OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bakartasun.
tradizioa
Tr. Documentado en textos tanto del Norte como del Sur, desde el s. XVII. Entre los suletinos, sólo hemos encontrado un ej. de Inchauspe. En DFrec hay 5 ejs.
sense-1
1. (V, G, AN; Mic, VP 7v, Lar, Zam Voc, A DBols; -kh- L; SP (sin trad.), Urt, Ht VocGr 425, Lecl, Dv, H), bakartarzun (-kh- BN, S; VocBN , H) Ref.: A; Lh; Etxba Eib .
Soledad, aislamiento. "Altum otium, bakhartasun haundia " Urt I 548. "Solitude, retraite" Lecl. " Bakhartarzuna yende gutik dute maite " VocBN. "Isolement, solitude, état de celui qui est seul" Dv. v. bakardade.
--Xauna zebegi ori esan, ze gauza balza da bakartasuna. --Banagoko ni diñoanari obe dala bakarrik egotea, lagun deungeagaz baño. Mic 13v. Maite zuen beregainki Orazinoa eta gauza sainduen debozinoa, hartarakotz harzen zuen bakartasuna: uzten zuen konpainia. Hm 226. Neskatxa gaztek maitatu behar dute bakhartasuna eta erretiramendua. CatLav 389. (V 187) Gozoz beterik geretan zara / bakartasuna azturik. Urqz 85. Gure bihotza bakhartasun Jainkozko hartan emateko. He Phil 126. Ah, horduan ez, baizik orien beren eskerbagenz gaistoa ta bere [Jesusen] bakartasuna. Mb IArg I 252. Bakartasun, edo biotzeko soledadea ta erretiro agintzen du, anima beregandu, ta Jaunaren tratu, argi ta deboziorako prestago arki dedin. Cb Eg I 33. Bañan Jesus ganik urrundua izatea, zer bakhartasun latzgarri! Mih 115. Mariak muga onez enzun izatu zuen bakhartasunerat deitzen zuen Jinkoaren boza. Ib. 12. Maita zazu bakhartasuna, othoitza, mortifikazionea. Brtc 145.
( s. XIX) Ez arren aztu Jesemaniko Hortuan nigatik irunsi zenduzan larritasun, bildur-ikara, estuera, bakartasun, ta gogortadeak. EL1 93. Ai Ama maitea! eta ze bakartasun errukigarrian geratu zarean Zeure biotzeko Jesus gozo ederra baga! Ib. 208. Ta ille bakotxean bakartasuneko egun bat, lan santuai emoten deutsadala. LoraS 164. Bautista bat diruri, bakartasunak santututa. fB Ic II 298. Jaungoikuak eta bere goguak eskatuten deutsee bakartasuna, Jesusen bizitzako, ta erijotzako jazuak pensetako astija. fB Ic III 319. Maita zazu ixiltasuna eta bakhartasuna, asko bekhatuetarik zure burua begiratuko duzu. MarIl 33. Aldaratu zen handik eremura, bakhartasuna nahiz. HeH Mt 14, 13. Aii nere gizarajua bizi izan balitz, enitzake orla arkituko! Bakartasun au ain da tristia...! Sor Gabon 36. Gu harritzen gare, guk eztezakegu ere sinhets jendea bizi ditekela holako bakhartasunean, eta holako penitentzietan. Jnn SBi 125. Bakartasuneko bakea. A Ezale 1897, 4a.

( s. XX) Umebako bakartasunak eukazan sarri zerura begira Jaungoikoari eskatuten umetxo bat emon deioela. Echta Jos 13. Ezagun da Leaburuko bakartasun artan gorabera gabe bizi izana zerala. A Ardi 91. Bere erruz, azken egunak bakartasun tamalean igaro bearko ditu. Alz Ram 124. Au bai bizitza / atseginkorra!... / Bakartasun paketsua!... / Bakartasuna, / zu zera Goiko / zorionaren kutsua! Jaukol Biozk 25. Desertuetan bakartasuna / dela hain lotsagarria! Etcham 229. An mendiyan urrin bakartasun itxelian aurkitzen zan basetxe ori. Kk Ab II 160. Dana dala, Garatzi ezkondu dedinean, aita bakarrik geldituko da. Bakarrik ta alarguna... bi bakartasun. Lab EEguna 92. Bakartasunaren deiak / mendira pozik narama. EA OlBe 102. Otoitz-ondo onek ba du gogo-litsa: / bakartasun ixil geigoren irritsa. Or Poem 518. Bi urteko bakartasun latzak etxeko miña ernetu zion biotz-biotzean. Etxde JJ 220. Bere bakartasunaren azta jasan-ezina zedukan. Mde HaurB 109. Bakartasuna egokiago negar egiteko. Or Aitork 207. Lortu al diteke edozein gogo-gauza bakartasunaz maiz elikatzeke? Txill Let 21s. Menturaz nihaur niz holakoa, ez dezaket bakartasuna jasan. JEtchep 77. Egungo bakhartasun bakhetsuak eztu iñundik orhoitarazten denbora hartako Bilboko kai bizi bizia. Osk Kurl 125. Antxen basamortuko bakartasun aspergarria ezereztu balitz bezala. Anab Aprika 52. Murmurika ixilla, / bakartasun ozena, / apari pozgarri maitasarrean. Gazt MusIx 187. Maiteago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. MIH 136. Bakartasun genetiko hau ez da hain harrigarria hizkuntza ezagun guztiak [...] gogoan hartuz gero. MEIG VI 29.

v. tbn. JesBih 417. Ag Serm 105. Lh Yol 4. TAg Uzt 289. Etxba Ibilt 481. Ugalde Iltz 17. Gand Elorri 77. Larre ArtzainE 64.
sense-2
2. Unicidad.
Ezen guziak amudioaren gatheaz bat dire [...] eta guziak haiñaren bakhartasunean [...] elkhar maite dute. Arbill III 58. Jainkoa, bat da; behar dute beraz haren obra guziek bere baitan ekharri haren bakartasunaren seinalea. Lap 341 (V 156).
sense-3
3. Lugar solitario, retirado. v. bakarleku, bakardade (2).
Relijiotar onak beren eremuan, beren bakartasunean edo beren etxe-konbentuan egiten duten eran. Mb IArg I 327. Eta bakartasun artan, erregiñak zalditik jatxitzeko eskuak emon zetsazenian. Etxba Ibilt 459.
azpisarrera-1
BAKARTASUNEAN. En soledad. "Bakartasunean [bizi zen] (BN-arb)" Gte Erd 10.
Saindurik handienak urrundu dire ahal guziaz gizonen baltsatik, eta hautatu izan dute bakhartasunean Jainkoaren zerbitzatzea. Ch I 20, 1. Bakhan ilkhitzen dire, bakhartasunean daudez, pobreki iaten dute. Ib. 25,8. Tonsura hartu baino lehen zenbait egunez Seminario batean egonez, han bakhartasunean Ispiritu Sainduaren argiak gure gana hedaraztea gatik. CatLav 317. (V 157) Egoten dire bakhartasunean eta ixiltasunean mundupetik urrhunduak. He Gudu 31. Bakhartasunean ikhasten dugu, nola behar garen munduaren artean minzatu. Mih 20. --Zer egin zuen, besteak baño Kristau obeagoak izan nai zuenak? --Gaiztoak-gandik aldegin ta baztertu, ta bakartasunean bizi. Ub 120.
( s. XIX) Gau-minean, ilhunbetan eta bakhartasunean egiten duguna, egun handian, agerian ta lagunen aitzinean egiten duguna bezain ontsa. Dh 132. Lagunekin naizenean bezain ontsa bakhartasunean. Ib. 75. Alan ikustean, / Añ taju tristean, / Bakartasunean, / Leku urriñean, / Lagunduko eutsala / Al eban añean. AB AmaE 341. Elkharretarik urruntzean etzuten bertzerik gogoan baizik ere Jainkoaren zerbitzatzea, bakhartasunean eta lagunik batere gabe. Jnn SBi 98. Eta egon zen itzalian eta bakhartarzünian, Jesüsen Pasionia hel artino. Ip Hil 156. Familian, bakartasunean, herrian, munduan baitezpadako den erlisionearen beharra. HU Aurp 134. Ta ordurik ara biotza eukala / gaiso bakartasunean. Azc PB 168. Gabaz bakarrik eta bakartasunean abillenean bere ez? A BeinB 80.

( s. XX) Gogaittukozu bakartasunean, da oraindiño gizon gazte samarra zarean lez, laster artukozu burubidea emaztea artuteko. Echta Jos 330. Aithor dugu zenbeit Eskualdun zuhurrek arak hartuak dituztela beren herritarren horrela bakartasunean ez uzteko. JE Bur 209. Bada, ez duzue nik erraitearen beharrik jakiteko badirela, gizon ala emazte, berek bakartasunean [haragiaren irritsa] asetzen dutenak. Ib. 110. Ezta padartzarako jaio, bakartasunean bizi bada ere. Ag G 79. Bakartasunean nigarrez. Ox 170. Nekez zijoakion bakartasunean arratsaldeko beltzura. Anab Usauri 81. Irauli etzazu bakartasunean, buruz, ainbeste ta ainbeste Elizkanta eder. Or QA 144. Inguruz polita Orixe, etxez ez ainbeste; lurrez oso nekea lanerako. Bakartasunean bizitzeko, aukerakoa. Ib. 43. Peio ttipia bere ohean etzanik zagon enoatua han iragaiten zituen egun ilhunez, bakartasunean. JEtchep 23. Bethi bakartasunean bizi izan da artzaingotik. Larz Senper 12. Bertze batzu aldiz, munduari edo Jainkoari bakartasunean mintzo zaizkionak. Xa Odol 65s.
azpisarrerakoSense-1.1
A solas, en privado (más de una persona).
Agustini juaiten zaio Iñazio, eta bakhartasunean erraiten dio, haren iduriz hirrisku handitan ezartzen duela aditzailen fedea. Laph 176. Ahal zuen guziez mintzo zen, non nahi, nori nahiri, kanpoan, barnean, agerian, bakhartasunean <bakhartarsunean>. Ib. 92. Boz-biltzale bezala erlisionearen laguntzerat ari direnak, eta gero berak bakartasunean halaxe-hulaxe bizi. HU Zez 197. Predikuetan, ez gaizkirik egin lekuko buruzagier. Egin bakartasunean, etxean edo kofesioan. Ardoy SFran 339.
azpisarrerakoSense-1.2
(Tras bere, etc.).
Zuk, bekataria, isilik egiñ zinduan, edo zere bakartasunean, edo urliarekiñ, lotsatzen zaituen bekatu oriek. AA III 543. Kongreganistek erranen dute, bat berak, bederen, bere bakhartasunean arrosarioa. JesBih 417. Kongreganisten izpiritualeko obra on suerte guzietan partalier iartzea hobeago da, ezin ez bakhotxak, bere bakhartasunean, bere gain egin detzaken othoitz eta obra onetan baratzea. Ib. 393s. Bai etxean bakhotxak berak bere bakhartasunean, edo lagunekin bere familian. MarIl 10s. Badaki nire bakartasunian zer gaizki arkitzen naizen. Sor Gabon 42. Baldin ez bazaitezkete bezperetan aurkhi, erratzue zuen bakhartasunean. Arb Igand 182. Guk badakigu idazle errezak, olerkari errezak, gure aldean "publico" aundia dutela; gure bakartasunean otxan-otxan etsitzen degunezkero, zer dala-ta zuek guri arrika? Ldi IL 109. Jendeekilakoa utzita, bere bakartasunean iguriki behar zuen zeruak edo zoriak eskainiko zion abagunea. Mde HaurB 34. Ez dut ezer nai, nere bakartasunean amestu baizik. Txill Let 35.
azpisarrera-2
BAKARTASUNEZKO. Solitario.
Ase eta neka zegon bakartasunezko ta mixerizko bizi ura egiten. Etxde JJ 247.
bakartasun
<< bakarka 0 / 0 bakarzka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper