Tr. Documentado desde Pouvreau. En DFrec hay 93 ejs. de antolatzaile (sólo uno septentrional), 6 de antolatzaille y uno, septentrional, de antolatzale.
sense-1
1.
(SP, Dv(
A)). Reparador."Celui qui [...] répare, met en ordre"Dv.
Iar zaite bada pobreen serbitzari, zoaz hekin serbitzatzera eri direnean zure eskuez: zarela hekin kuisinari, bai eta zure gastuz, zarela hekin xuritzaille eta antolatzaille. SPPhil 272.
Kantoin bakhotxak badu bakezko yuiea, / Gehien nahasduren antolatzailea. HbEsk 191.
Sare-antolatzalleai agur egiñik. InzagRIEV 1923, 503.
sense-2
2.Conciliador. Jaier hartaz aditzen bada prestutasun bat munduko bozkario faunekin antolatzen dena [...] hori da jaier mota bat donek ezagutu eztutena [...]. Gauza gorde [...] hori zuen argi distiantentzat balin bazegoen, antolatzaile batzu zarete, Zeru guzia elkharrekin ere baino argituagoak zaretenak. "Conciliatrices". Birjin 153.
sense-3
3.(Dv A), antolatzale.Preparador, organizador."Celui qui arrange, dispose"Dv.
Senar, emazte ta illobak beregañ utzi zioten, [...], amonari poz ematearren ta bera baño antolatzalle oberik iñun etzegoalako. AgG 316.
Eliz nagusian zein apaiz bear ziran ere erri-antolatzalleak erabakitzen zuan. J.B. AyerbeEEs 1912, 62.
Au esan nienan itzaldi auen antolatzaileeri. OrQA 105.
Sortuzko gauza guzien egille ta antolatzaille. "Ordinator et creator".OrAitork 22.
Lurraren asentuak jartzen zituenean, harekin nintzen, ororen antolatzaile. Herr 3-11-60 (ap. DRA).
Kondairaren antolatzailleak. VillJaink 175.
Dresseur edo antolatzale ori izaten da txoperraren morroia bezela. Anab Aprika 57. Eta jai orren antolatzaille / da Jose Salaberria. UztSas 295.
Eskerrak diozkatet besta horren antolatzaileri. XaOdol 333.
Bera [genin] antolatzalle ta su-emalle. Gu, aren esanetara lan egin gendun morroi batzuk besterik ez giñun.AtañoTxanKan 97.
Herriko antolatzaileek hola senditua zutelarik euskararen arrapizte bat. LarreArtzainE 299.
Federaziokoak eta antolatzailleak onela esan omen zuten.Albeniz 40.
Guk ere, Egan-en antolatzaileok, gertuko dugu, datorren urterako, euskarazko [almanak] bikain bat. MEIG I 205.
sense-4
4.Adaptador. [Idaztitxu au] umientzako batez be antolaturiko batetik euzkeralduba dalako, ta euzkeraldueran antolatzallien asmua neure gogo ixan dodalako. Otx 6.
Senperen gertatua Lapurdiko eta Gipuzkoako euskeraz agertu da, eta gipuzkeraz moldatu duena Aita Luis Villasante Euskaltzaindikoa dugu. Aurki ote daiteke antolatzaile hoberik? MEIG III 130. Royaumont-en antolatzailea, agian, hobeki Larregirena, Lardizabal izan zen gure artean, ez Añibarro. MEIG II 126.