(
G, AN, B, BN, S; Dv)
Ref.:
A Morf 679, A EY III 300; Gte Erd 49.
Afortunadamente; menos mal que. "À propos, heureusement" Lh. "Beharrik ethorri da, heureusement est-il venu" Dv. "Bearrik etorri zara, en buena hora ha venido usted" (G, AN)" A EY III 300. "Menos mal que..." Izeta BHizt2. "Bearrik torri zaren, bertzenaz itoko nitzen" Ib. "Beharrik ama etorri da, gracias a que ha venido la madre (AN-5vill, B), beharrik ama jin düzü (S), beharrik etorri zara (B), beharrik egin dizkiat lehenago lanak (B), beharrik ez gira atzerrian (BN-ciz), beharrik ez dugu egin (AN-5vill, B), beharrik ez da emen ama (BN-arb), beharrik bonbarik etzen (BN-lab), beharrik izialdura haboro izan da makhur baino (BN-ciz)" Gte Erd 49. "Beharrik ama jin baita (BN-ciz), beharrik ez abita lan handia (BN-lab) [...] beharrik ene hortan tinki egon bainiz (BN-lab)" Ib. 49. "Beharrik ama han zen, bertzela semea eroriko zen (BN-arb)" Ib. 49.
Tr. Documentado en textos septentrionales a partir de mediados del s. XIX. Al Sur se encuentra desde comienzos del XX. Hiriart-Urruty, Etchepare, Oxobi, Barbier, Lafitte, Xalbador y Larre lo emplean en ocasiones con
bait- , Irigaray, Izeta y Xalbador con
-la; es algo más frecuente, sin embargo, la construcción sin prefijo ni sufijo.
Botatzen dio kolpe pisu eta latza; [...] Erromanoak kobrez burua beharrik; / bertzenaz etzukeien luze bizitzerik.
Hb Esk 37.
Utzi zuen jan gabe / ez baitzen barura. / Beharrik zen hain ñaphur / goiz hartan hartz hura.
Zby RIEV
1908, 764.
Gutitarik egin zuen, ez baitzioten bertzeari zangoa moztu izan behar. Beharrik zen gizon pizkorra, eta odol onekoa.
HU Zez 22s.
Behin buruan hartuz geroz, atxikitzalea [da].Beharrik! Ezen urrikaltzeko litake, ahanzkor balitz, bere itsuaren gainera.
HU Aurp 191.
Lagun onak bazituela, erran gabe doa. Beharrik hor baitire oraino bizi, eta bipil, elgarrekilan hanbat ongi bidatu duten herriko etxearen zaintzeko.
Ib. 90.
Beharrik badute zerbeit, lausengu eta laguntza guziak baino azkarrago dauzkana.
JE Bur 104.
Beharrik han bainuen ama; bertzenaz, lazturan ereman nintuzken nere gau egunak.
Ib. 11s.
Nitaz etzuten axolarik. Ez behatze bat, ez ele bat. Beharrik banuen lotura bat, bainan lohiz emokatua nuen.
StPierre 13.
Han berean xoratu ez baitziren! Beharrik da Eskualduna kasko onekoa!
Barb Sup 165.
Paxkal hatzeman balu orduan, akhabo zen Paxkal! Bainan, beharrik, Paxkalek lekuak hustu zituen zonbait egunez.
Ib. 11.
Beharrik aintzindu baititugu!
Ib. 57.
Zer egin? Arraintzariek han zituzten, han, lanak... / Beharrik, eskuak hutsik ez baitziren iganak!
Ox 186.
Beharrik da gerthatu gizon bat [...] Eskual-herria eta Eskualdunak zinez maite zituena [...]; horrek agertarazi orduko bertsularien lanak ez baitira oro galdu.
Ib. 203.
Agindurik zeukaten, aren mutil-sailla azaltzen ba zan, aurreneko tiroa Santa Kruzi emateko. Bearrik e-tzan azaldu, urruti ez ba zan ere!
