arantzedun;
arrantzedun (Dv);
aranzdun (Lar). Provisto de espinas, pinchos (sentidos prop. y fig.)."Espinoso, aranzdun"Lar.
"Épineux, se dit en parlant des plantes qui portent des épines"Dv.
Zelan buruban sartu eutsen elorrizko koroe aranzaduna. CrIc 174.
Inguru-inguru alde guzietarik hetsia delakotz zuhaitz arrantzedunez dena bethea den oihan batez. Prop 1894, 69.
Zorun-izpirik sortuko bada / Bijotz arantzadunian, / Ixan biarko beren maitiak / Laztanduten daun unian. Enb 52.
[Arteak] ostoa zerbait mutur-zorrotz edo arantzaduna dauka. Munita 44.
Arkaziak adar arantzadunak ditu. Ib. 54.
Neke bide medar, arritsu ta arantzadunean lagun dakiguzan. ErkiagArran 184.
Ardien ule-malutak / arantzadun alanbreetan. GandElorri 163.
Arbola horren landatzailea zeru lurren nagusia, / arbola hori arantzeduna, lore usaintsuz josia. XaOdol 346.