OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
azote.
tradizioa
Tr. Atestiguado ya en Leiçarraga; a partir de mediados del s. XIX su uso va disminuyendo, y apenas se emplea en el s. XX.
sense-1
1. (Lcc, SP, Deen I 494 (assotia), Urt IV 16, Ht VocGr 364, VP , Lar, , Arch VocGr, Gèze, Dv, H, Lrq).
Látigo, azote. "Fouet" SP, Arch VocGr, Gèze, Dv, H. "Disciplina" VP 41r. "Azote" Lar. "Azotar, jo azoteaz " . " Azote /asóte/, fouet" Lrq. v. azorria, zigor.
Eta eginik azote bat khordatoz, guziak egotz zitzan tenpletik. Io 2, 15. Merkatariak zituen / gauza saltzen aurkhitu, / azote batez zituen / guztiak handik khasatu. EZ Noel 89. Gorputz guztia zioten / azoteez larrutu. Ib. 96. Zeren zer hoben du azoteak? Zer kulpa du borreroak? Ax 304 (V 202). Ifernuko su hura Iainkoaren iustiziaren borreroa, azotea eta muthila da. Ib. 582 (V 374). Ziguluak (zeinegaz eta lotuten dan gerriti Sazerdotea) erakusten deusku azoteak zeinzukaz azotadu ebeen Kristo gure Iauna. Cap 138. Azoteak, prest zarete / Jesusen zehatzera. 82. Egin izan zuen azote bat bezala kordelez. He Io 2, 15 (HeH azoteska). Ikhusten baditutzu armak, azoteak, sokak edo khordak, aranzeak edo elhorriak, seskak, itzeak, martilluak. He Gudu 134. Nik zehaturen zaituztet burdinezko puntak dituzten azoteekin. Lg I 340. Manatu zuen yazartzeaz azoteekin Jesusen gorphutzari. Lg II 272. Eta egin-zueláik azote gisa-bat kordeles, guziák bota-zitue tenplotik. LE Io 2, 15 (EvS azote). Bazian azote bat / hirur kintale pezürik; / harez porrokatü zian / Aygalon bertarik. Xarlem 1498. Aserratu zan Jerusalengo Tenploan saldu erosiak egiten zituanaen kontra: eta azote batekin andik atera, eta bota zituan. Gco II 47. Eta emakumeak erabiltzen ziran kalez kale asto gañean, eta borreroak azotearekin zeatzen zituan. AA I 570. Ainbesteraño aserratu zitzaion, non egin zuan azote bat, eta onekin aienatu zituan Elizatik. Ib. 528. Zilizioz, lizifrinez, burdinazko azotez bere gorphutzak sarraskitzen. Dh 172. Azote gogorrak eskuban zitubala. JJMg BasEsc 224. Soka thipi batzuez azote bat eginik. TB Io 2, 15 (Dv azotea bezalako bat ). Sofritzen ditu suplizio suerte guziak, azotea, arrantzeak, itzeak, gurutzea, heriotzea. Jaur 152. Suge hotzak gogortu bat / Hartu zuen azotetzat: / Berea galdu baitzuen, / Gerritik erori nola zitzaioen. Gy 318. Higan zen Erromarat enperadorea, / Odolez gorritua bere azotea. Hb Esk 33. Nausiak ethortzen dire azote bedera eskuan. Laph 113. Eta bere gorphutza azoteaz joiten omen baitu. Ib. 195. Gizonen arbuioek aserik Jainkoa, / Bere azotearen higitzera doha. Zby RIEV 1908, 289. Beren ezpatak azote batzu bezala derabilzkatela. Ox 61. Soka zonbeitekin halako azote bat eginik. Leon Io 2, 15 (Ol zartallu, IBk zigor). Zoin gizonek ez du on, artetan bederen, bereziki hezi aintzin, azotearen klaska? Ardoy SFran 324 (v. AZOTE-KLASKA).
azpiadiera-1.1
Azotea mintzaraz. . "Faire l'important, se vanter." Hb GH 1929, 90.
sense-2
2. (Lcc, Urt, Dv, H).
Latigazo; castigo. "Azotes, azoteak " Lcc. " Azotea ematen darot " Urt IV 16. "(Fig.), correction, punition. En esp. azote " Dv. "Châtiment" H.
Purgatorioan direnek handi tuzte nekeak, / Eta pena zor tuztenen berdiñak azoteak. EZ Man I 120. Linboa da orijinal faltaren azotea, / Adamen ganik gurera egiten du bidea. Ib. 126. Azotera kondemnatu / zuen arroñ batean. EZ Noel 96. Ohoiñari ere ebastera dohanean, gogoratzen zaika, eskuak iratxeki badiatzote, gutienean bereak emanen derautzatela, azotea izanen duela. Ax 72s (V 48). Guti da zuk hitzak batzutan pairatzea, azote bortitzik ezin oraino paira dezakezunaz geroztik. SP Imit III 46, 1 (Ch tormenta). Penak eta azoteak igortzen baderauzkigu ere plazerki hartu behar tugu. SP Imit II 10, 5. Eta bihurtzatzu zure koleraren azoteak, gure faltek gure gaiñera thiratu dituztenak. 55. Eta ardürenik Jinkoak bekhatü maradikatü haur gaztigatzen dü bere azote garratzenez. Bp I 97. Zeren gosia, agorreria, eta hilzia jentetan eta aberetan algarri ardüra jarraikiten direnak, baitira Jinkoaren azotiak. Bp II 60. Bigarren Misterio Jaungoikoen Semeak kolunan artu zituzan azoteena. Urqz 50. Pairatu izan dituzte eskarnioak eta azoteak. He He 11, 36. Egun artako testimonio, afrenta, burla, kolpe, bofetada, azote, koroa ta burlazko Erregerearen soñekoa. Cb Eg III 307. Nola Euskalerrietan, umeen aziera ona, ta bear dan Dotrinarik izango da, baldin Euskera ondatzeko alegiñ guziak egiten badira, ta gure mutiltxo edo aurrai bildur ta azoteakin, Euskeraz itzegitea eragozten bazaie? Cb EBO 17. Aren aurrean belauniko, ta odolezko azoteakin bere burua urratzen zuen. Cb Just 128. Ene Jinkoa, besarkatzen düt zure akadoiaren azotia, ene bekhatiek merexi ziena. Egiat 160. Pilatosen etxean eraman zituan azoteak gure Jaunak. Ub 88. Ifernuan behar tuk azoteak. Iraultza 27. Beti daukee gogua azote edo makillakadetan. Mg CO 50. Bildurten dau azote edo agirakiak. Ib. 50. Bost milla azote artu zituan gure bekatuakaitik. EL1 221. Emon eutsezan bost milla eun ta berrogeta amabost azote erruki bageak. Ib. 212. Gugatik eroan zituan azote gogor erruki bageak. LoraS 92. Eun azote, eta urte betean deserriturik bizitzeko penaren azpian. AA II 145. Esan bezee eman ziozkeen azoteak, arantzazko koroak eta gurutzeko eriotzak. AA III 470. Lagun seguruba, bide oneko guztien biztugarrija ta espirituba, ta txarreko guztien azotia. fB Ic II 285. Santuben barubak, ixiltasuna, ortoztasuna, latztasuna, azotiak ta gorputzaren penagarrijak. Ib. 296. Sentietan dogu geure bijotzian artu zituzan azote eta zaurijen errukija. Astar II 47. Emoten deuskuzan azote onekaz sartu gura gaituz zeruko erreinurako bidian. Ib. 259. Izan bedi ene izpirituaren sosegua, etsai guzien azotea. CatLuz 39. Azote, baru, eta nekegarrijen lekuan, billatu ditut atsegiñak, ereguak eta gozotasunak. Ur MarIl 64. Lege gabeko yende nihoiz ikusiak, / Azote izigarri Yaunak egorriak. Hb Esk 45. Uste zuten ain azote farragarriak artutako gizonak etzirala benturatuko lege berri bat erakustera. Lard 487. Au ikusita, Tribunoak agindu zuen gazteluan sartzeko eta azoteak emateko. Ib. 523. Eta hoik guziak seguratzen ziotzaten ungi zabiltzanei, hala nola gosete, agorte, azote, izurrite eta gerlak, gaizki zabiltzanei. Hb Egia 9. Badire gogorrarena egiten dutenak azken oreneraino. Yainkoaren azote bat izaten da hori. Ib. 14. Nere hoben guzien penitentzia eta hekiei dohakioten azoteak bi besoez besarkaturen ditut. Dv LEd 84. Bost milla ta geiago / azote lenbizi, / alako martiriorik / ez du iñork ikusi. Xe 356. Armada harren aintzindariak deitzen zuen bere burua Jainkoaren azotea, eta hura zen Atila. Jnn SBi 73. Lotuta eta azoteak artzen. Ag Serm 176. Jesusek pilleriai lotu-te, padezitu zituen azotiak. CatUlz 61. Bost milla azote eta geiago. Balad 238. Behozu othoi Jainkoaren oneziari eta ez haren azoteari. Larz Senper 36. Patioko zutabeari lotu-ta berreun azotetik gora eman zizkiola bere zaldiaren gida-edeekin. Berron Kijote 169.
v. tbn. Harb 325. Tt Arima 100. Oe 157. Bordel 184. Jnn SBi 46.
azpisarrera-1
AZOTE-HEDE. Látigo.
Mendirik mendi ta ibarrik ibar ibilli oi ziran neska aietakoak garbitasuna soiñean beren abere motel, azote-ede ta guzi. Berron Kijote 108.
azpisarrera-2
AZOTE-KLAKAKO. Latigazo.
Bainan oihu, arruden burrunba, eta azote klakakoen gatik, beren tokian egon zen usoa. Hb Egia 17.
azpisarrera-3
AZOTE-KLASKA. "(Coup de) fouet, azote klaska" Foix.
Azote klaska entzunik, / pindarretan sudurra, / Haizea bezain zalua / baderama lasterra. Etcham 66.
azpisarrera-4
AZOTE-KOLPE, AZOTE-KOLPU. Latigazo.
Soldaduek zure gorputz sakratua azote kolpez desegin eta larrutu bait zuten. Mat 198. Azote kolpe hutsez larruturik zathitua. Ib. 214. Azote kolpeak pairatzera ni prestatua nago. Harb 329. Azote kolpez zaurthurik, / Odolez uholdea / Ikhusi du gorputzetik / zariola semea. Arg DevB 225. Gero berriz bihurtu zuten Pilatus gana, zeina porroka arazi baitzuen azote kolpez. CatLav 391. (V 188) Zeren ene gaizki eginak gaztigü gabe eztütüzün eitzi; bena azote kolpü garratzez xehekatü naizün. Mst III 50, 5. Horra non daramaten ohoin bat bezala amarratua, azote kolpez guzia zauriztatua. Lg II 277. Afrontuz eta laidoz sasiatua, azote kolpez larrutua. Brtc 135. Herodeseganik Pilatüsegana ützüli zinen, zuiñek krüdelki azote kolpüz phorrokarazi beitzüntian. UskLiB 38. Azote kolpü garratzez. Ip Imit III 50, 5.
azpisarrera-5
AZOTE-KOLPEKA (Urt IV 16). A latigazos. v. AZOTE-UKALDIKA.
Eta suplizioko lekhura goatean, Gurutzea garraiatzera, azote kolpeka, bortxatua. He Gudu 144.
azpisarrera-6
AZOTE-UKALDI. Golpe de azote, latigazo. v. azotekaldi.
Bost edo sei mila azote ukhaldi rezebitu. Tt Onsa 114. Nai-gabe, kezka, neke, azot-ukaldi, ille-tira, odol-isurtze. Mb OtGai 9, 41. Borz milla eun ta amaborz azotukaldi Agredako Benerableak diones. LE-Fag. Entzun zituzten azote ukhaldi hekien zartak edo klaskak. Jnn SBi 29. Zer othe zion galdetzen azote ukhaldi ikharagarri harren bidez. Ib. 91.
azpisarrera-7
AZOTE-UKALDIKA. A latigazos. v. AZOTE-KOLPEKA.
Manatu zuen beraz jo eta fundi zezatela azote eta makhila ukhaldika. Jnn SBi 134. Azote ukhaldika odol hustu zuten. Ib. 29. Jesus, azote-ukaldika ezarri zintugun dena karramaska. SoEg Herr 19-12-1957, 1. Eta bere bizkarrari azote ukaldika jo eta jo, odoleraino... Ardoy SFran 188.
azpisarrera-8
AZOTEZ (Urt IV 16). A latigazos, a golpe de látigo.
Batzuek azotez mallatuak. Lar SermAzc 50. Bost orzekoz langille batek bere alorra diña azotez oriek nere bizkarra urratzea. Mb IArg I 152. Barau, ta azotez bere gorputz inozentea desegiten zuen. Cb Just 102. Kristo baten aurrean bere burua azotez puskatzen ikusi zuen. Ib. 42. Zeatzen, eta urratzen due azotez. AA I 520. Espalda azotez edegijak. JJMg BasEsc 5. Azotez galdu ezkero / geure Yesus laztana, / kondenau dau Pilatosek / krutze baten iltzera. EL2 188. Kurutze orretan zeure gorputz biguna, ederra, garbija, ta Jaungoikozkua arantzaz, ta ultzez zulotuta, kolpez zaurituta, azotez eratzita. fB Olg 4. Pillare bati lotuta, azotez zeatu zuten. Lard 454. Errukirik gabe narrugorritu ta azotez edo irizillez zeatu zezala mutill koskor guzien aurrean. Aran SIgn 50. Azotez ebaki ta intzi bat gabe / artu zuen pazientziya. Xe 323. Laster topo ta bide jo zuten zaldizko etsaiakin. Ebaki zituen oek azotez ta makilaz. Bv AsL 216.
azpisarrera-9
AZOTEZKO. De latigazos.
Batzarrean egin nai izan zitzaien azotezko isekak etzien beren ikasleetatik bat-bakarra ere kendu. Lard 488.
azote
<< azken 0 / 0 azpi >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper