(H; ãhaste VocS),
ahanzte (Urt, H),
ahatze,
anzte,
antzitze (H),
aztutze (H).
Olvido.
"Amnestia"
Urt II 48.
"Oubli"
VocS. "Ahazte, ahanzte bat aski da ororen nahasteko" H. v. ahazmen.
.
Zeren baldin luzatzen baduzu, [bekhatua] ahantzteko periletan iartzen zara, eta ahantztea ahantzte delarik, bertzerik ere zenbait lothuko zaitzu.
Ax 544s (V 350).
Orhit eta ezagüt erazi itzatatzü egün egin dütüdan bekhatiak gogoaz, hitzez, obraz eta ahatzez.
Bp I 135.
Gogoz, hitzez, obraz edo ahatzez.
CatOlo (ed. 1743) 72.
Hitzez, obraz, eta ahatzez.
UskLiB 15.
Zergaitik beraz gainerateko gibelamendu hau? Jainkoaganikako ahanzte edo utzieste hau?
Prop 1900, 170.
Aztutze onek ongi-ongi dagike gizon ekanduntsuak guri itxaropenak uts-ematea.
Zink Crit 45.
Bihotzek ahanzterik sekulan ez dute.
Iratz 86.
Etzan adi gureki belharran gainean eta ase adi ahaztez.
Mde Pr 132.
Oroitea gogoan balin badago, aanztea ere bertan dago; aanztea zer dan ez genezake berriz iakin, itzaren mintzoa entzunik oroit ez bagendi.
Or Aitork 263.
Baita ortan, gorde ta goraintzi dugun edozer, ahanzteak iretsi ta eortzi ez ba du.
Ib. 253.
Anztea (aztutzea) nola dago oroimenean?
Ib. 263.
Au bai zoramen gozo! / erio bizikor! aanzte ezti!
"Dulce olvido"
.
Gazt MusIx 85.