OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ateraldi.
sense-1
1. (G, L ap. A ; -th- Hb, Dv, H), atera-aldi, ataraldi (V-gip, B ap. A ).
Salida.
Elizako gauzak artu ta fededun onen gisan ateratzen bagara, geren ater-aldian Elizaren aldetik esanen zaiku. Mb IArg I 381. Aldi orietan ta Jesus sakramentatu beraren erietarako ater-aldietan guk egin bear duguna da. Ib. 391. Mahomet aurkhitu zen zortzi gudu handitan; egin zituen, berak edo bere Yeneralez, berrogoita hamar athera aldi. Hb Egia 82. Uholde haren erdian [...] arkha barnetik athera-aldi bakhar zonbeit egin baititake. Prop 1896, 107. Jesusen amabi apostoluak lenengo ateraldi egin eta itzultzean, Jesusek artu zittuan berekin. Inza Azalp 124. Ateraldi edo promenadatik apez geiak ützültzen zirelarik. Const 21. Bere ziloan egonez ere [...], gauaz, herrestaka egiten zituen atheraldi batzu. Barb Leg 137. Lau atera-aldi egin zitun Santa Kruzek gerrara. Or SCruz 29. Gerrara atera-aldia. Ib. 29. Yesusek Yerusalemen egin bear zuen ateraldiaz edo ateratzeaz. Ir YKBiz 242. Mattin, espatsu ta egonezin zegon Engraziren ateralditan oarturik. Berak lortu nai zun emakumea beste baten eskuko zebillen. Etxde JJ 138. Baño arratsalde artan zegoan amorratuta zegoala, ateraldi batean zapaldu egin zuan mamorro iguingarria. Anab Poli 31. Atheraldi eder bat. "Excursion" . Gazte 1958, 8. Etxea, etxeko lanak, igandetako atheraldi hori elizarat, horra hunen bizia. Larz Senper 44. Olako ateraldi bat egin da goizerako beren lekuan lotan. BBarand 25. Bi multzo haunditan erdizkatuak ginen ateraldi horietako. Larre ArtzainE 124.
azpiadiera-1.1
Hortik txürülak lagunduko ditu Satanen dantzak, eta bertze musika-tresnek gaineratiko aireak oro, bereziki "aux champs" girixtinoen sar eta atera-aldientzat.Lf in Casve SGrazi 11.
sense-2
2. (V-gip, G, AN-gip-5vill, L, BN-lab-arb; Dv (-th-), H), atraldi (B) Ref.: A; Gte Erd 4, 37; Izeta BHizt2 (atraldi) .
Salida ingeniosa. "Saillie d'esprit" Dv. "Saillie" H. " Orrek egiten ditu(e)n ateraldiak! (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill, BN-lab-arb), zu atxemateko ateraldia da (BN-lab)" Gte Erd 37. " Orrek atraldi ederrak tu " Izeta BHizt2. .
Sofia Begirungarriak irhi egin zioen athera-aldi horri. Birjin 541. Ez du nihork erran nola atzeman zuten athera aldi hori. Hb Egia 3. Zer diozue atsoaren atheraldiaz? Ib. 145. Batek irri, bertzeak irri. Ez gutienik Jaun bikarioak, jakin zuenean Mañexen ateraldia. HU Aurp 163. Aditzekoak ziren haren ateraldi batzu. Ib. 177. Bakharrik gure buru harroari bazariozkon bere athera-aldi batzutarik. Lander EEs 1912, 162. Bere ateraldi irritsu ta jakiñenak. Muj PAm 5. Orduan maiz arrituko gera bere ateraldi zorrotzakin. Etxeg ( in Muj PAm 29 ). Eta an inguruko lagun guziak ao batez, eder iritzi zioten buruzagiaren ateraldiari. "Observación aguda" . Mok 11. Nehor gutik lezaguken pollikiago khonda gure bertsularien atheraldi pollit bat. Ox 201. Onezaz itsuak ateratan ebazan ateraldi politak. Or Tormes 31. Barre egiten neutson bere ataraldi ta ekanduakaitik. Ib. 95. Ateraldi arek mututuko zuan. Anab Usauri 32. Pertsulariak anartean yendeari irri eginarazten beren ateraldi urragarriekin. Zub 116. Ateraldi ona! TP Kattalin 191. Una emen bertze ateraldi bat. FIr 157. Atheraldi gotorra! Irriño bat jauzarazten dauku bertze bazkaltiarrei. JE Ber 30. Bertsotan atera zaik. Orrelako ateraldiak jaun oiei atsegin izaten zaizkiotek. Lab EEguna 95. Irri naikorik eragin zien / bere ateraldiekin. Or Eus 237. Ateraldi zorrotzak bururatzen zaizkio. TAg Y 1933, 25. Pakean utzitzen zioten mutilkoak aren ateraldi gaiztoen bildurrez. TAg Uzt 65. Ez litazke Larronde zenaren ateraldi batzu galtzerat utzi behar. Zerb Azk 79. Ola eten eta urratu zuan bertsolariak tentsio triste ura bere ateraldi humorezko arekin. Lek SClar 142. Arrazoi mardulik edo ateraldi irritsurik izaten zutenean. Etxde JJ 176. Iñurrietan ateraldiak / beti oi dituk berdiñak. (In SM Zirik 96 ). Gizon bizkorren ateraldi ta zirto ederrak. Zait Plat 99. Irri-solasa alde bat, badu mamia ateraldi onek. Vill Jaink 50. Behin baino gehiagotan ateraldi hau entzuna zuen Japonesen ahotik: "Europanoen erlijionea balinbada bakarrik egia, Xinak ez ezagutzea nola izan ditake?". "Propos" . Ardoy SFran 243. Neri gustatu egin zitzaidan oiartzuarraren ateraldi ori. Uzt Sas 181. Hau biziki jostagina zen eta bazituen ateraldi pollitak. Xa Odol 51. Beren bertso ta ateraldiekin umore on ugari zabalduaz. Ataño TxanKan 17. Beste bat oso txistosoa, gurekin askotan aritu zan lanean, da bazituan ateraldi-klase oiek. JAzpiroz 106. Bazituan ateraldi par-eragille oso atxadakoak. AZink 163. Hauxe kondatzen zuen, ez dakit noren ateraldia. Larre ArtzainE 242. Bada oraindik haren ateraldi eta erantzunak gogoan dituenik Errenterian. MIH 367.
azpiadiera-2.1
+ athealdi. (En sdo. peyorativo). Ocurrencia, salida extravagante. " Ori da ateraldia! (G-goi-azp, AN-gip), ori ere badugu? (G-goi-azp, AN-gip)" Gte Erd 169. v. aterakeria.
Zerbeit galdetzen badiozute, nolako athealdi zozoak egiten darozkitzuten, eta laster ezagutua dugu osoki zoratuak direla. Prop 1891, 208. Eta zinez nahi dautazue niri erran; gure ahal guzia egin dugula guk beti orai arte? hauk [=hau duk] ateraldia! HU Zez 138. Ara berriz ateraldia! Eztezula nai, Santos, eztei-aparian ollorik jartzia? Urruz Zer 69. Berritz krak gelditzen da predikaria [...]. Zer egin orai? Nola antola eskuarazko atheraldia? Zerb Ipuinak 665. Hauxe da atheraldi erhoa! JE Ber 80. Oiek dituk ateraldiak ditukanak! Sabiag Y 1933, 423. Batek esan zidanan: Zerua ez da neretzat osotara zeru, senarra ikusi bear ez badut. --Ori duk ateraldia! Or QA 98. Bentaria besarkatuaz, aiñ itxura-gabeko ateraldiak esan zizkion bere zaldun-armatzearen mesedeagatik eskerrak emanaz ta, eziñ asmatu leike nolaz esan ere. "Le dijo cosas tan extrañas" . Berron Kijote 56. Nik ez dut inondik ere uste [...] zinetan eta benetan hartzen zituela Larramendik honelako ateraldiak. MEIG V 99.
azpiadiera-2.2
Salida, ocurrencia, acción inopinada.
Mutill ergelari belarrondoko bat emanaz, lurrera iaurti edo bota du [...]. Neskatx onen ateraldia erri guztiak ontzat eman du. JBDei 1919, 278s. Alabarekin izan det naigabe aundia. Nere ateraldia ez zaio ondo iruditu, noski. Lab EEguna 103.
azpiadiera-2.3
Afirmación; dicho, sentencia.
Oroitu zan Doña Maria landarea landatzera erakarri izan zeban maizterraren atera-aldiaz, eta esan zion Irizarri. Izt C 164. Xoratua atxikitzen du bere solhas maithagarriez, bere atheraldi arrai eta izpiritutsuez. Laph 208. Haren mintzaire garbiak, haren solhas ederrek, haren atheraldi zuzenek, goraki zioten ez zela peregrin hura hala hulako jendetarik. Ib. 53. Itxumustuko ateraldi ta arrazoi-modu berri ta mee ustekabeko arekin izutu-txamarra geratu zan Ignaziyo. 'Manera de argüir y estrechar' . Aran SIgn 59s. Garaiturik aien berezko ateraldi ta erasoak eta arrazoi-iduri hura. Ib. 86. Ikusten eztezu, [...] oriek beti oi dituen ateraldi batzuek baño eztirala? Arr May 181. Aspaldian ikusten zuten guziek, gizon jakintsun handi ala gutarteko edozoin, oro xoraturik zauden [Aita Saindu] haren ateraldi on, zuhur, biotz altxagarriei. HU Aurp 133. Zernahi ateraldi tzar, bai buruz-buru, bai beren kideko kazetetan eman. Ib. 122. Beraz ez prantzitarrak, [...] ezpada euskaldunak asmatuko zuten nolerebait [...]. Nere ateraldi au obeto sinistarazitzen da ikusiyarekin Tolosa biyak berezitubak daudela prantzitarrentzat. BPrad EEs 1913, 214. Irakurri nai ez ba-dituzu ere, etzazula beintzat agirian esan. Orrelako ateraldiak ez datoz ongi gure arteko pakerako, ta, ondoz, euskeraren onerako ere. Ldi IL 112. Atheraldi luze horren ondotik, berriz ere ukhumilako alimale bat. Lf Murtuts 13. Eskualdun fededun? Noraino da egia atheraldi hori? Herr 29-9-1955 (ap. DRA ). Zer nahi den --bukatu zuen Gastonek ateraldi bertutetsu horren ondoan--, horra ezkutapen bat argitaraturik. Mde Pr 181. Bazirudien izebaren ateraldi gehienak "Ez egin" hitzekin hasten zirela, eta kasik haurren ateraldi guztiak "Zergatik?" hitzarekin hasten ziren. "Remarks" . Ib. 83. Pertsuzale batzuek atera daukute ez duela rimak inportantziarik haundiena pertsu batean [...]. Behar bada, pertsulari batzuek ere atseginekin entzun dute ateraldi hori. Xa Odol 58.
sense-3
3. "(V, G), extracción" A.
Entzutea danez, Ipiñeburuko etzalde baten, ateraldi baten zazpi mille langa edo trabez atara eudiezan. Akes Ipiñ 24.
sense-4
4. " Ateraldi, edición; édition, réimpression" Eusk 1919-20 (II), 91. v. argitaraldi.
Beraren bigarren ateraldi bat argitaratu da 1920'an, "Junta de Cultura Vasca" delakoaren artaz Bilbon, "Bilbaina de Artes Gráficas" irarkolan. Eusk 1919-20 (I) 31.
ateraldi
<< atera 0 / 0 aterarazi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper