Azpisarrerak (sarrerak) (129)
arreba.
(gral.; Lcc, Deen I 345, Mic, SP, Urt I 17, Ht VocGr 425, Lar, VP 1r, Añ, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H), arraba (V). Ref.: Bon-Ond 139; VocPir 160; A (arreba, arraba); EI 55; ContR 530; Iz Als , ArOñ , R 284 y 515, To , Ulz , UrrAnz ; Etxba Eib; Holmer ApuntV ; EAEL 47; Elexp Berg ; Gte Erd 23, 141.
Hermana (de hombre). "Hermana, arrebéa"(Voc. de Marineo Sículo, 1533). TAV 3.2.4. "Ermana, arrebea" Lcc. "Hermana, arrebea" Mic. "Sœur de frère" SP. "Sœur d'un frère ou de plusieurs frères" VocBN. "Arrebá; laur arréba" Iz R 284. Cf. Etxba Eib, que le da además el sdo. de "virago", traduciendo Gen 2, 23: hæc vocabitur virago, quoniam de viro sumpta est; podría convenirle tbn. el sdo. de 'hermana de varón'. Cf. ahizpa.
Tr. De uso gral.
Arerioak ur jarraika arrebearen semea. EZarate 17. Nork-ere eginen baitu ene Aita zeruetan denaren borondatea, hura da ene anaie, eta arreba, eta ama. Mt 12, 50 (He, TB, Dv, Ur, Ur (V), Ip, SalabBN, Echn, Hual, Samper, Ol, Arriand, Leon, Or, Ker, IBk, IBe arreba ). Mesede egin digue igarotzen dotoreak ta aitak ta arrebak. CartAzp 125. O Iongoiko, San Lazaro eta arreba Mariak / bazterrera gidatua salbo alof utziak. EZ Man II 134. Nork ere utziko baitu enegatik [...] etxerik, anaiarik, arrebarik, aitarik edo amarik, errezibituko duela [...] ehun gehiago. Ax 506 (V 326). Arreba biz etxea bethe. " De deux sœurs, la famille est trop chargée" . O Pr 486. Begi nordest eta gaixto batek iujeatu zukeien haren amorantea zela, edo haren arreba bazen, harekin egiten zuela bekhatu. SP Phil 346s. Bere arreba propia, prinzesa Katharina. Tt Onsa 123. Bere familia kitatzen dik: / Aita, ama, emaztea, / Anai, arreba, adiskideak, / Alaba eta semea. 155. Enperadore hau nola ahalkatzen zen bere arrebaren mintzatzeko astrugaitzkeriaz. ES 168. Ene gorainzak emozute[...] / beitiagoko arreba biai. Gamiz 202. Moisesen arreb Mariak egin zuen bein murmuranz piska bat. Mb IArg I 215. Aingeru bat etorri ta arreba nagusiari esan zion: zure anaia laster emendik joango da. Cb Eg II 179s. Erori izan zen bekhatu izigarri batean Thamar zaritzon bere arreba batekin. Lg I 309. Arrebaren batekin bekatu egiten zuanak bizitza guziko penitenzia. Mg CC 153. Bere anajea, arrebea, aita ta ama. GGero 325. Jakiña da, nola Moisesen arreba Maria egon zan ezkabiz edo lepraz betea. AA III 293. Macrina S. Basilioren arréba. LE Ong 67r. Juaten dira mutill batzuk, arrebei lagun egiteko edo beste atxakijeren bategaz. JJMg BasEsc 109. Küñatak fede hunin nündin khümitatü / Arreba propiak kolpia muntatü. Etch 324. Arrebaren etxera sartu bezin laster galde egin zeban berak igorritako landareaz. Izt C 163. [Yunon], Yupiter Paganoen Yainko guzien nausiaren esposa eta betan arreba. Gy 226n. Gizon ark berak esan dit, Sara arreba zala, eta Sarak ere Abraham anaia duela. Lard 22. Arrebak igarririk / zeukala ark dirua. Bil 175. Haren arreba, hamahirur urthetako printzesa eztia. Elsb Fram 101. Haren ama, haren anaie eta arreba zirela, haren Aita zelukoaren boronthatiaren egiliak. Ip Hil 154. Kateximaren irakhasten bere haurrei eta sehiei edo bere anaiei eta arrebei, edo aizpei. Arb Igand 151s. Beti dabilz burruka / nebaak eta arrebaak. Azc PB 345. Baina laster zirean / amaitu atsakabak, / iakinik zireala / Apolon arrabak. Ib. 298 (Ur PoBasc 198 danak neba-arrebak ). Kantaijok antxe eure arreba papu-andiri. A BGuzur 147.
(s. XX) Anixko ganu dud xakiteko zerbait orren familiatik [...], bizkor dagonez ama Carmen eta arrebak. Mdg 143. Bere besartean baratz zoragarria: / Ugatzak arrosaz, krabelinaz gerria; / arreba nausi baten nengoan altzoan. Arti MaldanB 205. Etzen ez bakarra, arreba ttipi bat galdu zuen hiru ilabetetan. JEtchep 28. Anairik zarrena laister ezkonduko da etxera. Arrebak, neskametzara. Alzola Atalak 69. Nere aurreko anaia / zan irugarrena, / zoiaren goienetik / arreba zarrena. Uzt Sas 96. Han baititut semea eta bi arreba. Xa Odol 230. Arreba ezkon-berriaren etxean. MEIG I 165.

v. tbn. fJZ 98. Ch IV 9, 5. VMg VIII. fB Olg 35. Ur MarIl 86. Hb Esk 126. PE 150. Arr May 101. Apaol 94. Jnn SBi 114. Moc Damu 34. CatJauf 90. Ill Pill 20. EusJok 47. Arrantz 154. Mok 7. Zub 82. Enb 197. Tx B II 131. Alz Ram 123. Anab Usauri 82. Barb Leg 146. Ir YKBiz 352. TAg Uzt 118. Iratz 14. JAIraz Bizia 19. NEtx Antz 7. Mde Pr 95. BEnb NereA 79. SM Zirik 31. Ugalde Iltz 62. Gand Elorri 177. Osk Kurl 105. Salav 13. Ibiñ Virgil 49. Ardoy SFran 71. Etxabu Kontu 164. Ataño TxanKan 151.
(Usado como tratamiento afectuoso dirigido a mujeres por parte de hombres, o como tratamiento a miembros de órdenes o congregaciones religiosas).
Ala eztugu bothere emazte arreba baten guzietan erabilteko? " Une femme sœur" . 1 Cor 9, 5 (TB emazte arreba, Dv emazteki arreba, He, Ol, Ker arreba; IBk, IBe emakume fededun, Bibl emazte fededun ). Eliza hartan konpainiako anaia bat ezpa arreba bat ordenatua izanen da nihork emanen dioen limosna errezibitzera. Harb 436. Paterra eta Abe Maria, Konfrairiako anaie eta arreba hilegatik. Mercy 8. Gomendatzen zaitut (ene anaia edo arreba maitea) Jainko guziz botheretsuari. Brtc 264. Baldin zure anajea edo arrebea arkietan badira billosik ta goseak illik. LoraS 176. Errekomendatzen zaitut Jainko guziz puxantari, ene anaia (edo arreba) eta zure Kreatzailearen eskuetara uzten zaitut. JesBih 459. Oh! emeki, emeki, othoi, anaia edo arreba! Gy VIII (se dirige al lector o lectora). Hainbertze anaia eta arreba, egun guziz gurutzea garraiatuz hari direnak haurren argitzen eta beharren solegitzen. Hb Egia 103. Arreba maitea, erran zion eriari, orai beretik jainkoaren eskurat uzten zaitut. Laph 87. Gauza bera esan biar diozute ere arreba Klarari. Bv AsL 99. Ikastetxeko nere arreba onak. Ag Serm 515. Pozez ikertzen dodaz / euzko basetxiak, / besarkatzeko anai / ta arreba maitiak. Enb 57. Ara-ba, nere arreba ori. Berron Kijote 174 (se dirige a Maritornes).
(Fig., no ref. a personas).
Izan dedilla alabatua nere Jauna / arreba illargia eta izarrakgatik. Bv AsL 399. Izan dedilla alabatua Jauna arreba udagatik. Ib. 399. Bein baño geiagotan abadiak esaten eutson: --Eulija arrebea dozu. Ez miñik egin, ba. Altuna 95. Etzekiñat zer duan / illunabarrak. / Ezkuturen bat / gordea ba-din / laño gorrixken arrebak. NEtx LBB 234. Ama gurea, arreba pakea. Lasa Poem 113.
ARREBA-ERDI (V-gip; A; arreberdi V, G; Hb, Dv, H). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Media hermana, hermana de un solo vínculo. "Sœur d'un frère germain ou utérin" Dv. "Media hermana" A. "Arrebaérdi, arrebaerdíxa [...]. Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa" Elexp Berg.
Amnon David-en seme zarrenak bere arreba-erdi Tamar zeritzaganako amorio galduari biotzean leku eman. Lard 194.
ARREBA-ORDE. "Arreba-orde, arreborde (V, G), hermanastra" A.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper