OEH - Bilaketa

5802 emaitza gizon bilaketarentzat

Sarrera buruan (103)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 arduratu.
sense-1
1. (SP, H).
Esforzarse, insistir. "Continuer avec soin" SP. " Arduratzea, [...] supporter, endurer" H, que lo compara con la forma provenzal ardurar. . "Revenir plusieurs fois, souvent, à la même chose (O Po)" Ib. (s.v. ardura).
Ur-xortak, ardur' arduratuz, / Harria xila zirozu. O Po 2. Iainkoak libratuko zaitu guthizia gaixto guzietarik, fidelki arduratzen bazara eserziza saindu hetan. "Pourvu que vous continuiez fidèlement en ces exercices" . SP Phil 309 (He 310 irauten baduzu). [Biltzarre] hetaz bezanbat, nola ezpaita hetan arduratu behar, [...] eztira ere deskorteski mesprezatu behar. "Comme il ne faut pas être superstitieuse à les pratiquer, aussi ne faut-il pas être du tout incivile à les mépriser" . Ib. 327 (He 328 hei sobra lothua egon). Duela bostpasei urthe hasi zen arduratzen mahain saindurako gure haurren urhatsa. Prop 1909, 154. Au geuganik kentzeko, urrinduteko ta etxetik ateratzeko bear dogu geure indar guztiaz, alegin ta ardura guztiaz erabagi, ensaiatu, estutu ta arduratu. GGero 34. Zeruko erreinuan sartzeko alegin andiak egin bear direala [...]; gogo ta asmo guztiaz arduratu bear dala. Ib. 309 (Ax 476 (V 308) indar guztiaz behar duela permatu ).
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.).
Amudioa da agudoa, lasterra, garbia [...] fidela, zuhurra, arduratua, eta sekulan beretzat deusik bilha eztabillana. SP Imit III 5, 7.
sense-2
2. (V-arr-gip, G-azp-goi; Bera) Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 194 y 253.
Ocuparse de, encargarse de; interesarse por, preocuparse por, de. (Aux. intrans.; acompañado de complemento en caso instr. o sociativo (tbn. menos frec. en ines. y con suf. -gatik), de sust. vbal. con suf. -t(z)en, o de interrogativa indirecta). "Tener cuidado, interesarse" Bera. " Gu papelak partitziakin arduratuko ga. / Agintarixak eztie errixakin geixegi arduratu " Elexp Berg. . " Aitxakin arduratzen da (V-gip), aittekin asko arduraketan da (V-gip), [...] amakin ni arduratzen naiz (G-azp-goi), aitarengatik arduratzen da (G-azp), amagaitik arduretuten da (V-arr), bera arduratuko zala esan oan (V-arr, G-azp), ni ez naiz politikaz arduratzen (G-azp-goi)" Gte Erd 253. " Zurekin oso kezkatuta nago (G-azp-goi), zurekin oso arduretuta egon naiz (V-gip), [...] zugez arduratute nao (V-arr)" Ib. 194.
Etzaite orregaiti arduratu. Añ MisE 98. Umiak eta gaztiak dagokien bidetik eramaten, nor arduratzen da? Zink Crit 13n. Ango irakasle ospetsuak bere alde arduratuaz, eresertilaritzako bide zuzenian jarri zedin. Garit Usand 20. Ikatza erostez eta banatzez, adieraztera goazenak arduratu ditezela. EAEg 26-2-1937, 1158. Rhine irakaslea arduratu zen batipat gertari hortaz. Mde Pr 340. Jantziko duen soinekoaz baizik ez dela arduratu darakusagu: neska buru-arin eta azalekoa zelako seiñale bat. Ib. 173. Baña asko ta asko dira erri onetan euskerakin arduratu eztiran euskaldunak. SM Zirik 6. Gaurko bizi-moduan, kortesiarik eza da guztiak edo jende asko arduratzen dan gauzetan ez jakiñian egotia. Ib. 84. Eta orduan, azkar doa lanera, pozik, bekokitik darion izerdiaz arduratu bage. Erkiag BatB 163. Iñok ez eban susmau okerreriaren egillea nor zanik, eta illuntzero egiten zituen batzar, mitin eta itzaldietan, errikoak ba eben naikoa zetan jostatu eta zetan arduratu. Ib. 102. [...] eta ordurako 60 urteko agure bat izanen zela toreadorea, baina hortzaz etzen hura arduratu. Arti Ipuin 58. Etzuen imajinatzen munduan gu bezalako, Wilde eta Gide bezalako gizonik dagoenik, andreakatik arduratzen ezten gizonik. Ib. 60. Nola batzutan ikusten dugun gauza bat, eta ezkara konturatzen. Beste gauza askorekin baikaude arduraturik... eta arduratzen garen gauzen azpian hamiltzen eta ehorzten da ikusten dugun beste gauza hura. Arti Tobera 281. Emen, Okzidenteko alde ontan, berriz, Universidadea teknikaz arduratzen da soil-soilik. Vill Jaink 8. Ene aurra, eskribatzen zuen Sirak-en semeak, arduratu zaitez zure aitarekin aren zaartzaroan, eztezaiozula eman atsekaberik. Ib. 166. Ez nazazula orain urduri jarri, Babette, beste zeregiñik badizut. Jainko bedeinkatua! Ez niteke gauza guziaz arduratu. Lab SuEm 201. Geidia zelan bizi ete dan / enok arduratzen bat be. BEnb NereA 119. Iñortxo ere eztala arduratu latindar eta grezitar auktoreak euskerara itzultzen. Ibiñ Virgil 22. Alexi anker! ez al zera nere kantuez arduratzen? ez al zera nitaz errukitzen? Ib. 34. Etxeko-andria larregi arduratu gabe senarran zorakeri onegaz [...]. Etxba Ibilt 473. Beha pilota bati jo ta jo bi talde, / denak beren nortasun osoaren jabe, / gorputzaren nekeaz arduratu gabe. Xa Odol 283. Aditzale eta ikusleak ere arduratuak ziren, apailatzen ari zen jai handiaz. Lf in Casve SGrazi 9. Jende asko egoan, kontixu, joko aregaz arduratuta. Etxabu Kontu 173. Izaki guztietaz arduratzen da Jauna. Onaind STeresa 37. Janari kontuetan / arduratu ama. Ayesta 63. Arimarenaz be arduratu biar garala. Gerrika 96. Iñoz enitzen arduratu zer egin biar jakon martxan ipinteko. Ib. 161. Erri bakoitzian onekin arduratuko dan gizon bat egotia. Ib. 199. Oinarriko emanak egiazkoak ote diren jakiten arduratu behar dugu. In MEIG VI 36. Gure agintariak [...] ez ziren inoiz geiegi arduratu ez euskaraz, ez [...] irakaskuntzaz. MEIG IX 27. Euskal literaturako testuekin ibili izan garenok eta arduratu garenok [...] asko eta asko hizkuntzalari bezala arduratu gara. MEIG IV 59. En DFrec hay 122 ejs.
azpiadiera-2.1
(Sin complemento).Preocuparse, inquietarse, impacientarse. "Inquietarse, preocuparse. Illuna dator eta arduratzen ekinda nago " Etxba Eib. . " Ama, oiñezkero laster dator Leire ta etzaittez arduratu " Elexp Berg. .
Legea nola daiten ez orain ardura. "No te preocupes" . Or Eus 31. Euririk? Ezta! Eguzkirik ederren eta gozatsuena izango zan urrengo aste guztian. Ez eukan Don Luziok ardura-bearrik. Bilbao IpuiB 100. Ez arduratu, neronek piztuko ditut. Lab SuEm 207.
azpiadiera-2.2
(Aux. intrans. bipersonal).
Baserritarrari akijo ardura ta ez emon sartarik eskura. 'Al villano no hay que darle vara en mano' . Otx 39.
azpiadiera-2.3
(Uso trans.).Preocupar, inquietar.
Entzun, kapitaina. Badakizu oso arduratzen nauela zer egin honek. Arti Tobera 267. Lugin azkarra datorren urteak arduratzen du. Ibiñ Virgil 90. Politika kontuak gitxi arduraten ebalako [autarkia emotera] ziurren etorriko ez zana. Etxabu Kontu 65. Ez dau egundo astirik galtzen itz polit billa; ez dau arduratzen zelan idatziko dauanak. Onaind STeresa 120. Txirrita, behintzat, ez zuen inolazko klase edo ekonomi kezkak arduratzen. MEIG VI 70.
azpisarrera-1
ARDURATZAKA. Despreocupadamente.
Zer galbide edo peligrutan jarri oi dira deungaro ta arduratzaka bizi dirianak? CrIc 31. Zelan bada askok ain arduratzaka esaten ditubez [guzurrak]? Ib. 88. Jakituria ta birtuterik geien daukana, ta arduratzaka egia, ta onduen jagokuna esango dabena. Ib. 158.
arduratu
<< arduratsu 0 / 0 1 are >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper