1 emaitza odol bilaketarentzat

odol (gral.; Lcc, Mic 9r, SP, Deen II 126 <vodala> y III 6 <udula>, Urt I 99, Ht VocGr, Lar, Añ, Izt 4v, Lecl, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H, VocB, Zam Voc). Ref.: VocPir 202; Bon-Ond 139; A; Lrq; Iz ArOñ, Als (neskí), Ulz; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 230, 258.

Tr. En textos meridionales de carácter popular es frecuente su empleo en plural (v. p. ej. Xenpelar 323, PE 82, AzpPr 51, Moc Damu 32, Noe 63, Tx B I 242, Uzt Sas 32).

1. Sangre; sangre vertida. "Odol gatzatua, sang figé" SP (cf. infra ODOL SENDO). "Sangrar, abrir la vena [...] odola atera" Lar. "Sangrar, arrojar sangre, odola jario" Añ. Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. En DFrec hay 232 ejs.

[Zure iabe handiari] orotarik lariola odol preziatuia. E 31. Eta zen haren izerdia odol xorta gatzatu lurrera erorten diradenak bezala. Lç Lc 22, 44 (tbn. odol en todas las demás versiones). Nahi duzue gure gainera erekharri gizon horren odola. Lç Act 5, 28. Pelikanoak amorioz / umeak dagianean, / bere odolaz mantenitzen dau. Lazarraga (B) 1184vb. Odol bear bagea agirtuko da egia eurea. RS 208. Birjina Andre dena Mariaren sabelean aren odol garbias eta sanduas formatu zuen aurraren gorputz bat. Ber Doc 105r. Zauri handietarik zen / hurran odolez hustu. EZ Noel 97. Barberek buruko zaurietan lehenik haragia aldaratzen dute [...] bitartean odol ustelik geldi eztadin. Ax 336 (V 223). Ezarri eban bere odol preziosoa gure erredenziñoen prezio gaiti. Cap 145. Gero biharamunean odola atherako diozue mihi azpitik edo sudurretarik. Mong 587. Jesüs Kristen saihetsetik elkhi diren odol eta hur haiek. Bp II 51. Ixuri izan zeban bere odol preziosoa. OA 33. Bere odolak agerretan dau / ariman daukan larriia. Urqz 82. Jesu Kristoren odola zuen eskuetan ta zuen kargura dago. Cb Eg II 6. Nabothen odola zakhurrek limikatu duten lekhu huntan berean. Lg I 361. Dü bihotza haiñ tinko herxatzen non odola igarain ezinez flakatürik beitago. Egiat 249. Emáteko bizia ta odóla Jangoikoagátik. LE Prog 102. Zure gorputza gure ogi, / edari zure odola. Monho 128. Atsuaren odolak diadar egingo dau. Mg PAb 81. Odol tantak dariozala. Añ EL1 183. Tranpiaz eta engañuaz pobreen odola txupatzen due. Gco II 33. Gizonaren odola ixurtzen duan edozeñen odola ixuriko da. AA II 104. Bildots bati odola khentzen, uso bat imolatzen. Jaur 360. Biak beren odolarekin bizitza sillatu zuten. Lard 533. Aren odolak ibilli biar dau guriak legez gorputz guztitik. Ur Dial 24. Odol guziyak ixuri zituen / denak salbatutziagatik. Xe 323. [Yudukeriak] Frantziari behar dakola khendu odola, erran nahi baita [...] onthasun guziak. Elsb Fram 156. Prest nizala, behar balitz, ene odolaren eta biziaren khostüz, ene fediaren aithortzera. Ip Hil 228. Mihia luzatua, hunen axaletik lantxurdan odolaren bafada bazoakolarik [zakurrari]. JE Bur 62. Aotik odola dariola ipiñi du nere illobea! Ag G 276. Zaldi hil, karrosa xehakatu, odol istil, etxe herrautsien artean. StPierre 16. Ijitoko lur-ondarra odolez asetzen ikusirik negok. Or Mi 94. Odol gorrijaz eskubak / ezin daikezuz orbandu. Laux AB 67. Odola ibaika ixuri eban [Prantziako matxiñadeak]. Eguzk GizAuz 17. Odolaren eragiterik gabe igituko bailiran. Etxde JJ 77. [Infirmiertsak] pikura emaiten, odol hartzen eta holako. JEtchep 99s. Baiña agura orren zorriak, bigunegiak, nire odolak ase dagizan. Erkiag BatB 115. Zerria seko geldittu bertan, euli baten odolik atea biño len (AN-gip). PPer FLV 1987, 190. Egunean hiru aldiz mainuak eman, ura odolaren trenpean. Etchebarne 58. Bidean odola botatzen omen zuten. BBarand 56. Odola atera eta bere analisia egitera. Gerrika 268. Cassiok ongi daki odolak odola eskatzen duela. MIH 315.

2. (Añ, Dv). (Fig.). Raza, casta, linaje. "Linaje, estirpe" Añ. "Gure odolekoa zare, vous êtes de notre sang, notre parent" Dv. Cf. odoleko, ODOL HANDIKO, ODOL GARBIKO, etc. Eta egin ukhan du natura humano guzia odol batetarik. Lç Act 17, 26 (TB odol). Eta Danen odoletik argira da ilkhiren. EZ Man I 65. Haren odolaren ume izan. SP Phil 403 (He 407 bere odoleko ume). Inmortal zela [Alexandre], Ienko handien arrazatik eta odoletik. Tt Onsa 15. Dabiden odol nobletik / ethorri den Erregea. Gç 65. Mundu guztian eztelarik Eskualduna baino jendaki [...] odol hobeagotakorik. ES 399. Emen ez dakigula odol onaren berri. Lar Cor 153. Izandu da España [...] Austriko odolekoena. Mb IArg I 342. Ukho bezala egiten diotenak odolari, ez dutenak batere damurik bere umeen heriotzeaz. Lg I 222. Odol nobletik sorthü dela. Egiat 261. Bijak badira odol bardinekuak, gitxi gora beera euki bardinekuak. fB Ic III 334. Odol au [Judas patriarkarena] autu zuan Jaunak mundura etortzeko. AA I 420. Zeruko Errege gandik jaijuak gara, bere odola daukagu, eta kasta erriala gara. Astar II 253. Odol onetako [= Leviren odoleko] guziak santutuak zirala. Lard 93. Eta emanen darotzuet zuri eta zure odolekoei zure erromeriako lurra. Dv Gen 17, 8 (Urt y Bibl ondore, Ur y Ol jatorri, Ker y BiblE ondorengo). Bethi ohorezki bizitzea zure odolari eman zaion bezala. Laph 20. Oso gordetan odol, oitura, / ta izket añ miragarria. AB AmaE 50. Dabiten odoletik elkhitzen ziren. Ip Hil 13. Judasen odoletikako erregerik gabe. Jnn SBi 9. Odol beretik sortu semeak. Ox 162. Geure asaba zarren odola / daukagun arte zanetan. Enb 44. Arbasoen odola garbi idukitzetik. JE Ber 45. Odol-aldatuz ala galtzen da / lênengoen aztarrena. Or Eus 408s. Ez Etxahundar odoleko iñorekin itzik egitea. Etxde JJ 55. Zugandik artu dogu / euskaldun odola. BEnb NereA 264. Euskaldunak (odol bera, itz-bide bera). Ugalde Iltz 22. Eta zure semea berritz buhame, ez odolez, bainan zorrez eta zorriz. Larz Iru 130s. Ikusirikan bere odoletik / datorren bertsolariya. Auspoa 77-78, 256. Ala zeudek Amerikak euskal odolekoz beteak. NEtx LBB 12. Hor zuten beti beren zainetan Jatsuko odola. Ardoy SFran 41. Esango nuke odola bera baino lokarri sendoagoak elkartzen gaituela [euskaldunok]. MIH 147.

v. tbn. Cb Just 79. Ub 20. Izt C 6. Hb Esk 11. CatS 96. Bv AsL 145. Apaol 110. Elsb Fram 69. Zby RIEV 1908, 416. HU Aurp 196. Ag Kr 187. A Ardi 88. Ill Pill 15. StPierre 30. Barb Sup 147. Zub 57. ABar Goi 15. Iratz 179. Munita 71. Mde HaurB 64. Zerb Azk 14. JEtchep 34. Arti Ipuin 84. Lf in Zait Plat XVI. Ibiñ Virgil 55. Mattin 93. Xa Odol 225.

3. (V-gip, G-azp; Dv). Ref.: Gketx Loiola; Elexp Berg. (Tomado como origen o sede de las pasiones, el carácter, el temperamento). "Odol borthitza du, il est d'un tempérament violent" Dv. "Temperamento, temple, natural. Bai, orren odola lanerakoa izan da" Gketx Loiola. "Norbaitek nerbio gutxi duenean, odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da" Elexp Berg. Cf. infra ODOLA(K) IRAKIN, ODOLAK UR BIHURTU, ODOL BEROKO, ODOL GABEKO, ODOL HOTZEAN, etc. Juzgatzen badozu ule onegaz / otzitu jatala niri odola. Lazarraga (B) 1154vb. Baiña gero, zahartzean, odola hotzten hasten zaienean, hasten dira halaber ethorkizunaz orhoitzen. Ax 165 (V 111). Ordian baruraren moienez bridatzen da odola eta mortifikatzen. Tt Arima 63. Árdoan exzésoak [...] gaistatzentú humóreak, itxekitzendú odóla. LE Prog 112. Ardao puska bat edanak [...] gogua alegeretu, odola berotu ta luxurijaren suba biztu eragiten dabena. fB Olg 48. Begiak eta bihotza berehala altxatzen ditu zerurat, eta zaphatzen du, garhaitzen eta ithotzen odolaren mintzoa. Laph 114. Etzeidak odolik berotu. Apaol 26. Berarekiñ batera zeramazkian odol beroa, kemena, indarra, gaztetasuna. Ag G 253. Maizenik [...] emazteak gizona du nahi; bainan ez [...] bere odolaren eztitzeko xedetan. JE Bur 111. Beren odol beroak eta yite suharrak. Zub 121. Odolak azkar berotzen zaizka. Tx B I 242. Zenbait neska ero / odoletan bero, / ezkondu ezkero / ondo izatia espero. Yanzi 216. Aragia ez ezen arraultza ianak ere odola beroarazten dit neri geitxo. Or QA 122 (refiriéndose al impulso sexual). Bañan odola zuri xamarra / duen gizona da ori, / berai tokatzen zaien puskatik / ezpal bat ez da erori (1954). Auspoa 39, 11. Kaieko seme-alaben odol bero baiña baketsuak. Erkiag Arran 35. Odola zuri motel dutela / kontatzen aitu aiz nun-nai. Auspoa 39, 16. Odol borthitzekoa duk eskualduna, kasko gogorra eta thematsua. Larz Senper 20. Guraso zarren arnas / ta odol sutsua, / zuk dituzu. NEtx LBB 288. Bero neukan bitarte / sasoiko odola, / antxe izango nintzan. Insausti 185. Lan ura izan balitz / aitak beartuta, / danok jarriko giñan / odolak txartuta. Ib. 185 (cf. infra ODOL TXARRA EGIN). v. tbn. Afrika 47. HU Aurp 70. EusJok II 171. Etcham 78. MAtx Gazt 98. Ardoy SFran 291. Ayesta 109.

"Valor, audacia. Odola biar zan friztixa ari jarkitzeko" Etxba Eib. "Odolik-bakua, cobarde. Odolik-bako gizajo bat agertu zan gerrako denboran" Ib. "Odola bia da, hace falta valor. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko" Elexp Berg. Sebastienek bazuen odol bere zainetan [...]; eta hortakotz [...] enperadoreak ezarri zuen bere goardiako soldaduen aintzindari. Jnn SBi 129. Ez dot nik naikua odol ixilleko izen aura agotik ataratzeko. Etxba Ibilt 459. Ez dezatela albotik esan / ez daukagula odolik. Olea 246.

4. (B ap. A). Morcilla. v. odolki.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper