Azpisarrerak (sarrerak) (129)
astindu.
I . (Vb.).
1. (V-arr, G, BN-baig; Lcc, Lar, Hb) Ref.: A; Satr VocP; Ibarra Dima 265; ZestErret .
Ahuecar(se), hinchar(se), levantar(se). "Mollir" Lcc. "mollir la cama, astindu oia " Ib. "Ahuecarse", "carmenar", "mullir" Lar. "Henchir una cosa" A. "Ahuecar; esponjarse" Satr VocP. " Ogie ezarri: lebadurea eta uraz masea itea eta gero astindu arte tapaute berotan egotea " Ibarra Dima 265. " Ohia astindu " ZestErret. " Belarra astindu " Ib.
Orduban bildotsari uliak zerbait astindu yakozan eta otsotuten asi zan. Kk Ab I 37. Oge baltza astindu neban, eta pitxarra artuta banoa ibaira. "Hago la negra dura cama" . Or Tormes 75. Eta ni txindor gaxo au, barriz, / Beti lez makal ta txiro, / Negu bildurrez basetxetxuan / Lumok astindurik nago. Enb 195. Ugiñak, olatuak arrotu egin ziran, ta ugarte edo izaroa bitsez inguratu eben, euren bularrak edo bizkarrak geroago ta jasoago ta astinduago erakutsiaz. Erkiag Arran 162. Ezagutu zituan iñoiz, abendua baiño leen asi ta udabarrirarte, atzamar minduak, azalak astindurik aragi gorrian jarten eutsezan azkordiñak zirala-ta. Erkiag BatB 35. Itxas-untzia baketsu, arro, / doia itxaso barian, [...]. Bakean .... iges egiten dautsa / ura astintzen danian, / gora ta bera balantzan dabil / gaxoa galdu-gordian. BEnb NereA 188.
"Abalado, término antiguo, lo mismo es que blando, fofo, beraá, biguña, arroa, astindua " Lar (tbn. en Dv).
2. (V, G; Lar, Lar ( in Aq 1440 ), VP , , Hb, Dv, H) Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret .
Sacudir, zarandear, vapulear; zurrar, golpear, azotar. "Sacudir" Lar, . "Verguear" Lar. "Poner de vuelta y media, iñarrusi, astindu, arrotu " Ib. "Assedar el cáñamo, kalamua sugarastu, astindu, garbatu " Ib. " Astindu lana, varear la lana" VP 30v. "Varear, golpear" . " Astintzea, (au propre) secouer; (au fig.) donner une frottée" H. " Etsaiak astintzea, battre, donne une brossée aus ennemis" Ib. "Sacudir" A. " Ur garbixan ondo astindu biarra izaten dau erropa zurixak, la ropa blanca exige el sacudirla bien en agua limpia" Etxba Eib. " Izarak ur-korrontian astintzia, biar izaten dabe ondo gelditzeko, para que queden bien, es menester sacudir las sábanas en agua corriente" Ib. "Sacudir, bien sea una alfombra, bien sea una paliza. Astindduizu jertse ori, zuri-zuri daukazu ta " Elexp Berg. " Danen artian majo astinddu zeben " Ib. "Eskuz arropa garbitzerakoan igurtzi eta eragiteari ere bai: Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan astinddu " Ib. Cf. HAUTSA(K) ASTINDU, SUDURRA ASTINDU. v. inarrosi. Tr. Propio de la tradición meridional; en el s. XVIII sólo hemos encontrado un ej. en Larramendi, pero en los ss. XIX y XX su uso va aumentando. En DFrec hay 36 ejs., meridionales.
Ondo balegokit nik astinduko nuke, nik beeratuko nioke bere andiustea [gure urliari] . Lar DT CCIV. [Libru santuak diriala] arerio persegilleak astindu ta goiberatuten dirian esku-armak legez. EL1 2. Gure bekatu astunakaz / Astindurik Krutzea / Ezarri-dau bigarrenez / Auspez jesus maitea. Ib. 194. Ain gogotika dute astintzen zakurra, / non austen diozkate ankak ta bizkar-ezurra. It Fab 262. Bi milla ta geiago mendi-mutil bertako jaiotarrak biraldu ziozkan [...] Portuges kaiskarrak astindurik uxatzera. Izt C 298s. San Pablok eskua astindu, eta sugea sutara bota zuen. Lard 529. Izpi ta salaritzat arturik, arabakiak astindu ta ondo begiratu zioten. Aran SIgn 42. Dijoaz egan pozez gañezka astindurikan egalak. Ib. 211. [Legoia] zarden jarrita griña luzeak astindurik. AB AmaE 451. Egoak bere egazti gisan nik astinduten. Ib. 376. Euki gura dabenak / surrakaz bakea / inoiz bere eztau bear / astindu lazkea. Azc PB 135 (Ur PoBasc 189 ez dau biar astindu / iñoiz gauza loirik ). Etzirean agurak / au entzunda mindu / Eta obato neskea / nai eben astindu. Ib. 135 (ref. a la reacción de dos ancianos ante la negativa de una muchacha joven a casarse con uno de ellos). Aitonak atera zuan praketako boltsikotik bere tosa, atera zuan andi pipa kerten motz bat, eta atzazkalean astinduaz, nola ortzik ez zuan, jarri zuan zintzilika ezpañean. Apaol 24. Amandok astindu eban illaren gaiñean ur bedeinkatuko eriñotza. Ag AL 101. Bakit amak apurtxo bat astindu zaituana, ta ondo egiña izan da. Echta Jos 62. Astinduten eutsan eperdia zigorradatxo bategaz. Ib. 30. Eta pozik astinduko nituzke [baserritar asko] gorosti makillaz pozik. Ag G 96. Lanik-ezak eta tuntunaren soñuak indar andia dute gogamen naigabetsuak kendu ta ankarik astunenak astintzeko. Ib. 46. Eta galtza batzuk astintzen ari naizelarik, plaust! papertxo bat lurrera. A Ardi 25. Ekarriko ditugu / zezen beltz naparrak, / laster astindutzeko / gure mutill-zarrak. Urruz Zer 133. Jaungoiko Semea zigorkadaz astindua. KIkV 107. Kitarra artu, eta bere atzapar aundiakin jo ta astinduz, onako koplatzar au botatzen du marruka. Mok 18. Amak astindduko dau, txinddirik (dirurik) ezpa-daruatso. Altuna 21. Aizea txistuka; leioak astintzen / kazkabarra. Jaukol Biozk 76. Oitura zan, asto-ganean igonda kalerik kale erabiltea atzetik zigorrez astinduten ebela. Or Tormes 11n. Bizkarra bero bero eginda bialdu zun [mutila] . [...]. Geiago iñor astindu bearrik e-tzun izan. Or SCruz 77. Aize zakar batek aurpegia astintzen dio, ta atertzen arnasa. Or Mi 73. Eta kuzkur musu ematen diok erraiak ateratzen ditianari ta ukaldika astintzen aunari! Ib. 81. Gero aboan artu dituzte / neskatxak eta mutillak, / azkenerako astindu ziran / atsuen patar-botillak. Tx B I 93. Lakijo areanik urteteko alegiñakaz, asi ziran eguak astindduten. Otx 156. Eta alde batetik astindduten zittuzaneko, beste aldera egitten eben egaz eulijak. Ib. 160. Txoriaren poz-ikara!... / Ur-ontzitxoan murgildu ta astinduz-gero. Ldi BB 30. [Bigai gazte batek] Errenteriko arbol tartean / astindu ditu orbelak. Auspoa 74-75, 209. Zabala yo ta yo bear, aizea astindu, esku beteka eltxoak atxitzen bagenbiltza bezela. Ldi IL 77. Otzikarak astintzen ninduan; sukar larri batek menderatzen. Ib. 29. Karraxika ta azkar astinduz [ats loia] atera zan arengandik. Ir YKBiz 248. Emazute ta emango zaitzue. Neurri ona, zapatua, astindua ta dariona emango dizuete altzora. (Lc 7, 38). Ib. 135 (BiblE neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa ). Burua jasoz laugainka asten da / oiana astinduz irrintziz. "Haciendo vibrar" . Or Eus 330. [Aizeak] arakatu ta astindu ditu azpikoaz gain gari-metak. TAg Uzt 131. Bost minutuz esku-zapiñoak astinduz iraun zuen emakumeak agurka. Ib. 234. Uiñak astindutako izpazter ipar-begikoa. Zait Sof 141. Atara ioazan prakok leiotik kanpora; asi zoan eurek astinduten. Bilbao IpuiB 14. Ta lurreratu ondoren, oraindik makillaz astindu nau. Etxde AlosT 26. Ukabilkada ikaragarri batez sukaldeko maia astinduz. Ib. 46. Emaztea lixibako arropa bezala astindu dik. Etxde JJ 149. Ezur-aragitan barrena dardaraldi batek astindu zion. Ib. 241. Zure oliondoak astindutakoan, adarrak ez ustiatu. Ol Deut 24, 20 (Ker astindu ). Berriz ere Theresak burua astindu zuen, eta segeretu bat zela berresan. Mde HaurB 69. Hasarreturik, besotik garrazki astintzen zuelarik. Mde Pr 38. Ala ere besotik elduta atera zuan [Bentura] ollotegitik eta ederki astinduta bidali zuan jo gabe. Anab Poli 115. Otzikarak astintzen naute orain ere karrasiak gogoratzean. Txill Let 105. [Egoaizeak] zabalik aurkitu zituan leio ta balkoe-ateak edertotxu astindu zituan. Erkiag Arran 153. Itsasoa bare agertzen zanean, tira, ainbestean joan oi ziran galditu bage; beti, baiña, erremuak azkar astinduaz. Ib. 78. Olarratz-en izenaz ta izanaz birao zikiñak jaurti zituan mutikoak, miiña galanto astinduaz. Sugearen eztena zirudian une aretan. Erkiag BatB 89. Eta toreadoreak, lila eta urrea, kapa astindu zuen airean. Arti Ipuin 57. Hegalak airean hedatu eta astindurik. Arti Tobera 285. Alper alperrik astinduko du / millaka ekaitz zakarrek, / Ama on ori lagun dun arte / ez du beldurrik Eibar-ek. Basarri 11. [Aita] Patxiren iphurdia astintzen hasi zan. Osk Kurl 103. Ta iñoiz mutillakin joan bear badezu, joan errespetoz, gazte garbi bati dagokion eran, alkarri eldu gabe. Asmo txarrik nabaitzen ba diozu, astindu zure ukabillak. MAtx Gazt 75. Silban ere etorri zan, burua larre-ostoz inguraturik, abar loretsuak eta lili aundiak astinduz. Ibiñ Virgil 62. Utz itzazu olatu eroak arkaitzak astintzen. Ib. 60. Ikusiko ebala norañok diabruak astindutzen eban koittaua. Etxba Ibilt 465. Beiñ neskamia galbaiakin garixa astintzen zala. Ib. 474. Ego-aizeak astindu dizkik / orbelak adarretatik. NEtx LBB 265. Enarak aidea astinduz ba datoz ugari. Ib. 352. Ikusirik lanian / lengo gizon zarrak, / astindu oi zituzten / beren atzaparrak. Uzt Sas 28. Korrika eta beste lanetan / badira mutil bikaiñak, / ortan asitzen diradenian / astintzen dituzte oiñak. Ib. 228. Orduan astintzen du [ardiak] bere joalia. Ib. 92. Egur adartsua zan. Goiko pendizeko larrak astinduz zetorren. BBarand 41. Isatsa astinduaz / laster asi zala. Zendoia 102. An ziarduen karpetak astindu eta astindu. Gerrika 87. Horrelako garbiketak, atseginak ez badira ere, egin behar ditu nork bere etxean noizik behin bederen, zoko zikinak astinduaz. MIH 288. Gure gorputz-arimak gorosti-makilaz bezala astintzea. MEIG I 174.
v. tbn. EusJok 49. SMitx Aranz 70. Gand Elorri 194. Salav 60. Ataño TxanKan 78. Onaind STeresa 38.
(Aux. intrans.).
Esaten dio buru mozleari: Borreroa, egik hire lana. Eta besteak begirunez: Egiña dut, jauna; Astin zaitez piska bat eta eroriko da. Mde Pr 71.
(Sin objeto).
Nahiz Ipharrak astintzen duen, / nahiz kiskailtzen duen Hegoiak. Mde Po 67. Cf. tbn. el ej. ambiguo de Etxaide (JJ 38): Allande ordea, etzan neguko gau gordiñak ikaratzen zun gizona, amaika gau deabruzko pasa baitzitun kontrabando lanean zebillela eta ekaitzak erruki gabe astintzen etzunean, Allanderentzat gaugiro jatorra oi zan.
Blandir (un arma); esgrimir.
Ezpata eskuban aren kontra astindurik jarraitzen diyola. Aran SIgn 94. Zihorra mehatxuz astinduz otseinaren buruaren gainetik. Mde Pr 85. Onelakoak jakin bezate: Jainkoari parrik iñork ez diola egiten. Sasoiean bere zigor gogorra astinduko duela. MAtx Gazt 23. Baiña orain zelai soillean gaude, ta nai bezela astindu-aalgo dut nik nere ezpata. "Esgremir mi espada" . Berron Kijote 206.
"[Erropa] uretan astindu (G-azp)" Gte Erd 8 (junto a ur garbian garbitu, txortolatü, etc. de otras zonas).
Vapulear, criticar duramente (a alguien).
Erruki barik astindu zituen Indianoa ta Mañasiren gurasoak; ezin geiagoan mutildu, billostu ta barregarritu zituen irurak. Ag Kr 135. [Erakleitok] Dionisioren omenezko iaureskizunak inarkun lotsagarritzat astintzen zituen. Zait Plat 30. Ezkertiar sozialistak eta arek ainbesteraño astindu zitun bizkaitarrak, berdintsu ziaziken. Ataño TxanKan 213. Argi eta garbi dago nolanahi ere ez ginela Aita Villasante eta ni iritzi batekoak. Bekatu asko genituen apika, baina nork bereak. Eta Euskera-n Altube jaunak inor astindu badu, ni astindu nau, ez ditu zenbait euskaltzain astindu. MIH 207.
Nik bere zabarkeria edo biurrikeria astintzen ditudala-ta. "Porque castigo su descuido o bellaquería" . Berron Kijote 58.
(Ref. a ideas, valores, temas, etc.). Remover, sacudir, airear con el fin de examinar, criticar, impulsar. " Baztarrak astindu, bazterrak aztoratu, mugitu, jendea zerbait egitera mugiarazi" ZestErret (s.v. baztar ).
[Zalduntxoak] jakintsu guztien gañetikotzat daukate beren iritzia, ta berak astindu, orraztu ta erabaki oidituzte agintarien arauak eta jakintsuen auziak. Ag G 163. Len ere, amaika bider, artara-ontarako, edozertarako, esan izan degu ori bearra dala, zenbait arlo astindu ta eragingo ba-dira. Ldi IL 74. Euskeltzale guztiei, ta bereziki "Euskaltzaleak"-bazkunari, yarduntxo auek eskeñi nai dizkiet, gaia pitin bat astindu ta otsarazi dezagun. Ib. 75. Zuzenbagekeri franku mordoka ta eskudaka erritarren aurrean astinduteko ta aizatuteko. Erkiag BatB 65. Arrezkero, Platonen irakaskizunak ikastean alde onak onartu ta makurrak astandu egiten ditugu. Aren asmoak alik eta zeatzenik irauli ta astindu egin bear ditugu. Zait Plat 28. Ta Faidro deritzan elkar-izketan ez ta bai sail au astintzen dute, maitasun edo adiskidetasun-deiek atarramentu onik izan dezaten, zer-nolako kakoa erabili bear ote luketean, alegia. Ib. 152. Asmo onek berriaren berriz beraren aldikoak astindu egin zituen. Biotzondoko aundia egin zien. Zer dala-ta izan genuen garaile Erakleito? Ib. 25. Naturalisten ikuste-puntutik gauza begiratuaz, miñak eta oiñazeak eztu batere misteriorik. Ala da. Baiña gizona ezta bakar-bakarrik gorputza. [...] Eztugu ori bein ere aaztu bear, eta miñaren auzia astintzeko garaian, ezta zillegi gizonaren erdirik oberena alde bat uztea. Vill Jaink 120. Kontzentzi garbiz asi gaitezan / geure barrenak astintzen, / eta gizonen eskubideak / ardura aundiz ausnartzen. BEnb NereA 249. Illunpetako neska-laguntzak / bapo astindu zizkigun [sermoilariak] . Zendoia 177. Aldakuntza horrek, usteak, sinesteak eta ospeak astindu dituen balioen trukaera izanik, ez diola Orixeri ere, ustez edozein eztabaidaren gainetik geneukan Orixeri berari, begiramenik gorde. MIH 292. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak, prest gauzka, uda-aldean edo, jendaurrean ahoz-aho eta aurpegiz-aurpegi aztertzeko. Ib. 225. Bistan da, beraz, eta ez naiz hemen hasiko zergatikoak astintzen, erdi aldekoa dela berrikuntza. Ib. 390. Aski zuten Larramendiren belaunaldiko eta hurrengoetako idazleek, erlijio-gaiez kanpo, kale-baserrietako arazoak astintzearekin. MEIG VII 32. Maiz darabiltzagu ahotan jendearen, [...] iritziak eta jokabideak, gogorki astintzeko asmotan gehienbat. Ib. 85. Oteitza asi zitzaigun / Bazterrak berritzen, / Burgesaren ideak / Gogor astintzen. MEIG I 114.
Tratar (un tema).
Gai asko astindu zituan, esan dogunez. Eta, gai bakotxean idazkera berezia ez ete darabil? Onaind STeresa 120.
" Baztarrak astindu, bazterrak mihatu; bazter guztiak goitik behera begiratu. Baztarrak astindu dixkit, baña eztit billau " ZestErret (s.v. baztar ).
Sacudir, conmocionar, impresionar.
Biotza astindua dagoanean gure aoak gauzarik benetako, egoki ta zintzoenak esaten ditu. Ag Kr 16. Gizon santu ark astindu nindun burutikan beatzera. Or Eus 122. Iparbeltzak dardarazi dun adaburua baño areago astindu ta irauli zion asarreak barrualdea. TAg Uzt 100. Eletere, berriz, bakar, salduta, astindurik ezinekuri dabil, atergabe aitarena deitoratzen errukigarria. 'Sola, traicionada, está indecisa llorando siempre, ¡desdichada!, a su padre' . Zait Sof 39. Eta "Izeta" izena ikusi dudanean, zirrara batek astindu dit barrunbea. Txill Let 42. Jaungoikaori bearrik, ekaitzak etzidak astindu biotza. Etxde JJ 57. Zorabio arrigarri batek astindu nau. Txill Let 132. Gorriak pasako ditut nere barnea astintzen duena erdipurdi beiñipein azaltzeko. Ib. 79. Ai ene, ikusiko balu, nolako jelosiak, nolako hamorruak eta aiherrak astinduko lukeen bere bihotz zaharra! Arti Ipuin 59. Baño benetan astindu ginduana, xotak ikusteak. Xota da gatzez zuritutako lur zabal eta berdiña. Anab Aprika 34. Onelakoan ez geiegi zure barrua astindu. Zenbat eta geiago astintzen dezun, orduan eta nastuago utziko dezu. Gazt MusIx 53. Barru-barruraño astindu nauten gertakizun ankerrak. Lab SuEm 214. Ondo dakit gaur bihotz gaxo bat astindu behar dedala, / ai, Uztapide, barka zaidazu zu aitatzera noala. Xa Odol 311. André Cayattek ez zuen inoren jolaserako egin film hau, [...]. Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu. MIH 320.
Sacudir, quitarse de encima.
Gure mutillau, eguardi aurretxoan, bere lagunak nasa gañean itxita, itxas aurrera joan zan, bakar bakarrik, bere arimako samiñak astindutera. Ag Kr 153. [Gotzaiak] beren pastoraletan, erriari su ematen zioten, bere yoputasuna astindu zezan. Ldi IL 168. Aurren-aurrena doaz "Zimur"en etxera, / deus ez emanik ere loak astintzera. Or Eus 141. Lenengo arraun-saioa eginda, Agerreren iritziak tinko irauten zuala oartu zuenean, bildurra astinduta, dirua ausartsu irtetzen asi zan sakeletik. TAg Uzt 220. Ba-zun zakur erneak etzanaldia astintzeko zioa. Ara nun datorren sagastiko bidetxigorretik onuntza lentxeago bultzitik jatsi dan neskatxo pertxeta. Ib. 13. Goiz-nagia astindu ondoren, sabel-irakitan suspertu da izadi osoa. Ib. 146. Iñork erantzun bearrak astindu ez ditzan. EAEg 8-11-1936, 246. Auntz-kumeak, beingoan ez baña, astindu eben noiz edo noiz amaren utsak emotsen biotz-miña. Eta bata besteagaz olgetan asi zirean. Bilbao IpuiB 263. --Aizazu, gizon. Ez al-duzu ikusten argia dela? --Piarresek, nagusiaren itz oiek erdi ametsetan entzunda, loarenaztuna astindu zun. Etxde JJ 161. Nikanor zaitugu? dirautsa Gabontzak, lauorria astinduaz ta arnasea bakanago ta nasaiago egiñaz, atadi erdian. Erkiag BatB 144. Anjelatxo sendatu al zan? --Aspaldi astindu zituan gaitzak. --Ta emaztea? -Ongi, Jaunari eskerrak. NEtx LBB 170. Denak bildur zioten [Benitori] eta al zuten bezin laster astintzen zuten beren etxeetatik. Ib. 72. Nagiak astindu zituanean, kabitik atera zan alai. Ib. 186. Menpetasun au astindu zagun / ia garaia badegu. Olea 43. Jendearen burua, buruhausteak astintzeko aitzakiarekin, arintzeko edo. MEIG I 149.
Excitar, estimular (la imaginación, atención, etc.).
Beharrezko den transa-egoeran sorgina jartzeko, edari mozkorgarri bereziak irentsiz eta irudimena astintzen duten ohikunak ospatuz. Mde Pr 342. Ortik ba, maitabidea ta aolku bigunen erasoa deusezak diranean, jagoleen arreta ta ardura zolia astindu ta erne bear zala otu yakan agintari nagusiari. Erkiag BatB 24.
"Estropear: (c) goiberatu, astindu, makaldu " Lar.
Arrear, dar (una paliza, bofetada, etc.).
Sardiñazar txalu orrek iraindu bear al-natxeok? --oiugin zun bietan zarrenak--. Arraiek ezpa'du, belarrondoko otzak astindu bear ziozkat. TAg Uzt 46. Leipzigen berebiziko jipoi-aldia astindu zioten bere kontra alkartutako gudari-taldeak. Etxde JJ 179. Engrazik etzun egi garratz au ixilik entzuteko kemenik izan eta itzetik ortzera begiondoko bat erantxi zion bere senarrari. Piarresi barkatzea zegokion, lenago berak andreari astindutakoakin zorrak kittaturik gelditzen baitziran. Ib. 127.
3. Envanecerse.
Zeintzuk darakuse argiro euren arrotasuna ta soberbia? Apainzaliak edo soñoko biar baño obiaguakaz astindurik dabiltzanak. CrIc 114.
II . (Sust.).
1. (V-gip) Ref.: FSeg; Etxba Eib; Elexp Berg .
Sacudida, vapuleo; zurra; conmoción. " Astindu galantak emun (V-gip)" FSeg. " Astindu bat emon, darle una reconvención, una sotamanta. Oiñguan astindu eder bat emoixozu, ez deiran berriz olakorik eiñ " Etxba Eib. "Sacudida, paliza. Alfonbra orrek astinddu bat pe artuko leuke ba " Elexp Berg. " Astinddu ederra emon zotsan Retegik Ariñori " Ib. " Astindu earrak eman, jipoitu [...]. Kirolari dagokionez, irabazi" ZestErret. v. astinaldi.
Arrisku andiak emoten deutsa biotzari astindurik andiena. Ag Kr 16. Ekatxak artu ebazan eta astindu bat emon be bai. Izur JerOs 37. Ordun azaldu ziran gure arteko zaarpil guziak: "Uitzi"-k artu zun, leenbizikoz, astindu eder-samarra. Ldi IL 48. Eman ere eultzi (jipoi, astindu bat) epela. " Le dieron una buena tunda" . Or Eus 160. Itsatsetik eldu, batbatean astindu bat eman, ala bizkarrezurra austen zion eta sugea geiago arrastatzeko gauza ez zala. JAIraz Bizia 69. Inguru aietako ondarreri astindu ederra eman zioten. Pittinka, pittinka urre autsa biltzen asi zan. Ib. 85. Maider-ek, astindu batek eraginda bezala, begiak erdi ideki zitun. Etxde JJ 261. Ugin-astinduak bere mende dabilkiten ontziska errukarriaren gisa. Ib. 234. Oeari izugarrizko astindu ederra eman nion. Anab Aprika 48. Eta gixatxar arrek besotik eldu ta astindu bat eman ez zion ba! Ugalde Iltz 34. Nora ote goazti? esan zion Linok bere anai Anjeleri belarrira, bagoiaren astindu batean. Ib. 46. Fededunen iritziek eta usteek astindu gogorra artu zuten orduan. Vill Jaink 43. Bizitzak, berak dakian astindu edo ihurtzuri oetako batekin, esnatu beza [gizon ori] . Ib. 143. Arimako astindu batek darama mundu ontako gauzetatik lekora. Ib. 133. Nork eztu somatu, ura irakurtzean, goitik berako astindua ezur-mamitan? Ib. 109. Bere soiñari ainbat ildura, zigorraldi ta astindu arrazo zizkion arren. Onaind ( in Gazt MusIx 145 ). Gaurko guraso askok ere merezi dute astindu ederra. MAtx Gazt 74. Eta ez euan dudarik aztuko ez ebenik artu eben astindua, bai ondo merezitta. Etxba Ibilt 468. Kontuz gaiñera osin sakonekin, toki kiratsekin eta astindu txikienaz ots, eta oiuak iota erantzuten duten arkaitz-biziekin. Ibiñ Virgil 108. Gure euskera ainbat astindu / gogor artuta dagonak. Olea 224. Astindu edar bat emon eustan, bere diruok kendu eustazan, eta leengo beste lagun geratau giñan. Gerrika 37. Astindu zakar batek, bat-batean, egiteko zegoena, zati puskatua zena, bildu egiten du. MEIG IX 134 (en colab. con NEtx).
v. tbn. AZink 34. BBarand 10. En DFrec hay 6 ejs. más.
" Astindu earrak eman, [...] zerbait erabili; zerbaiti probetxoa atera. Zeiñek esanber, gaur bertane Luxak astindu earrak emate izkiyola katxarro horri " ZestErret.
ASTIN-ASTIN EGIN.
Sacudir, zurrar. " Astin-astin egin (V-ger ?) y yo-yo egin (Vc), sacudir de firme" A EY III 321.
Gela baten sartu, ta lepua berotuarte astin-astin egitteko asmoz. Otx 33. Eulijakanik jaregitteko ustez, bere buruba astin-astin egin dau burutik biatzetara. Ib. 161. Astin-astin egin zun emaztea. Etxde JJ 107. [Olerkariak] makilaz astin-astin egin eta agiriko batzarretatik alde eragin bearrak ziratekean, beraz. Zait Plat 30.
ASTINDU-GAITZ
Gaxoa / lotan dezute, bañan / otsak astindu-gaitza du loa. 'Su sueño es de los que difícilmente sacude el ruido' . Ldi BB 52.
HAUTSAK ASTINDU, HAUTSA ASTINDU.
Sacudir el polvo. " Autsak astindutzia zortzixan beiñ etxeko trepetxueri, ez da gauza aundixa. No es mucho el sacudir el polvo cada ocho días a las cosas de la casa" Etxba Eib (s.v. astindutzia ).
Erritik irtetean, oñetako autsak astindu itzatzute. Lard 393. Irteten zeratela kanpora etxetik edo erritik, astindu ezazute autsa zuen oñetatik. Ur Mt 10, 14 (Echn, Hual errautsa ). Esnatu da leoia, / biba Espainiya! / Biba erdaldun eta / euskaldun guztiya! / Autsak astindutzien / bazeukan premiya. Afrika 134. Tramankulu <tx-> gustijak itxi, autsak astindu eta gosari apur bat artu ostian. Izur JerOs 50. Loreak ondo daude bañan lenengo autsak astindu ditzagun. Lab EEguna 71. Gure oñai iri onetan itsatsi zaien autsa ere astintzen dizuegu. Ir YKBiz 262. Willik frack dalakoa jazten du, arin, baiñan larritasunik gabe. Korbata ere bere tokian jartzen du. Autsa astindu ta atea irekitzen du. Lab SuEm 183. Ama Birjin goizean jeiki, autsik aundienak astindu eta mezetara. AZink 57.
Aurrerakoan baldin badiyo / gizonari nai agindu, / gizonak berak bear dizkio / makillaz autsak astindu. Urruz Urz 45.
Levantar el polvo.
Betor, Andrea, bideko autsak astintzera bada ere. NEtx Antz 37. Egoaize zorangea dabil eta bideko autsa edertotxu astinduten dau. Erkiag BatB 110. Bidez bide bazterretako autsak astintzen. Onaind STeresa 91.
SUDURRA ASTINDU, SUDURRAK ASTINDU.
Fruncir la nariz.
Txomin Anton asten da / astinduta surrak / ioko zatarra eukita / botaten guzurrak: / baina laurak dakie / guzurrak esaten, / eta edaten ardaoa / esku birik baten. Azc PB 88. Arteetan, kaian egozan arrantzale zaar begikoak laster bota eben euren ebatzia: An, galarrena sartu dau. Eta betozkoa jarriaz, sudurrak astindu ta ezpanak okertu. Erkiag Arran 162. Ori esan, irribarretxua egin, eskuak patrikerean sartu, eta surra astinduaz urten eban Nikanor-ek dendatik. Erkiag BatB 71.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper