoatua han iragaiten zituen egun ilhunez, bakartasunean. JEtchep 23.
Bethi bakartasunean bizi izan da artzaingotik. LarzSenper 12.
Bertze batzu aldiz, munduari edo Jainkoari bakartasunean mintzo zaizkionak. XaOdol 65s.
azpisarrerakoSense-1.1
A solas, en privado (más de una persona). Agustini juaiten zaio Iñazio, eta bakhartasunean erraiten dio, haren iduriz hirrisku handitan ezartzen duela aditzailen fedea. Laph 176.
Ahal zuen guziez mintzo zen, non nahi, nori nahiri, kanpoan, barnean, agerian, bakhartasunean <bakhartarsunean>. Ib. 92.
Boz-biltzale bezala erlisionearen laguntzerat ari direnak, eta gero berak bakartasunean halaxe-hulaxe bizi. HUZez 197.
Predikuetan, ez gaizkirik egin lekuko buruzagier. Egin bakartasunean, etxean edo kofesioan. ArdoySFran 339.
azpisarrerakoSense-1.2
(Tras bere, etc.). Zuk, bekataria, isilik egiñ zinduan, edo zere bakartasunean, edo urliarekiñ, lotsatzen zaituen bekatu oriek. AA III 543.
Kongreganistek erranen dute, bat berak, bederen, bere bakhartasunean arrosarioa. JesBih 417.
Kongreganisten izpiritualeko obra on suerte guzietan partalier iartzea hobeago da, ezin ez bakhotxak, bere bakhartasunean, bere gain egin detzaken othoitz eta obra onetan baratzea. Ib. 393s.
Bai etxean bakhotxak berak bere bakhartasunean, edo lagunekin bere familian. MarIl 10s.
Badaki nire bakartasunian zer gaizki arkitzen naizen. SorGabon 42.
Baldin ez bazaitezkete bezperetan aurkhi, erratzue zuen bakhartasunean. ArbIgand 182.
Guk badakigu idazle errezak, olerkari errezak, gure aldean "publico" aundia dutela; gure bakartasunean otxan-otxan etsitzen degunezkero, zer dala-ta zuek guri arrika?LdiIL 109.
Jendeekilakoa utzita, bere bakartasunean iguriki behar zuen zeruak edo zoriak eskainiko zion abagunea. MdeHaurB 34.
Ez dut ezer nai, nere bakartasunean amestu baizik. TxillLet 35.
azpisarrera-2
BAKARTASUNEZKO.
Solitario. Ase eta neka zegon bakartasunezko ta mixerizko bizi ura egiten. EtxdeJJ 247.