OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alai.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional. Al Norte sólo se documenta en Birjin (usado como sust.), Goyhetche y en algunos autores modernos. Es muy clara la evolución del significado hacia el de 'alegre', prácticamente único desde hace bastantes años y que, en algunos dialectos, ha desplazado a alegre, etc. En DFrec hay 71 ejs., 2 de ellos septentrionales.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (G, AN ap. A ; Lar, VocCB Dv).
Vigoroso, fuerte, saludable, de buen temple. "(Este mozo es muy) alentado, alaia da txit gazte au, errutia, pizkorra, indartsua " Lar. "Vigoroso" A.
Egongo dira gizenagoak, alaiagoak eta osasun obekoak. "Más fuertes" . It Dial 55 (Ur senduago, Dv e Ip hazkarrago ). Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira [...] larmintz leun me guriak dituzten mutil ta neskatxa mardul lirain alaiak. Izt C 28. Nexka alai, opilla baño gorrigo bat an ari zen piku-gañean sare busti aundi bat zabaltzen. 'Alerte' . Or Mi 84.
azpiadiera-1.1.1
(Uso predicativo). "(Estar de buen) aire, talante, alai egotea, ardore, konorte onekoa " Lar.
Aren arpegia ikusi bazendu, arrituko ziñan: añ alai ta kolore bizi ederrakin zegoen, nola ogei urtekoa zanean. Cb Eg III 348s. Eriari extrema Unzioa ematean [...] erori, triste zeuden sentiduak, Santak ikusten zituen, txit garbi, alai ta eder gelditzen zirala. Ib. 238. Argi lerroraiño berez iekitzen diranak (zuaitzak) antzuak izaten dira noski (frutu gabekoak), alare sendo ta alai eraikitzen dira lur-barneko indarrarekin. "Laeta et fortia" . Ibiñ Virgil 83.
azpiadiera-1.2
2. (Lar, Sb-Urq, Hb, H).
Animoso, valiente. "Denodado, ausarta, alaia " Lar. "Espiritoso, animoso" Ib. "(Sacar) fuerzas de flaqueza, bildurrak, bildurrez alaitu, alai jarri " Ib. "Animosus, espiritoso, plein d'âme" Sb-Urq.
Zori onekoak [...] artu duen bizitza onari jarraitzen dioenak biotz alai eta sendoarekin. AA I 625. Gipuzkoatarrak jatorriz dira, españatar are lendabiziko etorkien ondoko odol garbikoak; berenez ondraduak, leialak, oparoak, alaiak, ernaiak [...] eta bulardetsuak. Izt C 212.
azpiadiera-1.3
3. Amistoso, amable (hablando de gestos, miradas, etc.). "Agrado, [...] arpegi argia, arpegi alaia " . AxN explica arronter (327) por alai y salutantzia arraiaz (294) por diosala alaias. v. arrai.
Begiratuko die aurpegi guziz alai eta gozoarekin. AA II 486. Ikusiko lirake goienengo mallara igoak, mundu osoak begirune alaiarekin begiratzen diezatela. Izt C 214. Iaiua zala agertu zan gidari bezela ta aditua. Baña munduari arpegi alaiegia jartzen zion; ez bere Aitak bezela arbuioz. Bv AsL 199. Jenobeba arpegi añ alai gozatsuarekin agertzen zitzaien, non eta guziak zeruko argitasunez betea zegoalakoan zeuden. Arr GB 135. Jesus onak berak, bere serbitzariari arpegi alai gozatuaz itzulita begiraturik, esan ere zion. 'Con piadoso semblante' . Aran SIgn 96. Nik nai neuke iakin, duke iauna --iarraitu eban Adalbaldori arpegi alaiagaz begira-- zuk lagunduko deustazun edo ez. Ag AL 46. Zer mutill ederra dan, zer arpegi eta kolore garbiak, zer begiratu alaia. Ill Pill 27. Irri-parrez da arpegi alaiz dio San Pedrok orduan: --Sosega zaitez, parkatzen dizut, exeri lengo lekuan. SM Zirik 95.
azpiadiera-1.3.1
(Ref. a personas).
Hango nausiak baino maitagarriagorik munduan ez da [...]. Bai, zer jende alai eta onak San Javieren! Zerb Metsiko 210.
azpiadiera-1.4
4. (G, AN ap. A ; Hb, VocCB Dv).
Alegre. "Gai, joyeux" Dv.
Erranen derautzut, saindu iragan gehienak alai eta arrai izatu direla. Gy VIII. Gazte eder, alai ta garbia ikusten degu Franzisko ogeiren bat urte zituan garaian. Bv AsL 29. Zeñ pozik, zeñ alaiak / Gatozen egun oro, / Izan gaitean gero / Zeruan zurekiñ. Arr May 16. Ta nondik datorkio gizonari alai edo goibel, on edo gaizto izatea, animatik ezpada? Ag G 332. Txori goiztar alaiak. Ill Pill 4. Alaiak ixan, itzez garbijak. Enb 69. Neska ta neskato alaiek belardia eskuaratzen ari dire. 'Rieuses' . Or Mi 108. Gustiz alaiak izaten ziran, bai ba, osasunez bete-beterik egozan da. Kk Ab II 163s. Oroipen asko ditu Fernandok / ain zan gizon zelebria, / interes asko etzuen bañan / alaia ta alegria. Tx B I 147. Neskatxa ere jeikita zegon / txoriya beziñ alaia. Tx B II 137. Arpegiz, sudurkako, begi-bizi, okotz-zorrotza; oldez, urduria ta alaia. Ldi IL 40. Gizalur ezaugarri, / Kea dugun mutil alai! Ldi UO 37. Ondo mutill alaia da. ABar Goi 21. Berebiziko gizadi alaia. EA OlBe 75. Emakume nabarmenzale, ausarta ta soberaxko alaia izateak, eztu esan nai biotzondo txarreko emaztekia denik. Etxde JJ 88. Txinpartak ke-bidean gora jauzten ziren, sorgin ongile batek deituriko pamerial alaiak irudi. Mde HaurB 7. Mutil jolasti, alai ta betargia. Erkiag Arran 66. Zu bezelako gizon alaiak bear ditugu zeruan. SM Zirik 95. Senar-emazte gazteak alai ziren. Yosteta eta bizi ona maite zuten. Izeta DirG 109. Gaztia alaia berez, / egunez bezela gabez, / ta ala bear du legez. Uzt Sas 240. Asko alditan, atsegingarri zuentzat izan beharrez, / alaiarena egiten dakit, maitasunaren indarrez. Xa Odol 345. Far-jainko alaiaren zaitzaille ta maisu. Berron Kijote 170. Ume alaia ta jostalaria baitzan. TxGarm BordaB 133. Gazte denboran oso alaia eta berritsua nintzan. BBarand 92. Donostiar alaiek jaietan kantatzen zuten harako hura. MIH 374.
v. tbn. EusJok II 141. TP Kattalin 178. BEnb NereA 79. Basarri 72. Gand Elorri 66. Etxabu Kontu 176. Onaind STeresa 13. Ataño TxanKan 140. Larre ArtzainE 120.
azpiadiera-1.4.1
(Uso predicativo).
Nik ere alai egon eta kantatu bear ez det? Arr GB 50. Gure Santua berriz, itxitegian egotiak batere estutu gabe beti zegoan alai. Bv AsL 28. Baso-tuntuna aurretik zutela, neskamutill pilla batzuek, oso apain, txit alai, guziz urduri. Ag G 42. Alai nere bizimoduz, kontentu nere suertiakin. Ill Pill 4. Atxurra eskubetan eukola, lanari ekitten asi yakon, alai ta pozik. Altuna 61. Eguzkitan alai amona agureak. Jaukol Biozk 93. Arin-aringa asten naz kalea gora, zeiarantza, poz eta alai. Or Tormes 87. "Gora Jainkua ta Lagi-Zarra!" / didar egin dabe alai. Enb 35. Txanponak izatian / jartzen zera alai. MendaroTx 308. Oñ dirade egun pozgarriyak, / alai dirade gazteriyak. Yanzi 64. Tira, poztu zattez eta zuaz alai, ezeren kezka barik. Otx 32. Danak zijoazen alai eta zoriontsu maitale maiteberotuen besoetan. TAg Uzt 248. Ez ziran alai joan eta ez zeuden alaiago. JAIraz Bizia 49. Bihar goizean, burua gora, / joango bainaiz, alai. Mde Pr 289. Geiago-bear orretan mugitzen naiz alai eta triste. Txill Let 64. Iñoizkorik alaien abiatu zan. Bilbao IpuiB 143. Gauza ona da erriko jaiak / pozik, alai ospatzea. BEnb NereA 221. Nasai ta alai bizi zan, burukomin aundirik bage. Erkiag BatB 187. Jarduten giñan danok izketan, txoriak baño alaiago. Salav 25. Kabitik atera zan alai. NEtx LBB 186. Gazte guztiak alai eiñ eben biar zana, bakotxak bere aiskidiagaz. Etxba Ibilt 486. Alai ibilli litakiena / zertarako egon triste? Uzt Sas 230. Alai agertzen naizela ere, bihotza daukat negarrez. Xa Odol 345. Erria alai dago / zu agertutean. FEtxeb 142. Eta konpota janez / gaua pasa alai. Insausti 152. Txoriak, alai, hegan zebiltzan txioka haien inguruan. MEIG IX 104.
v. tbn. A Ardi 112. Muj PAm 59. TP Kattalin 186. Alz Ram 47. Laux BBa 60. Lek EunD 17. Ir YKBiz 131n. ABar Goi 42. Etxde JJ 107. Gand Elorri 104. Zait Plat 28. Berron Kijote 57. Onaind STeresa 29. Ataño TxanKan 268.
azpiadiera-1.4.2
(No ref. a personas).
Au gauaren guztizko / eder ta alaia, / berak ekarri digu / Jaunaren doaia. Echag 36. Erri eder alaia / Donostiakoa. Ib. 222. Bai, guk beti daukagu / umore alaia. It Fab 118. Zeru me eder garbi alaia. Izt C 24. Debozino alaia eta emaille arraia dituela meneratzen. Gy IX. Alarguntzako soñekoen ordez, alaiak janzi. Lard 50. Heliren diosal onekin pozturik, begi alaiakin senarragana itzuli zan, eta etzitzaion tristurarik geiago sartu. Ib. 149. Pasiaz bizi alaia, / gure dama ta galaia. Bil 89. --Begi tristia dakar onek. --Ildakoik ikusi al du begi alaiekin? Sor Gabon 31. Abbadik duen jauregi berri alaia. Zab Gabon 109. Pazko egunak, urtiak dituan alai ta zoragarrienak. Bv AsL 190.
( s. XX) Ezti guztiak mingoztasun biurtu, barre alai danak malkotu, itxaropen bigunak galdu betiko. Ag Kr 75s. Ordu alai batzuk igaroteko ustietan. Ib. 140. Odol-ila izanarren, beti aldarte oneko, beti gogaldi alaiz ikusten nuen. A EEs 1916, 306. Uri alai, goi ta beterriko beredin basauritxoren inude. A Ardi VI. Oiu alaiak zuri, orain ta beti. ArgiDL 158. Ateraldi parreragilleak, ipui labur alaiak. Muj PAm 7. Maiatz-eguzki alaiari ongi-etorrika. Mok 3. Zenbat oroipen alai eta illun piztu oi-diran / emen, biotz-barrenean! Jaukol Biozk 69. Eta orduan egaz jungo dok / Zuei emoten izpar alaiak. Enb 201. Auxen baratza txukun alaia. MendaroTx 113. Atsegiñen mai alaira didar dagiste gustijak: / dastatu barik ostera itxiko dodaz jakijak? Laux BBa 34. Ar berberak arki ditek i'gan babes alaia. "Hasta los gusanos hallaron en tí alegre refugio" . Ldi BB 100. Zenbait istori alai eman ta geroxe. Or Eus 115. Utzi ditzazu mitolojia, Virgilio, Dante ta gañerakoak alde batera ta gauza alaiagoren bat esan zazu. JAIraz Bizia 16s. Erri guzia goizetik arratsera txistuaren txinta alaiaz betetzeko. Etxde AlosT 16. Dirdai alai batek argiturik ziruditen. Mde HaurB 72. Aurrak korrika alaiean. Txill Let 146. Urte luzeak zear kanpantorre alai izan zaituan lurra. Gand Elorri 216. Oturuntz alaiak egiten ditute. Ibiñ Virgil 76. Musika alai ta ariña. NEtx LBB 181. Bere abesti alaia. Olea 276. Gai alai hori entzun da eni / alaitu zeraut barrena. Xa Odol 342. Txolarte alai bat eskeiñi nai diogu. Berron Kijote 126. Jai bat proposatzen asi ziran, agur alai bat egiteko kuartelari. Gerrika 49. Azal alaiko liburu mardul honek. MEIG III 116.

v. tbn. Apaol 88. Goñi 75. Lh Yol 44. Altuna 60. Lab EEguna 111. EA OlBe 21. Munita 76. Anab Poli 127. Erkiag Arran 184. BEnb NereA 159. Mañarikua in Akes Ipiñ 4. Basarri 9. Izeta DirG 103. Osk Kurl 124. MAtx Gazt 70. Salav 101. Uzt Noiz 20. Etxabu Kontu 182. Ataño TxanKan 216. Onaind STeresa 95.
azpiadiera-1.4.2.1
(Uso predicativo).
Yualak alai deitzen dagoz. GMant Goi 104. Utzi dituzu Españiako / anai ta lagun aundiyak, / zuri begira tristetu zaizkit / alai neuzkiyen begiyak. Tx B 99. Bai; alai zegok basoa egun oetan. Lek EunD 24. Txirula alai dabil. "Alegre suena la flauta" . Laux AB 86. Alai ta bizkor zijoan autokarra. Anab Aprika 41. Soiñua gora ta bera alai. NEtx LBB 157.
v. tbn. Lh Yol 31. Otx 132. Bilbao IpuiB 236.
azpiadiera-1.5
5. "(V-m), lugar airoso" A.
Jarri zeban landarea baratzan arkitzen zan tokirik alaienean, eta joan zan bere etxera. Izt C 163. Dima erri koxkor txiki bat da, mendi batzuen beeko babes goxoan dagoana, naiz bere ingurua menditsua izan. Erria bera toki alaiean egiña dago. Salav 100. Erriko tokirik gaiñenean eta alaienean zeudin [illerria eta eliza] . Or QA 111.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (Lar, (G), H).
Valor, ánimo. "Ánimo, esfuerzo, valor, [...] alaiera, alaia, indarra " Lar. "Aliento, vigor, esfuerzo" Ib. "(Ten buen) ánimo, auk biotz on, auzu alai " Ib. "Aliento, vigor" . "Courage. Euzue alai, biotz, ayez du courage, du cœur" H.
Gutizia doneak [...] bethi zintasun et-alai gehiago ematen deraie arim-osoei. "Il anime plus" . Birjin 123. Done hark ikhus zituen ezin gehiagoko alai batekin ber-umeak bere begien azpian Jesu-Kristo gatik hiltzen. "Avec une constance héroïque" . Ib. 244.
azpiadiera-2.2
2. Fuerza, vigor, salud. "(De mal) aire, alai, ardore gaistokoa " Lar.
azpiadiera-2.3
3. Alegría. "Gaîté" H.
Eliz Ama Santa, / Danen argiya! / Isildu negarrak / Agertu alaia. Aran SIgn 218. Guzia izango da, seme, / poz ta alaia. Jaukol Biozk 78. Pozarik ez da nere etxe ontan, / alaiak iges-egin du. Ib. 82. Alaiak, andik urrun badabiltz ludijan / Baina begi mindubak ara eltzen dira. "Las alegrías ríen muy lejos de aquel lugar" . Laux BBa 20. Soil matte dodaz latxin ta lerrak; / itxas urdiñak dauken alaia. "La alegría panteísta de los mares" . Laux AB 74. Alai-irrintzia ta parre-karkara noranai zabalduz zebillen gizona zan Antzueta eskale zarpilla. TAg Uzt 237. Gelditu ere gabe zebillen beti aruntza ta onuntza, atzealdetik bere kantuekin poza ta alaia ixuriz. Ib. 202.
azpiadiera-2.4
4. Lasaitasuna, lekuaren atsegiña, zelaietako alaia, orzkarbia, iturriko uraren murmurioa. "La amenidad de los campos." Berron Kijote 17.
azpisarrera-1
ALAI-ALAI .
(Forma con reduplicación intensiva). Muy alegre.
Len alai-alai ziran bijotzak / Tamalez oi dira jarri. Ib. 138.
azpisarrerakoSense-1.1
(Uso predicativo).
Oyan itzaltsuan sortzen diran urak / txor-txor alai-alai doaz ibaira. GMant Goi 41. Onezkero laister da emen zure emazte-gaia, Iñaxio, eta alai-alai itzegin bear diyozu. Moc Damu 30. Auteskun ori gaur ospatzen dot / Atsegintsu, alai-alai. Enb 125.
azpisarrera-2
ALAIEZKO.
De alegría.
Ordu barriak, goiza, / aaztuta itzi eban, / arin eta alaiezko / ta argizko t'oraindiko / lorazko abian. Gand Elorri 207.
azpisarrera-3
ALAIRIK.
(Estar, vivir, etc.) alegre.
Egazkada bat / ezin eginda, / zelan abestu / alairik? GMant Goi 94. Orra ze-gatik itxuraz aiñ alairik nabilkan. Lh Yol 26. Zorun-baratzan / Beti alairik bixi zaiteezan / Udabarriko txorijen gixan. Enb 203. Emen alairik / Nago begijok urten biarrik, / Gauza gustijak ikusi nairik. Ib. 202.
alai
<< alabaina 0 / 0 alaitasun >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper