1.
(G ap. A). Charla; alboroto, barullo."1.º (G; Izt), barullo, [...]; 2.º (G-azp-to), charla. Ardailla dario, está charlando"A.
"Aitaita maite du, bai, mutil txikiak; baiño ain da gaiztoa, ezikan ezin beregana kuturtu eta arekin egiten ditu ardailla batzuek (G-azp)"Ib.(s.v. kuturtu). Tr. Documentado en Aguirre de Asteasu y en autores del s. XX.
Lagunak bekatura, perilletara dijoazela ekustea: egiñ dezagun kontu danza zikiñetara, etxeren bateko jende zoroen ardalletara. AA III 516.
Dotriñara etorri bearrean batzuek joaten dira plazara pelotara, besteak auzoetara jokora; batzuek albiraka, besteak zenbait etxetako ardallan. Ib. 595s.
Aizak eta i, eup ta begira, tori ta ekak, ator ta ua, ernai, alaitsu, biziro ta urduri, egundañoko ardallarik ero ta ikusgarriena barabilte. AgEEs 1917, 172.
Bañan ezin luzaroan egon [emakume aien aldamenean]. Igarriko ninduten, ta igarri ezkero, iñondoko ardall ta arrandiyak neretzat izango ziran noski. InzagRIEV 1923, 502.
Ateko deia! (beste ateruntz joanez) Itxoin beza pizka batean. Ea nor dan. Au ardalla. Ez gaituzte pakean utziko. LabEEguna 91.
Ixildu dira erabat emen / kantari zeuden txoriak, / alatsu bean erriko ardail / urduri-ots nabasiak. EAOlBe 66.
[Sagardotegian] lau-bost lagun barrenen, ardalla aundirik gabe. Urte artan sagardoa ez zeukan gain gañekoa ta. JAIrazJoañixio 42.
Kaiari eantsita zegon garaiean ango ardalla ez zan nolanaikoa izaten, lenengo ustutzeko ta ondorean betetzeko. JAIrazBizia 15.
Uriko zarata ta ardaila eraginetik alde egiten. ZaitPlat 20.
Etsai guziek elkarturik zarramalkatu ta inolako ardaila sortu zuten. Ib. 53.
Gaztedi-ardalla an zebillan, tximu-titereak bailiran, jolas eta olgeta, txurrut eta zarata. SMitxUnam 68.
Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan, / ezpai-ardailla det dantzan. / Ulermena det irakin, / gauzen muiña nundik / ote-diteken jakin. NEtxLBB 244.
Baiña, ze jendetza dator aldapan gora, istilu ta ardailla? Ene! soldadu gogor batzuek. Ib. 130.
Begoz or bean beko gorroto, / Ardail ta iskanbil biziak, / Alkarren kaltez egun eta gau / Nar dabiltzan gutiziak. Arruti(inOnaindMEOE 814).
Utsik agertzen da, baiñan apustu-zaleen ardallaz beterik. LabJok 55.
Gau guzian ezin lorik egin izan du zuen ardalla dala ta. LabSuEm 185 (184 ardaill ori).
Leturiaren txoraldi hau pintatzean berean ere aberastu gaituela deritzat, beraz, Txillardegik. Baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Hasieran gaude oraindik; ez dakigu ezeren berri, Leturiaren itsumena gurea baldin bada. Neke eta ardaila, erdietsi du gogo zuena. MIH 299.
Gizon urduri eta gogor horien kezkak, ardailak eta lanak irakurri ondoren, askozaz ere hobeto ikusten eta ulertzen dugu XVIIIgarren mendeak Euskalerriari eragin zion gogo aldaketa. MEIG III 126.
azpiadiera-1.1
"Ardailla aundirik eztu orrek (G-to), ese no tiene grandes mescolanzas de ocupaciones"A.
sense-2
2.(Adj.).Charlatán. Nikanor-en itzak, orraitio, ez ziran izaten geienbat ugari, etorri aundikoak eta amaitu eziñak; ez zan barritsua, ardailla. ErkiagBatB 20.
azpisarrera-1
ARDAILAN.
Hablando acaloradamente, alborotando. "Ardallan dabiltza: eziñian. Azienda batekin jorraa bat lotu nai ta eziñ. Katazkan" (AN-gip). Matrimoniotako / zenbait dama gazte / soldaduen ondotik / txoratzen zerate; / ardallan or dabiltza / alkarrekin naste, / orren inozenterik / zanik ez nun uste. Auspoa 139, 158. Errazkin eta Areso ardaillan dabiltza: / pilotan jarduteko aukera nai itza. "Están alborotando sobre como [...]". Or Eus 32. Ardaillan eta eskainka zetozen iende xumeeri, berarekin etortzeko agindu zien. Or Aitork 141. Basarritarrarekin / jardun du ardaillan: / "Preziua jarri zuk / tokatzen dan maillan! / Ongi ordaindua da / bederatzi millan!". Uzt Sas 236. [Alderdiek] lehen, egia esan, gobernubideak erabat aldatzeaz eta mantentzeaz ari ziren ardailan; gero, berriz, kargutxoak eta boto-mordoxkak gordetzeaz. MEIG VI 76.