OEH - Bilaketa

2974 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (129)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aitormen.
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos. Sobre la distribución de ait- / aut-, v. aitortu.
sense-1
1. (G, L(-th-) ap. A ; -th- Dv, H), autormen (V, G ap. A ; Izt 28r).
Confesión; reconocimiento. v. aitorpen.
Aithormen eta kofesione hura egin du apostoliak berak: [...], eniz ni bizi, baina Iesus ene Iauna bizi da nitan. Tt Onsa 161. Biotzeko damua, aoko aitormena ta obrazko askiestea edo satisfakzioa. CatBurg 36. Sinetsi ta aitortu dezu fededun onak bezala dakizun egia. Bere aldirako gelditzen da zure aitormenari dagokan saria. Mb IArg II 114. Pilatosen hordurañoko aitormenak aski ezpalira bezala. Mb OtGai III 7. [Eraithorleak] haren aithormena aditu ta. Birjin 475. --Zer da Aitormena edo Konfesioa? --Gure bekatuen ezagumentu humill bat. Ub 167. Ni bekataria: Konfesio edo Aitormen jenerala. CatAN 68. Egiten det aitormen au orain bertan ere onen klaro ta nere biotz guztitik infernuari pena geiago emateko. Echve OngiB 142. Beti nai izan oi det / laburtxo gelditu, / ez kanta luzeakin / jendea nagartu: / aitormen au egiñik / ez iñor gogaitu. Echag 232. Jainko miserikordios [...] entzun zazu bihotzeko aithormenik humilenarekin bere hoben guzien barkhamendua galdegiteko egiten dautzun othoitza. JesBih 458s. Hori da fedezko sendimendu bat eta aithormen bat, bere sinheste eskasaren erreparatzeko. Aithortzen du bere Erostailearen Jainkotasuna. Jaur 167s. Ezta gitxi autormen au Erdaldunak egitea Euskaldunarentzako. Izt C 481. Fariseoetara eraman zuten eta aitormen bera egin zien. Lard 414. Jainko egiazkoaren aitormena zuten guziak. Ib. 18. Jainko egiazkoaren aitormen gabea bazan ere [Faraon] . Ib. 14. Beren bekatuen aitormenarekin. Ib. 134. Karrikaren erdian egin zion Iñaziori bere krimaren aithormena. Laph 75. Erromako Aita Santuen fede, aitormen eta lenentasunean. 'En la fe, confesión y primacia' . Aran SIgn 7. Aitormen arrigarriak, txit arkisuriak egitea. "Confesiones maravillosas" . Otag EE 1884a, 311. Nok ez dau sinistuko autormen au eginda / etxakola ausitu egingo biotza? AB AmaE 389. Gaizkindun baten barrundik Santu onek demonioai bortxaz atera erazi zien aitormen edo konfesioa. Arr May 161. Sen Dominikak aithormen horik elkhi ondoan debrien ahotik. Ip Hil 218. Bere pekatuen autormena egitera (konpesetara). Ezale 1897, 391a. Zer da aozko autormena? Itz Azald 142. Aitormenik eman gabe. Otañ 107.
( s. XX) Jose zuri zuri, konkortuta, Joanesen aitormena ezin siñisturik. Ag G 146. Lekuko askoren aurrean aittorturik daukazun aitormen ona. Inza Azalp 28. Aitormenerako egunetan luzaro aitortegian zegoan apaiz bati joan zitzaion gizon bat bere aitormen egitera. EgutTo 16-2-1924 (ap. DRA ). Bazekian bai Jesusek nora / zijoan bere aitormena. Balad 237 (la versión orgjinal (Cb Bast 22) dice konfesioa). Autormen otzak... / asmo epelak... / barriro errez / jausten garala lenian. Enb 102. Besteren batek oker egin da / neri nai ziran erantsi, / esaten zuen: "Ez al du aur orrek / aitormenikan merezi?". Tx B I 33. Urriki handi batekin, eta huts beretan berriz ez erortzeko xedearekin, egiten diotet aithormena. JE Ber 97. Pedroren aitormena. Ir YKBiz 237. Yuan daila aitzinetik aitormen bat, deblauki errana, gaitzikorrek ez dezaten uste heien makur zuzentzaile edo kizikatzailea nizala bakarrik. Zub 93. Honek bere amorioaz egin zion aitormen ergelak sumindu zuelakotz. Mde Pr 180. Ez omen du jauntto hunek bere aithormena sinatuko. Larz Senper 66. Aitortzen dut nor zaitudan bainan aitormen xoila bakarrik, / zure aski maitatzeko ez du ene bihotzak indarrik. Xa Odol 265. Beti izango degu / orren aitormena: / mundu onetan danik / sororik onena [itsasoa] . Uzt Sas 309. Aitormen jator egin ezkero. Alkain 96. Krutwig izan zen, noski, besteak beste, bide horretatik lehenbizi abiatu zena eta merezi du aitormen hau aspaldi honetan ahaztuxea dagoenez gero. MIH 61.
azpiadiera-1.1
(Dv (que cita a Lard)).
Reconocimiento (sentimiento), gratitud.
Artu, jende maiteak, / Donostiakoak, / oroipen aitormenak / biotz gurekoak. Echag 137. Beraren esku oparotik artu zituen mesede andiakgatik esker onak emateko, eta bere aitormena erakusteko. Lard 10. Aitormena emango diot / portatzen danari. Xe 215. Zuk jarritako larre sendotan / indartuak dira nunbait; / ezaugarrizko aitormen on bat / ager nai dute nolabait. Basarri 41.
sense-2
2. Declaración.
Esan dezaket [...] Ondarrabiko Ama Birjiña Guadalupekoaren agerpena gertatu zala, edo Arantzazukoa baño lenago, edo bedeintzat ordutik laster. Ara zer arrazoi daukadan aitormen au egiteko. Zab Gabon 87. Aita Santu Leon XIII garrenaren aitormen onen ondoren. "Ante la declaración de León XIII" . Ant EE 1885b, 285. Ez dut ezagutzen puntu horri buruzko Chomsky-gandik datorren aitormen zuzenik. MEIG VI 115.
azpiadiera-2.1
Declaración, proclamación.
Aitormen aiek izango ziran / berritan txit pozgarriak. Olea 203 (hablando de la Declaración de Derechos del Hombre).
sense-3
3. (G-bet ap. A ).
Fama.
Zubietako bezino / estimagarriyak, / leialtadiaz daude / gogotan jarriyak, / modu oiek argatik / daude etorriyak, / aitormena dutela / gaude igarriyak, / sijnifikantza dauka / Aizpuruko erriyak. Ud 86.
sense-4
4. Prueba.
--Ori al da nere semea? --Bai Aita, eta obetogo sinistatu dezan, orra bere kolkotik gaur kendu dioten berorren aitormena . (ematen diyo eskapulariyua). Ill Pill 28.
azpiadiera-4.1
Indicio (?).
Oraiñ esplikatzera / noa laugarrena, / sagardoa du lagun / bere amarrena; / fresko guarda dezagun / nork bere barrena, / urak badauka beti / bere aitormena. JanEd I 82.
azpisarrera-1
AITORMENAREN BIDEZ (Precedido de gen.). Según confesión de, según reconoce (reconocen, etc.).
Alzairu garbi piña, Europa guztian dan oberentzat ezaguturik dagoana, gizon jakinduria andikoen autormenaren bidez. Izt C 72.
azpisarrera-2
AITORMEN EGIN. Confesar, reconocer.
Sortzetik hil artian herioaren beldurrak bere ariman, bere odolian eta bere hezurretan harritzen eta ikharatzen ziala [...], berak hilzian aithormen eta konfesione egin zian bezala. Tt Onsa 18.
azpisarrerakoSense-2.1
Dar testimonio.
Honek, ikusi duenaren berri emanez, aitormen egiten dio Jaungoikoaren hitzari eta Jesukristoren aitormenari. IBk Apoc 1, 2 (Ol aitor egin ).
azpisarrerakoSense-2.2
Reconocer, aceptar.
Aita Santuaren agindutara iraun zuten apaizak etzioten konstituziño zibilari aitormenik egin eta zakur amorratuen gisa esetsi zituzten gobernuko jendeak. Etxde JJ 20.
azpisarrera-3
AITORMENEZ (Precedido de gen.). Con reconocimiento de.
Guztion aitormenez irabazia zuen irakasletza eta gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. MIH 292.
aitormen
<< aitorle 0 / 0 aitortu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper