OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
alargundu.
sense-1
1. (gral.; VP 41r, Lar, Añ, Lecl; -lh- L, BN, S; SP, Dv, H) Ref.: A; Iz ArOñ; Gte Erd 154 .
Enviudar. "Rendre ou devenir veuf" SP. " Alargundu, alárgunketan, enviudar" Iz ArOñ. . " Iru aldiz alargundu da (G-azp, AN-gip-5vill, B, BN-arb), irugarren aldiz alargundu zen (AN-gip)" Gte Erd 154.
Gorputzetik separatuz geroz spiritua, / Apartean triste dago nola alhargundua. EZ Man I 45. Gizon bat alharguntzen denean. Ax 386 (V 253). Santa Katalina Genesekoa alhargunduz geroztik iarri zen hospitalean erien serbitzatzen. SP Phil 178 (He 181 alhargundu, Echve Dev 211 alargundu). Bada egiazki alhargundua eta gabetua denak izan beza esperantza Jainkoa baithan. He 1 Tim 5, 5. Gazterik alargundu zen beste zenbaiten gisan munduko dama bat. Mb IArg I 206. Noemi alhargundu zenean. Lg I 244. Valeria deitzen zena [...], gazterik alhargüntürik. Egiat 218. Alargundu zan [gaztea], eta arkitu zan leneko gurutze pisuarekin. AA I 410. Orai urthe bethe alhargundu zena / Eta atzotik hala dena, / Hagitz dire diferentak. Gy 264. Emakume bat, aur gabe alarguntzen zanean, senar zanaren anaia edo aide batekin ezkontzen zan. Lard 161. Gaztean nausi dituzte aitak; ezkontzean, ama, senhar eta aitaginharrebak; alharguntzean, semeak. Hb Egia 64. Zeren Israel eta Juda ez baitire alhargundu beren Jainkoaz, armadetako Jaunaz. Dv Ier 51, 5. Andre-ezkonduak apaindille edo buruko zuriyarekin ibiltea, alargunduak beltzarekin. Aran SIgn 81. Jaun au bi bider dago / lenago ere ezkonduta, / orain bakarrik gertatzen zana / Jainkuak biyak kenduta; / zenbait umildu izandu dira / orrela alargunduta. PE 138. Peruk, alargundu zan ezkero, eztau bere Txoldogaingo txabolatik lagun-artera urteten. Ag AL 30.
( s. XX) Oraindik ez dituk zortzi egun alargundu aizela. Iraola 36. Santos gaxotu da ta Premiña or dabill beldurrez, ezkondu baiño len alargunduko ote dan. Urruz Zer 69. Inoiz alargundu baenzake, neronek begiz joko nikek iretzat toki aietako emaztegai aundiren bat. A Ardi 60. Alaba bat Sara deithua eta jada zazpi aldiz alhargundua. Zerb IxtS 62. Etzen apheztu adin batean baizik, alhargundu ondoan. Ib. 108. Emazte bat, gazterik ezkondu zena, handik laster alargundu, eta berriz ere ezkondu. Lf Murtuts 40. Kapitana bera alargundu zanean Bixentaren eske etorria zala. JAIraz Bizia 105. Alargundutakoa andre Kattalin zen. Etxde JJ 232. 20 urtean alhargundua zen ama saindu baten seme bakharra zen San Krisostomo. Egunaria 27-1-1960 (ap. DRA ). Alargundu denari berriz ezkontzea zillegi ote zaion ala ez erabakitzeko. Vill Jaink 162. Gure osaba bat [...] alargunduta zegoan bere emaztea ilda. Salav 21. Alargundu nintzanetik ez doralako beste festa eta erromerixarik nere etxia baño. Etxba Ibilt 486. Noiz hil zitzaion senarra ez dakigu, bainan bederen bera alargundua zela 1490 urtekotz. Ardoy SFran 39. Maiteenganik berex presondegietan, / edo alargundurik daudenak penetan. Xa Odol 286. Sei urte alargundu nintzala. Ataño TxanKan 202. Ogei ta zazpi urte omen zeuzkan, alargundu zanean. JAzpiroz 88. Anaia alargundu barri au. Gerrika 238. Oraintxe alargundu berria da andre ori. Uzt Sas 349.

v. tbn. AB AmaE 106. EEs 1919, 45. Alhargundu: Jnn SBi 130.
azpiadiera-1.1
Cf. bizi-alargundu. .
Gure Elizako San Kosetxu ederra ostuko baleuskue, neure senarra da agindu ta egiña langoxea [...], altara-ganean egoteko. --Baiña, Maripa, senarra bizi dala alargundu nai euke? A BeinB 42.
azpiadiera-1.2
(Fig.).
Goizetik baru, bazkari txarra, / afari ona berandu; / sakelatik alargundu [= 'quedarse sin dinero'], / begiratua illundu, / orra gustuak atzendu. Xe 234.
azpiadiera-1.3
"Del que ha recibido un golpe en el codo que le priva momentáneamente del uso del brazo, se dice en broma: alargundua da (Darric)" DRA. .
azpiadiera-1.4
(Aux. trans.).Hacer enviudar.
Oilar kruel, oilar bortitz / O oilar fanfarruna! / Gure oiloak bi aldiz / Alargundu tuana. Monho 44.
sense-2
2. Mantener en estado de viudedad.
Umeak aberatsturik usteko desirak edo zenbait bertze munduko abantaillik ardietsteko usteak alharguna alhargundurik badaduka, izanen du naski laudorio, ez ordea segur Iainkoaren aitzinean. SP Phil 416 (He 419 geldi arazi alharguntzan).
alargundu
<< alargun 0 / 0 alatz >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper