Espectador; observador.v. 1 behatzaile. Behari guziak harritu baitziren eta loriatu hekien jauzi eta urrats nobleen ikusteaz. ZbyRIEV 1908, 85.
Saratar hoiek dire / sortzez pilotari / [...]. Ezpeletar, Khanboarrak / zirenean ari, / hek ere segur lehen / bazuten behari. Ib. 92.
Inguruan, bizpahiru lerrotan, gainka elgarri, kokatzen dira behariak. JEBur 26.
Halako elhe arraiak egiten zituen behari ala jokazaleekin. Ib. 137.
Behari-saldo bat badagokigu berehala so. JEBer 46.
Bainan lau jokolariek halako partida egin dute nun behari guziak loriatuak itzuli baitira beren etxetarat. Herr 21-3-1957, 3.
Iduri luke luzarat enoatzekoa balitakela [filma] bainan ez: xehetasunak laster iragaiten dira, eta behariak bethi beldur batekin daude, zaintzaleak ez zaizkon ohartuko. Herr 8-10-1959 (ap. DRA).
Neska gaztea ere hor dago behari, / pilota bera bezain bihotza jauzlari. XaOdol 283.
Plaza ixilik dago, iduri eliza, / beharien begiak pilotak dabiltza. Ib. 283.
har azu zuk, beharia, Hazparne herria bera. LarreArtzainE 217.