Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

5732 emaitza gizon bilaketarentzat

Sarrera buruan (99)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aitzitik.
sense-1
1. (L, BN-lab; SP, Urt I 68, Ht VocGr , Lar, Añ (AN), Lecl, Izt 12r, Dv, H), aitzetik , ainziti (Dv, que cita a O), aitziti , aitzitikan . Ref.: A; Gte Erd 203.
Al contrario. "Au contraire, mais" SP. "Antes bien, bai aitzitik" Lar (Añ aitzitik bai). Harriet añade una supuesta var. vizcaína atxiti, que no encontramos con este significado en ningún otro lugar; cf. antxiti. v. kontrara (2).
Tr. Documentado profusamente en textos septentrionales (no suletinos), hasta finales del s. XIX, época a partir de la cual su frecuencia va disminuyendo; en Jean Etchepare, por ej., sólo se encuentra en una ocasión; cf. Dv: "presque tous les auteurs se servent de ce mot perdu dans l'usage commun". En la tradición alto-navarra se documenta en las versión del Padrenuestro de Beryain y en otro texto del s. XVII. En textos guipuzcoanos o vizcaínos aparece en Ubillos y Beovide, y en algunos autores del s. XX. Además del más usual aitzitik, hay aitzetik en Leiçarraga (un sólo ej., junto a numerosos de aitzitik), en Beryain y en Chourio, ainziti en Oihenart, aitzitikan en Argaignarats y en la aprobación de Onsa de Tartas, y aitziti en Ubillos. En DFrec hay 37 ejs. de aitzitik y 4 de aitziti, ninguno de ellos en textos del Norte.
Baina hark etzuen egin nahi ukhan, aitzitik ioanik ezar zezan hura presoinean. Lç Mt 18, 30 (He, Dv aitzitik; Ur baizik, Hual beizik, Samper baizik ere). Ezen eztu halako erakutsi nahi bere burua hala egiten duenak, aitzitik Iesus Krist desaboatzen eta ukhatzen bezala du. Lç Ins F 6r. Gure bekhatuén kausaz hire hirá iraxeki izan duk: baina aizén orhoit, ezen hire izena gure gainean inbokatzen dela, eta hire merká eta señalea ekhartzen dugula. Aitzitik entreteni ezak eure graziaz gutan hasi ukhan duan obrá. Ib. A 6r. Eta ezkaizazula utzi tentazioan erortera, aitzetik libra gaizazu gaizetik. Ber Doc 84r (ConTAV 5.2.8, 117 (AN) aitzitik; CatMaq 380, Añ CatAN 3, CatB 10, CatCla 13, CatUlz 3 y Legaz 5 baizik, CatAe 4, CatSal 5 y CatR 5 baia). Ez nazazula zeure ganik egotz: aitzitik fabora nazazu. Mat 289. Ea beraz bat bedera eztadilla engana, / Aitzitik dadukan promes Baptismuan emana. EZ Man I 71. Ez nazazula zure koleran zenza. Aitzitik, Iauna, duzun nitzaz pietate. Harb 319. Erran zioten, arren zegiola Iainkoari hetzaz othoitz. Ihardetsi zerauen Frai Gilek: Aitzitik, Iaunak, zuek egiozue nitzaz. Ax 149 (V 98). Amorioz eta gogotik dabilzanen trabailluak eztira trabaillu, aitzitik, hetan atsegin hartzen da. Ib. 488 (V 315). Baldin uste baduzu emaztetan anhitz usatzeaz, emaztetako gutizia gutituko zaitzula, enganatzen zara. Aitzitik [...] emaztekin usatzeaz ere, egiten da emakhoiago. Ib. 386 (V 253). Etzitzauzte hurbiltu, ez heltu / Aitzitik zitzauzte gibeltu. O Po 48. Ezi esta deuskai edertasuna, / Lagun ezpadu hontarsuna; / Ainziti, ederrik gaitz dena, duzu / Berhala, nol' esne' uluzu / denean. Ib. 17. Gizonek hetaz horditurik eta itsuturik, eztute hori ezagutzen; aitzitik abre mutuak bezala guthizien arauera doaz. SP Imit III 12, 4. (Mst bena, Echve ezbada). Hainitzetan badirudi karitatez hari garela, eta aitzitik sensuen oldez hari gare. SP Imit I 15, 2. Eztugu deusik kausitu fedearen kontrako denik: aitzitikan dugu iuiatu bide hon bat bezala dela [...] abanzaeraziteko. In Tt Onsa 9. Ene desgraziez alegera direnak bihur beite desohorearekin. Eta aitzitik zure bilha dabiltzanak ediren bezate zure baithan bere bozkarioaren materia. Gç 54.
(s. XVIII). Eta esperantza dut [...] hunen ahoak eta mihiak bathere ahalketan eman gabe, aitzitik ohorezki egietan atherako nautela. ES 400. Ez duzun zeure buruaz urguilluzko gogoetarik; aitzitik aithorzazu garbiki zure iakingabetasuna. Ch I, 2, 3 (Mst bena, Echve ezbada, Ol ordea;
v. tbn. Ch I 19, 4 aitzetik). Eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erorzera; aitzitik begira gaitzatzu gaitzetik. CatLav 5 (V 11; Mg PAb 157 (en boca de un labortano), Jaur 19 aitzitik; CatLan 12, CatS 119 bena, CatLuz 3, Dih GirLeg 1, CatJauf 2 bainan). Urrun da ordean benjamintarrek laudatu baitzuten bere anaieen galdea; yarri ziren aitzitik, gabaatarren alde. Lg I 240. Samariako erregek nahi zituen hil-arazi guziak; ordean Eliseak gibelatu zuen hartarik. Aitzitik, eman-arazi zioten hura hartu nahiz zabiltzanei yaterat eta edaterat. Ib. 375. Bainan bederen ez ditu ukhatu eta arnegatu Aita, Semea eta Izpiritu saindua, aitzitik Jainko gauza guzien Kreatzailea laialki adoratu du. Brtc 269s. --Zer gaiztakeri egin zuen bada kristauak, etsaiak ain gaizki aek erabiltzeko? --Bat-ere; aitziti egiten zuen egin al ongi guzia. Ub 116. Ez dio orregatik Eleizak iñori eragozten, Aldareko Sakramendua maizago artzen; aitzitik naiko luke komulga litezkean guziak enzuten dituen Meza guzietan. Ib. 184.
(s. XIX). Beti da disposatua / Umilen altxatzerat: / Urgulutsuak aitzitik / Kentzen ditu bihotzetik. Monho 150. Jende prestuek elkhar hantatzeak eztakharke berenaz deus gaizkirik; aitzitik arimakotzat hori on diteke. Dh 74. Behin sarthuz geroz perfekzioneko bidean, etzen behin ere handik ilkhi; aitzitik aintzinamendu handiak egiten ikhusten zen. MarIl 110. Harrek bere bihotzean, / Zure kasta guziari / Gaitz nahi izan dio bethi. / Bertze animalea aitzitik, / Hagitz urrun guri gaitzik egitetik. Gy 220. Urrun da beraz deus egin nahiko dudan haren kontra; aitzitik eginen ditut haren alde egin ahal guziak. Hb Egia 118. Hori ez-da gauza gutia; aitzitik hain handia dagokat, non ez-bainaiz ausartatzen bigarren erraitekoaz aiphatzera. Dv Lab 28. Kanpuaren edertasunari etziokan batere gustorik artu; aitzitik [...] orañ guztiak gogoan jotzen zuten. Bv AsL 30. Zaldizkuak esaten zien oñezkuai, aiek baño obeto burrukatu zirala etsaiarekin; eta oñezkuak aitzitik beste ainbeste zaldizkuai. Ib. 214. Adiarazi zioten etzela ongi parti zetzaten beren artean heien erlakiak. Aitzitik behar zituztela ezarri guziak elkharrekin toki berean. Jnn SBi 147.
(s. XX). Buru-ahuleria mikorik badutela ez dirudi; aitzitik, gogoa bizi-molde bati finkatua dute ezagun. JE Bur 67. Ez dela han pizten demendren eztabaida edo lipista; aitzitik, adixkidantza osoan egiten dituztela gauzak. Zub 55. Nik zure ordez enuke oinbeste ibilli alper egiñen, aidiskide; aitzitik mutillari esanen nioke: geldi, gero, mutil. Or Mi 92. Yesusek etzituen ezeztatu ta kendu bear; aitzitik, bete ta osotu egin bear zituen bere lege berrian. Ir YKBiz 121. Semeak, aitzitik, aita zapuztuz, aberri-nagusi izan naiago zuten. Zait Sof 118. Kofraditarren asmoa, aitzitik: / urra bidea arañoxe. SMitx Aranz 68. Ene itza damaizut ez dizudala txarkeririk eginen. Aitzitik (antes bien, por el contrario), nire zuganako eskerrona betikoa izanen da. Etxde JJ 160. Geroztik, Irlandarak ezin irabazi du atzera orduan galdu zuen eremua: aitzitik, geroago eta ahulago izan da. Mde Pr 211. Biotzak gauza bat, zuk, / aitzitik, beste bat. Gand Elorri 105. Ezta [giza-banakoa], beraz, gizartearentzat. Aitzitik, gizartea da gizonen onerako jarria, gizonari laguntzeko. Vill Jaink 174. Ez natorkizu lan billa, ez. Baita zera ere! Aitzitik! Burrukarako gogo guzia galdua dizut. Lab SuEm 168. Gure hizkuntzarentzat kaltegarria gainera, esango du agian norbaitek. Hori, egia esan, ez dut uste. Probetxuzkoa deritzat, aitzitik. MIH 226. Lan horretan abiatuko banintz, neronek ere molda nitzakeela [...] gizartean gehiegizko lotsarik gabe ager litezkeenak. Aitzitik, berriz, etengabe ari banintz ere bertsoetan, ez zait iruditzen Bilintxen zenbaiti alderatzekorik sortuko nukeenik. MEIG III 84.
v. tbn. Hm 171. Arg DevB 173 (17 aitzitikan). He Gudu 55. TB 2 Cor 2, 7. Gazt MusIx 59. Ibiñ Virgil 89. Larre ArtzainE 67.
(Precedido de baina).
--Eta berze aldera, erranen dugu ezen gazterik hiltzen dena, Iainkoaz maradikatua dela? --Ez: baina aitzitik gerthaturen da batzutan, Iainkoak maitén dituenak, sarrienik mundu hunetarik retiraturen baitituke. Lç Ins D 6r. Eztuan permetitu nahi gauza hauk sekulan ahanz dakizkigun: baina aitzitik gure bihotzetan inprimituak ditugularik, abanza gaitezen. Ib. A 4v. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén[...]: bainaitzitik zareten beldur arimá eta gorputza Gehennán gal ahal ditzakenaren. Lç Mt 10, 18. Zeñak ez baitire nihoiz / konbertitzen onera, / bañan aitzitik baitoaz / gaixtatuz aitzinera. EZ Eliç 308. Ez ditugu niholere hek imitatu behar, bainan aitzitik ihes egin behar diogu hekin konpainiari. CatLav 381 (V 184). Muturra ez dadin zorrotzegi izan, baina aitzitik piska bat biribildua. Mde Pr 79.
(Seguido de bai).
Konbertitu nahi denik ezpaituzu arbuiatzen, aitzitik bai miserikordioski errezibitzen. Harb 235. Nere dirua ez da geitu zuek esan bezela, aitzitik bai gutxitu. Bv AsL 131. Giristinoak eztire zure etsaiak, aitzitik bai zure zerbitzaririk hoberenak. Jnn SBi 133.
(Seguido de ere).
Aiek, baña, ordi ta itxu dirala-ta, ez dute oartzen; aitzitik ere [...] gogoaren eriotzara yotzen dute. Ol Imit III 12, 4. Burrukan ari naiz, ez aize yoka, gero. Aitzitik ere, soña astintzen dut. Ol 1 Cor 9, 25s. Buruak oñei [ezin esan] ere: zuen bearrik ez dut. Aitzitik ere, ergalenak diruditen atalak dira bearrenak. Zait Plat 126.
(Acompañado de kontrariora).
Asko du hark anhitzez egin izan zaion reprotxu hunez. Hala non kontrariora barkha diezozuen aitzitik, eta konsola dezazuen. Lç 2 Cor 2, 6s. --Baina halakotz erranen dugu ezen Kristinoa [...] bere obréz iustifikatzen dela [...]? --Ez, baina aitzitik kontrariora, ezen skribatua da bizi denik eztela iustifikaturen nehor-ere Iainkoaren aitzinean. Lç Ins D 1v (v. tbn. F 5r; cf. E 2v: aitzitik kontrarioa, tal vez errata).
(Acompañado de ordean).
Denboran hain urrikari / Ditu gizon flakoak / Justu bezain miragarri / Agertzen den Jainkoak. / Aitzitik ordean / Ez eternitatean. Monho 124.
(En respuestas a preguntas negativas, tras bai).
--Eta komunione hori ezta Zenán baizen egiten? --Bai aitzetik: ezen Ebanjelioaren predikazioneaz-ere Krist komunikatzen zaiku. Lç Ins F 4v. --Bada irakasten zaikun doktrinaren enzutera eta ikhastera eztugu dilijenziarik ezarteko? --Bai aitzitik. Eta batbedera bere aldetik Iainkoak eman draukan maneraren auraura enseiatzeko da. Ib. E 8v. --Zerua eta lurra erraiten duanean, eztituk berze goitiko kreaturak-ere aditzen? ---Bai-aitzitik: baina bi hitz hetan konprehenditzen dirade kreatura guziak. Ib. C 1v.
sense-2
2. (Sin valor adversativo). Por otra parte.
Triste izate horrek berak, zein artha handia zuetan obratu ukhan du: aitzitik zer satisfakzionea, aitzitik indignazionea, aitzitik beldurra, aitzitik desir handia, aitzitik afekzione handia, aitzitik mendekioa? "Voire [...] voire [...] voire" . 2 Cor 7, 11 ((Dv zenbateko grina [...] eta oraino, zer khexua [...])).
sense-3
3. Contrariamente, en sentido contrario, de modo contario.
Askotxok esana dute San Iñazio euskaldun baño kataluniar geiago dala [...]. Gaur egun, ordea, Kataluniari ontan batere kendu gabe, edeslari ziñenak aitzitik ari dira. SMitx Aranz 155n.
azpisarrera-1
AITZITIK AITZIKORA. v. aitzi.
aitzitik
<< aitzingidari 0 / 0 aitzur >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper