Tr. Los testimonios anteriores a 1950 corresponden todos a la tradición septentrional.
sense-1
1.
(L, BN; SP(-azo), Urt I 37, HtVocGr, Lar, ArchVocGr, Gèze, vEys, Dv, H)
Ref.:
A(aitaita);
EI 351. Abuelo. "Aitazo, grand père, abuelo" SP (cf. O-SP 224: "Il faut écrire aitaso et non aitazo"). "Aitaso (G, L, BN), [...] aïeul" vEys, a quien siguen tal vez Harriet y Azkue (s.v. aitita), que dan las mismas indicaciones dialectales; en el caso de vEys, la G se refiere a Larramendi. v. aitaxo, aitso. Tr. Parece más frecuente su uso como nombre propio, sin artículo, aunque hay ejs. con él en Larreguy y Villasante.
Minzatu nais zure aitari, aitasori, osabari. Volt 204.
Obed hau gerthatu zen Isairen aita eta David erregeren aitasoa. Lg I 249.
Alfonce Castillako erregea, San Louisen aitasoa. Lg II 390.
Aitaso hasten da kantuz muxikoen airean. DibKoblak 21.
Aitasok xutiturik, "Aitaren" eginez, / su ondotik diola: Haurrak, has otoitza. Iratz 131.
Ez othe duzu izan zure familian konkorrik? [...] Aitaso? Amaso?LfMurtuts 39.
Bathuelen alaba naiz eta ene aitaso Abrahamen anaia da. ZerbIxtS 22.
Gurasoak ematen digu semearen esplikazioa; gurasoena, berriz, aitasoak ematen digu. VillJaink 58.
Oiek [Erakleito, Parmenide, Pitagora, Enpedokel] baitzenituen Platonen aitaso, arbaso, okilaso ta tokibilaso. ZaitPlat 81.
azpiadiera-1.1
(Ref. a ancianos). Aitaso bat ikusi dut / ahultzen eta xahartzen, / hil mihisea bezala / egunez egun xuritzen. Etcham 162.
Lehenbiziko oto gurea, Tolosako kaskañoak zentzaturik edo, aitaso baten urrats zuhurrari jarri da tanpez; bigarrena badarraio gibeletik, berdin eme. JEBer 77.
azpiadiera-1.2
(Fig.). 32 urteko gizon egina [...], denekin gizon xehea eta gurekilan aitaso bat arras gutartekoa beste gisan. LarreArtzainE 147.
sense-2
2.(Pl.).Antepasados."Au pl., aïeux"Gèze.
Bizi izan zela deboki aitasoen legeen jarrikian. Egiat 177.
Aitasuen erranak eta eginak, bethi bürian erabiltzak. ArchUFH.
Gure aitaso kantabreak / lo baitaude lurpean; / ez othe dire atzarriko / aire hau aditzean?ElzbPo 198.
Hitzeman dian bezala gure Aitasoer, Abrahami eta haren ondokoer mente güzietako. IpHil 79.
Nago, ogiak eskuz oraino jotzen ziren denboran, gure aitasoek beren ogiak hala jo othe dituzten behinere, nola Xanetak gure Xoane. BarbSup 98.
azpiadiera-2.1
Patriarca. Aitasoak beno / zaharrago / behar zunuke izan. "Autant qu'un patriarche il vous faudrait vieillir".ArchFab 231.
sense-3
3.
(O-SP 224, Gèze→Dv, A). "Bisaïeul"Gèze.
Ez erran haatik Frantses ez dela "Jatsukoa", haren aitatxik eta haren aitasok etzutela Jatsurekin deus ikustekorik!ArdoySFran 41.
azpisarrera-1
AITASO-AMASO(Pl.). Abuelos. Gure aitaso-amasoek zuten arrazoinekin erraten hobe dela lastozko etxola bat berea, ezinez jauregi bat bertzena. ElsbLehE 22.
azpisarrera-2
AITASOEN AITASO(Pl.). Antepasados. Gure aitasoen aitasoek egin kadera zurezko batzu. ElsbLehE 22.
Iatorriak ezilkor irauten du aitasoen aitasoak ioteraiño. IbiñVirgil 111.
azpisarrera-3
HIRUGARREN AITASO.
"Irugarren aitasoa, le trisaïeul" Lh, que cita a H, pero lo que encontramos en éste es Irugarren aitona.