(Lar, H(-th-));
autortegi (H). Confesonario. Eliza Juan Joxek berak zabaldutakoan, gizakume ta emakume arrapaztaka sartu ziran, bai laxter aitortegi-inguruak belztu ere. AArdi 125.
Nere aitortegira urbildu zan. Ib. 125.
Aitortegian egia jakin oi danez, zuk jakingo dezu galdetzera noakizuna. JBDei 1921, 353s.
Aitormenerako egunetan luzaro aitortegian zegoan apaiz bati joan zitzaion gizon bat bere aitormen egitera. EgutTo 16-2-1924 (ap. DRA).
Lan aundia egiten du Iruñako komentuko aitortegi edo konfesonarioan. ZArg 1955, 234.
Teresak bere bizitzan artu-emon barru-barrukoa izan eban euskaldun askogaz, bai autortegian eta bai komentu barriak eregiterakoan. OnaindSTeresa 99.