Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
babes.
tradizioa
tradizioa
Tr. Aparte de un ej. (paubes ) en Harizmendi, se documenta en autores guipuzcoanos desde mediados del s. XIX; en el s. XX aumenta su uso, y se extiende a algunos vizcaínos, y a algún septentrional como Xalbador. En DFrec hay 100 ejs., 2 septentrionales.
etimologikoa
Etim. v. DCECH s.v. pavés .
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (G; vEys, H), babesa, babeza (det. H), pabeza (SPH), paubes (H). Ref.: A; A Apend; Arin AEF 1927, 3.
Protección, defensa; refugio. " Pabeza, soutien, appui. Pabeza handia zaizkit, vous m'êtes un grand appui. Pabeza zaitut, je vous ai pour appui. Pabeza handiak galdua nago, j'ai perdu mes grands appuis" SP. " Babeza, id. babesa (V, G), id. pabeza, paubesa (L), soutien, protection, défense. Umeak dituzte habe bai paubes aldaketan, ils ont leurs enfants pour soutiens et protecteurs autour à leur côté (Hm) [aunque la cita es errónea, q.v.]" H. "(Gc), protección, amparo" A. "(Gc), escondrijo" Ib. "Sitio resguardado" Arin AEF 1927, 3. vEys trae babese, inferido erróneamente a partir de Persiako erregearen babesean. Cf. IC 74: "[de las armas que usaban los vizcaínos] los escudos eran babeses". Cf. VocNav: "Pabeses, listones colocados entre las vigas para construir los pisos de las casas y dispuestos en curva formando el borde de la bovedilla [San Martin de Unx]". Cf. pabese.
Ume hek dituzte iabe / Bai paubes aldaketan. Hm 142. Gipuzkoako mendi goitituen babesa zenbaterañokoa dan ez da bear bezala ezagutzen begiratu batean. Izt C 32s. Bertako biztanleak makurka ta iskintxoka bazterrik bazter zulokuntza ta babesak arrapaturik. Ib. 330. Eliza bi pareta edo murru lodirekin inguratua zan, Antoniaren gaztelua babes zuela. Lard 545. Bere Izen Santua goratzeko ta azaltzeko, bere Esposa Elizaren ondra ta babesa berri irmerako, eta eziñ konta al anima salbatzeko. Aran SIgn 30. Ezertako ezta gauza, ia ezta aulkitik jaikitzen, eztu etxetik iñora ertetzen. Nola? Zertara? Non etxean beste babes? Non aukera geiago? Ag G 374. Ez baida umearentzat amaren magala baño babes oberik. ArgiDL 107. Jauna, ez deiezu zure babesa ukatu. Ib. 70. Pekatarien babesa. "Refugium peccatorum" . Ib. 115. Ikus, itzala ta babesa ditun zunzuna. Or Mi 106. Tolesgientzat zara maitasun abija, / Obendijentzat barriz babes-maitekorra. Laux BBa 24. Alargun eta umezurtzen babesa ixatian eta euren aldez garbi jokatzian. Otx 100. Ar berberak arki ditek igan babes alaia. Ldi BB 100. Dioten Prantzi-muga, zitala, alaena! / amaika gaiztagiñek babes ar dutena. Or Eus 249. Ontziak datortz aizearen igesi, babesaren billa. TAg Uzt 43. Bizitza guztian odol-jario ibilli etzedin, bildu zan lekaimetxeko babesera. Ib. 315. Gizarte-laguntza eta beartsuendako babesa. EAEg 10-10-1936, 12. Leze bat emen, utzirik ango / babes ain goxo maitea! EA OlBe 9. Gero amilduko banaiz ere / txapalda loretsu baten / babesa orain arki detanez / nere barru jairik onen! Ib. 108. Ikusten duzun Kereon orrek, nere alabak kataskan arrapatu ta eraman dizkit, nere babesa bakarra. Zait Sof 132. Zuretzat babeskin eta aiztamakil arrotzak baño babesa garaiagoa izango baita. Ib. 149. Betorkit, o bai, ordu onean / zure gozo ta babesa, / azkeneraño eraman zadan / nere pasio nekeza! SMitx Aranz 132. Bi alki artuta itxas ertzeko babes batean exeri ziran. JAIraz Bizia 22. Aritzak eta pagoak gaztetan babesa nai dute. Munita 96. Baña gurasoen babesik gabe bildur nauk okerreratuko ez ote dekan. Etxde AlosT 21s. Alakotan, aitona etxean bazan, onengana korrika joaten ziran babes billa. Etxde JJ 99. Ala litzake, esaterako, armaren berri ez dakinak, bataren ordez bestea iaztea: zango-babesa buruan edo buru-babesa zangoan. Or Aitork 64. Etxean aña babes iñun ez. EgutAr 1956. (ap. DRA) Babes ta aterpe billa doan eskalearen irudira. Erkiag Arran 94. Kaieko babesa utzirik. Ib. 78. Zure babesik gabe / ez daukat bizirik. BEnb NereA 265. Leiala, zintzoa, nekatzen ez aizena, igeslarien babes eta aterpea. Anab Poli 70. Behar dut babesa. Arti MaldanB 224. Edozein ordenak ba-ditu bere esiak, gordegarriak eta babesak. Vill Jaink 103. Bera da zeruko atea, gaixoen osasuna, pekatarien babesa. MAtx Gazt 101. Beti billatu oi ditute [erla-kumeak] ur gardenak eta babes ostotsuak. Ibiñ Virgil 108. Norbaiten babes billa saiatu bear izan degu, ta zerbaiten laguntza usteak, aurrera eragin digu. NEtx LBB 7. Baserriak ta txabolak ditu [euskerak] . / guzizko babes goxuak. Olea 37. An utzi zuten basarria ta / lengo etxien babesa. Uzt Sas 121. Laguntza ta babesa opa dezaion ekitera dijoan larri-une estu artan. Berron Kijote 146. Eta ez du esan nai onek Jainkoaren babesa alde batera utzi bear dutenik. Ib. 146. Maiz galdu dira hitz-hasteko bokalak zenbait hizkuntzatan, babesik gabe zeudenean. MEIG VII 99.
v. tbn. MMant 80. Ayesta 42.
azpiadiera-1.1.1
Garantía.
Aurrerapen onen babes edo garantitzat, Etxabe ta Lagak alkartean ditudan alkar-agiriak edo azioak utzi nezazkizue. NEtx Nola 15.
azpiadiera-1.1.2
(Tras gen.).Protección (contra).
Beroaren babes bikaña baitzen [ginbailtxoa] bere belarri aundiekin. Or Mi 99.
azpiadiera-1.2
2. "Cesta plana y ancha" Ayerb EEs 1915, 231.
Labesutik ateratzen dituztenian arto, otasa ta ogiak, eskino edo babesetan jartzen dituzte zabal-zabal. Ayerb EEs 1915, 231.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
(AN-larr), babesa (G-goi). Ref.: SMuj EEs 1921, 27; Asp ANaf.
Protegido, resguardado. " Leku babesan dago, está en sitio abrigado (G-goi)" SMuj EEs 1921, 27 (→) A Apend. " Babes, leku babesa, adj. en Leiza. Leku babesean dago gure etxea " Asp ANaf. .
Nortzuk ete ziran txokondo babes artan izketaldia zutenak? TAg Uzt 100. Egongiro atsegiña zegoan itzalpe babes artan. Ib. 159. Guda-ontzien biltoki izana da aintziña Getariko itxasbazter babesa. Ib. 42. Baratze txiki bat inguruko / xakonik babesenean. EA OlBe 87. Jainkoak toki bero, goxo ta babes bat ipiñi zizun. MAtx Gazt 17. Etzekit beste leku / bat babesagorik, / eta pikardirako / egokiagorik. Olea 178. Eta bi mendixkaen tartetik pixkat ibilli ondorean, zabalune babes batean arkitu ziran. "Espacioso y escondido oalle" . Berron Kijote 213. Udarako bero zakarretan oso leku babes ta atsegiña baizan. Ataño TxanKan 196. (AN-larr). (Tras tema nominal nudo).
"Leku aize-babesa, leku hotz-babesa" Asp ANaf.
Toki ezea ta aize-babesa du naien. Munita 53. Lur gizena bada ta aize-babesa, bi metrotik bi metrora neurri ona dezu. Ib. 59.
sense-3
III . (Tema nudo usado como posposición, tras gen.).
azpiadiera-3.1
Al amparo de. v. BABESEAN.
Burua makurtu ta polliki-polliki arresiaren babes ezkutatu zan. Ataño MLanak 163.
azpisarrera-1
BABESA EGIN. Proteger, dar protección.
Landare oiek biak lenengo urtetan beintzat babesa bai dute. Lendik zuaitz zarrak izanda ere babes pixka bat egiteko gaitz erdi. Munita 106. Amabost urtean babesa egindako estalpe bat uzteak beti ematen du alako naigabe bat. MMant 78.
azpisarrera-2
BABESA EMAN. Proteger, dar amparo.
Oker egiña ez aitortzearren bere babesa ematen dio Engraziri. Etxde JJ 105. Inguruetara eldu orduko ezagutu zun babesa eman zioten etxea. Ib. 186. Bearbada ez genizuke babesik emango. Ib. 186. Oraindik erriko ateak gabero itxitzen dituzte ta ez diote babesik ematen beren erlijioz kanpoko iñortxori. Anab Aprika 54. Ama Birjiña Itziarkoak / eman zidala babesa. AZink 60.
azpisarrera-3
BABESEAN ( (G ap. A)) (Tras gen.). a) Al amparo de, bajo la protección de. "Pareta baten babesean atsedeten zegoala (Lard), estando descansando junto a una pared" A. v. BABESPEAN.
[Murru] oen babesean ifini zituzten gizonak. Izt C 330. Erabaki zuten, batalla eman bear zanean, Kutxa santa berekin eramatea, onen babesean garraitu [sic] uste zutelako. Lard 150. Bere aide, adiskide eta ezagunen babesean Juduen aierkunetik obeto gorde zedin. Ib. 496. Egun-argi geiago bear zuen, igesi zebiltzanak, gauaren babesean gorde gabe, atzitzeko. Ib. 116. Jaungoikoak nai gabe munduan iñork ere gordetzen ez nau; denbora eta leku guzietan bere babesean edo anparopean gaude. Arr GB 13. Zeruko Ama onak / bere babesean / zaindu gaitzala / munduko bizian. Auspoa 97, 126. Bizkaitik, itsasaldetik batez ere, maiz etortzen dira onera ondasun-zaleak. Alako baten babesean etorri diteke Leon. A Ardi 6. Oilo loka batek txitoak bezela, Elizaren babesean ogei bat etxe txuri dauzkana. Ib. 67. Esan nai du, gu ta gure guztiak aren eskutik nai dittugula, aren babesean, bere ardurapean, bereaz bezala Jaungoikoak gutaz ta gure guzietan begiratzen dula. Inza Azalp 135. T'oitura zarren babesean / bizi naiz alai ta pakean. Jaukol Biozk 106. An ari ziran, gordeleku aren babesean. Or SCruz 62. Tiroka atera bide ziran; baño Santacruztarrak, etxeen babesean, aurrera. Ib. 72. Txabola ondoan zumadi aren itzal ta babesean, ibaietik urrun ur-aintzira urdin bat zegon. Or Mi 83. Okerrune ezkutu batean, pagadi baten babesean, zegokion zai. TAg Uzt 254. Laterriaren babesean [...] jardun oi zan antziñako Onemalletza. "Bajo el patronato del Estado" . EAEg11-12-1936, 513. Gizaldiz-gizaldi zure babesean eta zuri kantari bizi izandako Euskalerri zarrak abestu izan dizun poema dezu. SMitx Aranz 5. Piñuaren babesean aritza naiz pagoa etorriko zaizu. Munita 106. Ezker-aldeko atadian, zutabe baten babesean geldi bedi. NEtx Antz 92. Baiña begira zikindu, nere anima, begira likistu, nere Iainkoaren magalpean, betiko goresgarri ta areago dan, gurasoen Iainkoaren babesean! Or Aitork 55. Palmera-basoen babesean bizi dira. Anab Aprika 9. Astigar itzaltsu baten orripearen babesean kokaturik. Zait Plat 20. Zalazko ez-iakinaren babesean, galdekizun xaloak egin zitzakean Sokratek. Ib. 90. Neskak bere bizia norbaiten babesean jarri nai luke. MAtx Gazt 26. Orra basa-gizonok Goizaldiko Artzai makoaren babesean [...] daramaten bizimodua. Ibiñ Virgil 102. Saiatu bertan oitura zarren / itzal eta babesean. Olea 59. Etxea, noizbait utziko zaitut / aunitz pena bihotzean; / Jaunak, zure babesean, / nola bainintzan sortzean, / naukala heriotzean. Xa Odol 85. Itxasontzi andien babesean ebilzan. Etxabu Kontu 134. Arrastaka-arrastaka, muntoaren babesean, beste berrogei metro inguru daukazute. Albeniz 53. Kontu-mordoxka bat esan [...] etxe-atariko lizarraren babesean. Zendoia 44. Karrera batean, aurretik tira ezin duanak, aurrekoaren babesean jarri eta aprobetxatu egiten du. Albeniz 116. Euskararen aldeko Sailean, Diputazioaren babesean, bildurik dauden nafar jator eta euskaltzale gartsuak. MEIG I 115.
azpisarrerakoSense-3.1
Con la ayuda de.
Makillaren babesean doi doia joan ziran agure eta atso guziak ere pozaren andiz gorputz guziko ikarak artuta zebilltzan. Arr GB 121. Egunkaria berriro-berrirotik egin, lankiñak eta abar erosiaz? Ala, iñoren babesean?... Iñoren babesean, noski, amets dana amets izana iñoiz biurtuko bada. Ldi IL 79. Koska aren babesean alditxo bat zutik. "Al abrigo de aquella ventaja" . Or Eus 275.
azpisarrerakoSense-3.2
" Gaiak itzaren babesean berriz, gintzan erabilli izan oi diran gauzak [artu izan ditugu]. "Se entenderán por materiales. " EAEg 19-11-1936, 338.
azpisarrerakoSense-3.3
(Con adj.).
Euskalerriko mendi ta zelai, / erreka eta ibaiak, / euskeriaren babes gozoan / bizi zirian erriak. BEnb NereA 86. Gorde gaitzazu babes gozoan, / ta zerutar graziz bete. Basarri 9. Dima erri koxkor txiki bat da, mendi batzuen beeko babes goxoan dagoana. Salav 100.
(Tras tema nominal nudo).
Zeruko Aurzaiaren / ego-babesean / lo dagin Erriari... / pakea lurrean. SMitx Aranz 207. Uri aundietako berrikizunak [...] etzuten kutsutu ahal izan mendi babesean gordetako auzo paketsu ura. Etxde JJ 237. Gurdi-babesean exeri ziran, mokau bana artzeko asmotan. NEtx LBB 22.
b) A cubierto de, protegido de.
Antxe, aizearen babesean zumeak zuritzen ari zen atal-aurrean. Or Mi 83. Eskortak berriz, aizearen babesean, neguko eguzkiaren aurrez-aurre iarriko dizkiezu eguerdira begira. Ibiñ Virgil 100.
azpisarrerakoSense-3.4
(G-goi).
(Tras tema nominal nudo).
" Aize babesean, al abrigo de los vientos (G-goi)" SMuj EEs 1921, 27 (→) A Apend.
Illak bakarrik daude aren gezi babesean. Zait Sof 133. An, aize babesean, zerbait jan. AZink 160.
azpisarrera-4
BABESERA (Tras gen.). A la protección de.
Aitz goititu oetan [...], gordairutu izan ziran bertako jaiotarrak, eta oen babesera España barrutik etorritako asko. Izt C 4. Mugazaien babesera zanko-jokoa egingo luke. Anab Usauri 119. Araudia eraberritu zezala, legearen babesera biurtu nai bazuan. EAEg 20-1-1937, 853. Orduan beltzek arkaitz baten babesera artu zuten. JAIraz Bizia 78. Edonork gogoko izan zezakean legearen babesera iotea. Zait Plat 102. Salto mantxo bat egin zenidan / maai gaiñetik magalera, / lagunaren babesera, / "gaixo nago" esatera. Zendoia 157. Eta gure Sindikatu Alkarte ori lege barrí onen aurka jarri zan, eta guztiak onen babesera inguratuten ziran. Gerrika 52.
azpisarrerakoSense-4.1
(Tras tema nominal nudo).
Eraman nazan, alabatxo, mintzo ta entzun eta alabearraren buruzki yardun ez dezakegun erruki-babesera. Zait Sof 110.
azpisarrerakoSense-4.2
(No precedido de gen. ni tema nudo).A cubierto.
Babesera sartu giñanean, ez giñun asarre. Ataño TxanKan 236.
azpisarrera-5
BABESERAINO (Tras gen.). Hasta la protección de.
Alboko abaro baten babeseraño labaindu naiz zer gerta zai. Etxde JJ 45.
azpisarrera-6
BABESETIK (Tras gen.). Desde la protección de.
Beartu izan zan [...] zuaitz guztiak botatzera, oen babesetik menditarrak kalte andiak egiten ziozkatelako. Izt C 411.
azpisarrerakoSense-6.1
Kristautasunaren babesetik ateratzen diren erriak diborziora biurtzen dira berriz.Vill Jaink 160.
azpisarrera-7
BABES-ETXE. Casa de refugio, de acogida.
Aurren-Babesetxeei buruz eman zan aitatutako Oroaginduak ezartzen duana. "Permanencias infantiles" . EAEg31-3-1937, 1398.
babes
<< 2 ba- 0 / 0 bada >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper