Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurten.
sense-1
(gral.; Lar, Añ; -th- SP, Urt Gram 413, VocBN , Gèze, Dv, H). Ref.: Bon-Ond 171; A; Lrq; ContR 517; Etxba Eib; Iz Als; Elexp Berg.
Este año. "(Adverbe) cette année" SP. "Hogaño" Lar. "Año presente" Lar, . "Cette année-ci" VocBN . "L'année présente. Aurthen sorthu da, il est né cette année" Dv. "En este año, hogaño. Aurten aurrak andi, dagun urtean lanak egin (Sal), este año crecen los niños, el año que viene se harán los trabajos. Aurten gure ortuan artoa berde erne da (V), este año el maíz ha brotado verde (sic) en nuestra huerta" A. " Áurten, este año" ContR 517. " Aurtén " Iz Als. .
tradizioa
Tr. Lo hallamos en en todas las épocas y dialectos.

Lelo lirelo zaraileroba / Iaz zoegia ninzan / aurten erua. (Cantar de Perucho, 1536). TAV 3.1.15. Aurthen 1559, Martxoan Amboisen emanik, zure Maiestateak publika erazi duen ediktaren araura. Ins F 7r. Ikaz laztan ninduan donzella batek / aurten nai ez ekusi. Lazarraga 1205r. Igazko asto illak aurten lurruna. RS 84. Igazko abietan aurten txoririk ez. Ib. 528. Gure othoitzak entzun etzatzu aurthen. EZ Man II 98. Urrien zazpigarren, egun gustia / Hespañenzat aurten / izan zidia. EgiaK 90. Aurthen amore berriagatik eztük ütziren zaharra. Bela 3 (en TAV se da eztut, pero Peillen señala que en el orig. hay <eztuc>). Aurten haurrak haz, geurz ileak ilaz. O Pr 57. Zugati, aurten, Iauna, / Maoma urkaturik / zugati ekusi det / Kromuel errerik. (1658). ConTAV 5.1.5. Ez naz miretsi; zerren / Igazko Españan, emen / Ler badeza esangiak, / Dakusa oraño etsaiak / Dirala Fernando aurten. Lar Gram 395. Ordaña bialtzen dizut Azkoitian aurten kantatu diranak. Lar, carta a Gandara 162. Igaroko urtetan gabonsaria franko eman badidazue ere, orra aurten aurrea artuta, nun neuk ematen dizuedan. GavS 5. Españiako erregeren manuz Erromako Aita Santuaren errietara zijoazen aurten 1769garren urtean Jesusen Konpañiko berrogei ta amar bezala. Mb IArg II 281. Aurthen hil direnen artean, ez ahal zen bakhar bat uste etzuenik bizi urthe bat gehiago. Eta aurthen hillen direnetarik ez bide da bat agintzen ez dioenik bere buruari bertze urthe baten bizia. Lg II 250. Noiz hilen haiz? aurthen, ala ondoko urthean? Brtc 116. Milla ta zazpireun / ta larogeta amairu / zer pasatu jaten aurten / kantatu naikogu. DurPl 54.
( s. XIX.) Artua eta ogia segür nük / aurthen merke güntükiela. Xarlem 783. Datorren urtian batuko dan garijagaz jango da aurten? Mg CO 102. Aditzera emango dira aurten Jaunaren lege eder garbia, eta beraren kontra egiten ditugun utsegiteak. AA II 4. Anhitz aiphatuia da aurthen Zaragoza / guziak minzo dira herri haren kontra. Balad 224. Igez lujuriosua, aurten bere bai; igez aserrakorra, aurten bere bakerik ez; igez ordija, aurten bere bai. JJMg BasEsc 56. Uda berria eder / agertu da aurten / Españia guztian / denbora baño len. Echag 135. Zenbat purgatorio / Erakutsi zauten! / Bihotza trankilago / Bizi gira aurten. Bordel 52. Ugari izan bait-da / txit aurten ezkurra, / jo-araziko diot / laster tripaz lurra. It Fab 40. Eta, noiz izango da? [...] aurten? ill onetan? gaurko arratsian? Ur MarIl 34. Aurthen hemen naiz, eta behar-bada heldu den urthean ez! Dv Lab 83. Arta-urte ona dezute aurten? Zab Gabon 65. Aurten baztanga soñurik ez da izan, ta kolera murmorik ere ez. Sor Bar 88. Eta zelan goazen aurrera txarrago, / Igaz gaizki ta aurten, piskat okerrago. AB AmaE 224s. Olhetako bestak besta hitsak izanen zirela aurthen, Piarres Adame, Saratarra, han kausitu ez balitz. Elzb PAd 71. Klodoberen bathaio urthabethetzeak / Aurthen ditu Frantzian eder ohoreak. Zby RIEV 1908, 606. Maria, badugu behingo ontasun; ez gitu bederen aurten goseteak hilen. HU Zez 58. Neure burua zan lengo urtean / ule baltzezko basoa; / eta aurten barriz neure ule ederra / plagaren batek daroa. Azc PB 349s.

( s. XX.) Irabazi txikia izan dogu aurten. Ag Kr 148. Aurten, tenpra dela kasoz, iñaute eguna izan da gorexima egunbaten bikain triste. Mdg 137. Xahü izanen zira eskontzetik aurthen. Xikito 8. Alafedia, ez dauka jaun orrek aurten iltzeko asmo aundirik. Iraola 77. Menditar gaizo aurthen nola bainintzen jaz. Ox 20. Gixajua, (esateben), aurten ak egin daun lana. Kk Ab I 112. Ekatxak adarrak ausitta, aurten eztot larrosarik eukiko. Altuna 34. Aurten bi urte durua zan da / joan dan urtean bi pezta, / deskuidatutzen ez baldin banaiz / aurten xentimorik ezta. Tx B 170. Jostaketa onak dauzka / aurten gure erriyak. Yanzi 64. Badituela aurthen eskoletan Arnegik hamabortz apez-gei. JE Ber 13. Aurten, tokiz, arri zaar ederrez yantzitako Bergarak du aldi; gaiez, Erri-ertiak. Ldi IL 124. Igaz nola zan, aurten oraingoz / nola datorren urtea. Or Eus 228. Ondar neguan zortzi hilentzat / Bi gazte baizik ez aurthen. Lf Murtuts 46. Aurten, lau urte Martin eta gure aita oñaztarren eskuetan galdu zirala. NEtx Antz 31. Aurten egiten du 150 urte E. Poe jaio zela. Mde Pr 81. Biga badire jada helduak kasik, beren lehen meza aurten emanen dutenaz geroz. Zerb Azk 85. Ba, eskerrak nere seme oni, aurten darabizuzen irabaziok ez zenduzen izango. SM Zirik 16. Aurten [otza] izan degu; nere bizian aurten lenbiziko aldiz elurra ikusi. Anab Aprika 44. Aurten eztuk puro geiago erreko. Izeta DirG 70. Ez baniz Xinan sartzen ahal aurten, Siam-erat joanen niz. Ardoy SFran 340s. Igaro diran urteetan ez ei-dabe estropezu aundirik euki beste aldera pasetako, [...], baiña aurten karabiñeruek gogor parau ei-jakez. Alzola Atalak 56. Ogei ta iru urte dira aurten, baña ez daukagu aztuta. Uzt Sas 159. Ni aurten beti ez naiz goxoki / joan den urtean bezala, / bi hilabetez idortea / egin balauku, oxala! Xa EzinB 115. Aurten bi urte, bere urtebetetze-egunez tokatu giñan. MMant 139. Orai aurten ikasiko du solfeja errotik. Etchebarne 132. Ze poza nitzat aurten txaltxo bat / ak eginda ikusita. FEtxeb 77. Aurten ehun urte, hain zuzen, eman zuen argitara Bonapartek. MIH 341.

v. tbn. Añ LoraS 14. Zav Fab RIEV 1909, 37. ChantP 204. Xe 284. Ud 98. Arr May 44. Apaol 28. Alz STFer 133. AzpPr 114. Noe 37. Arb Igand 35. Echta Jos 197. Urruz Zer 30. A Ardi 94. JanEd II 143. Etcham 194. Enb 183. Lek EunD 14. Ir YKBiz 288. Munita 116. Etxde AlosT 34. Bilbao IpuiB 117. And AUzta 98. Basarri 59. Etxba Ibilt 469. Mattin 47. Azurm HitzB 67. Berron Kijote 134. Ataño TxanKan 208.
azpisarrera-1
AURTEN ARTE, AURTEN ARTEAN, AURTEN ARTINO (/aurthenártino/ S ap. Lrq). Hasta este año.
Milla bederatzireun da ogei ta emeretzigarren urtea ezkeroz aurten arte (1950), [...], urtean eun bat milla pezeta eman ditu gutxienez mendi orrek. Munita 116. Aurteng'urtea deitu daukute andren urte berezia, / iduri eta aurten artean etzutela merezia. Xa Odol 274.
azpisarrera-2
AURTENDAINO (-daño Lar; -daraño Lar; aurthendino Hb). "Hasta este año" Lar.
azpisarrera-3
AURTENDANIK (Lar; -th- L, BN, S; SP, H). Ref.: Lh; Lrq. "Desde el año pasado, desde este presente año, igazdanik, aurtendanik" Lar. "À partir de cette année-ci" Lrq.
Aurtendanik geurz-dara anhitz eki eta euri. O Pr 56.
azpisarrera-4
AURTENDIK. Desde este año. "Aurthendik harat, de cette année en avant" Dv.
Urteroko saria, bilduaren eunetiko laua bedi, aurtendik asita. Ldi IL 97. Ori izan diteke, aurtendik edo datorren urtetik asita, Euskel-Idazle-Batzaren beste zeregin polit bat. Ib. 148.
azpisarrera-5
AURTENERAT. A este año.
Jadanikan aurtenerat bortitza zaut mendi gaina; / geiago luzaz ez nitaike izan lehengo artzaina. Xa Odol 104.
azpisarrera-6
AURTENGO. (V-gip; -th- L; SP, Dv, H; aurthenko Arch ms. ap. DRA). Ref.: Lh; Etxba Eib.
a) (Adnominal). "Qui est de cette année. Iazkoakin adin, aurthengoekin berdin" SP. "Qui est de la présente année" Dv.
Igazko lapurrok aurtengoen urkatzalla. RS 80. Xazko ohoina, aurthengoen ürkhazale. Saug 41. Xazko epaslea, aurtengoen urkazalea. O Pr 478. Europak ekusi dau / bere buruan / Iupiter berri bat / aurtengo neguan. (1658). ConTAV 5.1.5. Idor-ekoak utzi ta agertu nai dizkitzut itsasoko beste [milagro] zar bi ta aurtengo bat. Mb IArg II 279. Aurtengo gabonetan Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko diran Gabon-kantaak edo otsaldiak. GavS 1. Igazko lapurra, aurtenguaren urkatzalle. Mg PAb 122. Idi makar bi dagoz / geure okulluan / saldu bearko ditut / aurtengo neguan. Zav Fab RIEV 1909, 37. Ez da orain sortua, / ez da aurtengoa, / baizik da lege zarra / denboretakoa. Echag 155. Bena aurthenko huntan trunpatüren dira. Etch 278. Asto-baikuntza egin digue / Uztaren amazazpian, / aurtengu ontan igandian zan, / ori nere iritzian. PE 44. Deskuidokua zuten / aurtengo okerra, / etzaie suertatu / ganadu alferra. Xe 206. Aurtengoa da baña, danen azkarria, / Irakurri dodana baldin bada egia. AB AmaE 241. Aurtengo gure Almanakan irakurtu dituzketzuen koplaldietarik bat. HU Aurp 165. Eta aurtengoa legez / beste asko ganean, / zeure Pedro maitea / dala aldamenean. Azc PB 100.
(s. XX) Katixima hau izanen da bakharrik erakatsia gure diozesan, aurthengo, 1902-eko Urriaren 1-etik haste. CatJauf VI. Txalopa jaube andiak dituzu, aurtengo atuntsuan be nai aña irabazi daroe. Ag Kr 219. Bizi denak, aurtenko negiuaz ekunendu kontu franko. Mdg 135. Aurtengo otsaillaren amaika ezkeroz. Goñi 80. Aurthengo eskualdun phestak ikus zitzazketen orok. JE Bur 139. Nola dijoazkitzu aurtengo jaiak, Mirele? Anab Usauri 64. Orrillean sartuta gagoz ta ondiño aurtengo kukuba entzun barik nago. Kk Ab I 64. Gogoan dizu era berean aurtengoarekin datozela berrogei ta amar, Ameriketara aldegin zuanetik. Mok 5. Mantendutzeko ainbat ez dira / aurtengo argiñen ibaziyak. Tx B 105. Aurtengo (1929-gneko.) urtean argitara emandako lanik onenak. Ldi IL 97. Aurtengo neguz, Lekunberriko / "zakurrek" lana ba zuten; / urde-zantzu ta basurderena / ez baitzituten bereizten. Or Eus 220. Lau urribelar ditu ikus aurtengoaz; / ondotik utziko du azia iñolaz. "En este otoño cumple sus cuatro años". Ib. 29. Aurtengo onekin berrogei ta bi / natorkizula urtero. SMitx 194. Igaz atzeratuta utzi zenduana, ta aurtengoa, biak batean erabakiko ditugu. NEtx Nola 17. Ez al ditugu aurtengo (1949) udara ontan bertan ainbeste ola ta lantegi indarrik ezta, langilleak geldi ikusi? Munita 19. Aurreko bi urtetan lenengo saioan lepo-egin baitzun eta orretxegatik aurtengoan buruzagi autu zuten. Etxde JJ 205. Aurtengo atunetea, arrantzu-ereti mamiña dala uste yuat. Erkiag Arran 15. Esaidak aurtengo jaietan ze piezatzuek jotia nai dozuezen. SM Zirik 20. Gipuzkoarrak aurtengo ontan / ez dira gaizki portatu. Basarri 97. Aurtengo San Antoniñuetako programan. Alzola Atalak 138. Aurtengo ori zuentzat oso / egun tristia izan da. Uzt Sas 304. Aurtengo udazkenean orratio, Jaungoikoak nai badu, egin bear det buelta bat. TxGarm BordaB 59. Orain arteko batzarretara [...] bakotxa bere aldetik juan izan gara. Baña aurtengo onetan piska bat alkartuta juan gara. Gerrika 198. Iazko omenaldia eta aurtengo bilduma hau argitaratzen. MEIG III 58.
v. tbn. JanEd I 26. Enb 174. TAg Uzt 293. Txill Let 81. BEnb NereA 215.
b) (V-gip; A Morf 506; aurthenko S). Ref.: Lrq; Iz ArOñ. (Adverbal). Para este año; por este año. "Pour cette année-ci" Lrq. "Aurténgo, para este año" Iz ArOñ.
Bergaran lantegia jasotzeko ta, arri asko bear degu. Aurtengo lain badago. Ag G 321. Muhade, hi hiz aurthenko / gütarik lehen hasiko, / Bestiak dütük jarraikin / hitarik bere aldiko. Casve SGrazi 94.
azpisarrera-7
AURTENGORIK (Con superlativo). El más, lo más (...) de este año. "Eurténgorik ótzen géur dau (V-ger) Holmer ApuntV.
azpisarrera-8
AURTENGOTZAT (aurthengotzat Hb). Para este año.
Ene maiteak, aurtengotzat / zuendako / Erranen ditut bizpahiru / hamarreko. Etcham 95.
azpisarrera-9
AURTENGO URTE. Este año. "Igaran bedatseko euriteak ekharri du aurthengo urthe gaixtoa" VocBN 195.
Ez daukat gogo onik / aurtengo urtean / pozagaz kantetako / suaren aurrean. Zav Fab RIEV 1907, 36. Laugarren egunean, / Garagar illean, / degu Korpus bezpera / aurtengo urtean. Echag 84. Aurtengo urtea baño txarragoak izaten dira. Zab Gabon 65. Elgoibartar oriyek / aurtengo urtian / gustora irten dira / askoren artian. Xe 290. Ez al daukazu lanik aurtengo urtean, / Niri ez pagetako sei illabetean? AB AmaE 298. Arratiako erri batian / jazorikua da aurtengo urtian: / txarri bat artu eben azteko, / urte guztiko koipetarako. BEnb NereA 45. Aurtengo urte gogoangarriz, / Jose Deunaren egunez. Basarri 21. Aurteng'urtea deitu daukute andren urte berezia, / iduri eta aurten artean etzutela merezia. Xa Odol 274. Izan geraden erriak danak / esaten ez naiz asiko, / uste det lana bagendukela / aurtengo urte guziko. Uzt Sas 174.
v. tbn. JanEd I 26. Ud 159. Azc PB 350.
azpisarrera-10
AURTENGOZ (aurthengotz Hb; aurthenkoz S ap. Lrq). "Pour cette année" Hb. "Pour tout le reste de cette année-ci" Lrq.
Nik badaukat ustea igandea zure Usauriko azken-eguna izango dala aurtengoz. Anab Usauri 112.
azpisarrera-11
AURTEN-URTE. Año presente, este año.
Beraz, ari dugun urtea ere ez da oraiñaldi, ta guzia oraiñaldi ez ba-da, ez da aurten-urte. "Non annus est praesens" . Or Aitork 319.
azpisarrera-12
AURTON (Forma con artículo de proximidad). Este año.
Gaur nabaitu dot, lenengoz, / aurton, neguaren otza. Gand Elorri 172. Ez al deutsu ardura? / Guztiok dakigu: / Aurtongo kabia be / klaustroan daukazu. Gand Elorri 76. Aurton, bear bada, egingo dogu Lurdesera ostera be. EgutAr 9-2-1959 (ap. DRA).
azpisarrera-13
AURTONGO (Forma con artículo de proximidad). De este año.
Ez al deutsu ardura? / Guztiok dakigu: / Aurtongo kabia be / klaustroan daukazu. Gand Elorri 76.
aurten
<< aurrerapen 0 / 0 1 ausarki >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper