Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barkatu.
Tr. La forma más extendida es barkatu. La variante con p- inicial es empleada en la tradición vizcaína, en la suletina (generalmente ph-) y en textos salacencos y roncaleses; también se encuentra en dos cartas (una alto-navarra y la otra labortana) del s. XVI, y en Lazarraga (donde hallamos tbn. algún ej. de barkatu, y barkazio); cf. parkamentu en un Credo alto-navarro. En DFrec hay 67 ejs. de barkatu y 9 de parkatu.
Entre los vizcaínos la forma más frecuente de sust. vbal. es parkatute; parketa, parkaeta y parkeeta son, al menos a partir de principios del s. XVIII, menos usuales, mientras que la frecuencia de parkatze crece en el s. XX. No es raro con todo que varias de estas formas alternen en un mismo autor, como se ve p. ej. ya en Capanaga.
Etim. Del lat. parcere.
sense-2
1. (V-gip, G, AN; Lar, VocS , (G), H, Zam Voc; -kh- L, BN, S; SP, Urt I 75, Ht VocGr, Lecl, Arch VocGr , Dv, H), parkatu (V, Sal, R; Añ (V), Zam Voc , ph- S; Gèze, Dv (S), H). Ref.: Bon-Ond 159; A (barkatu, parkatu); Lrq /pharkace/; Iz ArOñ , Als , IzG ; AtBou 377; Etxba Eib (parkatu); Elexp Berg ; Gte Erd 40.
Perdonar. " Barkha diazadazu, pardonnez-moi" SP. " Barkhatu, ez nintzen ohartzen hor zinela, pardon, je ne me m'apercevais pas que vous étiez là" Dv. " Barkhatu! (L, BN), pardon!" Lh. " Elgar barkatzen dute (AN-5vill, BN-lab), algar parka ezazie (S), oiek ez diote alkarri barkatzen (G-azp, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 40. v. asketsi.
tradizioa
Tr. De uso gral., se documenta ya en Dechepare. Normalmente la persona que recibe el perdón es expresada en dat., aunque la hallamos en alguna ocasión en caso absoluto, como compl. directo; así en Gasteluçar, Echagaray (239), Alzaga (Ram 103), Zubiri, Barriola, Mirande (Pr 161), Aresti (Ipuin 78) o Larre (ArtzainE 217). Con aux. intrans. bipersonal lo hallamos (aparte naturalmente de en constr. impersonales) en algún alguna ocasión en Lazarraga, y en un Avemaría alto-navarro del s. XVI.

Zure seme iaunareki egidazu bakia / Bekhatuiak barkhaturik didan parabizuia. E 80. Norkbait ere egin deraut malizia handia, / haier hura, othoi, barkha; niri balia egia. Ib. 235. Eta Jainkoak parka derozola Migeli, zerren ni emen naizala etzuen skribatu bear berzeri. (AN, 1549). TAV 2.2.16. Ezen baldin barkha badietzezue gizonei bere falták, barkhaturen drauzue zuei-ere zuen Aita zerukoak. Mt 6, 14 (He, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN, Leon, Or, IBk, IBe bark(h)atu, Ip, Ur (V), Hual, Samper, Ker p(h)arkatu; Ol asketsi, Arriand azketsi). Hortik konkludi ahal zezakeagu ezen eztugula gure satisfakzionez merezitzen Iainkoak barkha diezagun. Ins C 7v. Il banadi, / nik deutsat parkaetan. Lazarraga 1197r. Jaun Zerukoak, ene laztana, / oi degizula parkatu. Ib. 1146r. Jauna, barka zakezt. Ib. (B) 1182vb. Erregutu egiozu gure Jaunari, ba[r]ka dakigula guri bekatarioi orain eta gure eriotzako orduan. (Areso, c. 1591). FLV. 1991, 110. Parketea injuriak. Bet 14. Eta parkatu oraingo faltak estalikoren ditugu. (c. 1597). FLV 1993, 460. Gure anaia eginez gero, / maite ditu gizonak / anbat eze barkatzen du / paradizuko jatea. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20. --Bekhatu benialak zertzaz barkhatzen dira? --Hamar gauzez. Mat 167. Barkatu baitizkiote beren bekatu guziak. Ber Trat 71v. Bekhatu hetarik haiñitz zitzaiola barkatu, / Aphezaren beharrian noiz baitzen konfesatu. EZ Man I 55. Barkha diatzadatzu neure bekhatuak. Harb 130. Ezin gitxiago egin zendukean / Parkatu Bizkaiari lealtadean [...] / Ezin gitxiago esan neukean. / Parkatu Bizkaiari lealtadean. EgiaK 89. (Interpr?) Aita, barkha iazezu, eztakite zer hari diren. Ax 310 (V 206). Erremusinak satisfatzen eta pagatzen ditu bekhatu barkhatuen pena tenporalak. Ib. 223 (V 148). Arerioari parkatutea. Cap 151. Arerioari parkeetea. Ib. 147. Grazia, zeinekin parkaetan iakuzan kulpa igaroak. Ib. 62. Zeinbat gauzagaiti parkatzen da. Ib. 72. Ogen egiten du onei barkhatzen duenak gaxtoei. O Pr 654. Ene begiak barkatu derautzu. SP Imit III 13, 3. Barkhatu Madalenari / Hañitz falta diozu, / Gurutzean ohoiñari, / Halaber diotzatzu. Arg DevB 212. Parkatu ditezanzat Sakramentu Santu onen birtutez. VJ 9. Eta parka itzagützü gure bekatiak, hala nola gük parkatzen baitütügü guri ogen egiler. FPrS 21. Barka diezadazu eskribitzeko modu gaitzaz. (Vera, 1674). FLV 2006, 264. Ezin deus barkha ezaken, / Bihotz herraz bethea: / Sugea iduri uben / Edo deabru kumea. 166. Odol eder, ezne eztia! / Behar nauzue barkhatu. Ib. 142. O ene Jainkoa, barkhatu behar darotazu segur, begiratu baitut bethi zure legea. Ib. 46. --Bekhatü handi deia, zin gezürrian egitia? --Bai hori da Jinkoaren gezürti egin nahia, hartakoz eztaite parka penitenzia handireki baizik. Bp I 90.
( s. XVIII.) Ordea bertze hitzkuntza hauk barkha bezadate, baldin erraiten badut, ezin egin dezaketela Eskuarak egiten duena. ES 90. Pekatu parkatuen pena zor dana. Arz 53. Zure miserikordia infinituak barkha bietzakit othoitzean nagoenean zure ganik ene gogoa hastantzen duten errebelamendu guziak. Ch III 48, 5. Jangoikoak estio barkatuko. El 45. Barkatuko diuztala nere pekatu guztiak. Iraz 68. Eta bear ote du batek, pekatu eriozkoan jausten dan guzian, bereala konfesatu, barka dakion? CatBurg 36. Aski da esan dudanak / disparateak / barkatu bearko duzu / erorean [sic] itzak / juizioa galdu dut / zuk eraman dustazu / eta itzul bear dust. Gamiz 227. Hunela mintzatu ondoan, ez zohazela zundatzera, ea zure hutsa Jaiñkoak barkhatu darotzun bai ala ez. He Gudu 158. Begiratzea Jaiñkoaren Ontasun infinituari, zeiña bethi prest baitago barkhatzera. Ib. 160. Hobeki erraitera, uste behar zünüke, zure alagrantzia bakhoitza dela, zeren dolorez hunkitzen zütüdanian ezteizüdan pharkatzen. Mst III 30, 6. Gu gara [...] emen egin genituen ta konfesioz barkatu ziran gure kulp eta bekatu guzien zorrak ateratzen gabilzanak. Mb IArg I 253. --Zegaiti deritxo beniala? --Zerren orretan Gizona errez jausten dan, ta errez parkatuten iakan. Cb CatV 52. Ta mundu guziak esana gatik santu bat zerala, penitenzia ez utzi, zeren barkatua zauden ez dakizun. Cb Eg II 66. Exenplu miragarria, eta irakhatsten darokuna etsaiei barkhatzen, eta ungia gaixkiarentzat bihurtzen. Lg I 290. Ene haurra, zuk eta arima laxoek hain errexki zuen buruei barkhatzen diotzotzuen huts arin hek, sentitu gabe Jesus zuenganik urruntzen dute. Mih 121s. Orhoit zaitezte biziyo guzien artean ezdela Jinkoak garraxtasun gehiagorekin punitu duenik, eta nekezago barkhatu duenik. Ib. 22. Barkabéz, Jauna, nik yago nainúke; baña pixkagebek solo erratentút, ezdezáten pénsa sobra déla, ta gero ez in bateréz. LE Prog 98. Gühauren orithaazteko barkatü behar dügüla ofensatü gitüztener, nahi badügü Jinkuak barka dezagün. CatLan 72. Barkhatzen diot, diozü, bena eztirot haren begithartia ikhus. Egiat 224. Barkha datzu, Jauna, orai arterainoko falta guziak. Brtc 232. Barkatu zien bere anaiai, ta etorerazi zituan Ijitora. Ub 21. Bada konfesio beharrik, bekatu txiki arin benialen barkatzeko? Ib. 213.

( s. XIX.) Jente hunak, pharka / othoi libertatia; / jaunak, orai banua / Ene lagunen xerkara. Xarlem 1547. Barkatu, Murde Teillary, baldin zure izena / Kopletan aipatu badut; ni hortara nauena / Ez da, seguratzen zaitut, nahikunde gaixtoa. "Pardon" . Monho 50. Zubek parkatuten dituzuben pekatubak, parkatubak izango dira, ta parkatu baga largaten dituzubenak, ez dira izango parkatubak. Mg CO 8. Zer bidez barkatzen da bekatu mortala? CatAN 47. Barkatuko dioet jo baño egin ez nautenai. VMg 68. Beartua zaude onetara, begiratzen badiozu bekatu barkatu gabeak bekatu berrietarako dakarren perillari. AA III 450s. Ezin jasanen dugu, ezin barkhatuko dugu gure anaiek eginen daukaten bidegabe xume bat? Dh 250. Barkha dietzadatzu zoramenduzko mement hetan egin dauzkitzudan idoi kruelak. Ib. 187. Ez eijozu parkatu / barriketa zital au. FrantzesB II 30. Parkatu, Jauna, niri, Zeuri berba egiten azartuba. fB Olg 6. Parkatu deutseezu [zeubeen umiai] . : Auzuetako persona nausijai lotsia galduten ta deungaro erantzuten. fB Ic I app. 20. Extrema-unzinoiak parkatuten deutsaz gaixuari pekatubak. fB Ic III 276. Auxegaitik ezteubat parkatuko galantak emon baga. Astar II 61. Ezin onek euren parkazinoia eskatu leijo Jaunari, ezpadauka parkatuko deutsanen itxaromen edo esperanzarik. Ib. 19. Ondo dok, diño txakurrak, parkatu / egotea eu orlan, ni askatu. Zav Fab RIEV 1907, 543. Eta parkatu, yausten banas argaltasunez. EL2 12. Yaungoikoak barka dietzagula guri geren bekatuak. CatB 37. Othoitz egin bezate hunentzat apostolu saindu guziek, zeinei emana izatu baita Jaunaz bekhatuen barkhatzeko edo ez barkhatzeko podorea. JesBih 463. Bena oro Kofesatürik ere ontsa dolü espadü etzeitzo pharkatiak izanen. UskLiB 84. Eta haren bekhatia, jinkuak nula pharka diro / Igaran baleza ere, nigarrez denbora oro. Etch 628. Jauna, othoi, barkatu gure ausartzia! Bordel 42. Parkatu egijozu, Jauna, parkatu zure errijari. Ur MarIl 1. Autortu eutsazan bere bizitzako pekatu guztijak, eta biurtu zan etxera parkaturik eta pozik. Ib. 69. Errege yauna, barkhatu, / Baldiñ haiñ samiñki banaiz ni mintzatu. Gy 321. Salomonek lenagoko utsegitea barkatu bazion ere, gero zuzen izateko itzean barkatu zion. Lard 208. Baldin zuk zerorrek badiozu, bekhatu barkhatuen ere beldur izan behar garela. Dv LEd 67. Zure Golo gaizto eta billau da, barka zadazu nere esateko modu au. Arr GB 90. Bear daia bereala konfesatu parka dakion? CatSal 57. Jangeikuak parka dazkigula gore bekatiuak. CatR 37. Irakorlea, gaizki esanak barkatu. Zab Gabon 110. Parkatu, Jauna, parkatu, Jauna, baldin geiegi / Maite baneban eta ametan alabea. AB AmaE 134. Eta barkatu beit, osaba, orain artean ixilik idukitzea gauza au. Apaol 45. Jainkoa ona dela, ona dela erran diteken baino gehiago, eta bethi barkhatzerat ekarria. Jnn SBi 95. Jinkoaren axuria, zoinek mündüko bekhatiak xahatzen beitütüzü, Jauna pharka izagüzü. Ip Hil 255. Eskualduna-ren irakurtzale onek otoi barka dezatedala, egungo solasa kasik ez-deuskeria batez balinbaderamat. HU Zez 173. Eztaukat bada zer iñori parkatu. Ag AL 104. Eta norenak geratu daikezuezan edo parkatu bagarik itxi daikezuezan, geratuko jakoz, edo parkatu bagarik itxiko jakoz. Itz Azald 133.

( s. XX.) Parka beztad, ezdaud obro isartan. Mdg 141. Zureki behar beitüt egün oroz bizi / pharkatüko deitazü eta nik bai zuri. Xikito 3. Jaungoikoak be eztotzuez parkatuko orrek gogorkeriok egittea. Echta Jos 162. Banakien [...] buruan hartuz geroz, etzezakela barka. JE Bur 11. Baña, Ana Mari, Jaungoikuak parkatu daistala, letrizidaderik ezpadaukozube, onek eztautzube balijo! Kk Ab I 71. Ez bataioan zerpait barkatu gabe geldittu zitzaigulako, baizik bizitzean itsasten zaigulako egunero zer barkatua. Inza Azalp 146. Uztaritzeko auzapez maitea, / barkhaturen dauztatzu bi hitz. Ox 18. Garden kapitaina, parka ene muldegaizkeria, ez nakizün nur zinen. Const 32. Arren guturira sartzen itxi nagixube, azketsi (parkatu) dagistan obena, emen badago beintzat. Altuna 102. Neure buruari birao ta birao yardun neban gabez, Yainkoak parka begit. Or Tormes 73. Jainkoak barkatu zion beintzat; Elizak ere bai, bere barkapena bialdu zion; eta ixtoriak ere barkatuko al dio. Or SCruz 9. Atrebentziya barka zazute / Pasaiko lagun maitiak. Tx B II 83. Barka dezadazue, hau erranik hemen. Etcham 184. Ogi kosko hau harrazu beraz othoi, eta gutiz barka. "Excusez du peu" . Barb Leg 139. Halarik ere, zuzenean dela iduri zaionean, ez da errexki barkatzen dutenetarik. JE Ber 48. Baña, barkatu, bidetik ate diarduzutet. Ldi IL 76. Ta, ots, gere au aunditzat yoa barkatu: ezta eder-uste, baizik-eta zigorrari ez igesi naia. Ib. 61. Ez dakit nondik izena, / baiñan ola du izana: / urte-gorroto guziak barkaz (barkatuz), / ospatuz Pazkoa-jana. Or Eus 184. To orain baniak... barka nazak... ta agur... ABar Goi 47. Barka zadazue, barka, sobera dut, bai, ontu. Iratz 154. Eta orai goazen hiltzerat. Girixtino gisa barkatzen dautzuet ene heriotzea, bainan ez dautzuet barkamendurik galdatzen. Lf Murtuts 51. Pharka, othoi, ez bainintzan erran delako ostiralean zien etxera jin. Mde Pr 362. Barkha igortzen dizudan kopia ez bada oro irakur errexa. Ib. 193. Sukaldari ona zalako barkatzen zioten aren berritsukeria. Anab Poli 40. Parkatu bekit zeruak, Xirdori nik egiñiko iraiña. Erkiag Arran 187. Bere ogibideagaz biziteko naikorik irabazi ezin dauanari, ez ete leikio gero parkatu tranpatxo bat edo beste. Bilbao IpuiB 27. Barkatzeko atsegina zoin den handia, maite bati barkatzen delarik. JEtchep 76. Barkhatuko digu irakurleak hemen ez ipiñtea lizunkeri hauk. Osk Kurl 154. Barka bezait nere mingain luze au erabillia! NEtx LBB 172. Bertze guziek barka dezaidatela, bainan alde huntan Xanpun dugu, izaitekotz, hortaz. dohatua.Xa Odol 58. Pharka izadazüt, Satan, hor bazüzün espantüaz besterik. Casve SGrazi 28. Ez --zion illobak-- ez zaio bat-bakarrari ere barkatu bear, dan-danak izan bait-dira gaizkille; obe izango da leioetatik patiora bota, ta, pilla bat egin-ta su ematea. Berron Kijote 75. Bainan ba zuen kontrario bat, sekulan barkatu ez dakona. Etchebarne 101. Parkatzeko eskatu geuntsan eta or geratu zan guria. Gerrika 69. Aspaldiko gauza da eta ez gaizki artu, au kaleratzen detalako. Barkatu bearko didak. Albeniz 254. [Larramendiren euskal gramatikari] barka dakioke, egin dituen mesedeen aldera, daraman izen arroxkoa. MEIG VII 66.

v. tbn. Echag 169. Zby RIEV 1908, 213. CatUlz 35. Ag G 240. EusJok II 141. ArgiDL 96. Zub 29. Ir YKBiz 91. MAtx Gazt 47. Ataño TxanKan 175. Parkatu: KIkV 59. Etxabu Kontu 37. FEtxeb 124.
azpiadiera-1.1

(En fórmulas de cortesía para introducir una objeción).
"Hacer la salva, pedir la venia para decir algo, [...] y la fórmula es barka biezat, barka begit, con perdón de Vm." Lar.
Parkatu, ez nago ni tenporatan. Lazarraga (B) 1152vb. Barkatu, adiskidea, eranzun zion ark, bada ekusia dadukat deabrua enkantuko dei-otsera datorren aldian bere sulezera irabazi onarekin itzulzen dela. Mb IArg I 374. Barkha dezadazu --zuen ihardetsi Madama Regnardek--; ene Erregina, gure etxean zu sarthuz geroztik, ez naiz zure zerbitzaria baizik. Elsb Fram 92. --Ez dakika gauza hatzemanaren gordetzea ohointza dela? --Barkatu, jauna; bainan zin-zinez erraten dautzut, ez dudala nik urrerik, ez zilarrik ez eta arditik. HU Zez 61. Barkatu, bañan emen ondo ez dagon esaera bat ipiñi dezute. Lab EEguna 102. Parkatu baiña, apari ostean lan egiterik ez dot oitura. Bilbao IpuiB 191. Barka, aita, baina neska hori dut maite bihotzez. Arti Ipuin 77. Euskera-antzik ez duten itzak, [...] / barkatu baña nere ustetan / oker xamar daude ortxe. Olea 79. --Zer deritzozu zurekin egin den mesianismoari buruz? --Barka. Norbaitek egin badu, zuk esango didazu nork egin duen eta ni horien kontra nago. MEIG IX 80. Gerra aurreko tradizioagatik agian? --Ez, gerra aurretik ez zegoen ezer, barkatu. Ib. 72.
azpiadiera-1.2
(En fórmulas de cortesía para solicitar algo).
Joanis, parkatu, baña jakin gura neuke, ze erritakua zarian Pranzijan. Mg PAb 168. --Huna ni, erradak zer egin behar den, / Eta nere-ganik zer eskatzen duken. / --Ah! barkhatu, bada; nahi baninduzu / Zama hau soiñera goititzen lagundu? Gy 6. Barkatu baño alako bidea, nondik? FIr 158. Eta orai osagarria galdua dut... Barkatu, "cognac" Marius! JEtchep 92.
azpiadiera-1.3
(Para corregir --o fingir irónicamente hacerlo-- un término expresado poco antes).
--Sosik baduzu? --Ba. Bederatzi mila. Ez, barkatu, hemeretzi mila, naski. JEtchep 102. Ez naiz orain hasiko euskal idazle sabindarren, barka, "aranisten", multzoa neurtzen. MEIG VII 33. Norbaitek esan omen du hizkuntza landuetan, barka, kulto, kultuetan, -te -tze, bezalako gramatika atzizki arrunt batek ordezkari hoberik eta berezirik izan ohi duela. Ib. 44.
azpiadiera-1.4
Perdonar (una deuda, una pena, etc.). " Bizia barkatuko ziela agindu zien (G-azp)" Gte Erd 264.
Barka drazkiguzu gure zorrak. Ber Trat 92v (v. tbn. gure (geure, etc.) zorrak bark(h)atu Mat 2, Ax 337 (V 224), OA 1, El 5, Iraz 3, CatBurg 23, Ub 81, Añ CatAN 3, Gco I 431, CatB 10, CatLuz 3, Jaur 193, Lard 383, CatAe 4, Legaz 5, CatJauf 2, CatUlz 3, KIkG 30, Inza Azalp 145, ArgiDL 13; gure (geure, etc.) zorrak parkatu Cap 4, Urqz 31, Cb CatV 5, fB Ic I 102, JJMg BasEsc 182, Astar II 249, CatLlo 4, CatBus 4, CatSal 5, CatR 5, Itz Azald 66, Mdg 159, KIkV 46). Barkha dietzetzu pena / hobenek mereziak. EZ Noel 132. Prinzipe de Condek tronpeteagaz / zematu zengizanean eriotzeagaz / emon zengiozala gasteluen giltzak / parkatu leizula guztioi bizitzak. EgiaK 90. Elizak Indüljenziez eta Jübileuez nola parkatzen derizkü gure bekhatü parkatiek merexi dütien gaztigiak? Bp I 55. Nola batak ez bertzeak ez baitzuten pagatzekorik, hartzeko zuenak barkhatu zioten biei zorra. Lg II 157. Oihuz Aita zerukoari / Zauzko barka detzazula / Zure zorrak, zuk etsaiari / Barkatzen tutzun bezala. Monho 134. Jakinik munduban parkatuko ez jatala kastiguba. Mg CO 176. Esango baziño urkamendira bear duanari barkatzen zaiola eriotza. Mg CC 147. Baña Meza esaten danean arkitzen da bekatuan, barkatuko ote zaio bekatuen zorrik? Ez, zeren zor au barkatzen ez dan, bekatua bere oñean dagoala. AA I 506. Bada Jaungoikuak geuri parkatu badeutsku ainbeste bidar inpernura botatia. fB Ic I 100. Gure bekhatuei zor zaioten pena barkhatua da. Jaur 107. Ijitoak erantzun zion, baldin bizia barkatzen bazion, eta nagusiaren eskuetan uzten ezbazuen, esango ziola. Lard 179. Nere artzeko guzia nik barkatu nikan. Ib. 411. Golori heriotzaren pena barkatu zion. Arr GB 141. Sei milla oiek eman dituzu / ez oso borondatian, / nik ez dizkizut zuri barkatzen / danak pagatu artian. PE 151. Pizik nik parkatuko deutsut zorra zuri. AB AmaE 299. [Pekatuakgaitik] zor dan kastigu guzti guztia parkatuagaz batera. Itz Azald 189. Santa Kruzek esan izan zion, apaiza zalakoari esker, bizia barkatuko ziola ta andik aldegiteko. Or SCruz 101. Lokabe utzi zuen ta zorra barkatu egin zion. Ir YKBiz 258. Eta zubizain bat ba omen zuten, izigarri zekena, ez baitzioten ardit bat ere barkatuko. Lf Murtuts 22. Beraz, Iholdi-tarrari zazpi urte t'erdi barkatu bazizkioten, berari ez ote zezaioketen barka amarretik iru edo lau? Etxde JJ 185. Itsasoko jainko onak bizia barkatu bazion Theresari. Mde HaurB 103. Ezer galtzeke zorrak barkatzen. Or Aitork 12. Bakearen alderako ta auzo guztien onerako gogoti opetsi ta parkatu eudiezan eskolagiñen eurek egiñiko bearrak. Akes Ipiñ 10. Baña, gauzia jakin zanetik, ez etsen parkatu errixan "akerra"n izena. Etxba Ibilt 458.
v. tbn. Ldi BB 82. NEtx LBB 40. Berron Kijote 190. Parkatu: EusJok II 85. Ag AL 22.
azpiadiera-1.5
(Gralmente. en oraciones negativas).Dejar aparte, dejar a salvo; dejar en paz, respetar.
[Mihi-gaixtoek] eztiote barkhatzen ez Sainduei, ez jakintsunei. ES 197. Ezarri biraoak bedeinkazio ta orazio orde, egizozu nai beste gaitz, baña barkatu Kristori. Mg CC 247. O lujuria ezeri barkatzen ez diozuna! Ib. 117. --Gure opiziokuak ebaten ditube gorputz illak [...]. --O gizon gogorrak! Illai bere parketan ez deutsazube? Mg PAb 52. Ez dio barkatu bere buruari loitzen zuala eskuka zikiñakin: ez dio barkatu ez ezkongaiai, ez ezkonduai, ez die barkatu abereai berai ere. AA III 458. Ez dio onen mingañak barkatu lagun urkoaren onrari. Ib. 458. Bai, eta ez die eriotzak barkatuko, ez Erregeai, ez oen mendekoai, ez Aita Santuai. Ib. 568. Nai batu dedilla jentia solora, basora, [...] nai edozein biarginzatara, gaubelei bere parkatu baga, lekurik geijeenetan predikeetan da lujurija. JJMg BasEsc 104s. Gustiz alaiak izaten ziran, bai ba, osasunez bete-beterik egozan da, indar-yokuetan azkarrak, arro samarrak, zerbait burrukari ta zoruak, gastetasunak eztau parkatzen ba-ta. Kk Ab II 163s. Egiak, ordea, egi errukigaitzak, asiko du gau ta egun, ta eztio barkako arik eta zapaldu arte. Ldi IL 52. Aizeak barka duana, / izotzak duke erasana. "Lo que dejó a salvo el viento" . Or Eus 279. Deus ez dute errespetatzen, ez eliza, ez komentu: nihori ez dute barkatzen, ez umexurtx, ez xahar, ez emazte. Zerb IxtS 105. Sabela nolabait bete bearrak etzion barkatzen. Etxde JJ 247. Alabaiña, bere gorako setak etzion barkatu. Ib. 233. Izan be urtiak eztabe parkatzen, ta eriotzaren sega zorrotzak eztau iñorentzako errukirik. SM Zirik 12. Antxe bizi ditu bere samin zaarra ta itxaropen betikoa. Miñez geienean. Sustraiak ez deutse parkatzen. Gand Elorri 74. Urte asko ditu [moillak] . Eta urak ez du barkatzen, otzanen ibilita ere.Zendoia 111. Urteek ez diote barkatu inoiz hain sonatuak izan ziren Pepe Artolaren etorri eta ateraldiei ere. MEIG III 67.
azpiadiera-1.6
(En oraciones negativas).Dejar sin, ahorrar.
Aurten bertsolariyak / orgulloso daude, / elkarri mokadurik / barkatu gabe. AzpPr 105. Alan bere pozten nintzan saguteitik atarariko azalakaz, eta eneutson parketan olatari arratoe-marraska. Or Tormes 53.
azpiadiera-1.7
(En oraciones negativas).Dejar de usar, no aprovechar.
Saulok bere burua Kristautua ikusi zuenean, Ebanjelioa egin al guzian, ezeri ere barkatu gabe, erakusteko asmoa artu zuen. Lard 495. [Apostoluak] egin-al guzian nekatzen ziran, [kristauak] sendotzeko, ezeri ere barkatu gabe. Ib. 491. --Ori soka, emozu adarretik; yauzaraziko dugu frixtan untzitik untzirat; [...]. Puttikok ez dio barkhatzen sokari, eta berea yauzarazten du untziraino. Lagunak yarraitzen zaizko akalamian eta marrakaz. Hb Egia 133. Laborari maiteak, / ez barka lurrari! / Lana ohore dela / erakuts haurreri. Etcham 127. Erdu, laister, ega / mendien gaindik, zelaia bete, / aztalari ez barka, / eskuari ez amor, / burniz zartaka egin errauste. "No perdones la espuela" . Gazt MusIx 101.
azpiadiera-1.8
Etzan nekerik barkatu bear / askatasun-arbidean.SMitx Aranz 70.
sense-3
2. Ser inferior. " Filosofian barkatzen diat, baina gañontzekoetan ez (G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 132 (s.v. "filosofian gehiago haiz").
Joxe Mari Lukainkak / duen andre ori, / muturra zimur dauka, / ipurdiya guri; / mokoz ere ez dio / barkatzen iñori, / egiya esateko / xoxua diruri. JanEd I 62. Baña eman zaiozu [andriari] . / zurruta ugari, / orduan barkatuko / ez dio iñori. Ib. 65.
azpisarrera-1
BARKATU ERAGIN. Hacer perdonar. v. barkarazi.
Ta naiz-ta Bertoldak ezetzian eragon, eruan egin eban jauregira ta bakandereari be parkatu eragin eutsan. Otx 92.
azpisarrera-2
BARKATU EZINEKO. Imperdonable. v. barkaezin.
Oben aundia zan, bear bada, parkatu eziñekoa. Erkiag BatB 21.
azpisarrerakoSense-2.1
Emen nun egin dodan urte gitxira bigarrena, neure buruari be parkatu eziñekue. Gerrika 169.
azpisarrera-3
BARKATU-NAHI. Deseo de perdonar.
Aren artez-bearrak beti erabilli oi dau, buztarturik lez, maitetasuna, parkatu-naia. Erkiag BatB 199.
azpisarrera-4
BARKATZAGARIK (A Morf 365 (que cita el ej. de Añ)). Sin perdonar.
Eze bein bat atzeratutera azkerokoan guztiak geratuko yatzuz parka-tzagarik. EL2 148.
azpisarrera-5
BARKATZEKO. (-kh- SP (que cita a Ax), Dv). a) Perdonable. "Hori ez da barkhatzeko, cela n'est pas pardonnable" Dv. v. barkakizun.
[Halako bekhatua] maliziazkoa denaz geroz eztela bere egitez barkhatzekoetarik. Ax 99 (V 68). Prantses gizagaxo aiek burua galdu zunaten, alemana sartu zitzaienean. Guregana iduritu txarren batek artu zitunan. Ori barkatzekoa din. Or QA 102.
b) (Uso sust.). "Ez dut zuri barkhatzekorik, je n'ai rien à vous pardonner" Dv.
--Alabaiña, ni ere ez nago garbi zurekiko. Barkatzen al-dizkidazu orobat zuri egindakoak? --Bai, Piarres, ezer barkatzekorik baldin badut. Etxde JJ 278.
azpisarrera-6
EZIN BARKATUZKO (-kh- Dv). Imperdonable. v. barkaezin, barkagaitz.
Solas pisua, Alemaneri kalte egitekoa presuneren ahoan ezin barkatuzkoa! StPierre 35. Bildur naiz, bere albora nadinean ezin barkatuzko irakiñak ez ote naun erasoko. Etxde JJ 277. Ezin barkatuzko erdalkeria zelakoan. MIH 73.
azpisarrera-7
GUZTIA-BARKA.
Gaurko egunean "guzia-barka" edo "transigente" oiek barkatzen diote okerragoari ere, baño gure au apaiza izaki ta oientzat eztago barkatzerik. Or SCruz 9s.
barkatu
<< barkapen 0 / 0 barna >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper