1.
(V, G ap. A; H (V,G));
amurru (V, G ap. A; Añ, H (V,G));
amorro. Rabia, cólera, furia.
"Rage"H.
v. errabia. Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos desde principios del s. XIX (tbn. en Orixe, Tapia Perurena e Inza). Para la distribución de variantes, v. amorratu. Hay un ej. no seguro de amurr[u] en EgiaK (87): Irakasi deust<e...> / Kastillau izaite<n...>. / Onek egin d<...> / amurr<u...> / Franze<s...> / bigarr<en...>. En DFrec hay 21 ejs. de amorru y 6 de amorro. Datoz [txorijak] eulijak jaten / gelditu bagarik / ito ez gaijezan eulijak / amorruz beterik. DurPl 82.
Esango dituzu nai ta ez damu gorrian [pekatu] andi ta txikiak desesperazioko amorruarekin. MgCC 141.
Eta zelango ernegazino ta amorruba ikustian argiro erijotzako kandelan pekatu ondo konfesau bagaak?MgCO 208.
Deabruz janzirik ta amurruz beterik, esetsi eutsuen otso goseak-illen antzera. AñEL 1, 198s.
Ai, ta ze amorru gogorra eriongo yatan niri ordu itzal atan!AñEL 2, 50 (v. tbn. amorru gogorra erijola jarri zan en Otx 137).
Esetsi eutseen alkarri gogortasun ta amorrurik andijenagaz. UrMarIl 51.
Bere gaiñ amorru guzia sutu zuten, egitez eta itzez entero gaizki tratatzen zutela. AranSIgn 42s.
Deadartzar eta siñu itsusiaz beren amorru bizia agertu ondoan, eranzun zioten: [...].ArrMay 161.
Ta or zelan diran trintxerak bete, / Berealaxe, / Jente gazte armaduaz, / Ekin naian amorruaz. ABAmaE 371.
Gaiñean eban Portun [...] aotik amorroaren bitsa ta lerdea eriola. AgAL 164.
Neure amorro guztiak aseko nitualakoan. Ib. 36.
(s. XX)Amak artu eban arnasea, bere amorrua zerbait ausittu eittean. EchtaJos 197.
Ik uste eztoanean joangok a Demikura, amorruagaz beste burrukaldi bat igaz egittera. Ib. 55.
Dirudi, infernuak [...] bota dituzala bere amorru deabruzkoak euskaldunen gañera bere. ItzAzald 6.
Atx tarte orreitara jaurti oi ditu itxasoak, bere amorroan espanetara jatorkon bitsagaz nastauta. AgKr 139.
Itxasoari bere amorru ta aserreak joan arte guztian. Ib. 32.
Amorruba sakonago sartu yakon, errira eldu baño lenago Motrollotzar ikusijaz Marikrusen onduan. KkAb I 38.
Noiz arte iraungo du infernuko su, min eta amorruak?InzaAzalp 117 (v. tbn. 115).
Nork lezake orain ongi edestu, tankera artan bere burua ikusita, gure Mantxako semearen biotzean barreneratu zitzaion amorrua!(Quijote IX). AnabRIEV 1928, 611 (Or RIEV 1929, 9 sortu zen amorrua).
Nabarmen alaena! Olako amorruakin erantzuten dun?TPKattalin 184.
Eta --au amorrua!-- oratu egidazu oratu, osterantzian [...]. Otx 136.
Karlista-mutil bizkor aiek amorruak artu zitun beren buruak nagusirik gabe ikustean. OrSCruz 30.
Amorru bizia zeriola, azkeneko alegiña egitea erabakitzen du. Ib. 119.
Urtaldiz, giro berdotza dala, / lan onek zenbat amorru! / "Gaur eguzkia zabal ager da; / sail bat dezagun larrutu". OrEus 296.
Uñak amorru-abijadiaz / Jo dabenian aurreko aitza, / Lertu dira-ta...Enb 61.
Orain daukadan amorruarekin... Ez-egiteko bat egiteko zoriyan nago. AlzBurr 25.
Asarria ta amurruba barruban eutsin eziñik. Otx 69.
Halako amorru batek bereturik, hasi zitzaion jo eta jo. MdePr 160.
Amorru beltzak artzen du / ta an doa Mari su ta fu. SMitxAranz 21.
Birau ta lerdea aoan, / amorru-sua kolkoan. Ib. 208.
Eukan amorruagaz jan egingo ete eutsan ba buztan ori?BilbaoIpuiB 188.
Amorruz itsu zeuden. OrAitork 113.
Sututa jarri zen eta amorruz beterik esan zun: [...]. EtxdeJJ 197.
Azaldu eziñezko amorruak arrapatu ni, ta lepotik eldu nion bi eskuez. TxillLet 104.
Ez zan osoro lasaitu, nai zuana eginarren, amorru guztia ez zitzaiola ustu, alegia. AnabPoli 27.
Amorru guztiarekin ekiten zion Juanbeltzek [Bonbollori]. Ib. 27.
Aretxeri sartu zitzaion amorrua! Berak utzitakoak Juanbeltzek eraman. Ib. 35.
Amurruak jo dau Ninakor. ErkiagBatB 140.
Begirakune zital eta amurruz beteak. Ib. 30.
Entzuten zuanean amorruz irakiten hasten zan. OskKurl 153.
Lotsazko bi malko ale begietan, amorru beltza biozpean. MAtxGazt 45.
Amarengana, saskia utsik eta zapoak zerizkiola agertu zanean, aren amorroa. Au ere ikusi bear genduan!NEtxLBB 161.
Eta aldendu biar izan eban, ez amorro gutxikin. EtxbaIbilt 476.
Eta ezin eban gorde erebixan amorrua zegozer eiñ gabe. Ib. 456.
Nork ez nabaitu biak batean / amorrua ta kupira?Olea 205.
Ori ikusirik, orduan eta amorru geiago. Alkain 147.
Burniaren amorru kixkalduaren ixilune goriak guziak. MEIG IX 124 (en colab. con NEtx).
v. tbn. Gand Elorri 166. Arti MaldanB 212 (h-). Amorro: Anab Usauri 73.
azpiadiera-1.1
Rabia (hacia, contra).
Aberatsenganako gorrotoa, agintarientzako amorrua [...] erakusten duan azi txarra. AgG 218.
Bere buruan argittu eziebala, zegaittik ete zan bere aittaren amorrua Josetxogana. EchtaJos 65.
azpiadiera-1.2
(Uso pl.). Ez genuke besterik biar! Baña, zure amorru oiekin edozer gauza esaten dezu. AlzBurr 39.
Nork esan gero Anastasiren amorru biziak, otzarea utsik aurkitu ebanean?BilbaoIpuiB 202.
Tristura triste txingar bat amorru haien hondakin arima zola zikinduan, deabruari sagaratzeko gordeta. AzurmHitzB 42.
azpiadiera-1.3
(V-gip; Dv (V, G)), amurru (V-ple), amorro (V-gip). Ref.: A (amurru); Iz ArOñ (amórru); Elexp Berg (amorro). "Rage (maladie)" Dv. "Amurru sorra (V-ple), rabia oculta (se dice que la tiene un perro hidrófobo que no muerde)" A."Rabia (del perro)" Iz ArOñ. "La rabia, enfermedad canina. Amorruan kontrako bakunia dago biar" Elexp Berg. v. TXAKUR-AMORRU. Begietatik urruti, ezta biotza negarti. Zakurra kendu ezkero, amorrurik ez. AgG 314.
azpiadiera-1.4
"Amorru (Izt). Empeño, deseo ardiente, [...]. Irabasteko amorrua"Aizk.
Esan-al guztien gañekoa zan, bada, Ondarribiako biztanleak Franzesaren kontra peleatzeko zeukaten amurru bizia. IztC 346.
Edan-alak edanarren, beti zakustaz edateko amurruz. ABeinB 40.
Alderdikeri gorria ezpada on, ezta ere arako apaizarena: errian lau arrotz zirala --elizarako amorru aundirik gabekoak berak-- ta sermoi guziak erderaz. LdiIL 65.
Irabazi-goseak, diru-amorro orrek, zenbat galera dakarkigun!NEtxAntz 108.
Goizeko kafesnea artzeko baiño be, amurru ta gurari ta gutar andiago yon orrek emengoxe izkimizkiak jakiteko. ErkiagArran 138.
Geroago ta geiago jakiteko, amurru ta arreta aundiz liburuai ekiteko. ErkiagBatB 27.
Ate aundi aretatik iges egiteko amurruz lez egoten zan. Ib. 50.
Zer dalata baña gizonak iretargira juateko ainbeste amorru?SMZirik 23.
--Eztakizu asko, Kati.--Zer eztakit? --Zurekin dantzatzeko dedan amorro bizia. NEtxLBB 198.
Etxera iritxi zanean, bereala inguratu zitzaion Endrike apaltzeko amorro biziz. Pillomena, ordea, neska zarra izaki, ta apal aurrekoa ematen asi zitzaion illobari. Ib. 138.
Beste bizibiderik zutelarik ere, txolarteetan bederen euskal alorra lantzeko amorru bizia zutelako. MEIG VIII 119.
sense-2
2.amurru(S). Ref.: A; Lh; Lrq. "1.º dérangement, fait d'importuner, dislocation (membre ou ressort de machine); 2.º disloqué (membre, ressort)" Lrq. Cf. amorratu (1).
azpisarrera-1
AMORRUA HARTU.
Sentir rabia, tomar rabia (a alguien). Artu zuan gorroto eta amorru aiñ andia, non etzan sosegatu Herodesi karzelan sar-erazo zion artean Santua. AA III 507.
Antza, bakandereak [...], amurru bizija artu eutsan gure gixonari. Otx 31.
Baiña artu eutson amorru bat! Atrapetan baeban atrapeu orraitiño alako baten, berotu bear eutsan ba bizkarra. BilbaoIpuiB 201.
azpisarrera-2
AMORRUA EMAN(a. emon V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). Dar rabia, enfurecer. "Amorrua emoten zetsan, bestiak zerbaitt izatia, le daba rabia el que fuesen algo los demás" Etxba Eib. "Amorrua emoten dosta Hendaiara juateko pasaportia erakutsi biarrak" Elexp Berg. Nola iges-erazoko ez dio [deabruari] Jesu-Kristo ber berak? Nolako amorroa emanez?MgCC 236.
Orixe izan da Karlosi amorru geien emon deutsan gauzea zugaz aserratzeko. EchtaJos 46.
Amorru bat emoten eutsen, amorru bat etxe-ondoko pozuko igelak! BilbaoIpuiB 245.
Amurru geien ta damu geien emoten eutsana Etxabelar-eri [...]. ErkiagBatB 41.
Batetik ba, eiñ eban utsak emoten zetsan tristura itzala, eta bestetik, ez amorro gitxiago Zaldunan zuzentasunak. EtxbaIbilt 478.
azpisarrerakoSense-2.1
(Amorru eman). Amorru ematen zidan guziz ere ene asmoaren alde batek. TxillLet 57.
Bañan amorru ematen zidana au da: atzeraka asten ziran aiek, kale-zuloan berak ibiltzen zirala aurreraka.Alkain 135.
Oraindik amorru ematen zidatek urte aiek, eta tristura biotzean. AtañoTxanKan 63.
azpisarrera-3
AMORRUA IZAN (trans. bipersonal).
Sentir rabia (hacia alguien). Azartuba, azartuba ixan biar dau gixonak. Ganera, eztautsu bakandereak amurrurik. Otx 68.
azpisarrera-4
AMORRUAK EMAN.
Hartarse. Egunean ez dakit zenbat aldiz lista pasatzen ziguten, norbaitzuk amorruak eman da itoko ote giñan-edo.AZink 118.
azpisarrera-5
AMORRUAN JARRI.
Sentir rabia, furia, enfurecerse. Alako amorruan jartzen da bere Aita onaren kontra, non laster egiten duan berriro Aita urkatzera. AA I 422s.
azpisarrera-6
AMORRUAREN AMORRUZ.
De pura rabia, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN. Amorruaren amorruz bitsa erion aotik gure sardin-saltzalleari. BilbaoIpuiB 37.
Urdea! ekin zuan Mattinek amorruaren amorruz ortzak estututa. EtxdeJJ 114.
Agiñak estututen ditu, amurruaren amurruz. ErkiagBatB 190.
AMORRU BIZIAN(Estar, etc.) enfurecido, lleno de rabia. Betor, erasotzera amorru bizian. ABAmaE 108.
Ua emendik tximistak egiten, amorru biziyan niok eta. AlzBurr 30.
Arratsalde artan amorro bizian zegoan Poli. AnabPoli 31.
Erramua bi eskuakaz jasoaz. didarka ekin eutsen amorru bizian. aretxegaz il egingo zituala ta.EtxabuKontu 129.
Amorru bizian elkarrekin sesioan ari garen bitartean. MIH 226.
v. tbn. NEtx LBB 15.
AMORRU ERAGIN.
Hacer rabiar, enfurecer. v. amorrarazi. Markolbek semia ain amorraturik eta itxura ain gogorretan etorten ikustian, ba-diñotso: --Zer jazo yak, ene Bertoldin, orren asarre etorteko? --Urmaeleko ugarasijuak eragin dauste amorru.Otx 134.
Izugarrizko amorrua eragiten zion txalupak. AnabPoli 24.
azpisarrera-10
AMORRU IZAN.
"Amurru niz (S), estoy indispuesto" A, construcción figurada, que para Larrasquet es rara.
azpisarrera-11
AMORRUTAN IZAN.
Estar rabioso, furioso. Ona emen zertzutan ardura ixan biar dauan: [...] Amurrutan dalarik iñor ez ebaztian. Bere errijagaz mattekorra ixatian. Otx 100.
azpisarrera-12
AMORRUZ.
Con rabia, lleno de rabia, enfurecido. "Amorruz, de rabia, coléricamente" VocCB. Abiatu zan amorruz esaten: [...].VMg 6.
Amorruz ta erneguz / Dute arrapatzen, / Lokarri sendoakin / Gero gatigatzen. Mg(inVMg 112).
Au ezeze, gero, gurasoekandik artzen ebezan onu deungak, amorruz emonak. KkAb I 33.
Lenbiziko ukaldia euskaldun asarreak irautzi zuen, bai indarrez ta amurruz. Otx 8.
Zeren billa oa Verga-mendira --erantzun zun Erraimunek amorruz--.OrMi 94.
(Amorruz) Emonio nabarmena!LabEEguna 116.
Bada piper-potiok / Amurruz ei dabiz / Ni espetxe barruan / Sartzeko gurariz. Enb 172.
Otso taldiak or dira; / begira zaitez, begira! / Amurruz agin zorrotzak, / jan nairik ardi, bildotsak. Ib. 146.
Txakur zekenakana / eltzen da saltuka, / aiek baña artzen dabe / amorruz orruka. "Con sordos rumores".LauxBBa 50.
Ori aitatzen yakeneneko [ugazabai], buztanean zapalduriko sugea lez, asarre ta amurruz jagiten dira. EguzkGizAuz 26.
Nik, ordea, zalpurdi-zaiari ukaldi bat eman nion amorroz. ZaitSof 79.
Ordun, zorigaiztodun arek, amorruz, [...] beraren saietsa alderen-alde sakaildu zun. Ib. 195.
Ardoak gizonari eman oi-dion basakeriak eraginda, lepoa amorruz biurritu zion. EtxdeAlosT 32.
Amorruz begiratzen zion. AnabPoli 22.
Esaten dio amorroz: [...].NEtxLBB 40.
Eguzkiak amorroz lurra kixkaltzen du. Ib. 258.
[Zakur] onek, amorruz, kozk egiten zion. JAzpiroz 140.
Eta urrengo iganderako ondo pentsetako esanaz, buruak berotuta, amorruz etxera. Gerrika 137.
Ez ote gabiltza guztiok elkar ezin-ikusirik, lekua kenduko diguten beldurrez batzu, lekurik uzten ez diegulako amorruz besteak? MIH 228.
v. tbn. Ldi UO 21. Bilbao IpuiB 64. Vill Jaink 136. Arti MaldanB 226 (h-). Azurm HitzB 59. Ataño Txankan 38. Amurruz: A BGuzur 111.
azpisarrerakoSense-12.1
Con empeño, con pasión. Eta gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunei amorruz lotua dagoelako. MEIG VII 93.
azpisarrerakoSense-12.2
(Con determinantes). Ta ittandu eutsan amorru gogorraz: [...].EchtaJos 176.
Zoratuta zagoz, itxuraz --Ume Ixarrak, amurru bixiz, esan eutson. Altuna 98.
Ama, eldu naiz dolorez, eskuak bete odolez, / gizon bat ilik amurru otzez, ai! neure esku zitalez. (B). AEY IV 151.
Petri! (Amorru biziz). LekEunD 49.
Peru, zer gertatu yak orren sutsu ta amorruz yokatuteko?BilbaoIpuiB 45 (271 tbn. amorru biziz).
[Nahi nuen] bere agin zuri-zuriak hamorru haundiz apurtu. ArtiMaldanB 229.
Amorro biziz eraso zion Lierni gaixoari. NEtxLBB 160 (Antz 141 tbn. amorro biziz).
azpiadiera-2.1
Bat batean etsaiak gañera etorri zitzaizkiela, ezer ez jakin gabe ta... amorro amorroz bide aurrera jo ta Andoaiñan gertatu ziran. Auspoa 3, 61s.
azpisarrerakoSense-12.3
(Amorruaz). Eustakik alde egin eban bere neba Ermoken egoan gelara, ta amorruaz esaeutsan: [...]. EchtaJos 162 (v. tbn. 106).
azpiadiera-3.1
(Precedido de posesivo). Da Masimak berbaldi bakotxa amaittuten ebanean, kalean egozan guztiak erantzuten eutsen batera:--Aa! Andrazko barregarria Aa! Guztia arrokeria--. Bere amorruaz, esaeutsen kalekoari: --Zuek, [...] zoaze ortik.EchtaJos 72.
Matik jakiebanean albista barri au, inpernutik urtena irudian bere amorruaz. EchtaJos 229.
azpisarrera-13
AMORRUZKO.
Rabioso, furioso. Arako ito biar ta ito ezin ta esturasun desesperau, amorruzko, esplikau eziñ dodana. JJMgBasEsc 92.
Despita amorruzko oen bidez. IztC 122.
Amorruzko lerdea dariola. AgG 310.
Gizarte-arloko eztabaidak, amurruzko jardunak. ErkiagBatB 134.
Naiz-ta agiñai kirrizk eragin / amurruzko indarretan. BEnbNereA 236.
v. tbn. AB AmaE 433.
azpisarrera-14
IZUGARRIZKO AMORRU BATEAN.
Enfurecido, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN. Uberori, izugarrizko amorru batean, da aotik bitza dariola, esaten deutsa: [...].AgAL 26.
azpisarrera-15
SEKULAKO AMORRUAN.
Enfurecido, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN. Zituzten danak urak irentsi / sekulako amorruan, / Berri berriro asi bearra / daukate bizimoduan.Basarri 102.