Azpisarrerak (sarrerak) (103)
letra.
1. (V-gip; Lcc, SP, Ht VocGr 379, Lar, VP , Dv, H), letera (Gèze, Chaho, Dv, H) Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg .
Letra (signo gráfico); sonido que representa. " Garbi letrak esan, pronunciar bien las letras" VP 50r. El equivalente "lettre" de los lexicógrafos S. Pouvreau, M. Harriet (VocGr) y Gèze es ambiguo. Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos; letera es la variante suletina (salvo Archu que emplea letra). En DFrec hay 83 ejs. de letra y 1 de letera .
Heuskarazko hitzak, nola skribatzen, hala letra guziekin latinen anzora pronunziatzen ere dirade. Adv * 7v. Hitz bakhoitz batzu letra xeheagoz textu artean ezarri izan dirade. Ib. * 7v. Urregorrizko letra batzugaz / egoan eskrebidurik. Lazarraga A1, 1159r. Ene izena letra onetan LÇRGA / oi dago eskrebidurik. Ib. A10, 1177r. Ezagutu zuen bere adiskidearen letra eta eskua. Ax 318 (V 211). Dagoala letrea korrunpidurik zerren amairugaiti diñoala iru. Mic 14r. Urhezko leteretan. Tt Onsa 127. A denaz geroztikan letra guztien artean hautuena eta abantaillatuena. ES 131. Letera hunek, B, bürzagiaren elhesta señalatüren dü, eta beste hunek, C, zerbütxariarena. Mst III tí. G. Dugue eta J. Desbaratz beithan muldezko leteretan ezarria. Mst I. Itz asko laburtzen dira, bai ta letra asko trukatu ere. Cb EBO 26. Pauben, J.P. Vignancour inprimürrak letera muldezkuan ezariak. Mercy 1. Idoro eban urre-gorrizko letraz eskribidurik. LoraS 170. Oraino gutiago behar laiteke zerbitzatu letra bera soinu edo boz diferentzat. MarIl XI. Hitza hasten bada letra azanzgile batez edo h mütü batez. Arch Gram 23. Bai eta ere aisa egiten / bide handian esa: / horixe da haren letra. Bordel 79 (lo recoge tbn. ChantP 310). Marmol zabalean / urrezko letrakin / zure izena or / dauka jarria. AB AmaE 116. Arri zurizko ol eder batean urrezko letretan ezarri. Arr May 189. Jarri zioten eskribiturik letra andiekin. Urruz Urz 21. Badago ele franko erraiten baidra letra berberetaz bi eta irur gisatako. Mdg 134. Ondoren letra txikiakin jartzen dana, beta dezunean edo noizean bein irakurri zazu. ArgiDL 29s. Itz laidogarri orren letra bakoitzari indar bereixi bat emanaz. Etxde JJ 126. Oial zuriak letra beltzez beteak. Erkiag BatB 145. Emakumearen letrea dirudi. Ib. 200. Beste ontzi asko, guztiak zuriak letra beltzekin. Anab Usauri (ed. 1986) 75 (ed. 1931, 104 beltzezko idazkunakin ). Letra ederra, garbia eta bardiña. Alzola Atalak 63. Urregorrizko letra orreikaz. Ayesta 39. T.A.B.D.T. letrez deitzen zituzten gerizabide baitezpadako batzuenak. Larre ArtzainE 177. Moldezko letretan. MIH 370. Bi kopien letra berdina den ala ez. MEIG I 234.
v. tbn. EZ Eliç XXXIX. Harb 457. Ch III 2, 2. Oe 168. Zuzaeta 136. Monho 90. Mg PAb 201. JesBih 399. It Fab 126. Izt C 486. Afrika 158. Arr GB 100. Xe 316. AzpPr 77. Azc PB 146. Itz Azald 113. Ag Kr 203. Ill Pill 13. Kk Ab II 79. Balad 205. Or Eus 334. Txill Let 42. Arti Ipuin 39. Osk Kurl 57. NEtx LBB 9. Berron Kijote 18. Ataño TxanKan 78. Albeniz 43.
(Pl.). Cf. infra (3).
Zure eskuko letrak ekusi ditut atsegin anitzekin. CartNav 139. Egia huntaz fede gehiago egitekotz sinatzen tut letra hauk. (In Arg DevB III ). Bi letra oiek zuri egiteko asmoa artu det. Moc Damu 35. Urtean be in justu-justu, Eguarriak aldera-edo, egingo zituan bi edo iru letra. TxGarm BordaB 87.
Letra (por oposición a 'espíritu'; 'esencia').
Testamentu berriko ministre sufizient ere egin baikaitu, ez letraren, baina Spirituaren, ezen letrák hiltzen du, baina Spirituak bibifikatzen du. 2 Cor 3, 6 (BiblE legearen letrak ). Legearen letra errezibitu duzularik eta zirkonzidatua zarelarik legearen hautszaille zaren hori. He Rom 2, 27. Aragikorrak Kristoren gañeko profeten itzetan aditzen zuen letrak azaletik ta kanpotik ziona. Ub 58. Izan ere, alakoxea zan garai artako exegesi-modua, letrari josiegia. Vill Jaink 42.
Cf. infra (2).
Nok irakatsi zion / lelengo letria, / ak bere bai izango dau / zeruban gloria. DurPl 103. Letra bat bakarra ere ezagutzen etzutenak. Izt D 172. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten artzain, atxurlari, ikazkin eta oen gisako asko. Izt C 215. Ikasi barik / inos letrarik / izan zinean Kapitan. Azc PB 247. Pedagogoak diñoskuenez, ume-eskolak lenengo letrak irakasteko bakarrik ez dira izan bear. Belaus LEItz 111. Jesusen Bialdu edo Apostoluak, geienak, letrarik ez zekitten. Inza Azalp 90. Emen nabil estu ta larri, / letra bat eztot ezagututen. Enb 165. Ez dugu, beraz, letretan, letrarik ezagutzen ez bazuen ere, Xenpelarren pareko gizonik. MEIG II 106. Letrarik ezagutu gabe, irakurtzen jakin gabe. MEIG IV 121.
Letra, tipo de imprenta.
Letrak moldatzen dituenak euskaraz ez daki. Cb Eg III 394.
2. (Gralmte. en pl.). Letras, saber, estudio; letras, humanidades; literatura. "Sabio, aunque no seas muy sabio, muy letrado, eskola andi, letra ta yakintasunik ezpadozu ere " Izt.
Nolatan hunek letrák dakizki ikhasi gabe? Io 7, 15 (LE nola daki onék letrarík; He nola du jakintasun hau, Dv nondik ditu jakitate horiek). Letretako iakin handiak zoratzen au. Act 26, 24 (He, TB jakintasun handiak, Dv jakitate handiak, BiblE gehiegi ikasteak). Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria. Ax 42 (V 26). Bere birtute eta letraak merezidu dabeen premioagaz. (Interpr?). Cap (ed. 1893) pró. Handirozki eta artha handirekin distiarazi diote zientzia eta letra suerte guztiei bere denboran. ES 178. Guztiarekin ere zela zientzietara eta letretara hagitz emana. Ib. 177. Zer da au? Letragábeak goratzendire ta arrapatzendúte zérua, eta gu emén geuren letraéki arrastaká lúrrean ta lóiean! LE ( in BOEanm 919 ). Gizon aitu ta letra andijetakuak. JJMg BasEsc 196. Lengoajetako eta letretako jakitatean izan diren gizonik argituenek. MarIl IX. Eibarko errian jaio ta aziak ezagutu izan dira gizon gogoangarri anitz letra ta armaetarako. Izt C 472. Gudako egikeraetan ez ezik, letraetako lanbidean ere. Ib. 478. Aitortu zituen Ignaziok tolesgabe zekizkien letra eskasak. Aran SIgn 59. Zoliak euren adimentuan / asko andiak letretan. AB AmaE 50. Eleizak maite, gorde eta bedeinkatzen ditu iakindeak, letrak eta maneak. Ag Ioan 204. Aurtzaroan berean [...] ez nun maite letrarik. "Litteras" . Or Aitork 24s. Ez eukean, ziur asko, letrarik ikasi bearrean zetan jardun. Erkiag BatB 25. Orain, euskal-letrak umezurtz geldi dirala esan dezakegu. Gazt MusIx 5. Nerau emakumia / ofizialia / letrarik eskolarik / batere gabia. Balad 144. Laboraria zela letretan herabe. Larre ArtzainE 352. Laborantzako Baccalaureat eta Letretako edo Ofizioetako eta orain ezagutuak diren guzietaraino. Ib. 232. Orixe euskal letren aitagoiak. MIH 79. Inolaz ere, euskaldun batek letra sailean inoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa. Ib. 341. Larramendik euskal letretan utzi zuen hatza eta oinatza ez da berehalakoan galduko. MEIG VI 60. Letretako fakultatea zen hori Gasteizen sortu zela. MEIG IX 72. Salamankan burutu zuen gero Filosofi-Letretako lizentzia. MEIG IV 110.
3. (Urt I 105, Arch VocGr, H), letera (Chaho, H).
Carta. Tr. Documentado en autores septentrionales.
Eta skriba zietzon letra batzu tenor hunetakorik. " Lettres (Vulg 'epistulam'" . Act 23, 25 (TB letra hau; He buthun, Dv, IBe gutun, Ol idazki ). Letra haur ezkiribatuz geroz enzun dut duk de Umena ere hil dela. CartEspBN 449. Bere adiskidetasuna, galdu eta hautsi urrana, lekhuen urruntasuna dela kausa, [...] erreparatzia letren eta presenten medioz. SP POB 13. Gomendiozko letra. Tt Onsa 1. Iondane Paulek hoier izkiribatü derien leteraren lehen kapitülian. Bp II 136. Egorri zituen guthunak edo letrak erregeren zigilluarekin. Lg I 361. Ene berri leteraz / düzie jakinen. Xarlem 331s. Errezebitü nüen letra bat etxetik. Arch Gram 69. Gomendiozko letra bat. Laph 61. Bakhotxak hartzen ditu harentzat diren letrak. Prop 1880b, 379. Erremundegibeherek iskribatzen dik letra edo eskutitz bat. Elzb PAd 76. Eskual herritik Parisera letra bat hel-arazten ziola. HU Aurp 100. Letra letraren gainian / igorri behar dira. Balad 244. Ez du ez dirurik, ez letrarik izan bere senpertar adixkidearen ganik. Barb Sup VIII. Mayalenen letra bat ukan dut atzo. JEtchep 74. Postaz ethorri dituk bi letra. Larz Iru 94. Gaur goizian izan dut / Luzaidetik letra. LuzKant 119. Horra zer zion Frantsesek letra batean. Ardoy SFran 240. Letra horren lehen idaz-aldea Donaphaleun zagon. Lf ELit 122.
v. tbn. Volt 225. MarIl 48. Gy 274. Hb Egia 114. Ud 74. Jnn SBi 108. JE Bur 147. StPierre 36. Ox 148. Etcham 145. Etchebarne 137. Larre ArtzainE 114. Letera: Etch 240. Const 43.
Letra (apostólica), encíclica. Tr. Documentado en textos septentrionales y meridionales. No hay ejs. del s. XX.
Ohek dirade letra apostoliko batzuek exekutorialeak. BLeiz 47. Aita Santu Clemente amabigarrenak berak emon zituzan letrakaz. Urqz 20. Gük, ikhusirik heben gaiñeko letera apostolikuak, permetitzen dügü haien püblikazionia. Mercy 9. Benoit hamalaugarrenak eratxiki ziozkan hainitz grazia eta fagore berri bere letrez. JesBih 390. Bertze letra apostoliko batzuez. Ib. 470. Gure Jaun txit santu Pio bederatzigarrenaren Jaungoikoaren probidenziaz Aita Santu danaren apostolu letrak. EE 1885a, 504. Aita Santu beraren aginduz induljenzien kongregazioak eman zituen letretan. Arr May 5. Aita Santu Pio VII-ak 1815garren urteko martxoaren 21an eman zituen letretan. Ib. 5. Aita Saindu Pio IXak mundu katolikoari egin zion lehen letra edo enziklikan. Lap 26 (V 15). Pablo Puente gotzain, Laterriko Idazkari zanak espaiñeraz irakurri eban Apostolu Letren laburpen au. Onaind STeresa 123.
Orden, mandato escrito.
Aphezen prinzeak eman ziozkan letrak Damasko Hirira joaiteko, han kausituko zituen giristino guziak preso hartzera. (Act 9, 2) "Epistolas" . CatLav 428 (V 203; Lç, TB letra; He buthunak, Dv, BiblE gutunak, Ol idazkiak, Ker agiriak ).
4. (SPDv).
"Ornement de tête de femme" SP.
5. (V-gip ap. Etxba Eib ).
Letra de cambio. " Gaur tokatzen da Bankuan zor doten letria " Etxba Eib.
Eman ziozkan eskura guziak eta eskatu zion beste mundurako orien letra ta papera. Mb IArg I 225. Ango ordaintzekoak jaso ditzadan, Banco Vizcaya-ren bidez 2095 pesetako letra (jaso-orria), zortzi eguneko epeaz, jarri dizut. NEtx Nola 17.
6. Letra (de una canción, un verso, etc.).
Orori kasu egin behar zaio, eta bereziki kantu honen letrari. Mde Pr 172. Zortziko orren letra bertsolari motel onen gain utzi dualarik. Basarri 41. Txakolin-dantziaren letria. And AUzta 84. Banakua kantatzeko letria. Ib. 84. Kanta bezazkio itz eta letra oiek Jaunari edo Andre Mariari. NEtx LBB 336n. Gazteak letra txarragotatik aldentzeko nere kantetan itz bizi xamarrak jartzea bearrezko zan. Ib. 336n. Kanta onen letra onelan zan. Ayesta 138.
LETRA EDER (Pl.). Bellas letras.
Onen semearenzat amabi libru, munduan txit estimatuak, orañ letra ederrak deriztenak ondo ikasten asitzeko egin zituen. Cb EBO 4. Letra eder guzien ikasteko bide ta lezioak begien aurrean klaro ifintzen ditu. Ib. 5.
LETRA-ERASLE. Cajero (de imprenta).
Ez beingoan arritu libru onetan arkituko diran letra-eraslearen utsegiñak gatik. Mg CC 259.
LETRA-ESTALKI. "Enveloppe de lettre, letra-gain, letra-estalgi" T-L.
LETRA-GAIN. "Enveloppe de lettre" T-L.
LETRA-GIZON. Hombre de letras.
Letra gizona, eskolatua, ikasia. MIH 233. Pompidou politiko trebe eta hala-holako letra-gizonaren testu polita. Ib. 394n.
LETRA-IPINTZE, LETRA-IMINTE. Impresión.
Liburu onen letra imintian aurkituko dituzu nai baño guzur geijago. JJMg BasEsc 286.
LETRA-HIZKUNTZA. Lengua escrita, literaria.
Aitzineko mendean [...] izan zen halako mugimendu bat Euskal Herrian euskararen letra hizkuntza egiteko. B. Letra hizkuntza guti arautua. Ib. 39.
LETRA LARRI. Letra mayúscula.
Letra larritan ageri diren hitzak. MIH 187n.
LETRA-ONTZI. Buzón.
Ate leioak hetsiak ziren, ta letra-untzia betea oraino hustekoa. Herr 28-6-1962, 4.
LETRA SAINDU (Pl.). Sagradas escrituras. "Biblia, [...] Letra sainduak, Letra sakrátuak" Urt III 323.
Eta nola haurradanik letra sainduak ezagutu ukhan dituán. "Les saintes lettres" . 2 Tim 3, 15 (BiblE Liburu Santuak ). Deboxei hasi zinaizten / haurdanik apartatzen, / eta letra saindutara / zeure gogoa etxatzen. EZ Noel 151. Nola haurdanik izan zaren ikhasia letra sainduetan. He 2 Tim 3, 15.
LETRAZ.
a) Por escrito.
Azkenik edozeinbere atxakiya edo gauzagaitik letraz edo berbaz atrebiduko balira berba egiten. Ur BulAl 20.
Gogorrak eta latzak esanik dago neregatik molde-letraz. Or SCruz 141.
(Con ezarri, ipini, etc.). "Escribir, letraz ezarri" Izt.
Gai onetan letraz ezarriak daude ezkonduen arteko gauz itsusi asko. AA I 571. Amar aginte edo mandamentuak letraz ezarri zituan Jaunak arrizko bi oletan. AA II 6. Letraz ezarritako legerik gabe mundua bizitu zan bitartean. Ib. 44. Irakurri bitza arretaz eskuaraz itz egin eta eskribatzeaz gañera, letraz ezarririk utzi digutena liburu galant ederretan. Aran SIgn 200. Nai neban ikustea letraz ipiñia, / askorentzat dalako ispiliu garbia. AB AmaE 245.
Bere takigrafi-apunteak ondo eta garbi artzen zituan [...], urrengo egunean letraz idazteko. Alkain 95.
b) Por carta.
Maite nuke hango norbeitekin letraz gurutzatzea. Larz Iru 44.
LETRA-ZATIKATZAILE. Cartero.
Bildozeko lettera zathikazalia. Herr 6-12-1962, 3.
LETRAZKO (Adnom.).
Spirituzko berritasunetan zerbitza dezagunzát eta ez letrazko zahartasunetan. "De letre" . Rom 7, 6 (He, TB, Dv, Ol lege, BiblE lege idatziaren).
LETRAZKO HIZKUNTZA. Correspondencia.
Ohore eskaldunek horren axkidantza, / erregekin badauka letrazko hizkuntza. Hb Esk 127.
LETRAZ LETRA. Letra por letra; literalmente.
Izen-errenka osoa, letraz letra, zure liburuan ipiñi. Berron Kijote 21. Lehen testuari loturik, ordea, ahal denean letraz letra aldaturik. MIH 289. "Zer dio hitzez-hitz eta letraz-letra", zen gure galdera lehenbizi hartan. MEIG IV 80. Hor heldu dira, nola ez bada, letraz-letra irauli zaizkigun esaerak. MEIG VI 186.
Egiazko aipamenak, hitzez-hitz eta letraz-letrazkoak. MEIG IV 82. "Letraz-letrako" hizkerari dagozkio. MEIG VI 188.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper