BAITEZPADAKO.
a)
(B; Urt Gram 53, Lecl, Dv, H; baietezpadako Urt).
Indispensable, necesario.
"Anancuon [copa que había que beber de un solo trago], baietezpadako
gauzaren figura
"
Urt II 76.
"Indispensable"
Lecl.
"Indispensable, essentiel, absolu, péremptoire"
Dv.
"Nécessaire. Baitezpadako egiteko bat, une affaire qu'il faut terminer absolument"
H.
"Necesario. Oi baitezpadakoa
"
Izeta BHizt2.
v. beharrezko.
Tr. Propio de la trad. septentrional, en el s. XX tbn. lo emplean algunos pocos meridionales. En DFrec hay 16 ejs., 7 septentrionales.
Ordea hau da baieta-ezbadako premia bat, zeinetan eskuara ezbaita obligatua bere baitharik halako gauzei izenen emaitera.
ES 129.
Zure gutiziak mortifikatu edo itho behar ditutzu, permis diren gauzetan ere baitezpadakoak ez badire.
He Gudu 89.
Ez dut beraz bertzerik igurikitzen, baizen hautaz balia zaitezen, baitezpadako okasionetan.
Ib. 145.
Iduri du etzela baitezpadako gaixki bat errege batentzat yakin nahi izatea zer mundu zuen bere erresuman.
Lg I 322.
Baldin baitezpadako premia batek hartarat erakhar bagintza.
Ib. 243.
Gauza guziek predikatzen darokute humiltasunaren premia baitezpadakoa.
Lg II 172.
Saindutasun perfet hura komunioneari darraioen fruitu bat da; eta ez hartarako disposizione baitezpadako bat.
Mih 43.
Meditazionearen usaia hain baitezpadakoa eta probotxusa delarik arren.
Brtc 6.
Hori da Jainkoaren baitezpadako nahia ta salbamenduko bide bakharra.
Dh 254.
Ezarri duen baitezpadako legea.
Ib. 252.
Zuen etxeko lanez artha izaterat, zeinak baitire egun guzietakoak eta baitezpadakoak.
EgunO ( in
Arb Igand 179
).
Eta goardatzeko griñak / Khentzen zaiek urreari, / Haiñ baitezpadako didurienari, / Bere prezio guzia.
Gy 242.
Baiña emaren baithan, defaut horlakoa / Dadiñ edo ez dadiñ baitezpadakoa / Gauza da den segurena, / Harekiñ sorthuren dena / Berarekin hillen dela.
Ib. 192.
Burhasoek bere haurrentzat duten amodioa da amodio bat bai eta ez badakoa.
Jaur AndreB 40 (ap. DRA
).
Bertzalde, larretako alhapideak baitezpadakoak balinbalira, zertan laiteke Frantziako eta Angeletierrako nekhazalea?
Dv Lab 132s.
Lan horiek ez dira baitezpadako lanak.
Ib. 346.
Nakielakotz zoin baitezpadako zen haren gure alde ezartzea.
Prop 1881, 57.
Hemen agertzen zaiku Erlijionearen baitezpadako beharra.
Lap 5 (V 5).
Baitezpadako urratsa, gure gizatasunari berari datxeikona da hori.
Arb Igand 58.
Gure eginbide baitaezpadakoenak ezin bethe ginetzazkeelakotz igande eguna gabe.
Ib. 59.
Bai, giristino bizitzeko, mortifikazionea osoki gauza beharra da, osoki baitezpadakoa.
Dih MarH 428 (ap. DRA
).
Eginbide baitezpadakoenetarik bat.
HU Zez 199.
Zer den haatik usna! Ez du iduri baitezpadako dela gu baithan.
JE Bur 90.
Deusetan ez litzaguke baitezpadakoago langilentzat elgar laguntze hori, nola bizitzeko beharren beharrenik diren pusken erosteko.
Ib. 202.
Gauza horren egitea baitezpadako dela.
Lander RIEV
1911, 593.
Bai, bihar berean, behiaren bilha zuetarik nehor abiatu gabe. Baitezpadako gauza, hori da.
Barb Sup 90.
Baitezpadako baitira bethi [Jesusek erranak], eta izanen geroan.
Ox 68.
Gizonarendako hatsa edo yanaria bezain baitezpadakoa.
Zub 117.
Behardunek ez balinbaduzte baitezpadako bero eta hazkurria.
Ib. 122.
Baña ezpairik gabe, guziek batean diote, baitezpadako azkurria bearrezkoa ez dela.
FIr 174.
Ezin die kalterik egin bizitzekotz baitezpadako diren organuei.
Mde Pr 80.
Baitezpadako gauzetan batasun ori aitortuaz.
Vill ( in
Gand Elorri 11
).
Gertakizun guztiak lege itsu ta baitezpadako batzuen arabera gertatzen direla.
Vill Jaink 31.
Fedea dela girixtino biziaren erro baitezpadakoa.
Etcheb MGaric 77.
Beren arteko bati obeditzea zela pundu baitezpadakoa.
Ardoy SFran 139.
Ustez aipatu ditut pertsulari batek, osoa izaiteko, baitezpadako dituen bertuteak.
Xa Odol 64.
Jupiter-entzat idi xuria baitezpadakoa zen, Orkus-entzat zikiro beltza.
Lf CEEN
1973, 128.
b)
(Dv).
Extraordinario.
Etzuen oraino egin, munduaren begietan, gauza baitezpadakorik.
Lg II 133.
Ongi bizitzekotzat, laborariak ez du baitezpadako jauntzi ederrik behar.
Dv Lab 8.
Bertze etxeak ez dira kanpoz baitezpadakoak, bainan bai oro, beren itsusian, batzu bertzeak ez bezalakoak.
Prop 1883, 273.
Bertze orduz Eskual-herrian, ez eta ere nehungo giristino herrietan nehork ez zuen lan dorperik hunkituko, baitezpadako ezin-bertzean baizik.
HU Zez 12.
Ni, gazeta egilea naiz; eta bizkitartean ez dut baitezpadako ilusionerik, hemen erraiten ditudan egien indarra urrun, urrun doakela.
Ib. 51.
c)
"
Baitezpadakoa (L, B), lo eventual"
A.
Dudoso, incierto.
v. BADAEZPADAKO.
Belarria apal, baitezpadako izerdiz bustita eriotza urbiltzerakoan oztenagotzen zaiona.
'
Incertus ibidem sudor'
.
Ibiñ
Virgil
104.