AKABO IZAN
(-kh- Urt I 456). Acabarse.
tradizioa
Tr. Documentado casi exclusivamente en la tradición septentrional. Al Sur sólo lo hallamos en Udarregi y en unos versos de Echalar de mediados del s. XIX (Auspoa 97, 21).
Ezkillaren azkeneko, / Soiñua io denean, / Akhabo dire hartazko, / Solasak jendartean.
Arg DevB 169.
Gure biaia akhabo duk / Herioa ethortzean.
Gç 152.
Predikaria faltatzearekin akhabo da haren ofizioa.
ES 151.
Han akhabo izanen baitire bizi huntako gaitz guziak.
CatLav 71.
(V 43)
Akhabo da, Jauna, egin da, sekulan ez naiz aski erho izanen bekhatu mortalaren egiteko.
Brtc 97.
Gainerako eginbide guziak akhabo izanen dire gure biziarekin.
Ib. 193.
Heriotzean akhabo diren gaitzentzat beldurrik ez izaiten.
Jaur 122.
Othoitz saindu horrekin ez akhabo yoko; / nihoiz baizen hazkarki pilotan lothuko.
Hb Esk 215.
Jesusek hartu ondoan beraz minagretik, erran zuen: Akhabo da.
Dv Io 19, 30 (He akhabo da; Lç konplitu da).
Bainan Eliza akhabo da; hala dio nausiak, hala diote aditzailek.
Hb Egia 136.
Protestanten sinhestea, eta katolikoena akhabo izanen da Angeleterran.
Ib. 118.
Oh! ene Aita! akhabo da, akhabo! haren ethortzea mirakulu liteke!
Laph 224.
Ala ere bagenduben / naiko zer egiña, / akabo zan bildurrak / juan izan bagiña.
Ud 73.
Zeren bainuen, nere baithan, halako beldur bat, nere aranen hitztorioa ez zela hortan akhabo!
Elzb PAd 46.
Akhabo zirela harrentzat lurreko jostetak eta irriak.
Jnn SBi 91.
Emazu aintzina, non-eta eztiren huntan akhabo zure indar guziak.
Ib. 150.
Bizi labur hunekin ez direla guziak akabo.
Lap 9 (V 7).
Uste zuten araiz lan guziak hartan akabo zirela.
HU Zez 50.
Hoien amets ederra / hortan da akabo.
Etcham 181.
Gauza hori ikusiz / gogoetan nago, / aintzina joanago eta tristeago, / pertsulari-arraza gutan den akabo.
Xa EzinB 22.
Jangairik ezbadago akabo da besta.
Xa Odol 150.
azpisarrerakoSense-1.1
Estar acabado.
Zankhakaz ari dira, mihia blü agertzen zaie, akabo da laster ezpada lagüntürik.
Alth Bot 11.
Zer den? Akabo garela! / Gureak egin duela!
Ox 56.
Paxkal hatzeman balu orduan, akhabo zen Paxkal!
Barb Sup 11.
azpisarrerakoSense-1.2
(Con instr.)
Akhabo izanen zen hartaz eta haren familia guziaz ez balire izan fagoratuak Jainkoaren laguntza mirakuilluzko batez.
Lg I 90.
Damnatua nauk, dio, akhabo duk nitaz.
Jaur 124.
Bainan joanago eta sartzenago dohala mintzaia arrotzetan, ai geroztik akhabo izanen da laster Eskual-herriaz!
Arb Igand 28s.
Akhabo zen laster Joanesez, Jainko ona ez bazitzaion urrikaltzen.
Barb Sup 103.
azpisarrerakoSense-1.3
(Aux. trans.)
Agur, anai, bakhe dugu, / Gerlak akhabo ditugu.
Gy 137.
Ixtantean akabo du bere lana.
Barb Sup 46.
Akhabo gituen haatik pausu eta egun ederrak.
74.