Tr. Documentado en un refrán de Oihenart y en autores meridionales del s. XX (tbn. en Lhande, Zubiri, Lafitte y Xalbador). En DFrec hay 15 ejs. de aburu.
sense-1
(L, BN, S; VocBN(
Dv), H);
aberu (BN);
abelu (S);
abulu (S)
Ref.:
A;
Lh(aburu, aberu, abelü, abülü). Opinión, parecer; creencia (no muy fundada)."Croyance confuse, espérance peu fondée"VocBN..
"Croyance, attente, espoir sans motif fondé"H.
"Opinion, instinct"Lh.
Buru bezanbat aburu. "Autant de visions ou imaginations, que des têtes".OPr 567.
Geure zeregiña al ixan dogunik ondoen bete dogula, ona emen geure aburuba. EEs 1915, 218.
Esan didatenez, euskera ta latinezko esakune zar batena gertatu zaio: tot capita quot sententiae "buru bezanbat aburu" ediro ditu. Batak, alde egiteko; besteak, gelditzeko. AArdi 103 (v. tbn. buru bezenbat aburu en Eguzk GizAuz 37; buru ainbat aburu en Zait Plat 35; amodioaz buru bezenbat aburu en Lf ib. XIX).
Asi zan bakotxa bere eretxija edo aburuba adirazoten. KkAb I 21.
Aburu zuzena artu nai bada. "Si se desea acertar en los juicios".ZinkCrit 52.
Bainan aburu hedatuena da zerbait borrokaldi edo gudu batetik [...] duela bere iturburua. Zub 55.
Ziñaldariak bere aburua eman zuan. AnabUsauri 50.
Berotu zan "Uitzi" bere aburu-alde, ta igerri zion alegia pattarraren ontzixkak, ipurditik autsi baitzun mai-gañean ukaldika. LdiIL 50.
Batzordeak, ordea, ez ginduzan araudia eginbear orretarako aintzakotzat artu; ta bereala, bere aburu utsez, arauditzako zuzenbide batzuk argitaratu zitun. Ib. 147.
Gizartekeri-zale guztiak aburu edo eretxi bardiñekoak ez dirala esan bear dogu. EguzkGizAuz 42.
Gai onetzaz dituan aburu ta eretxiak antxe agertu ta azaltzen ditu. Ib. 73.
Euren buruei ortodoxos edo aburu zuzenekoak deritxoen edonongo sozialistak, Marxen jarraitzalleak dira. Ib. 46.
Iñoren aburubak atzaldu dagikiezan akatzak eta bost neronek dakidazalako. LauxAB 13.
Iñoren gogo, aburu ta asmoak ezin ezagutu ditzakegu. ZaitSof 166.
Nola ditezke bat, ikustea ta ez ikustea? Orduko eskolastikuek idaroki zioten aburu ori; baiñan orren kontra bera iekitzen da an-emenka. OrQA 170.
Gure gogo-argia gezurrera ta aburu gaiztora okertzea, likisgarri da. "Errores et falsae opiniones".OrAitork 95.
Alare badakit aburu aiek egi dirala. "Sententias".Ib. 374.
Pentsa zer aburu zukeen andere gazte apainak atso arront, zantar horrez!MdeHaurB 11.
Argumendurik bikainenak ere ez dio aburua aldaraziko.MdePr 138.
Segur izan zaite zure oharrak eta zure aburua asko preziatuko ditudala. Ib. 195.
Ez zuen egiaz abururik eman ipuinaren gainean. Ib. 86.
Bakoitzaren asmo, aburu, iritzi ta gogoa agertu bearrez. ErkiagArran 30.
Onatx, beraz, aren usteak eta aburuak, ark berak idatzitako ataletan ageri diranez.ZaitPlat 32.
[Platonen] gizarte-aburuen ta asmakizunen [ardatza]. Ib. 13.
Parmenidek bere aburuak eta bere asmoak itz-neurtuetan ondu zituen. Ib. 43.
Ez othe nuen Platonez beraz neure aburu edo iritzia agertzen ahal.Lf(inZaitPlat XIII).
Antziñako filosofuen aburuak gizonari buruz. VillJaink 56.
Nere itzulkizunei buruz egiñiko oarkizun eta zuzentzeak gatik esker ona zor diot Orixe jaunari. [...] olerki geienetan beintzat beraren aburura jalki natzaio. GaztMusIx 8.
Orduko ikasgu nagusietan aburu iakiña baitzan, otoiz aundira sartzeko, leenagotik ezagubideak illunbean gelditu bearrak zirala. Or(inGazt MusIx 42).
Aurrerantzean ere izango ditugu eztabaidak. Guk beti lehengo lepotik burua: buru adina aburu.PMuj(inMEIG I 96).
Besteren aburuak beste, goazen gauzei apur batez geure begiz, betaurrekorik gabe, begiratzera.MIH 317.
Bonapartek, haatik, zenbait aburu eta uste ere, hainbeste argibideren aldamenean, eman zion bere irakasleari.MEIG VI 80.
v. tbn. ZA RIEV 1928, 595. EA OlBe 98.
azpisarrera-1
ABURUAK ABURU.
Ene lizunkerien ibai barnetik ez nindun alderagiten erio-bildurrak eta azken-epaiak bestek; aburuak aburu, oek ez baitzuten aldegin ene biotzetik. "Qui per varias quidem opinionem".OrAitork 151.
azpisarrera-2
ABURU BATEKO;
ABURU BEREKO(IZAN, AGERTU...). (Ser...) de la misma opinión, del mismo parecer. Arek agertzen zuen biozmina, baño ez dakit ote zen euskarari buruz nere aburu]a[ bereko agertzeagatik. FIr 177.
Pondu hortaz den bezenbatean, arkeiologoak ez dira aburu bateko. MdePr 212.
[Sendagilleak] dietaz den bezainbatean, ordea, ez daude aburu bereko. Ib. 99.
Baditaike ene lagun guziak ez diren ene aburu bereko. XaOdol 64.
azpisarrera-3
ABURU BATEZ.
Unánimemente. Bat-ein euzkotar guraso danak, [...] Eta guztijok aburu batez / Ikastetxeetan eskatu / Onei euzkeraz irakastia.Enb 42.
Ta ala, batzorde orrek eta guk, Euskaltzaleok, alkarri lagunduz, adiskideki ta aburu batez araudi ori taiutu ta osatuko gendula. LdiIL 147.
Eta onelan obeto alkar artuaz, guztiak gizarte osoaren onera, aburu batez, jo dagien. EguzkGizAuz 171s.
azpisarrera-4
ABURUKO(Precedido de gen.). De la opinión, del parecer (de). Gauza zail baino zailago bat da [...]. --Ez naiz zure aburuko --erran zuen ezkongabeak. MdePr 86s.
azpisarrera-5
ABURUZ(Precedido de gen.). Según la opinión (de), en opinión (de), según el parecer (de). Nere aburuz (iritziz) [...] ertilariak [...] edestian billatu bear ditu gaiak. AyerbEEs 1915, 263.
Nere aburuz, orra emen Agirrek dauzkan iru trebetasun bereziak: [...]. LhItzald II 106.
Nere aburuz [...] bi sail egin ditezke. LdiIL 153.
[Kontratu ori] leundu ta gozatuko balitz, gure aburuz obe litzateke. EguzkGizAuz 151.
Eta gure alde otoitz egiten ote dute Garbitegiko oiek? --Uste ditekena, Bellarminoren aburuz. OrQA 117.
Ene aburuz, haatik, sinespen horrek [...] maskaldu egiten du. MdePr 268.
Nire aburuz hoberenetarik den bat baizik ez aipatzekotz. Ib. 245.
Burdinbideok, erriak naastuagotu [...] eta nik dakit zenbat oker ekarri oi dituen batzuen aburuz. ErkiagArran 17.
Bearturik ote zegon egarbera egindako ziñari eusten? Bere aburuz, ez noski. EtxdeJJ 73.
Leturia etzan, gure aburuz, aietako bat. TxillLet 74.
Platonen aburuz, ixurka doanaren ezaguera ezinkizun gertatzen da. ZaitPlat 36.
A. Gerardoren aburuz [...] paperean iraun arazi etzitulako galdu ziran. GaztMusIx 167s.
Horien eta beste askoren aburuz, ezin egizta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten, ez du ezer esan nahi. MIH 89.
azpisarrerakoSense-5.1
Uste, diotenez, aburuz, iduriz... zenbat uste ergel! "En opinión de".Or Poem 537.
azpisarrerakoSense-5.2
Por decisión (de). Xalbaten aburuz bederatziko sailla erdibitu egin zen launako ta bosnakoan. Laukoari Zalgizeko bidea aztertzeko lanbidea eman zion ea Xalbatek beste lau lagunekin Sustarriko lepora joko. EtxdeJJ 258s.