Or SCruz 44.
Bearrik, orduko, ilargiak argitzen zituela erreka eta bazter ikaragarri ek.
FIr 149.
Halere berdin falta daite / zoriona / eta etor uste-gabeko / dolumina. / Beharrik etzauku nausitzen / etsipena.
Etcham 94.
Khexatzera goazineko agertzen zaiku beharrik emazte adinetako bat, zer nahi dugun galdez.
JE Ber 70.
Beharrik ez baituzue gogoan atxiki, Orreagako laborari tetele harek erakutsia! Nun gintazke orai, zuek eta gu [...]?
Ib. 97.
Bearrik, garaiz iritxi nauk, eta, kazkarreko bat emanaz or biali diat berriz ere etxean zear.
Ldi IL 17.
Kadira aurdiki zion airez-aire, beharrik huts egin baitzuen.
Lf Murtuts 5.
Jaun erretora aphur bat tapatua egonik, ixil-ixila, bere baitharatu zen beharrik.
Ib. 24.
Bearrik, zure alaba ta nere aizpa sabelkidea aurkez dugu.
Zait Sof 114.
Zer beroa Dakar-en! [...] Bearrik, emen euri aundia, bestela gorriak ikusteko geundenan.
Or QA 48.
Plazari dagon atea kentzea deliberatu zuen. Etzuten utzi, beharrik, ate horrek baititu mila oroitzapen!
Zerb Azk 13.
Beharrik Isabela ez da ezertzaz konturatuko.
Mde HaurB 36.
Bearrik, Piarresek igarri zion garaiz neskaren arpegiko aldakizunari.
Etxde JJ 243.
Ondotik juan zaizko, bainan eskapatu da beharrik.
Herr 9-6-1960, 2.
Denak etxeratu ziren tristerik, batez ere Jean Pierre. Bearrik bere emaztea beti bezela senarraren zai zagola oneri arrera on bat emateko.
Izeta DirG 47.
Obe genuke, euskeraz egiten diran neurtitzetatik euneko bost bakarrak egiñen balira! Bearrik aztuko dira geienak!
Or ( in
Gazt MusIx 18
).
Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena egitea. Bertzenaz, hanbat gaixto.
Xa Odol 51.
Beharrik zure garrez argitu nintzela, / saspetan fundituko bainintzan bertzela.
Ib. 315.
Zure edaria ez da / hoik baino hobea, / beharrik nik ezagutzen / baidauzut ordea; / zure botoila beltzian / han dago gordea.
Xa EzinB 105.
Beharrik ez zen holakorik gertatu!
Etchebarne 80.
Beharrik, bide berriak urratu baitziren Bastidako lurretan.
Larre ArtzainE 78.
Bada herrian beste arima onik, beharrik!
Ib. 236.
Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz, beharrik ala damurik, nahi badut eta nahi ez badut.
MIH 285.
Andoaindarraren eragina ez zen gainera, eta beharrik, Konpainian gelditu.
MEIG V 96.
(Como conjunción).
Gracias a que.
"
Beharrik ama urbillin zen, ezta erori (AN-5vill)"
Gte Erd 49.
Beharrik ez baitire katolikoak bertze batzuen iduriko, deus makurrik ez da izan: ez nehork minartu.
HU Zez 159.
(Acompañando a un sust.).
Gracias a.
"
Bearrik don Juan Bautista dugu iturria (B), gracias a don Juan Bautista tenemos esta fuente"
A.
"
Beharrik Don Basilio, bakean gaude errian (AN-5vill, S), ama beharrik, semea etor da (AN-5vill), beharrik ama, semea ez da erori (AN-5vill)"
Gte Erd 49.
(Con dat.).
Jaungoikoari bearrik, ekaitzak etzidak astindu biotza; lasai ta paketsu bizi nauk.
Etxde JJ 57.