Azpisarrerak (sarrerak) (103)
aldakor.
(V-gip ap. Elexp Berg ; Lar, Añ, Izt 76r, Hb, Dv).
(No ref. a personas). Cambiante, variable, sujeto a cambios. "Alterable" Lar. "Mudable", "variable", "versátil" Lar y Añ. "Oso umore aldakorra dauka Felixek" Elexp Berg.
Tr. Más frecuente al Sur y fundamentalmente en textos del s. XX. En DFrec hay 18 ejs.
Emen lurrean gauza guziak aldakor eta aitzen diranak izatea. Arr GB 62. Mendiak eztira aldakor, lengo lengoak dagoz, beti batean. Ag Kr 213. Aize aldakor, edoitsu, euri, trugoi, oñastu ta abar sarri egoten zirean lekuan. Echta Jos 279. Ez duia, bertzalde, irabazpidea hain neke, hain xuhur, hain aldakor, hain huts egin errex, non lagungoari ez bailezoke eman ahal harek eskatzen lioken laguntza izpia? JE Bur 200s. Lur gainaren itxura aldakorrak. Ib. 159. Biguna, aldakor eta erabilkorra, nai dan itxurak artzen ditu [euskaldunen txapelak] ta era guztietara jantzi deike. Ag G 164. Izkerak eurenez aldakorrak doguz, ilkorrak. A LEItz 132. Jai-igande aldakorrak. ArgiD 11. [Lurreko atsegin] guziak dira aldakorrak, zarkor eta galkorrak. Inza Azalp 113. Iguzkitarat irriz jausten da; --balu gizonen gogoa, / Jakin lezake guk dakiguna: zoin aldakor den aroa. Ox 63. Tokiek izena artzen duten zerbeit ura ez da igikorra maizenik, ez da aldakorra. FIr 166. Urtziki gauza oro? / Ez, oro aldakor! / Gaur loraz daguana bijar baita legor. Laux BBa 126. Escala móvil deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe. Eguzk GizAuz 150. Orain on, bare; laister agiyan / ekaitzu, nasi... / Nork esan iñoiz aldakor danik / urdin txau ori? EA OlBe 74. Irrikitzen nituenak, nire kide ta niretaratu uste nituenak, / zahartzeak ene gandik aldendu ditu: / Aldakor dena baizik ez dago nire kide. Mde Pr 307. Urrerik, zillarrik edo beste on aldakorrik edo galkorrik ez baitzun eskatzen. Or Aitork 116. Iainkoaren zuzentasuna aldakor al da orregatik? Or Aitork 116. Iainkoaren zuzentasuna aldakor al da orregatik? Ib. 65. Arbolen kulunkaera arrigarri ta aldakorrak. Txill Let 25. Lendikan ona bizimodua / oso aldakorra dator: / len oñez eta gaur edozeñek / daukaz belbil eta motor. BEnb NereA 217. Odei zuriek zeru urdinean bata bestearen atzetik itxura aldakorrak hartzen zituzten. Osk Kurl 82. Eguna oso aldakorra da, / bizitza, zertan esan ez. Gand Elorri 95. Gure adimenduak moldatzen dituen ideiak eztaude materiari lotuak; abstraktuak dira, igeskorretik eta aldakorretik urrunduak. Vill Jaink 146. Alkarrenganako gurari ta lokarri zintzoa, ziur ta ez aldakorra izatea nai leuke neskeak. Erkiag BatB 172. Noraezekoa, aldakaitza, nai ta nai-ezkoa ta betikoa du gai iakintzak. Aldakorra, oraingoa, balizkako ta badaezpadakoa, iakintzarekiko bide ta abagune daiteke bakarrik. Zait Plat 36. [Ideia bakar] haren izaitea balin bada zer nahi izaite aldakor bakotxetan banakatua. Lf ( in Zait Plat XXIII ). Ekaitzek eta zeruko ezotasun aldakorrek bideak aldatu orduko. Ibiñ Virgil 78. Bizia ez da nehoiz egoiten bere dohainen betean, / aldakorra da nola eguna goizetik arrats artean. Xa Odol 320. Guda-gauzak beste edozer baiño aldakorragoak dira-ta. " Sujetas a continua mudanza" . Berron Kijote 94. Mendetik menderat inarrosten dituzten soinu xramela eta kondaira aldakorrekin. Larre ArtzainE 300. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua. MIH 138. Hitzak berak, hizkuntza baten zatirik aldakorrenak eta askatuenak, ez dira ezer hiztegi osoaren egituraz eta sistemaz kanpora. Ib. 348. Giro berezien begitarte aldakorra itzultzen eta irakurleari erakusten. MEIG III 106.
(V, G, BN; Añ, Dv, H), altakor (R). Ref.: A (aldakor, altakor); Iz ArOñ; Etxba Eib. Voluble, veleidoso. "Voluble" Añ. "Aldákorra da, es voluble, ligero, tornadizo" Iz ArOñ. "Veleidoso, inconstante" Etxba Eib.
Aldakorra eta alditsua. He Phil (ap. H; tal vez error por mudakor eta alditsu que aparece en He Phil 271). Gizon aldakor, kañabera bezala edozeñ aizerekin beñ batera gero bestera dabillenen bat. AA III 481. Seguru nago ere etzerala gizonak bezala aldakorra, beñ esaten dezunetik alda zaitezkena. Echve OngiB 161. Gogoa bi aldetara dadukan gizona, aldakor da bere bide guzietan. Dv Iac 1, 8 (Ker, IBk, IBe aldakor; inkonstant, He ganbiakor, TB sanyakor ). Pekatari oiturazko, aldakor, onbear triste hura. Arr May 179. Eta nolaere gizonen naiera ta borondateak aiñ aldakorrak ta irabiazaleak bai diraden. Aran SIgn 100. Gizona aldakorra (mudable) da berez; baiña txarretik onera nekez biurtuten da, onetik txarrera erreztasun andiagaz. Ag AL 78. Jantzi apañaren barruan bada-ezpadako biotz aldakor txakillak ugari. Ag G 35. Biotzan maitasun au guren-gurena dala, / zelan ulertu geinke aldakor utsa bada / maitasun au eskintzen ludiko gauzari? GMant Goi 24. Biotza aldakorra da. Ol Imit III 33, tít. (Mst khanbiakor ). Aitta Santua ez da gizon aldakor, utseginkorra Elizari dagozkion gauzetan. Inza Azalp 101. Gu oso aldakorrak, txit aulak eta pekatariak izanik. ArgiDL 91. Eta bilddur nok aldakorra ete-duan [kañabera au], axiari beti buruba makurtuten yautsok-eta. Altuna 11. Orregatik orduko euskaldun asko, nai ta nai ez, bizitokiz aldakorrak izan bear. Udaran goietan, neguan beeretan, gaurko artzai batzuek bezela. JMB ELG 68. Iraunkorretan baña nazan igikorra! / Txar bidian zintzua, zeugan aldakorra. Laux BBa 68. Aldakorra da, noski, gogoa; igikorra, berez, naimena. " El alma es sin duda voladora" . Aitzol ( in Laux BBa VI ). Orren erreza dezue mingaña! ta orren aldakorra biotza! NEtx Nola 31. Gizona sarritan oi da aldakor. Etxde AlosT 66. Jainkosa aldakorra. Mde Pr 140. Poli ain aldakorra izan ez balitz. Anab Poli 8. Gizoste aldakorrak, asper-asper eginda, erbestera iaurti zezakean. Zait Plat 76. Giza-biotza ain da aldakorra eta aspertzen erreza. Vill Jaink 159. Ain aldakorra da gaztetxoa! MAtx Gazt 5. Zeorrek eragotziko dizkiezu alako iolas alperrak gogo aldakor auei. Ibiñ Virgil 109. Cosma de Torres Valenziako apez aldakor suharrari. " Prêtre versatile et ardent" . Ardoy SFran 193. Gu bai aldakor! Onaind STeresa 28. Jendea bera aldakor. Larre ArtzainE 284.
Intermitente.
Sukar aldakorrak ta azaleko gaitza daukanak onela egin bear du. Ostolaiz 89.
(V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Añ). "Migratorio, batetik bestera aldakorra" Lar y Añ. "Beti izan zan ipurloka aldakorra, iñun iraun ezindakua" Etxba Eib.
Jendea ez dago bethi lekhu berean: badabila ardura harat hunat bere puska guziekin, nun errexkiago haziko ahal den bilha, eta bertze alde berenaz aldakor delakotz. Prop 1884, 271.
(Como segundo miembro de comp.).
Zaude, maite, zaude bertan, / ez izan toki-aldakor, / nere zartzaroan ez det / zu beste lagunik iñor. EA OlBe 83.
"À nuances, couleurs variées" H.
Variado.
Ixtorioak ez du ekei lodirik, bainan arras aldakorrak ditu pasaiak; ez da enoatzeko perilik. Herr 20-7-1961 (ap. DRA ).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper