ALA (...) ALA.
a)
(Disyuntiva).
Eta badakit halako gizona (ala gorputzetan, ala gorputzetik lekhora, etzakit: Iainkoak daki) ezen harrapatu izan dela Paradisura.
Lç 2 Cor 12, 3s.
Errazu ala zen difamatzeko gogoarekin ala arinki.
EZ
Eliç
155.
Eta eztakigu ala ustekabean [aurthiki zioten], ala berariaz.
Ax 312 (V 208).
Nahi du iakin zein zen lehen egina, ala zorroa, ala irina.
O Pr 651.
Hori eztakit ala den jiten / gure bekaitzen kozuti, / ala duzun zuhaurk egiten / ixendo zure buruti.
O Po (ed. G. Bilbao) 1.
Iustua ere ezta segur ala den grazian, ala bekhatian.
Tt Onsa 101.
Ala da humanoa, / Ala da dibinoa?
Gç 213.
Eztüzü ehi egiaren klarki ezagützia, ala espiritü hunak, ala gaixtuak gaiza baten, edo beste baten desiratzera bulkatzen zütian.
Mst III 15, 1.
Galdegin zioten zein nahi zuten libra ziozoten bietarik, ala Jesus, [...] ala Barrabas.
Lg II 271.
Zoin denboretan konbeniago da komüniatzia, ala Mezan, ala Meza onduan bereala?
CatLan 140.
Ala gaixtakeriaz / Ala tontokeriaz / Mentaberrik daki, / Jesu-Kristoren hitzak / Jainko baten agintzak, / Hain inpertinentki / Dituen irauli.
Monho 28.
Ez dabela jakingo erijotzako ordu artian, ala pekatu mortala, ala beniala egin daben.
fB Olg 98.
Zeintzuk gaiti negar egingo ete dot? Ala ezkondu bagakuak gaiti, ala ezkondubak gaiti?
Ib. 81s.
Ezta erraz ezagutzen nok daukan erru geijago, ala murmuradoriak, ala alegrijaz entzunda [...] poztuten dabeenak.
JJMg BasEsc 99.
Ez balinbanaki ere ala aphalgura, ala hanpurus naizen, ariarik aski banuke hanpurus naizela uste izateko.
Dv LEd 109.
Ala jaungoiko diran guziyak / amoriyua dezaizutela, / ala zeruak zure zori ona / nai dezatela.
Bil 111.
Noiz behar duen bakhotxak komuniatu, ala egun guziez, ala zortzitik, ala ilhabetetik, ala bertze edozoin ephetik.
Arb Igand 114.
(s. XX)
Ez dakid ala ez nion ikasi, ala antze zren.
Mdg 149.
Bein, eztakigu ala Amezketarrak ematen aspertu ziralako, ala gogo onez, kristautasuna zabaltzeko gogoz, [...].
A Ardi 130.
Eztakigu orain, ala sakeletik igarri barik atara ete eutsozan ala gizon arek berak, yoskiñari emon ete eutsozan, eukiteko.
Kk Ab II 96.
Ezekijen zer erabagi artu: ala bijaramonian bakaldunagana juan, ala ara barik etxian geratu.
Otx 49.
Ez ekien zer egin be: ala oe azpian ezkutau ala ate-osteko zulotik begiratu.
Bilbao IpuiB 263.
v. tbn. Arg DevB 229. INav 145. ES 97.
b)
(Dv, H). (Distributiva). "Ala hau ala hori, biak onak dire, soit celui-ci, soit celui-là, ils sont bons tous les deux" Dv. "Guziak ala onak ala txarrak" Ib. "Soit-soit" H.
Tr. Documentado sólo en la tradición septentrional.
Hura rezebituren dukeela, ala den sklabok ala librek.
Lç Eph 6, 8.
Ezta antsia, ala probeari ala Iesu Kristo berari eman.
Ax 227 (V 151).
Non deusekere enezan separa, ala nagoen lo, ala iratzarririk.
Tt Arima 17.
Egiazko pazientak eztu behatzen noren ganik heldu zaion, ala heldu zaion goragokoa ganik, ala berdiñekoa ganik, ala beheragokoa ganik, ala prestua ganik, ala gaixtoa ganik.
Ch III 19, 3.
Gauza guti honesten gainean den kuriostasun, ala begiezkoa, ala beharriezkoa.
He Gudu 113.
Bena ala diren txipi, ala diren handi, iseia zite ororen pazientki igurztera.
Mst III 19, 1.
Gizon bekatoriak, ala mündü huntan, ala berzian, Jinkuaren justiziari satisfatzeko, sofritü behar ditien penak.
CatLan 123.
Ala dezazien jan, ala edan dezazien, edo beste zer nahi gauza egin dezazien oro.
AR 83.
Askiko da sozietate bakhotxean izan dadin gorphutz bat xoilki, ala izan dadin gizonena, ala bertze sentsuko presunena.
JesBih 405.
Bertze ala kanpoko ala barneko grazia oste gabekoez.
Jaur 172.
Badira denborak eta haruak igaraitera ützi behar eztirenak, ala ereiteko, ala jorratzeko eta ephaiteko.
Ip Dial 62s (It ala ereiteko nola jorratzeko, Ur alan ereiteko zelan jorratuteko
).
Zer dohako ala erran dezaten: Ongi dena da; ala eras dezaten; Gaizki dena da? Zer dohakizkit niri hemengo erran-merrana?
Dv LEd 154 (Cb Eg II 83 naiz ondo naiz gaizki
).
Ala mendietan, ala zelhaietan, non-nahi ongi heldu da.
Dv Lab 319.
Ala, dadin aberats ala pobrea, / Gizona gizonaren duk haurridea.
Elzb Po 215.
Ala mutikoen ala neskatoentzat eskola berezi baten egiteko [...] dirua.
HU Zez 111.
(s. XX)
Beren odoletik sortzen dituzten haurrek deiete bakarrik emaiten gizon eta emazteari, --ala gorputzez, ala gogoz, ala bihotzez-- bat egiteari darraion gozo neurririk gabea.
JE
ur
102.
Ala batek ala bertzeak ez dute bertzerik erakusten.
Ib. 167.
Beste gizonak, ala oletako jabeak, ala nekazari zar ta gazteak, bai ta Urdanibiko langileak, guziak lerroka [...] zetozen.
Lh Yol 30.
Alta sei, zazpi trago baditut edanik! / Ala gorritik, / Ala xuritik, / Bainan etxekotik!
Ox 158.
Hain zartako ederra ematen dio pilotari ala eskuinaz ala ezkerraz!
Zerb Azk 116.
Liburuan denak aurkituko ditutzue ala berex, ala elgarri loturik.
Lf (
in
Zait Plat XV
).
Zer balio zuen, berak erakutsi nahi: ala jauzketa edo lasterka, ala greka edo filosofia ikasten, beti zoin gehiagoka.
Ardoy SFran 287.
Ala aita, ala ama, / izen horien ederra!
Xa EzinB 59.
Arren sekülan, Maitena / etzütiet han ahatze, / Ala ginian phausatze / ala ere güdükatze.
Casve SGrazi 142.
v. tbn.
UskLiB 75. Elsb Fram 180. Arb Igand 35.