baldintz (
BeraLzM).
Condición.
v. baldinkizun, baldintasun.
Tr. Documentado, generalmente al Sur, desde principios del s. XX. En
DFrec hay 172 ejs., todos, menos uno, meridionales.
Bidaldu dagixula ona udal orrek bere egijunetan ipiñi oi dauzan baldintza orokar ta dirutarren barri.
"
Condiciones generales y económicas"
.
(1918)
ForuAB
67.
Lenbiziko baldintzaren azterpena ta ezarpenak.
Zink Crit 48.
Lur-ongarritzat lurrazpiratzen diran belarkirik onenak urrengo aitatzen ditugun baldintz oek dituenak dira...
EgutTo 1-3-1920 (ap. DRA
).
Oso pozik nagokizute andre eder oiek zuek eskatzen didazutena egiteko, baiki; baño bear da bear baldintz eta itun bat izatea.
(Quijote IX).
Anab RIEV
1928, 612.
Euzkeldun onak iru baldintza / onexek bearrak ditu.
Enb 180.
Etxaguntza osuaren yaube egitten zattubet, baña baldintza bakar onegaz: etorri dakidala Bertoldin neure jauregira agerraldi bat egunaro egitten.
Otx 130.
Ezaunegia izatea, beraz, kaltegarri ez ezik laguntzalle bikain ta baldintzarik nagusiena da, ikusle ta entzuleen baitan, kolkoan, izuikara (pathos) ta pozkarioa (sophrosyne) sortze arren.
Lab Y
1933, 193.
Len esandako akzio-saria baldintza batez yaso dezagun.
Ldi IL 75.
Baldintzak: iru illabetero bi liburu.
(In JMB ELG 123
).
Lanaren irabaziaz lez domu etekiñaz (errenteaz) bizitea be baldintza bigaz laketu leikeo gizonari.
Eguzk GizAuz 74.
Baldintza edo kondiziño batzuen bidez, lurrok landu ta erabilteko, orain darabillezanai eurai be emongo litzakeoez.
Ib. 124.
Baitako Araudi orokarrak ezarriko ditu bazkideen baldintza, bearkizun eta eskubideak.
"
Las condiciones, deberes y derechos de los socios"
.
EAEg
8-
4-1937, 1457.
Estuasun gorrian jartzen nauk, adiskide, ire baldintzaren bitartez.
Etxde AlosT 71.
Ezkontzaren betikotasuna ezta gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik.
Vill Jaink 160.
Guk dakiguna da gogamenak, baldintza bezala, organismuaren lan bat eskatzen duela.
Ib. 69.
Baldintza berdintsuak betetzen diren guztietan, fenomenu berdintsuak azaltzen dira.
Ib. 45.
Bertsolariak, ona izateko, / baldintza onek bear ditu: / buru argia, biotz zabala, / nai badau ondo jarraitu.
BEnb NereA 116.
Orfeu, aren senarra, inpernuetara ieisten da andik ateratzeko, eta kanpora dakarrenean, baldintzak aztuta, atzera begiratzen du.
Ibiñ
Virgil
107.
Heiek ba, betetzen dituzte egiazko pertsularitzaren baldintza guziak.
Xa Odol 31.
Ez bezait erantzunik eman, arako artan Zerbinok ipiñitako baldintzetan ez balitz.
Berron Kijote 148.
Nai ebenak eldu eitezan, egin eban deian baldintza oneik ipiñi zituan.
Etxabu Kontu 181.
Baldintzak, jakina denez, bi eratakoak dira: beharrezkoak eta nahikoak edo, giputz zaharrek ziotenez, aski diren adinakoak.
MIH 218.
Gogoaz gainera baluke, haatik, salatariak beste betebeharrezko baldintza bat, guttieneko kontuan: salatzen duen bekatuaren kutsutik garbi egotea.
MEIG I 257.
Ez nituzke, neure esku banitu ere, baldintza guztiak erabat eta segituan beteko.
MEIG VII 192.
v. tbn. MAtx Gazt 75. Gerrika 107. Larre ArtzainE 298. Insausti 206.
(Hablando de oraciones condicionales).
Orobat gertatzen da euskaraz, gainera, baldintzen protasisean.
MEIG VI 158.
(Como primer miembro de compuestos; v. BALDINTZAZKO).
Berriz ere azaltzen da franko hizkuntzatan galderek eta baldintz perpausek duten elkarren eitea.
MEIG VI 158.
(Pl.).Condiciones, estado, situación.
v. egoera.
Diruz ta esku-zabalez, merezi daben guztiai lagundu bai bear diran baldintzak ta begiratzalleak yarririk.
Belaus LEItz
115.
Ezin kideko eginkizunetan jarduten diran lanari-langilleak baño baldintza eskasagoetan euki ditzaketela.
"Sometidos a condiciones de trabajo"
.
EAEg
14-3-1937, 1275.
Irlandar enda hiltzera zoan, eta hau hitzez hitz hartu behar da, ez da aski erraitea baldintza ekonomikoak ikaragarri zirela.
Mde Pr 240.
Irlandarren bizi baldintzak geroago eta hobekitu ziren ondoko urteetan.
Ib. 238.
Jainkoaren izen sakratua! Baldintza hauetan nola liteke inor judikatzale justu eta zuzena izan?
Arti Tobera 289.
(Sing.).
Bear zan ura itxasotik artzeko ta baldintza onean eukiteko.
Etxabu Kontu 123.
BALDINTZA-ERA.
"Modo condicional" BeraLzM.
BALDINTZAKO.
Condicionado.
Nik nere lagungoa "baldintzakoa" agindu neraukon, Zuberoarat bainoa oraintsu hamabortz egunen iragaitera eta horrengatik beharbada ez naizateke Parisen emisionean adelatzen duketen garaian.
Mde Pr 63.
BALDINTZAPEAN.
Bajo condición.
Zuzendaritza onen baimenik gabe saltzen diran berebil zatiak baldintzapean jarriaz.
"Condicionando la venta"
.
EAEg
11-1-1937, 777.
(Tras oración subordinada con el suf. -(e)n).Con la condición (de que).
Erabagirik ezpalego aituko da baietza emon daula: baña beti, barriro landarak sartuko diran baldintza-pian.
(1918).
ForuAB
139.
(Tras -tzeko
).
Egindakuari gero erantzuteko baldintzapian alkatiak azke edo libre itxi eban mutil ona.
Kk Ab II 63.
Gizarte-Laguntza Zaingoari zer-nola eta zein baldintzapean utziko lioken [...] baliatzen.
EAEg 20-3-1937, 1324.
BALDINTZARIK GABE.
Baldintzik gabe espetxe-bideratuak eta auzipetuak izan dira.
"Procesamiento y prisión incondicional"
.
EAEg
24-5-1937, 1699.
BALDINTZAZKO.
Condicional.
Ez da amets zoroa galderazko eta baldintzazko perpausen egiturek [...] duten elkarren kutsua.
MEIG VI 159.