Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
andeatu.
sense-1
1. (BN-ciz-mix ap. A; H), andegatu (BN ap. A ; SP, H).
Gastar, disipar. "Dissiper. Duenak ezin andega, eztuenak ezin ukhan " SP (que cita a O). "Disipar, gastar, consumir" A. Cf. VocNav: "Andegar, aplicado principalmente a la comida, malperder, desperdiciar o desaprovechar los alimentos que se hacen o se sirven a la mesa (Meoz, Valle de Lónguida)".
sense-2
2. (AN, BN; VocBN, Dv (BN), H), anderatu (BN; H), andegatu (H). Ref.: A (andeatu, anderatu); Gte Erd 125.
Estropear(se), deteriorar(se); corromper(se). "Gâter" VocBN. . "Gâter, se gâter; corrompre, se corrompre" Dv. "Détériorer, gâter.[...] Arropak andeatzea, salir, détériorer, endommager ses habits" Ib. " Osasuna anderatzea, endommager la santé (Dh)" Ib. " Anderatu (BN), [...] ajarse la ropa" A. " Maxina andeatu da (BN-arb)" Gte Erd 125.
tradizioa
Tr. Documentado en autores bajo-navarros y labortanos, y en el s. XX tbn. en algunos meridionales como Zinkunegi, Orixe, Lizardi, Zaitegi o Ibiñagabeitia. La única forma documentada, a excepción del ej. de Duhalde, es andeatu. En DFrec hay un ej. de andeatu, septentrional.

Balezta sobera thiraka hausten da, eta ispiritu sobera laxua andeatzen. AR 46. Gatzak gozua emaiten direezu gauzer, eta andeatzetik beiratzen. Ib. 64. Oro egin izan gira jende satsu batzu bezala, eta gure obra hunak oro, oihal odol andeatu batez satsutiak bezala dira. Ib. 291. Nola zerrenek azanzik egin gabe abitiak andeatzen baitituzte. Ib. 405s. Bainan debruaren esklabo dohakabek [...] bere osasuna anderatzen, ta bere bizia laburtzen ohi dute. Dh 198. Hilak biztuko dire ezin andea litazkeen bezala. Dv 1 Cor 15, 52 (Lç inkorruptible). Bainan beldur naiz [...] andea ditezen zuen izpirituak ere. Dv 2 Cor 11, 3. Nehork ez du ezarten oihal berrizko bethatxu bat arropa zahar bati; zeren berriak altxa lezake zaharretik pharte bat, eta ordian gehiago andea liro. SalabBN Mt 9, 16 (HeH urra lezake). Hango palazioan asko gauza andeatuak ziren, eta beste zenbaitek arras huts egiten zuten. Elsb Fram 88. Emazte bat oro andeatua dago hamabi urthe hetan odol galtze batekin. Arb Bok 328.
( s. XX.) [Loeria deitzen den gaitzarekin] denbora berean odol guzia andeatzen edo gastatzen zaiote. Prop 1905, 218. Hogoi ta hamar urthez ez dela herri huntan erre hiru etxe baizik. Gaizki diot "erre": "suak andeaturik utzi" nuen erran behar. Eskual 3-12-1909 (ap. DRA). Girtainetik xuxen mozten dituzte haixturrez [ostoak] . ; uda minean: ebaki gunetarik ez diten andea ondoak. JE Bur 82. Eta familia batzuetan haurrak berak, osoki sendoak sortu baziren ere, andea ditzazke, hek mundurat eman ondoan aitamek berek [...] bildu gaitzaren kotsutik. JE Med 131. Onjo gaixtoak guti edo hanitz andeatu ditu ginarrietako hari-piruen zelulak. Ib. 29. Usoaren tolesgatasuna suzitzeka sugearen zurtasunetik sortzen diran arau zentzudunak andeatzen dira gai onetan. Zink Crit 42. Erdoilak jaten ari ditu hitzak, papera bera andeatzen hasia da. JE Ber 65. Berri-berritarik egin [labe] batzu aldean badituzte beharrik ordaintzat, andeatu direneko. Ib. 83. Enuen bada sinetsi nai ixtori eder ura erdaiñatua ta andeatua zitakenik. (Quijote IX). Or RIEV 1929, 6. Eta xure esku pollitak ez dituxu andeatuko xurrutategian baxera ikuzten. Zub 62. Eta [Napoleonek egin zien bidia] oraino ikusten ahal da guti andeatua. Ib. 126. Baserriko abereak il ala andeatuta ezkutatzen diran eran, aberedunak aien ordekoak jartzen arreta bear du izan. NekIr 75. Ain baitago [zuur-itz ori] eskukatua, alperreko aitatzez ain andeatua! Ldi IL 87. Bakarrik luzara, erabiliaren erabiliaz, San Frututsu-ren izena guti edo aski andeatu eta markestu dute. Lf Murtuts 2s. Ospetsu ta aintzaz illen zulorantza! Andeatu oi duten eriek yo gabe, ezpaten zauririk izan gabe! Zait Sof 184. Gau batez, Betharramen izan ginuen saltsa minthu bat haragi andeatuarekin. Ezin iretsia zen. Etcheb MGaric 157. Iostaketa aietako tirria itsu artaz arekin iardutea aantzi nedukan, berezko argitasuna andeatu etzezan. Or Aitork 137. Bioa Aristotelen orrialde zeatzetara, gogoaren osasuna andea eztezan. Zait Plat 61. Beiñola, lurralde auetan, aize ustelak errukarriro andeatu zuen eguratsa udazkeneko garrak oro bilduta. Ibiñ Virgil 104. Olio garbia kanela-autsez andeatzen. Ib. 91.
sense-3
3. a nderatu (BN ap. A). "Desfallecerse los animales" A.
sense-4
4. a ndegatu (R ap. A). "Aguantar. Sobera janez enaiteke andega" A.
sense-5
5. andegatu (Sal ap. A). "Caber. Zagi konek ardo aski andegatzen dua? ¿este pellejo cabe bastante vino?" A.
azpisarrera-1
EZIN ANDEATUZKO. "Incorruptible" Dv.
Eta ezin-andeatuzko Jainkoaren ospea, gizon andeakor, hegastin, lau hatzetako abere eta zierpeen itxuretara aldatu dute. Dv Rom 1, 23 (Lç inkorruptiblearen, TB, IBk e IBe hilezkorraren).
andeatu
<< andana 0 / 0 andere >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper