(
V-gip ap. Elexp Berg
; VocBN
,
H);
amerikanu.
Indiano.
"Américain, qui vient d'Amérique"
H.
"Indianoa, [...]. Zaldumendiko amerikanua ei dao bakaziñotan"
Elexp Berg. v. indiano.
.
Horiek guzietarik / Hauzoek ez dute deusik / Probetxurik gehiago / Amerikanoek <-ñoec> baiño.
Gy 141.
Halarik ere, nik diot, amerikanorik sorjesenek yudurik hoberenek baino gehiago balio dutela.
Elsb Fram 181.
Lau milla duro siñale / nai baditue bota, / amerikano anaia / aterarik kontra.
EusJok II 31.
Kolpia tira bañan utsegin, / beia saltoka igesi; / amerikano askok bezela / oraindik eztu ikasi.
Ud 66.
Garaitikoak, oro etxeko-jaun azkar, amerikano, ofiziale gori; laborari xume edo nekazalerik, nehor ez.
JE Bur 130.
Irudigilleak. Joxe (Arrantzalea). On Antonio (Amerikanua) [...].
Ill Testim 2.
So banagote: poneta buruan, ontsasko emanak, Lapurdiko botiges batzu izan behar dira, edo amerikano ttipi zonbait.
JE Ber 86.
Hala dio Jose Mendiague hazpandar amerikano bertsulariaren kantu batek.
Ox 195.
Gutan nork ez du maiz edo behin / nahi borthitz bat senditu, / itsaso handik heldu oihua duelarikan aditu? / Herrian segur etxerik ez da / xutik oraino gelditu, / nundik ez denik haur bat bederen / Amerikano jalgitu!
Ib. 148.
Aspaldi ontan zer moduz dabil / Don Juan amerikanua?
Tx B II 186.
Haren ondoan zagon amerikano eskualdun batek.
Zub 71.
Sos parrasta bat eginikako amerikano bat, bere sortherrirat yuana herritarren harritzeko.
Ib. 65.
Aldi aretan bertan indiyanuak deitzen yaken Amerikan izanda gero errira etorten ziranai [...]. Geruago, ta gaur be bai, amerikanuak deitzen yake, emengo semiak izan arren.
Kk Ab II 162.
Geroztik, Amerikano bilhakaturik, han bizi omen da, zahar-okitua, oiloz asean bethi.
Barb Leg 138.
Geroztitako [Azkaineko] hobietan badire haatik arras eta arras begikoak, hala-nola 1862 garrenean hil eta ehortzi zuten Amerikano batena.
Zerb Azk 19 (se trata de un Lafargue, nacido en Hendaya).
"Joainixio", Irazusta jaunaren elebarri edo nobelako "amerikanu-indianua"-ren izena da.
Alzola Atalak 69.
Orduan San Juango amerikanoak esan zion Gezaltzako Teodoro zanari: Au zoratuta zegok, goazen Motxonenera edatera.
And AUzta 74.
Amerikanua geixotu egin zan.
Osk Kurl 96s.
Baina Joxe Migel, bere osaba amerikanuak [...].
Ib. 50.
Orduan bigarren gizon tripa handi hura hurbildu zen. Amerikano donado, aberatsa, Baionako ostatu batean bizi zena, lehengo Amerikanoak alfer bizitzen ziren bezala.
JEtchep 30.
Mentaberry Amerikanoa ixtantean hemen izanen da.
Larz Iru 12.
Han, Amerikano handi-mandi batzu, eskualdun haragi eske, eta zu, heien fornitzale.
Ib. 144.
Seme bakarra naiz, ta zu amerikano abetsa!
Auspoa 77-78, 27.
Ta ementxe bukatu zan "amerikanuaren" elea.
Anab Usauri (ed. 1986) 44.
Euria: au da indianorik oberena. Baztanen ez da au bezalako amerikanorik sartu!
Inza NaEsZarr 2026.
Asteasuko Ibarrazpi amerikanoa ere an omen zan.
Uzt LEG I 233.
Amerikano zaar bat izan det lagunik aundiena. Naparroako Gaintzakoa bera, ta Buenos Airesen hotel bateko nagusia.
TxGarm BordaB 143s.
Amerikano seme zen bat, garaztarra.
Larre ArtzainE 350.
Aberasturik bihurtu zen guregana, lehen eta geroko indiano edo amerikanoen antzera.
MEIG VI 108.
v. tbn.
Noe 115. Iraola 83. Etchebarne 43.
azpiadiera-1.1
amerikana
. (Forma de fem. ).
Gure amerikanak lenengoa asi ta azkena bukatzen zuan parrez.
Anab Usauri 46.
Alderdi ontan zebillen amerikana batek, ala galdetu zion bein Kalixtori.
TxGarm BordaB 10.