Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baliotsu.
sense-1
(V, G ap. A; Lar, Añ, Hb).
Valioso, precioso. "Precioso" Lar y Añ. "Quantioso" y "valioso" Añ. v. BALIOZKO, baliodun, balios.
Tr. Se documenta por primera vez en Etcheberri de Ziburu, aunque no volvemos a encontrarlo al Norte, si exceptuamos algún autor moderno. Parece que su uso baja notablemente en las primeras décadas del s. XX, si bien vuelve a utilizarse a partir de 1950. En CrIc encontramos en alguna ocasión baliosu (<valiosubenac> 135), tal vez por baliotsu. En DFrec hay 25 ejs., meridionales.
Ofrendatu darotzugu haren lohi saindua, / bai halaber presentatu odol baliotsua. EZ Man II 51. Bere odol garbi, preziotsu, baliotsuaren irabaziak eta merezimenduak guganatzeko. Ub 192. Zer egin ez daroa gauza balijotsuren bat galdu jakonak? Mg CO 33. Adoretan zaitut neure Jesusaren Odol baliotsua. Añ EL1 112. Da au eguneango lan bat guztiz erraza, baña txito baliotsua. Añ LoraS 120. Ezta, ez, Indietako bazterretan arkitzen zillar, urre edo diamanteen meatze aiñ aberats, aiñ ugari ta baliotsurik, nola dan guri gure Jaun onak egun oroko lanetan utzi digun meatzea. AA III 363. Jesusen neke-oñazeak izan zirala neurririk gabe baliotsuak eta bekatu guztien zorra ateratzeko diña ezezik, askoz geiago. AA I 295. Erakutsi dagijeezula guraso guztiai eureen seme alabaak Zerurako azteko jakiturija baliotsuba. fB Ic I app. 30. Urrin errijetati nos baitakoren baten agertuten da alako joija, edo margarita balijotsuba. fB Ic II 284. Zure eskuak egongo dira apaindurik arri balijotsu eta diamantiakaz. Ur MarIl 61. Eliz gizonak ere beren janzi berezi txit baliotsuak zituzten. Lard 84. Orra emen zelan munduko gauzarik balijotsuenak zor jakezan aberetxu batzubei. Ur Dial 22 (It baliosoenak, Dv baliosenak, Ip baliusenak). Urreturik eguana urrez eta arri baliojotsuz eta perlaz. Ur Apoc (V) 18, 16 (Ur (G) arri baliotsuz; TB, Dv, Echn arri baliosez, Ol istarriz). Ez dabe iñoz isuri biar euren odol balijotsuaren tanta bakar bat. (1854). BBatzarN 173. Jetxi zan errira, berak maitatzen zuan gauzarik baliotsuena besoetan zuala. Zab Gabon 93s. Zeruan ta lurrian dan aberastasunik baliotsuena. Bv AsL 82. Jesukristo Jangoiko ta gizon egiazkoaren pasio ta eriotze soll baliotsua dela medio. Legaz 66. Eskuturretako baliotsuak. A BGuzur 142.
(s. XX) Zer zan, ordea, nere egarriarentzat, edontzi baliotsu aien betetzaillea? Or Aitork 109. Urrea ta soineko birjosia baño baliotsuagoa iduriko zaizu. Or in Zait Plat 155. Arazo onetan oker jokatuko ba nu, eman zaidan baliotsuena ondatuko nuke: aukeramena. Txill Let 123. Gure lurreko irudietan / baliotsuen zu izan, / Jakintsu danak ala diote / jendeak sinistu dezan. Basarri 7. Kaltea ezezik, laguntzarik baliotsuena eldu zaio gaur eguneon Jainko-fedeari alde ortatik. Vill Jaink 116. Elizako urrats guziak hain baliotsuak izanik, hizkuntzari ere balioa emaiten zaio. Xa Odol 239. Berinki-koxkor batzuk zekarzkian esku-muturretan ta Ekialdeko bitxi baliotsuak iruditu zitzaizkion. Berron Kijote 179. Orduko arraiñik baliotsuena barbariña izaten
zan. Etxabu Kontu 127. [Perla] bat oso baliotsua aurkitzen duelarik, joan, bere gauza guztiak saldu eta hura erosten du. IBe Mt 13, 46 (Lç, Ip, SalabBN prezio handitako, Ur, Ker balio aundiko, Hual anitx baliotako, TB, Leon balios, Arriand bikain). Urrea zenbat eta astunago baliotsuago. MIH 139. Munduan den ondasunik baliotsuena. MEIG III 88.
Precioso, de gran belleza.
Eriotzatik libratu zuenaren billa itzultzen ditu begiak neskatx gazte baliotsuak. "La preciosa joven". Otag EE 1882c, 511.
baliotsu
<< baliotasun 0 / 0 baltsamu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper