OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barna.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional (ya desde Dechepare y Leiçarraga), al Sur se encuentra en navarros como Lizarraga y en un ejemplo de Udarregi (barnan ), además de en autores cultos del s. XX. En DFrec hay 44 ejs., 30 de ellos meridionales.
sense-1
I. (Posposición). v. barruna, zehar, gaindi. Tr. Usado por autores septentrionales (no suletinos) y algún navarro como Lizarraga, en el s. XX se extiende a autores guipuzcoanos y vizcaínos. Aparece con mayor frecuencia precedido de inesivo, aunque tbn. se encuentra tras ablativo, absoluto, genitivo o dativo
azpiadiera-1.1
1. (Tras ines. o adv. de lugar). En el interior de. "Abscondere in terram, lurrean barna gordetzea " Urt I 43. "Abscondere in latebras, zillhoan barna gordétzea " Ib. 43.
Mirail bat nik ahal banu hala luien donoa, / neure gogoa nerakutson sekretuki han barna, / Han berian nik nakusen harena ere nigana, / hutsik ezin egin nezan behin ere hargana. E 143s. Eta Iesus Kristen gorputzean eta odolean komunikatzekotz, ogian eta mahatsarnoan barna, haren gorputza eta odola bilhatu behar ditugu? ABC I 1v. Eztugu imajinatu behar [sakramendu] hetan barna dagoela zerbait grazia gorderik. Ins F, 1v. Eta gorputza harturik Iosephek mihise xuri batetan barna ezar zezan. Mt 27, 59. Eta arrasaturen auté hi, eta hire haur hitan barna diradenak. Lc 19, 44 (TB hire barnean, Oteiza, IBk, IBe zure barruan, Brunet zure barrenen). Gero ikhus nezan aingeru bat iguzkian barna zegoela. Apoc 19, 17. Nahi baduzu muillatu Luarcan barna. INav 13. Jesus, ene ariman barna / Aldare bat egidazu / Eta hostia sakratua / Han pausa diezadazu. 116. Zatozte heia huntara, / Arrokan barna hemen den / Jainkoa adoratzera. Ib. 78. Dilubio handi bat egiñ / Eta han barna hondatu. Ib. 182. Har ezazue idiaren behasun bat eta hartan barna emozue bi untsa sofre lore. Mong 592. On zitakela zenbait berdura emaitia barrukietan barna sugerik edo berze alimale lizunik han egon ez dadin. Ib. 594. Egiñ zuen arkha bat [...] han barna emateko legearen bi thaulak. Ch IV 1, 4. Gillen, elhe hoiek erran tienian, / Bere Marroaren ohizpena / Ezarririk bihotzian barna, / Arres orori <orrori> da mintzatzen. Arch Fab 137. Berriz ere dizipuluak etxean barna zeudezela eta Thomas hekiekien zela, ethorri zen Jesus. He Io 20, 26. Bizkitartean, erran dudanean ongarria azpira eman behar dela, ez dut erran ehortzi behar dela lurrean barna. Dv Lab 143. Haurrer kentzea baino duten zoriona, / Ehun aldiz hobe duk (sinetsak, gizona!) / ehorztea <erorztea> bizirik itsasoan barna! Ox 179. Aita zenak hiltzean / utzi orroipena / Goxoki sartua dut / bihotzean barna. Etcham 70. Gogoan barna ezar detzagun San Agostinen hitz hok. Zerb IxtS 115.
azpiadiera-1.1.1
(Tras sust. en caso absoluto).
Oldozkor jarri nintzan idoro gurarik... / Bijotzari: --Badakik Urtzi jauna non dan? / --Ixatez ludi barna, maitez gixon baitan. "Por esencia dentro de la creación" . Laux BBa 100.
azpiadiera-1.1.2
(Tras gen.).
Bihotzen barna bada / xangrinak berak hil dio. LuzKant 31. Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz. / Ametsik ezkenduban legorretan egiten, / Uraren barna baña goiak doguz ikusten. "Ahora vemos en el seno del agua el reflejo del cielo" . Laux BBa 138.
azpiadiera-1.1.3
(AN-gip-5vill, B; H) Ref.: Izeta BHizt2; Gte Erd 40 .
(Tras ines. o adv. de lugar; tbn. con sdo.temporal). A través de, a lo largo de. " Iragan ziren ereintzetan barna, ils passerent à travers les champs ensemencés" H. "A través de. Elizondoko karriketan barna ibiliek gara " Izeta BHizt2. " Or barna ibili naiz " Ib. " Mendian barna joan zen (AN-gip, B), mendi oietan barna (AN-5vill)" Gte Erd 40. " An barna joan zen (AN-gip-5vill, B)" Ib. 40.
Baiñan abisatzen zaitut Oporportuko puntatik nor noroestean barna badirela bi baxa itsu. INav 127. Irazi duzuenian, balia zaitezte hortaz goizetan eta arratsaldetan, sudurretan barna emaiteko [erremedio] hori. Mong 587s. Hirur edo laur erhi ondarzian [= 'rectum'] barna gero pasaia zazue, idia haize hanitx egin dezaken arteraino. Ib. 591. Bere bidea laburzea gatik Elizetan barna pasatzen direnak, plaza publika batean pasa laitezken bezala. CatLav 200. (V 102) Eta balute fede gehiago, gai litezkela mendiak errotarik atherarik, iragan eraztekotzat itsasoan barna. Lg II 170. Petrik egorri zuen san Mark Ejiptoan barna hedatzerat Jesu-Kristoren ezagutza. Ib. 87. Hainitz gaitz dela izialduraz Espainian barna bere buruak desterratu dituzten Eskualdun horientzat. Iraultza 102.
( s. XIX) Bihotz guzia khirestasunez betherik Jainkoari maiz eta nigar saminekin barkhamendu eskatzeko artha, othoitz khartsuak eta hainitz, gabean barna zirautenak. Dh 130. Ikhara bedi eta ihes dohala gau eternaleko lezetan barna. JesBih 459s. Haren ametsa da, Xina konbertitu ondoan, Tartarian barna, Ziberiako elhurretan barna, Rusian barna, Alemanian barna, guzietan Jainkoaren hitza predikatuz, Pariserat ethortzea. Laph 228. Orduan bere ezpatari behatuko zion eta gaizki erraileari gerruntzetan barna gogotik sarthuko zion. Ib. 22. Eskuin hartu zuenean pilota-plazaren erdian barna, ikhusi nuen berehala zer xede zuken. Elzb PAd 31. Ba, segurki balio dik Xuberoan eta Nafarro beherean barna famarik handiena izateak, herrian berean doi-doia ezagutua izatekotz? Ib. 9. Ekhialdean barna, Frantsesen izena, / Bethi da gehienik aiphatua dena. Zby RIEV 1908, 607. Haurra hartuz Amarekin, / Tristerik Herodesi, / Josep, Esiptoan barna / Juan zinaizkon ihesi. Ib. 411. Hala-hala mende hunen kutsua gure mendietan barna sarthu da. Arb Igand 49. Joan zen beraz, bere ahaide eta adixkideak nigarretan utzirik, joan zen bere lagunekin, itsaso beltzean barna. HU Aurp 50s.

( s. XX) Goiz osoa hala eman nuen hatsa galdu artio errebide handian barna, ustez eta zerbeit parada atzemanen nuela. StPierre 18. Misionest bat, dena zaina, dena bihotz, Indianoen ondotik ibilia Kolonbiako oihan izigarrietan barna, Aita Rochereau. Ib. 35. Anartean, haur ttipi batzuek ikusirik baginela han bizpalau Frantses, lasterka airian barna abiatu ziren berriaren hedatzeko. Ib. 21. "Karloman" bera nigar eginez / Frantzian barna da sartu, / Iloba "Rolan" hil dakotela / baita bidean ohartu. Ox 161. Itsasoko zabaldietan barna, ikusi diat Melindaren aginterria. Or Mi 94. Buru goritik basoaren barnera sartzen ditun kristalean barna. Ib. 25. Orduan gindezke gai eskuararen aberastasuna negurtzeko eta aren barneko erraietan barna ilunpetan ez ibiltzeko. FIr 165. Gogo satsua, berriz, iñorengandik irtendakoan, etzetan barna ibilli dabil atseden billa, ta ez du iristen. Ol Mt 12, 43 (IBe -n barna; He toki agor batzu barna). Leihotik bazterrari so nindagon, ene zigarretaren kheaz ahogozo, eta gogoa han-harat goiti, lanhoetan barna. JE Ber 93. Diote, hurbileko aurkintze hoberenak hustu ondoan, Baigura-mendiko erraietan barna zilatzen ari direla orai. Ib. 8. Eta gero, frun, frun, frun, hedoietan barna igan zen Sorgin-Nausia, eta hantxet suntsitu berehala. Barb Leg 134. Amets-bideetan barna. Ldi BB 136 (tít.). Bereala atarira diyoaz, inguru-ibilbideetan barna iñork zorionik esaten al-dioten. Ldi IL 21. Zoazte mundu guzian barna, predika zaiezue Berri-ona izaki guziai. Ir YKBiz 541. Eta etzuen uzten iñork ontzirik eraman zezan yauretxean barna. Ib. 380. Garraztan barna, malkorrez-malkor / perra-zantzuak igarri. "Pasando por Garrazta" . Or Eus 327. Mendetan barna badoa, iduri haize-galerna, / Ahalgez eta oinazez urtu hil horren hil-hatsa. Iratz 151. Eta, bihotza atseginez bethea, emazteki sainduak joan ziren Jerusalemeko karriketan barna. Zerb IxtS 91. Hemen berean janen duzu, Sankristian; eta hitz dautzut hozdura guziak joanen zaizkitzula debruetan barna! Lf Murtuts 26. Ba ote da gehiago betizorik Larrunen? Guti naski. Eta lehen halako tropak ikusten gintuen Ihizelhaien barna! Zerb Azk 46. Baiña nondik as, non barrena, nora doa guk negurtzean? Nondik? Gerokotik, naski. Non barna? Berton barna, naski. Nora? Lengora, naski. "Unde, nisi ex futuro? Qua, nisi per praesens? Quo, nisi in praeteritum?" . Or Aitork 325. "Ezkai" errekatxoa daukat aurrean, belardietan barna dijoana. Txill Let 54. Beren gogorakizun edo adierazpideaz zentzuetan barna ain biziro ere jotzen gaituten irudikizun oriek, zail dala berez duten indar ta zentzunaren arabera artu. Gazt MusIx 164s. Antonio Txoperena, Lesakar tratante ori, an barna pasatzen. Auspoa 97, 14. Zure Aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana: / bertutearen predikatzea gizonen artean barna. Xa Odol 265. Ihauteria da / eta Ihauteri gauean / kale ixiletan barna goazela / ipar-aldeko hiri haundi honetan galdurik / burdelak ikusten. Lasa 69. Nafar-alde pasatzen ziren asko jende leku hortan barna. Lf ( in Casve SGrazi 15 ). Euskarari, amets-bideetan barna, eragin zion ibilaldi luze hura. MIH 176.

v. tbn. MarIl 70. Jaur 134. Bordel 136. Zub 125. Zait Sof 170. Vill Jaink 45. Izeta DirG 69. Onaind STeresa 117. Larre ArtzainE 89.
azpiadiera-1.1.3.1
(G-nav, AN-gip, B, L, BN, S; Dv) Ref.: A; Gte Erd 40 .
(Tras sust. en caso absoluto (det. o indet.)). " Oihanak barna goan da, il s'en est allé au travers des bois" Dv. " Ene zahartzea barna, behar nuen beraz ukhan atsegin handi hori! (Prop 1880b, 23)" Ib. (en realidad -ri barna, q.v.). " Barna (B, L, BN, S), por, a través de" A (que no precisa si en todos los dialectos barna va precedido de absoluto --lo que no es muy probable--, como en el ej. que cita de HeH). " Bazter guziak barna, por todas partes" A Apend. " Mendi gain oiek barna lekutu da (AN-gip), mendi aiek barna joan zen (AN-gip)" Gte Erd 40. " Mendia barna fan giñan (G-nav)" Ib. 40.
Joatekó múndua bárna erakusterá jende guziéi Jesu Kristorén manamendus. LE Doc 31. Ezauntzen ta konfesatzendúzu dagóla mundua bárna barraturík iluntásun andia. LE Ong 92r. Erran ondoan nola lehen Eskalduna / Hedatu zen pusketan Ybernia barna. Hb Esk 73. Franzia alde oro zela odoletan, / Ebroan Bisigotha hari kirziketan, / Eskalduna largatu Kaskonia barna. Ib. 49. Berehala emazterari gogoratu zitzaion balona. Yadanik ikusten zituen gizonak eremuetako aldamihoetan, hedoiak barna pasaio. Hb Egia 138. Ispiritu lohia ilkhi denean gizon baten ganik, badoha toki agor batzu barna, bere nekhea arindu nahiz. "Ambulat per loca arida" . HeH Mt 12, 43 (Ol, IBe -n barna; TB -n gaindi, Ip -ak gainti, Samper -ak gaindi, Dv -ak behera, Ker, IBk -n ze(h)ar). Bi aldetarik tiroka / Gure errekesta, / Kosta aize bateki, / Lur barna tenpesta, / Han ikusi ginuen / Terribleko besta. Bordel 41. Ibili beharra zela tokirik gaitzenak barna, askotan bazter guziak betheak zirelarik elhurrez. Jnn SBi 166. Fraiden etxolak barna ibili zenean. Ib. 64. Zabaldi gazi ua barna, aizearen mendean giñoazen. Or Mi 129. Arin zuaze ler-barna / pagoen itxal baltzera! / Ixarrok, bedartzak barna! / Artzañorak, lats-artera! "Entre pinares, [...] por los hierbales" . Laux AB 83. Aitona xalkor, zelaia-barna, / gertaera zârra agoan. "Por la vega adelante" . Or Eus 227. Erteko legor usai bagea / zintzurra-barna nola sar? / Ua aiek listuz busti bezala, / goiak ugalde balekar! Ib. 262. Beste Oreste gaixoa, berriz, zuen eskuetatik doi-doi iges egin ondoren, or dabil bizirik atzerriak barna bear gorrian. Zait Sof 27. Nerau ordea, bere yaurlearen baimenik gabe, zure lurralde barna enintzake sartuko. Ib. 133. Beste irakasle ospatsu baten bideak barna io zuen Platonek, ustekabez edo iakinaren gainean: Parmenide. Zait Plat 39. Begira ezaiozu Itsasoko olatuak barna doan txaluparen brankari. Ib. 40. Gure belarriak barna itzaldi ugaria zurruztako ezkotegiko mutilaren eran ixurita gero. Ib. 136. Toledoko espetxean zegoalarik, kalea barna zijoan mutiko bati kopla au entzun omen zion. Gazt MusIx 161. Txirula ari du zoli, / ta oroz gañeko pozkario / arima barna dixuri. Ib. 91. Arkaitz eta baso durunditsuak barna nabillela dirudit dagoneko. Ibiñ Virgil 63. Gogotik, itsuak argituz, / Eri direnak sendatuz, / Hilak piztuz, zohaz aitzina / Salbaien herriak barna. Ardoy SFran 353.
azpiadiera-1.1.3.2
(Tras gen.).
Lasterrez doatza oihanen barna, / Ahoan harturik nork bere jana. "Dans les bois se retirent" . Arch Fab 141. Malkoen barna zelan argitan zaurkidaz? / Poz artian ostera ezin zeu idoro! "Por entre los llantos te vislumbro con mayor claridad" . Laux BBa 70. Edota, eskuetaratu duzun arloa mugatzea gauza txikia ez, baina bizitzarteko bidea ote deritzazu, aren barna guretako bakoitza ibilki, norberak bizibide onuragarriena izan dezaken? Zait Plat 137. Alde ta aldiaren mugak oro gainditu bear izango ditugu, baita gure oldozpen guzien mugak ere, Iaungoikoa azaltzeko. Ain zuzen, Bera, izan, bada, alde ta aldi osoaren barna. Ib. 42. Eta zuek asten aal zerate oraintxen arreta aundiakin ostatu tzar oien barna, ongi oartuz billeteen numeroeri. Izeta DirG 44. Gu ibiliko gara orai "txatarrerie" erosten duten etxe oien barna, eta bear bada agertuko da nonbaitetik. Ib. 89. Egunean eguneango neke ta goraberaen barna, jator bizi izandako aldiuneak dira iraungarri. Gazt MusIx 59.
azpiadiera-1.1.3.3
(Tras ablativo). " Menditik barna joan da (AN-gip-5vill, B), andik barna joanen naiz (AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 40.
Bere pian infernia, ahoa zabalturik, haren hantik barna iresteko. Tt Onsa 141. Ortatik barna biar gintuzke / kontuak ongi ateri. (AN-5vill). Auspoa 97, 21. Ehun bat metraren buruko atheraiak gira Tolosatik, burdinbide zubi baten azpitik barna. JE Ber 48. Eta bertze ikusliar andanaño batekin ikusten ditut sartzen ezkaratz-eskuinetarikako athe batetik barna. Ib. 57. Marbrezko ezkaratz xuri ederretik barna bagoazi multzo handiagotuan --hogoi ta hamar bat orotarat-- zedrazko eskaler xabalari gora. Ib. 59. Baño erri ortaratzeko bide bakarra meatzetik barna bai-dago, gure gizonen etxe bazterretik iragan bearko zuten. FIr 138. Irugarren egunean Jainkoak daki nola ta nondik barna ibili ta, jo zituen nagusien etxeak. Ib. 134. Oartzen da balen ziztuari eta leiotik barna balek bertze aldeko orma zulatzen zutela. Ib. 138. Antzokiaren erditik barna, bide zabala doa. Zait Sof 103. Ta naraman bidetik barna ez al zaitu ekarriko yainkoak! Ib. 98. Ekarri omen zituela Aldudetik barna. Etchebarne 39.
azpiadiera-1.1.3.4
(Tras dat.).
Murraila pian sartu / bederatzietan, / Kanale bati barna / Atera errestan. Bordel 39. Ene zahartzeari barna, behar nuen beraz ukhan atsegin handi hori! Prop 1880b, 23. Guziak sekulakotz ostatuko athe horri barna iragan dire. Arb Igand 129. Eta ordu berean, bihotzari barna Ostia-Saindua, bere baitharik, sartzen zaio. Ib. 116. Herrirat heltzeko oihan beltz bati barna joan behar zen mendi bati gora. JEtchep 15.
azpiadiera-1.1.4
(Tras ines.). Al interior de.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Baionan barna bendebalarekin. INav 16. Aitzitik okasione guzietan sarzen bazara Moise bezala tabernaklean barna, Jainkoari konseillu galdetzerat, maiz adituko ditutzu haren errepusta dibinoak. "In tabernaculum" . Ch III 38, 2 (SP lekhu sainduan sartu, Mst tabernaklian sarthü, Leon Jainkoaren etxean sartu). Ondoan zure Salbatzaillearen Zaurietan barna sar zaite, ihes-lekhu segur batean bezala. He Gudu 139. Baiñan urrhunago goaten da [Satan] . Hirriskua den okasionetan barna sar araztera enzaiatzen da. Ib. 162. Gaixtaginak eror-arazten dituela, hala nahi duenean, thulunbioan barna. Lg I 218. Gauza ispiritualak mundu ororen bihotzian barna sar liten. AR 12. Anima zazu zure fede guzia, sar zaite zure bihotzean barna, eta ikhusiko duzu zertarat bilhakatzen duen bekhatu mortalak zure arima. Brtc 103. Sar hirin barna eta jalki oro kargaturik. 'Ils rentrent dans la ville et sortent tous chargés' . Xarlem 1243. Pharti zitie berhala / eta sar ifernun barna. Ib. 1069. Ez huts egin, misterio seindu hekien gainean meditazione on bat egitea, hekietan barna sartzeko, ta hekien araberako sentimenduz ongi bethetzeko. Dh 58. Zonbeit gazte lagun galduen hantatzeak bizioan barna sar arazi zuen. MarIl 96. Nik enuke sartu nahi / Afer'orietan barna, / Etzazula gaizki artu / Huntsa nahiz errana. Bordel 90. Sogin dezagun bihotzin barna. Arch Fab 205. Eskua hel dizadazu eta lagunt nezazu zure bihotzeko amodioaren sustegi bizian barna sar nadientzat. Dv LEd 81. Sarthüz geroz behin bihotzian barna, / Zerk dereizü phena, / Xarmagarri ezinago zirena. ChantP 118. Ama bizi uken banu / aita, zu bezala / eninduzu, ez, joanen / Espainian barna / baño bai ezkonduren / Atarratze Salala. Balad 74. Eta arrantze puntak sarrarazi ziozkaten buru fuinetan barna. Jnn SBi 29. Bai eta itsasoko leizetan barna jautsia dago Jainko handi hori. Arb Igand 154. Juan de Huarte --Uharte Donianeko-- etzen bakarrik denbora hetako mediko aipatuenetarik bat, bana asmatzaile gaitza, gizonaren adimenduko eta arimako zolan barna sartu zena. Zub 33. Etnako sumendian barna iaurti omen zuen bere burua. Zait Plat 77.
azpiadiera-1.1.4.1
(Con -ago ).
Bigarren aldikotz sartzen da ohean barna. Kobesorak othoizten du nigarrez akhaba dezan. Bai aita; kobesa gaiten, dio eriak, eta hirugarren aldikotz sartzen da ohean barnago. Hb Egia 15. Laminek zutenean argia ikusi, / Osinetan barnago joan ziren ihesi. Ox 26.
azpiadiera-1.1.4.2
(Tras sust. en caso absoluto).
Yoan da Irlandarat lehen Eskalduna, / Nola baidoha orai Montebideo barna. Hb Esk 73.
azpiadiera-1.1.4.3
(Tras gen.).
Phuzu baten barna eraitsi ziren / Eta urez <urrez> asia edan zuten. Arch Fab 127. Igaraiten zelarik / Putzu baten ondotik, / Igelak uren <urren> barna dira jausten / Eta bere xiloetan gordatzen. Ib. 111.
azpiadiera-1.1.5
(Tras ines.). A través de, por medio de.
Hunen kasua ba dakizu nola den, radio eta etsaminetan barna. Etchebarne 142.
azpiadiera-1.2
2. Abajo; hacia abajo. " Ahozbarna (R), ahoz barna (Sc), aozbera (V, Añ), boca abajo" A. " Aubárna, boca abajo" Iz R 400. "Camino abajo, bidebarna " ZMoso 65.
sense-2
II. (Adj.). Tr. Usado por autores septentrionales (con mayor frecuencia por los suletinos) y por Lizarraga de Elcano; en el s. XX tbn. se encuentra en guipuzcoanos como Orixe y Zaitegi
azpiadiera-2.1
(AN-egües-ilzarb-olza, L, BN, S, R; Ht VocGr 409, VocBN , Gèze, Dv) Ref.: A; Bon-Ond 154; Lrq; Gte Erd 263 .
Profundo, hondo. Barna es la forma det. de barren en AN-egües-ilzarb-olza (ap. Bon-Ond 154, sin trad., aunque dentro de una lista de adjetivos).
Iauna, eztuk zerzaz idoki dezán, eta putzua duk barna. "Le puits est profond" . Io 4, 11 (LE, TB, EvS, Ir YKBiz 68, Leon barna; He behera, Dv, Ol, Or barren, Ker, IBk, IBe sakon). Leze barna baten zolara ioanik. Tt Onsa 67. Zer leize barna eta ilhuna ezta bekatia! Anitzez ezdeuztarzuna beno barnago, beltzago eta ikaragarriago duzu. AR 284. Presondegi barna bat. (319) 'Una cárcel profunda' . LE-Ir. Nahi dizuegu, jente onak, / buxer ororekila, / urtuki dezagun, / putzu barna batetara. AstLas 10. Zük dakizü zuñen barna den Hurandia. Chaho AztiB 6. [Ogi hautena] hortzen artean ere gogor da eta kraskako bat eginez hausten da; erdiko arrailadura, edo erreka, meharra du eta ez barna. Dv Lab 44. Bihi arrataila edo errefusa da ogirik txarrena. Nabarkara da, ximur, mehats eta erreka barnenarekin. Ib. 46. Hori egiten da ondoa barna duten lur gizen, zikhin ekhartzaile-handi direnetan. Ib. 36. Mintzoa erlats, minkor eta ilhun, ahoa goibel, ezpainak hits, begiak barna. Hb Egia 141. Erroak barna dituen arbola bat ez du edozoin haize-kolpek lurreratzen. Laph 127. Erruak barna ditu / Jenden maleziak. Bordel 183. [Jauna] zerua baino goragoa da, ifernua baino barnagoa da, haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Arb Igand 153. Erraten zuten Angleterra zela lurraren azken hegia; ez zela handik harat urik baizik: beti ura, eta zoin beltza, zoin barna! HU Aurp 50. Han hemenka leize batzu, itsuski barna. HU Zez 16. [Jesusek] agortua du bihotza, / Sahetseko saki gaitza / Guk diogu barna egin / Lasterrago trenka zedin. Ox 80. Bazter-aire, bere luzetasun guzian gure beribilek bezala ibaiño batek kurritzen du, ura lodi eta barna. JE Ber 74. Erreka txar mehar barna bat, nasaiki urez bethea. Ib. 39. Arrai aundi ezkata-zuriak arrarte barnak utzita, ontzi-gibelean yauzi egiten zuten, ur nareari eragiñez. Or Mi 62. Girixtino guziekin jakinen duzue zoin zabal, gora, barna eta bazterrik gabe den Jainkoaren xedea. Egunaria 6-9-1959 (ap. DRA ). Frantses bazoan aldi bat oraino itsasoz itsaso, bihotzean zaukala, itsasoa baino zabalago eta barnago, Jesus Jaunaren amodio izari gabekoa. Ardoy SFran 256.
azpiadiera-2.1.1
(Ref. a pensamientos, conocimientos, etc.). Profundo.
O Iainkoaren sapienziaren eta ezagutzearen abrastasunen barná! "O profondes richesses de la sapience & connaissance de Dieu" . Rom 11, 33. Ezen Spirituak gauza guziak penetratzen ditu, bái Iainkoaren gauza barnák ere. 1 Cor 2, 10 (TB gauza barnak; He sekretu gordeenak, Dv barne minenak, Ol barnekoa ). Predikü handiek elizan lehen lo eraziten baitütie, eziz iratzartzen misterio barnen hartzeko. Bp II 4s. Ordian alageratürenago dü kontzentzia xahü eta hun batek, eziez filosofiaren jakite barnak. Mst I 24, 6. Zühür zaharrek Izarian zazpi gaiza ezin hobenak zütien: [...] baloria gaiza goretan ta nekezetan, megopiaren ugaridantza barnenetan. Egiat 205s. O Jainkoa, zure juiamenduak / guziz dira gora eta barnak! Iraultza 17. Ez dakit nork darasan Eskuarak ez dezakela deus gauza gorarik eta barnarik aipha errexki, nasaiki eta ederki. Arb Igand 12. Eta maillez mail oneraño ekarria danak, gauza ederrak urrenez urren ikusiz maitasunaren izkutu barnenetara eldurik, betbetan ikusiko du edertasun arrigarri bat. Zait Plat 155.
azpiadiera-2.1.2
Profundo, íntimo, sentido.
Nola adelatürik erran behar da kantore saintü haur? --Boztario handi bateki Jinkoaren handigoez, eta hümilitate barna bateki. Bp II 101. Nulaz saintietarik zunbait hañ debozionian barna eta zelüko gaizen hañ ikhusle hun izan dira? "Tam perfecti" . Mst I 11, 2. Azkenian behar da noiz ere sendi beitate pasione zonbaitez ajitatürik edo therritatürik, urtuki hasperen barna bat Ama hun haren biotziala. Mercy 29. Aphaltürik zure aitzinian errendatzen derizüt homajerik barnena, zointzaz ene bihotza kapable beita. Ib. 22. Zer egin behar düt orai nik zure presenzia Dibinuaren aitzinian, baizik ere luharrastürik, ixiltarzün barna batetan egon. UskLiB 107s. Adoratzen zütüt ene bihotzeko errespektürik barnenareki. Ib. 43. Adoratzen zütüt Jauna Sakramentü hortan ene bihotzeko errespektü eta hümiliaterik barnenaz. Ib. 110s. Aita dizüt hil berri, / Amak eztitü urth'erdi, / Zurekilan libertitzeko / Dolia dizüt barnegi. Michel LPB 292. Maria sarthü zen bere ezdeüstarzünaren eta aphaltarzünaren ezagütze barnenian, eta erran zian: Huna Jinko Jaunaren neskatoa. Ip Hil 71. Non nahi jende zuhurrak, zuzenak, onak ikusten zituela, erran baitugu... zenbat handiago ez zen, azkarrago eta barnago Jainko guziz ona eta Egia bera denaren baitan harek zeukan sinistea. HU Aurp 117. Bozkario barnagorik / Nihun baden ez dut uste, / Kantu hoitaz orroiturik / Atseginez nuzu bete. Iratz 22.
azpiadiera-2.1.2.1
" Barna dira (L, BN, Sc), son (amigos) íntimos. Adiskidegoa barna dei (R), tienen profunda amistad" A.
azpiadiera-2.1.3
Profundo, que está en lo más hondo.
Tenplurat zirenean, aphezek eraman zuten arka hango lekhurik barnenerat, eta ezarri zuten harentzat aphaindua zen tokian. Lg I 332. Printzesa hau ethorri zen hegoako alde barnetarik, yakiterat egiak othe ziren bada Salomonez zarauntsaten guziak. Ib. 334. Arnasak diraudano / Arnas barnago oni / lagun iodan soinu / agorrago oneki. "A este Espíritu más interior" . Or BM 40. Sar bekit ots ori nere gogoaren muiñik barnenean. "En los tuétanos más íntimos" . Or Poem 538. Zu, berriz nere barnena baiño barnago ziñauden, eta nere gaiñena baiño gorago. "Interior intimo meo" . Or Aitork 63.
azpiadiera-2.1.4
(Superlativo; tras gen. -(r)en ). (Lo) más profundo.
Bururakizun onek aznai bizia zemaidan biotzaren barnenean. "Ex intimo corde meo" . Or Aitork 92. Ai, ai, zer zurubitan barna ietxi naiz ipernuaren barnenera! Ib. 62.
azpiadiera-2.1.4.1
(Tras tema nominal nudo).
Baiñan ez nenkusan argi ta iasaitea Zure burubide zuzenetik. Nere buru-argia leize-barnenetik alegiñean idoki naiez, berriro pulunpatzen zan. "De profundo" . Or Aitork 157.
sense-3
III . (Adv.).
azpiadiera-3.1
(B, S; Dv, H) Ref.: Lrq; Izeta BHizt .
(Sentidos prop. y fig.). Profundamente. " Barnegi sartzea, entrer trop avant" Dv. " Barna zilhatu du okhiluak zuhaitza " H. "Profondément" Lrq.
Irudi du etxe bat edifikatzen duen gizona, zeinek aitzurtu eta barna ireki baitu, eta ezarri fundamenta arroka baten gainean. "Creusé" . Lc 6, 48 (He barna haintzurtu, TB, Leon barna zil(h)atu; Oteiza, Brunet ondeatu, Ol atxurketan sakondu, IBk sakon zulatu). Zura berago, harra barnago. Saug 20 (tbn. en O Pr 442; cf. RS 400: lurra bigunago, haarra barrunago; RIs 22: zura beraago, arra barrenago ). Sua ezta hain barna egiten non ezten kea kanpora ialgiten. O Pr 412. Segur nitz batere etzela haiñ barna penetratu Iaunaren sekretietan, nola ioandone Ioanes ebanjelista. Tt Onsa 60. Gizonaren bihotzian mundiaren amorioa hobeki eta barnago lantaturik eta iosirik egoiten baita eziez Ienkoaren eta zeruko gauzen ohoria. Ib. 102. Idiak herziak deseginak dituenean, harturen duzue hirur untza turmentina eta hura haur baten eskuaz idiari gibeleko aldetik sar diozozue ahalik eta barnena. Mong 590. Gibel oraikoz üzten dügülarik, gure Sorhoetako Parropian hanitz urthez erakatsi dügün Jesüs-Kristen doktrina lüzaz eta barnago. Bp I 21.
( s. XVIII) Noiz izanen naiz haiñ barna sarthua zure baithan, haiñ sustatua zure amudioz, non ezpaitut neure burua sentituko. "Quando ad plenum me recolligam in te" . Ch III 21, 3. Ez baitire orobat gai Misterioetan haltoki eta hainitz barna sartzeko. He Gudu 137. O arima infidel, eta zentzü gabiak, zuñ lurreko gaizetan hañ barna beitaude. "Profunde" . Mst I 22, 4. Jarriren zaizü aitzinian kostüma zahar, zütan herruak barna egin dütükian bat; bena hobiago batez goithüren düzü. Mst III 12, 5. Eta [kana] hartaz yotzen zioten burua barnago sar-araztekotzat khoroako elhorri zorrotzak. Lg II 272. Bere Inkarnazionean nerekin hain barna eta hertsiki bat egin nahi izatu duen Jinko berak, gutizia du, ene haurra, Komunionearen medioz zurekin bat egiteko. Mih 41. Hain barna burian sartzen. AR 313. Bena hügüna zahartziarekila zaiñak dütü barnago lanthatzen. Egiat 223.

( s. XIX) Meditazionean ezta premia errelijioneko gauzen ezagutzan hainitz barna sartzea. Dh 51. Etziren izatu sobra barna etsaminatuak, / Tigre, hartz, otso eta bertze puxantzen egindurak. Gy 159. Lehen baiño barnago ere hilldoa daramate. Ib. 44. Lurra barna jotzea ez da premia; axaltsuan aski da. Dv Lab 329. Ura azaletik hurbil badago, ez da barna sarthu behar. Ib. 115. Iraul zazu beraz ahalik barnena, arthoa bildu bezain sarri. Ib. 26. Jainkozko gauzetan ez lukela gizonak barnegi sarthu behar. Laph 108. Artharik amultsuenak emaiten ziotzan Iñaziok, eta iduritu zitzaionean gizon gaztearen bihotzean aski barna zela, galdatu zion bere berri. Ib. 78. Hanbat eta hain barna ditu haren bihotzean erruak eginak zorionaren gutizia ezion kenduzko horrek. Lap 43 (V 23). Barna eta funtsean gauzak pisatzen baditugu. Ib. 46 (V 25). Eta aldiz ostatuak ez du are barnago beizik gizona pulunpatzen bekhatuzko leizetan. Arb Igand 130. Orai akabo; hats-bizi zena urka; hil hurran doi-doi zihardukana lurpean sar bizirik; eta barna gero! HU Zez 113. Gizon zuzena dela holakoa, salbu, horra... politikazko zer hoitan; hoitan ere... ez zuk eta nik uste bezen barna sartua makurrean. Ib. 194. Eskual-ildoan zango bat barna sartuko duenak eztu nahiko bertze zangoa frantses-ildoan axal gelditu. Ib. 220.

( s. XX) Agian mende berri hunek emeki emeki eta geroago barnago gogoeta hoitan sarthuko ditu Eskualdunen buruak! JE Bur 203. Eskuara hoin uzkur balin bada eta kilika, apezek dute hortaratua. Ez noa aski barna: hortaratua dute Galileako zurgin seme pedoilaren irakaspenek. Ib. 100. Hain barna sarthua ukan dut zainetan, ttipi danik, aitaren alderateko beldur hori. Ib. 10. Nun dira gezurtiak, nun hil ebasleak? / Hobiak barna dauzka gaixtoen xedeak. Ox 82. Erroak barna sartuz geroztik / haitza bere hartan behar, / zabal eta xut handitzekotan / luzaz beira dezan indar. Ib. 149. Dohala gora, dohala barna [liburu hau], eta eskuratuko duten guzieri, agian oraino gehiago, maitharaziko diozkate Eskuara, Eskual-Herria eta Eskualdunak! Barb Sup VIII. Bainan hala hala, inguru hetako zazpi herrietan ez zen golde-nabarra hark bezain xuxen eta barna erabiliko zuenik. Ib. 9. Jo eta zafra emaiten da hor, ziliporta khentzen! [...] Erhi puntekin karraka eta ixtila barnago baizik ez sartzen, futxo! Ib. 46. [Ontzia] agoz gora artzen duten aldiro, / barna dirudi idekia; / auspez jartzean, "lumera-bale" / deritzan arrai aundia. "Parece que la hubieran abierto en canal" Or Eus 390. Poz ar-emanak ezin lezake / maitetasuna galetsi: / tantak adarra baiño barnago / biotza deza soatsi. "Penetra más profundamente que la gota" Ib. 79. Ditazken azantz, burrunba, karraskak oro banitu, / Munduko aize ta suek bularrak barna beterik. Iratz 101. Biak elgarren ariman barneraino sar zaizte. / Elgar barnago iduri, elgar barnago maite. Ib. 155. Bainan gaitza ez da hein berean sartua bihotz guzietan: eskuin barna, ezker barnago. Lf Murtuts 13. Gero, gizarteko itsaso asarrean barnago sartu nintzan, gurasoen eta ni baiño zarragoen mendeko. Or Aitork 20. Argiak etzuen barna zilatzen gau beltza. Hamar urhatsetan doi-doia. JEtchepchep 56. Eta goazen zure ederrean / ur gardena darion / mendi-muño ikusle, / egigun barnago itzalunean. "Entremos más adentro en la espesura" Gazt MusIx 195. Jainkoa eta Zezar / biak parrian par / errespeta eta maita elgar / ez elgarri jazar / ez eta're elgarrekin sobera barna sar. Larz Senper 34. Orhoit gira ere zoin garrazki Jesusen Konpainiatik kanpo ezarri dituen ordu arte bere bihotzean iduriz barna zauzkan lagunak. "Il semblait aimer profondément" Ardoy SFran 289. Banuen ere pentze xoko batean [...] lur puxka bat barna itzulia. Etchebarne 73. Miatu behar laike ahal bezain barna, / lur hoberenak ere baitu bere lana. Xa Odol 14.

v. tbn. Hb Esk 16. StPierre 22. Etcham 112.
azpiadiera-3.1.1
Adentro. "Dentro, ir, barrena, barna, barrura " Lar.
Erran ziezón Simoni, eramak barnago, eta largaitzazue zuen sareak hatzamaitera. "Menez en pleine eau" . Lc 5, 4 (Oteiza barrenago). Ioan behar duzu zertanaren aldetik, zeren baitu zubi bat Irlako aldetik ur xumea duena, eta ioan beharko duzu hagitz barna zertaneko leihorra bezala muillatzerat. INav 126. Muillazazu xilhoaren trebesea, 5 brasetan, eta barnatzartzeko [sic, tal vez por barna sartzeko] hartzazu itsasoa eder marea ona. "Pour aller dedans" . Ib. 19. Noiz ere baitakizue segurki idiak harria duela bixikan edo xilkuan, barna pikaturik atheratzia da erremedio lasterrena eta segurrena. Mong 589. Zeiñak sarrarazten baikaitu beloaz barnago saindutako saindua den lekhurat. Ch IV 11, 4. Zotik adi bertan / Ezin diat pazenziatzen / Bestela barna jinik / oro zütiet erhaiten. Xarlem 841. Mokoa sarturik barna hezurra dio khentzen. Gy 71. Hedoiek nola goibeltzen izarra galernetan, / Hala da nere hirria barna sarthu betbetan. Hb Esk 19. Büztin lürrak eztü üzten hura barna sartzera. "La terre argileuse ne laisse pas pénétrer l'eau" . Ip Dial 44 (It barrena sartzen, Ur barruban sartuten, Dv barnera). Phetiri jarraiki zeion hürrüntik, Aphez-handiaren etxe-heipialano: eta barna sarthürik, jarri zen miskandieki. Ip Mt 26, 58 (Lç, Dv, Echn barnera, He barnat, Ur barrena, Ur (V), Ol, IBk, IBe barrura, Ker barruan). Ez gaitzan sekulakotz, / Otoi, abandona, / Tormentu aundietan / Sar ez gaiten barna. Bordel 198. Bortuan zenaz geroz, etzuen gehiago lanjerik nihork atxeman zezan. Ordean Jainkoaren graziak hazkartua, joan zen emeki-emeki gero eta barnago. Jnn SBi 114. Sarturikan dagona / nai baña barnago. (B). Auspoa 97, 120. Gauez ogera dioanean, / burtziña arturik eskuan, / Txinarrak barna sartuz, amonak / autsa biltzen dun moduan. "Metiendo las brasas dentro de la ceniza" . Or Eus 263. Ezen nabari da gorputzean xuxen sarturik izateko ordez, zeiharkaxe barna baldin badoa [paldoa] . Mde Pr 80. Beha egon zen, xifritua, etxe handi baten xokoan, bertzetarik barnago zen etxe baten xokoan. JEtchep 114. Abertzaletasuna [...] barnago sartzen dela. Larre ArtzainE 185.
azpiadiera-3.1.2
( -z barnago, más adentro que).
Eskualdunak, bethi, ongi ethorria egin dio arrotzari, arrotz hura bere lerroño hartan eta behar den neurriaz barnago sartu gabe agertu zaiolarik. Barb Sup V. Gero mailu ukaldika berrogei edo berrogei ta hamar zentimetroz barnago bultzatzen du. Mde Pr 78s.
sense-4
IV . (Sust.).
azpiadiera-4.1
1. (AN-ulz, B; Lar) Ref.: EAEL 11; Gte Erd 43 .
(Tbn. fig., ref. al espíritu, al alma, a la conciencia, etc.). Interior. " Barna, interior, que en otros dialectos es barrena, barrua " Lar (s.v. membranas) . "Vientre (AN-ulz)" EAEL 11. " Etxe orrek [...] barna ederra du (B)" Gte Erd 43.
Senda zazu ene bihotza afekzione desordenatu guzietarik, ene barna sendo eta garbi dela, gai izan nadintzat zure maitatzeko. "Intus sanatus et bene purgatus" . Ch III 5, 2 (tal vez errata por barnea, tal como aparece en la ed. de 1788). Gazta oriek bereizteko bein erran zatan neskatxa batek: "gazta daizten direnetarik"; barna dariola goaten dena adiarazteko. FIr 158. Barna lotan dala gustija baita utzi. / Ene barna orrek, bixitza onetan / lo-egin, lo-egin. "Cuando la conciencia duerme está todo permitido" . Laux BBa 132. Malkoen barna zelan argitan zaurkidaz? / Poz artian ostera ezin zeu idoro! / Gixon gustijen barnak baidirala zoro. Ib. 70. Baña bein barna lañotu yatan. "Se me enturbió el alma" . Laux AB 73. Kabia aizatzen diten ['dieten'] txorien antzera / etxe-barna garbituz aurrak atarira. "Desocupando la casa" . Or Eus 12. Etxeratzean, barna zabalduz, / adierazi aitari. Ib. 166. Sei gizon eira dira: --kurruxka jakiña / bezperako barauaz barnak eragiña--. Ib. 135. Peralta-ardo bizia barna birbizteko / Ta arrautz-andoil xuriaz gogoz uztartzeko. Ib. 12. Ez dut aski oroiz, / bear dut adituz; / belarrik narama / barnari lagunduz, / Jauna zentzu guziz / ta gogoz maitatuz. "Espíritu" . Or Poem 517. Barna korapilloturik ezin nakio mintza. "Se me anuda el espíritu" . Ib. 543. Beste egirik ez nekin, eta barnak aieri siñestera zirikatzen nindun, zoro aieri. Or Aitork 63. Etorri zan eguna, nitaz erantzirik, ene barna erasiaka asi baitzitzaidan: "Non duk mihia". "Conscientia mea" . Ib. 198.
azpiadiera-4.2
2. (Tras medida de longitud). Profundidad.
Azken hok hasi ziren berehala lanean, zortzi pia barna lurraren zilhatzeko. Elsb Fram 137. Muthil gaztetarik zenbaitek egin zuten zortzi pia barna zuen zilhoa. Ib. 136. Hartzen bi eskuz aitzurra, eta emekiño hasten da lur igituaren altxatzen. Hiru zehe barna zilatu dueneko, agertzen zaio lurpetik untzi baten ezkina. HU Zez 54. Khakuetako arrolla lotsagarria / Mila khana barna da zolatik gaiñiala. Casve SGrazi 122.
azpiadiera-4.3
3. Parte inferior, bajo. " Pantalon barnak (G-nav), gona barnak (G-nav)" Gte Erd 49 (s.v. "gonaren behealdea"). v. 1 barren (I, 2).
azpisarrera-1
BARNA HARTU. Tomar en serio, recibir con preocupación o disgusto. "Barnegi hartu du solasa, il a été trop sensible; il s'est formalisé de la chose; il a mis trop au pied de la lettre" Dv.
Kantore berri batzu nahitut ezarri / Penetan direnentzat, oi, kontsolagarri! / Gauzak har ez ditzaten sobera barnegi. (1859). Xaramela 263. Berri hori arras barna hartu zuten haren adixkidek. Xede horren haren burutik khentzeko alfer izan ziren othoitzak eta nigarrak. Laph 50. Haro bat altxatu zioten; eta zernahi ateraldi tzar, bai buruz-buru, bai beren kideko kazetetan eman. Ez bazituen ere holako solasak eta egitateak beti barna hartzen, badakigu ez diotela onik egin. HU Aurp 122. Gizon flako eta hilkorrari ez berma, lagun eta adiskide izanikan ere; ez zazula ere barna har, noiz edo noiz jazartzen bazaitzu. Leon Imit II 1, 3 (SP hainitz tristezia hartu).
azpisarrera-2
BARNA BAINO BARNAGO. Muy profundamente.
[Aitaren] hilzia bere bihotzian barna baino barnago edukiten ziala. Tt Onsa 121. Eta zureganako amuriuak, nihauren ezdeüstarzünian, barna beno barnago sar erazi nizü. Mst III 8, 2. Zihauren ezagütze ümila, Jinkua ganatko bide segürago bat düzü, eziez barna beno barnago jakiten txerkatzia. Mst I 3, 4.
azpisarrera-3
BARNA-BARNA. Muy profundamente.
Ikusten nuena, aditzen nuena, sigillatzen zen ene gogoan; eta han inpreñu bat barna barna egiten zuen. Mih 85.
azpisarrera-4
BARNADANIK.
azpisarrerakoSense-4.1
a) De dentro. "Dentro, salir de, barrenetik, barnetik, barrutik, barruti, barnadanik " Lar.
Orduan barnadanik bere spirituan suspirio eginik, erran zezan: Zergatik jenerazione haur signo galdez dago? Mc 8, 12 (HeH, Dv barnetik ).
azpisarrerakoSense-4.2
b) Por dentro.
Badu lurrak zonbeit higidura eta aldakuntza harturik... Ez diote halere, guzien gatik, barnadanik lurrari arraildu eta desegin hastapeneko erroa. Doidoia murriztu eta lanthu gaineko bizkar axala. Gatxitegi Laborantza 17.
azpiadiera-2.1
(Fig.). Profundamente, concienzudamente.
Mediku Rusianoek ez zuten eri maitea barnadanik haztatu nahi izan, Shanghaiko hirirat hobe zuela lehiatzea, han hobeki artha zezaketela. Prop 1901, 106. Eskual-hitzen banakatuz barnadanik ezagutzeko. Lander RIEV 1907, 433. Liburuaren egileak nahi ukan du irakurtzalea lagundu dohain berez jabetzen, eta horra zergatik bertute mota bakotxa barna danik ikertua den. Lf ( in Etcheb MGaric (ap. MEIG III 116 ) ). Heleta utzi eta han ukan ildoa / Barnadanik derama zuretzat, Jainkoa. Larre ArtzainE 335.
azpisarrera-5
BARNADRANO. Hasta adentro.
Ene bihotzen barna drano sartzen zira, o ene Jinkua. Han ikhusten tüzü memento huntan egiten tüdan errezolüzione hunak. UskLiB 12.
azpisarrera-6
BARNAGOAN. Más adentro.
Arnas agor au adiz, / sar ni barnagoan / Zure deadar oien / musikaren ioan. "Entre yo más al interior" . Or BM 100.
azpisarrera-7
BARNAGODANIK. Desde más adentro.
Eta batzuek, alegia otoitzean, zerbeit murruskatzen badautzute ere, errexki ohartuko zare heien otoitza ez dela ezpainez barnagodanik heldu. HU Zez 35. Mintzairetan sarhuago [...] eta hanbatenaz errexkiago, garbikiago eta barnagodanik ikhasten direla. Lander RIEV 1911, 621. Hortan ihardetsi zuten ez nakiela haien berri: nik uste baino barnagodanik lotuak zirela lan horri... ikusiko nuela... StPierre 14. Ahal delarik, 40 zantimetra baino barnagodanik ere iraultzen da noiztenka lurra. Gatxitegi Laborantza 51.
azpisarrera-8
BARNAGOKO.
azpisarrerakoSense-8.1
De más adentro. "Qui est plus intérieur" Dv.
Azaleko lurra ezar zazu alde batera, barnagokoa bertzera. Dv Lab 343. Laguntza handia liteke barnagoko misionestentzat. Prop 1883, 266 (ap. Dv; la ref. es incorrecta). Ez bakarrik gu hemen Frantzia hegi huntako frantses eskualdunak, bainan barnagokoak ere, frantses guziak españoltzen ari gare. HU Zez 76. Ezen nola nahi duzu sar diten erroak lur gogorrean, eta har ditzaten hunek dauzkan gozoak, ala axaleko mokhorrek ala barnagokoek? EOnAlm 1905, 21 (ap. DRA ). Ainitz baitziren aski segituak elizako urratseri [...] Urruñan, Baxenabarre edo barnagoko herrietan bezenbat. Larre ArtzainE 245.
Más profundo (fig.).
Laster behartuko dira ikasketa luzeago eta barnagokoak. Larre ArtzainE 232.
azpisarrera-9
BARNAGOTIK. Más profundamente.
Frantsesen lanak etzuela egungo misionest baten lanaren eite handirik. Hura sasu mozle eta lur berri egile. Hau aspaldian lantu lurraren barnagotik iraule eta ontzaile. Ardoy SFran 326. Geiagokorik gabe bi erhi mozturik; / tiroak hartu balu nonbait barnagotik, / egun etzen entzunen kantuz Xalbadorrik. Xa Odol 136. Menturaz bazituen berak ere ene joaitea barnagotik senditzen zituen egunak. Larre ArtzainE 112.
azpisarrera-10
BARNAKO.
azpisarrerakoSense-10.1
a) "Interior, barrengoa, barrukoa, barnakoa" Lar.
azpisarrerakoSense-10.2
b) (Tras ines.). De a través de.
Adimendu batek aldez aurretik ezarri dion asmo edo xedeak gidatzen du kondairan-barnako bere bidea. Vill Jaink 169.
azpisarrera-11
BARNAN. En el interior, dentro.
Ongi konfesatu eta / mezak ere entzun, / iya errezelorik / barnan senti dezun. Ud 106.
azpisarrerakoSense-11.1
(Tras ines.). En el interior de.
O Amudio! o bothere! / Zer da zu bezalakoa? / Hostian barnan eman duzu / Zeruetako Jainkoa! 110.
azpisarrerakoSense-11.2
(Tras gen.).
Zoinen aphal erori behar düdan zure jüjamentien barnan. Ip Imit III 14, 3 (Mst jüjamentien barnatarzünian).
azpisarrerakoSense-11.3
(Tras tema nominal nudo).
Ur garbijan eure begijok, / ta lorak eure niñi-barnan. "En lo más profundo de tus pupilas las rosas" . Laux AB 38.
azpisarrera-12
BARNARIK. Profundamente.
Bixtan da hain barnarik erabiltzen den lurrean altxa ditazkela uzta aberatsak. Gatxitegi Laborantza 51.
azpisarrera-13
BARNAT. Adentro. v. supra (III).
Hura iragan eta ondoan ikusiko duzu barnat sarzeko entrada. INav 128. Ioanen zare barnat harik eta ababorreko leihorrean den buru handiaren trebeseraiño. Ib. 127. Piarres bada jarraiki zitzaioen urrundik aphezen prinzearen etxeko eskaratzeraiño, eta barnat sarthurik jarri zen sehiekien. He Mt 26, 58 (Ip barna). Hitz hoiek erranik, / Bere athea hersirik, / Saindu berria barnat joan zen. Arch Fab 213. Sudurra xilotik erakutsten dute: / Gero aphur bat burua ere, / Gero barnat sartzen dire. Gy 249. Gathez egin hesia Sanchok ezeztatu; / Barnat soldaduekin bera lehen sarthu. Hb Esk 68. Bazuen berekin gakhoa eta sartzen da barnat. Hb Egia 16. Khea sartzean barnat athorrei, hantu ziren eta goiti abiatu. Ib. 138. Zorigaitza orori darraikotela diruri. Erregeren zaldia eritzen da: sartzen zaizko barnat gorputzean bere lau zango-besoak! Ib. 76.
azpisarrera-14
BARNATIK. Profundamente (sdos. prop. y fig.). "Horik oro ikertü düte barnatik (BN-arb, S), ahal zütien bezaiñ barnatik (S), artzainen buruausteak ahal bezain barnatik erakusten dauzkigu (BN-ciz)" Gte Erd 269.
Nik ere dut moldatzen goldearen hortza, / Ontsa zorrotza, / Barnatik ausik dezan ildoan lur hotza. Ox 168. Ezin sinetsia da etzuen gertakari horrek holako seme baten bihotza barnatik hunki. Ardoy SFran 107. Jaunak badaki zoin barnatik zitudan maite. Ib. 294. Gauzak barnatik erraten ditut / behin hasten naizenian, / aiherkunde bat hartua baitut / emazte hoien gainian. Mattin 89.
azpisarrerakoSense-14.1
Barnatikegi ez har othoi amoriua, / Gazterik eztakizün xuri bilhua. ' Ne prenez pas trop à cœur' . Etch 686.
azpisarrera-15
BARNATIKAKO. Profundo, sentido.
Bainan orduan ere, beti ez bazen solas goxoenekin edo gurienekin mintzo, beti zoin barnatikako sendimentu onekin! Ardoy SFran 298.
azpisarrera-16
BARNAXEAGO. Un poco más profundamente.
Lurra hainitz urtsua delarik eta ondo handikoa, han barnaxeago sartzen dira [drainak] . Dv Lab 115. Lantzeaz bezainbatean barnatuz, bainan emeki emeki, urthetik urthera ilderreka barnaxago eremanez, bederen zehe handi baten heineradino. EOnAlm 1905, 19 (ap. DRA).
azpisarrerakoSense-16.1
Un poco más adentro.
Sartzen gira Iruñan patar ezti bati goiti, kazerna berriak diren hegitik. Barnaxago bagoazi, datxikola, etxe-andana handi baten artetik. JE Ber 20. Zonbait urrats barnaxago baita eraikitzen San Inazioren jauregia. Ib. 55. Barnaxago baita etxeko athea, ezagun ere da jatera emaiten dutela berdin, galdatuz geroz. Ib. 69. Sar gaiten barnaxago ene Urdozko eskolarat. Larre ArtzainE 21.
azpiadiera-1.1
(Tras ablativo).
Bidetik barnaxago, itzalpe batzuen gibelean, ikusten ditugu bai hotelak, bai ur-onen hartzeko atherbeak. JE Ber 74. Bazen bide bazterretik barnaxago borda txar bat. Etchebarne 23.
azpisarrera-17
BARNENIK. Lo más profundamente (sdos. prop. y fig.).
Barnenik iraultzen den lurrak ekhartzen du ondoriorik hobeena. Dv Lab 29. Monarka handia, printze / Guziek nahi baituzte / Ikhusi bere estatuak / Zuhurki gobernatuak, / Bihotzean behar dute / Garraiatu bethiere / Barnenik sentitzekoa / On komunaren zeloa. Gy 292.
barna
<< barkatu 0 / 0 barnatu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper