Baile.v. bal, dantza. Baileak egun oroz, errefreskoekin. (1795). BertsZB 159.
Baile erakusgarriyak / agintariyetan, / soñubak eta dantzak / leku guztiyetan. Echag 88.
Bera Durangon bailerik baile / neskatxak engañatzen.(In Alkain 86).
Bailiak eta soñu ederrak / engañatuta gabiltza, / animarentzat kaltian dator / gure munduko bizitza. Xe 381.
Plaza betean ibiltzen ziñan / amaikak arte bailean. TxB I 36.
Mutil gaztiangatikan ere / zerbait esan du fraileak, / uzteko diyo garai txarreko / zurrutak eta baileak. Ib. 92.
Neskak axeriekiñ / bailetik zinera. MendaroTx 199.
Hitz hartu nintzan ene betiko lagun Lorenzo Tolosarekin, gauazko bailerat aterako ginela biak. XaOdol 35.