Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beldurgarri.
sense-1
1. (V-gip, G-azp, BN-arb; VocCB , Dv, Hb, H), bildurgarri (V, G; Lar, , VocCB , Dv, Zam Voc), billurgarri (V-gip). Ref.: A (beldurgarri, bildurgarri); Etxba Eib (bildurgarrixa); Gte Erd 285; Elexp Berg (billurgarri).
(Adj.).Terrible, que causa miedo. "Espantable" Lar. "Temeroso, que causa miedo" Ib. "Formidable" y "terrible" Añ. " Beldurgarri-a (G), bildurgarri-a (V, G), temible, espantoso, pavoroso" VocCB . " Beldurgarri, redoutable" Dv. "Qui inspire de la crainte, terrible, effrayant, etc." H. "Terrible" y "temible" A. " Ikaragarria, izugarria, beldurgarria gertatu da (V-gip, G-azp, BN-arb)" Gte Erd 285. "Que da miedo, terrible" Elexp Berg. .
tradizioa
Tr. Empleado sobre todo en la tradición meridional, donde se documenta desde Mendiburu. Al Norte se encuentra en Harizmendi, Pouvreau, Prop y Xalbador. En DFrec hay 21 ejs. de beldurgarri y 5 de bildurgarri , todos ellos meridionales.

Iainko guztien gaineko, / Xoilla beldurgarria. Hm 60. Iujeak egun beldurgarri hartan kondena enazan amorea gatik. SP Phil 54 (He 56 ikharagarri). Zein beldurgarri den leku hau, [...], egiaki Iainkoa hemen da, eta eneakien. Ib. 97. Zein beldurgarria den Jangoikoa guri adirazteko, dio Eskritura santak. Mb IArg I 382. Musu okerra esatia da, begiraune gaisto ta bildurgarrija eukitia. Mg PAb 174. Ah kristaua! Zuk lo egiten dezu ames beldurgarri gabe konfesio ta komunio gaiztoak egiten dituzula? Mg CC 140. Ez dago bekatu beldurgarriagorik borondatezko ez ezagutze itxua baño. Ib. 105. Dakusaz uste baga bere albuan sugetzar, Dragoe ta beste piztija bildurgarri asko. Mg CO 31. O Jaun bildur-garria! nor zara Zu, ta nor nas ni?EL1 157. Onelako batzar nastuak bildurgarriak dira, onak ta angeruzkoak izan arren personak. Añ LoraS 190. Arimiaren arerijo nausija ta bildurgarrijena da geure gorputza. fB Ic III 264. Ekusen ze gatx bildurgarrijak, ze gatx ikaragarrijak, ze kalte eskergak etozan beragaitik. Astar II 118. Eztago arraijo bildurgarrijagorik gurasuen birao eta maldizinoia baño. Ib. 118. Ez da il bear izatea añ bildurgarria nola onen ondoren ikusteko gaudena. Echve OngiB 18. Geratuko zara demonio bat eginik. Ai au ikuskizun bildurgarrija. Ur MarIl 20. Dakus sartuten dala emakume eskerga, ezain, itxusi ta bildurgarri bat. Ib. 65. Erakusten digute, [...] zein bildurgarria dan gurasoai farra egitea. Lard 11. Jakin zazu ezik, izan zerala umildua bildurgarriya bezin ederra dan mirabe gazte batengandik. Bil 163. Euren ixiltasun itzaltzu eta beldurgarrija zan ezaugarririk ziurrena adierazoteko [...] ez zala izan euren gogokua. "Su austero y grave silencio" (1866). BBatzarN 239. Bere begi larritu izugarriakin amorratu baten begiratu beldurgarria egiten zuen. Arr GB 142. Irurogei ta bederatzi egunez peleatu ziran portizki, [...], asko sutunpe beldurgarri eta ontzidi aundiaren kontra. Zab Gabon 94. Badira mendi heietan ihizi gaitzak hala nola tigreak eta hartzak, auzo beldurgarriak. Prop 1882, 250. Alperrik dituzte arma beldurgarriyak artuko. EE 1883b, 553. Aldapan zear goruntza doaz arnas oska, / Atx arte eta erripa bildur garrietatik. AB AmaE 447s. Gerrari bildurgarriak. Ib. 5. Ekaitz izugarri bat beñgoan sortu, eta turmoi, jasa eta tximista bildurgarriak eraso zioten. Arr May 52. Ikusi eban gizon arpegi bildurgarrizko bat, bere eskuetan liburu bat eukana. Itz Azald 135 (cf. infra BELDURGARRIZKO). Ez da gauza ikaragarrizkoa ikustea zelan geisoa, [...], doian sakontasun bildurgarriruntz. Ib. 162.
( s. XX.) Beti da andi ta bildurgarria itxasoa. Ag Kr 61. Urte askotan eruan eban bixitza bat, irudimen azkarrenak asmau leikiana baño itxalagua ta bildurgarrijagua. Kk Ab I 49. Badoa aizea bezain usu gau bildurgarrian. Or Mi 99. Izugarrizko suge andi orietarik beldurgarriena kaskabel-duna eta zirauetan "coralillo" deitzen dutena. FIr 136. Gaitz orrek beñere artu zaituten guziok ongi dakizute zenbatetaraño dan beldurgarri. Ldi IL 29. Batpatean sortu dan odei beltzaren antzean, biozpean mozorro bildurgarria sortu zaio. TAg Uzt 27. Gerta zait, ostots bildurgarriz etxekoak oro / jeiki, baiña ni lo. Or Poem 530. Alegindu zen hizketa hain beldurgarri ez litzakean gai batera saiestera. Mde Pr 99. Puro bat patxaran erretzen ari dan gizonak, zer du bildurgarririk? NEtx Antz 104. Neguko itsasorateak dira bildurgarriago. Erkiag Arran 78. Gure Juanek igaro eban baiño gau bildurgarriagorik gitxitan igaro izan dogu, ziur. Bilbao IpuiB 105. Geiegi duk, Jauna, ene oneriztea; / bildurgarria duk, ezain, heriotzea. Arti MaldanB 210. Euliak dirala bide, gaitz bildurgarri bat sortzen zaio ango jendeari. Anab Aprika 44. Pesta aietan genbiltzala, beste amets trakets eta beldurgarri bat zetorren nere burura. Salav 108. Miragarriro antzaldatzen da, su, iize bildurgarri ta ur-iario biurturik. Ibiñ Virgil 116. Izan be, agintaritza ongillearentzat ez da bildurgarri, gaizkillearentzat baiño. Ker Rom 13, 3. Luzaz oraino ixuri nuen golkoan naukan uretik, / iduri uhar beldurgarri bat hedoi beltzenen barnetik. Xa Odol 321. Ikustaldi beldurgarri onek erabat irauzi zuan Santxo Panzaren kemena. "Cuya temerosa visión" . Berron Kijote 209. Ura Mikokolenbo beldurgarria da. "El temido Micocolembo" . Ib. 196. Alabainan, kargudunak ez dira beldurgarri ongia egiten denean. Bibl Rom 13, 3. Agindu bildurgarri arek egundoko izua sartu zigun. AZink 84. Gauzarik bildurgarriena bazan be, ezin itxi. Gerrika 23. Zauri beldurgarriak. Larre ArtzainE 142. Itsaso delako norbaitekin dabiltza beti zirika, atun-bila, eta Itsaso hori beldurgarria omen da eta maltzurra. MIH 310. Hemen ditugu, laster, lirain, bildurgarri, munduari hainbeste zihoakion ordu larri bateko egiazko borrokalariak. MEIG I 177.

v. tbn. VMg 33. Basarri 76. Bildurgarri: Zav Fab RIEV 1907, 542. Bil 163. Zait Sof 109. Vill Jaink 71. Etxabu Kontu 57. Ataño TxanKan 173. Zendoia 71.
azpiadiera-1.1
"Enorme. Jende pilla billurgarrixa etorri zan bertsotara " Elexp Berg. "Eztakik zelako etxe alia ein ddaben. Billurgarrixa" Ib.
Behin, bihotzeko harpidedun batek bidali zigun halako hitz-andana luze eta beldurgarria, idazpuru honexekin. MIH 140.
sense-2
2. (Sust.).Cosa que da miedo.
Osasuna eukan artian begitandu jakon ezeguala beretzat bildurgarririk. CrIc 32. Ez zala iñor zorionekua, bildurgarriren bat bijotzian daguan artian. Mg PAb 217. Andik ona publikatu da Pulpito askotan besteen bildurgarrirako. Mg CC 139. Ipui onek dio, gazte uzu, natu txar ta aziera gaiztokoak [...] iñoiz ere ezi ezin dirala. Zigorrada, agiraka ta beldurgarri guziak alperrak dirala. VMg 86. Zeruko sinisgarri andijen Zabalzaillia, Ereje guztien Lotsagarrija, pekatarijen Eznaagarrija, inpernubaren bildurgarrija, zuzenen Lagun seguruba. fB Ic II 285. Senidiak, auzuak ta ezagunak milla duda, milla ardura, ta milla bildurgarri esatia [...], konbentuban sartu ez dedin. fB Ic III 316s. Ardo on baten beldurgarria izpiritua da. Eta izpiritua beti pozoina. FIr 175. Berezko ikas-naia obe dala bortxazko bildurgarria baiño. Or Aitork 28. Erori zen gaua abereen gainean, / izotza berekin ekarririk soinean: / Espiritu guztien bildurgarria zen. Arti MaldanB 200. Len deabrua, etsaia, inpernua eta orrelako bildurgarriak umeari askotan esaten zitzaizkion. Insausti 233. Tartalo eta Basajaun itzalak ere umeen parragarritarako hobeak ziren beldurgarritarako baino. MEIG III 44.
azpiadiera-2.1
(Tema nudo, tras gen.).
Laster, emen geldituko nauk ankaz gora, ao-zabal, aundi ta txikien bildurgarri. NEtx Antz 103.
azpiadiera-2.1.1
(Tras tema nominal nudo).
Ori jarri biar da / txori-bildurgarri, / kobardia dalako / Anton Aranberri. Arrantz 37.
azpiadiera-2.2
" Billurgarrixak, los fantasmas (nocturnos)" Iz ArOñ. " Beste munduko genio, espíritu, manes ta olakoeri emen bildurgarrixak deituten iake " Gand Eusk 1956, 213n.
"Izugarriak" eta "pamerialak" eta olako beste-munduko bildurgarriak galduxe dira Euskalerrian. Or Eus 60n. Ama Birjiña argitu zanien emengo bildurgarri guztixek izkutau ziran. (V-gip). Gand Eusk 1956, 223. Lenengo zaata bat, geo argitasuna ta orduan pasau zan bildurgarrixa. Ib. 215.
sense-3
3.
(Adv.).
"Beldurra emateko moduan. Zuen mutikuak billurgarri zebitzen arbola puntan " Elexp Berg. .
azpiadiera-3.1
"Asko, ikaragarri. Ermua billurgarri asi da aspaldian " Elexp Berg. "Billurgarri jaten dau orrek" Ib.
azpisarrera-1
BELDURGARRIKO. Terrible, que da miedo.
Tximista gorria baizen ariñ joiazan ekatxaren aurrean ekatxak guraeban tokira, nai ta naizko dsaustada, gora bera ta joate bildurgarrikoan. Ag Kr 198.
azpisarrera-2
BELDURGARRIZKO. Terrible, que da miedo.
Noz itxi eban dana oso ikaratua, / Olandarren armada bildurgarrizkua. AB AmaE 98. Errege, zure izen goa [?] da / bildurgarrizko andia; / zuk egin dozu, zor eztozula / beti betiko zoria. "Rex tremendae majestatis" . Azc PB 29 (Ur PoBasc247 Errege zeñen itzaltasuna / Guztiz dan bildurgarrija). Aizearen indarrak, eroan ebazan bide luzean gora-goraka bildurgarrizko jira-bira neketsuetan. Ag AL 108. Beragandik iges egitea, suge bildurgarrizko bategandik legez. Itz Azald 137. Esetsi edo tentazinoe estu, luze eta bildurgarrizko bat irago izanik Santa Catalina Senakoak. Ib. 188. Ezta entzuten be niri ainbeste ames eragiteustien lamiña ta sorgiñen ipuñ itzal bildurgarrizkorik. Ag Kr 131. Isillik gengozan danok, bildurgarrizko ixilltasunean. Ib. 92. Zelan ixen leiteke Lanbreabeko errotako iñok, alango motz eta bildurgarrizko bat ezkongeitzat artzea? Akes Ipiñ 28. Beldurgarrizko gau zakar artan / aldendu ziran betiko. Basarri 104. Entzun egizuz sorgin zar onen / bildurgarrizko bi egi: / daukazun dana kenduko dautsut / eta kakuan eskegi. BEnb NereA 210. Beldurgarrizko arkaitz zar oiek. MMant 74. Bildurgarrizko triskantzak izan ziran. AZink 83.
azpisarrerakoSense-2.1
Enorme.
Au pentsatuta egiten ditut / bildurgarrizko traguak. Auspoa 39, 108. Beldurgarrizko lanak egin baditu ere, Aldaz txikia galtzalle da. Basarri 91. Egualdia oso txarra omen zegoan, eta beldurgarrizko lokatzetan barrena joan omen giñan. Salav 9.
beldurgarri
<< beldur 0 / 0 beldurtu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper