Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
abarrots.
etimologikoa
Etim. Parece dominar la idea de que abarrots es la variante primaria, de abar + hots, que de 'ruido de ramaje' pasó a significar 'ruido' en general.
sense-1
(V, G, AN, BN; SP (<ava->), Lar, Aq (AN)1061 (abarratsa), , VocBN .(a-)Dv (V, G, AN), H; h- Urt I 102, H). Ref.: A y Elexp Berg (abarrots).
Ruido (gralmte. grande), estrépito, fragor. "Bruit, ruido, estallido, clamor, bullicio" SP. "Ruido de cosa que se quiebra" Lar, . "Grand bruit" VocBN. . "1.º ruido del ramaje; 2.º todo ruido estridente" A. "Ruido de ramaje. Aiziak bota daben paguak azelakotxe abarrotsa etara daben. [...] Griterío, generalmente unido a ruidos varios. Tartufoko atian burrukia egon zuan. Aura zuan abarrotsa " Elexp Berg. . v. harrabots, azantz, herots, hots, soinu, zarata.
tradizioa
Tr. Hasta el s. XX se documenta en textos septentrionales no suletinos (ya desde Leiçarraga), y en Iturriaga y Uriarte. Ya en el s. XX lo emplean D. Aguirre, Echeita, Azkue, Kirikiño, Lauaxeta, Enbeita, Otxolua, Orixe, Eguzkitza e Ibiñagabeitia. Entre los septentrionales S. Pouvreau, Goyhetche y Salaberry emplean abarrots, sin aspiración inicial. En DFrec hay 1 ej. de abarrots.

Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz bezala, zeinetan zeruak habarrotsekin iraganen baitirade. Lç 2 Petr 3, 10. Uraren azantza eta habarrots bethikoak. EZ Man I 111. Oihuz eta habarrotsez betheko da mundua. Ib. 83. Bere soiñuaz, habarrotsaz eta erasteaz. Ax 430 (V 278). Uhinok begite soinu. / Itsasoak habarrots. Hm 54 (Ps 45, 4). Etorriko da orena non trabailluak eta abarrotsak geldituko baitira. SP Imit III 47, 1. Iesusekin batean munduko ospetik eta abarrotsetik apartatu. SP Imit I 20, 2. Gure eskuara mintzoaren habarrotsetik edo hitzen soinutik. ES 163. Ihes egiozu ahal guziaz munduko habarrotsari eta nahasmenduari. "Tumultum hominum" . Ch I 10, 1. Zenbait habarrots handi eta mulzutikako aditzen duzunean. He Gudu 136. Beharriak idek, dabilltzan berriei eta habarrotsei. Ib. 62s. Eta heien hegalen habarrotsa zamariak lasterkatzen direnean bataillarat, orgen habarrotsa bezalakoa zen. TB Apoc 9, 9 (Ur (G) abarrots, Dv harrabots; Lç, Ur (V) (h)ots, Ip herots, Echn asots, Ol zarata, IBk burrundara). Lurrean etziñika, / lo gozo-gozoan, / abarrots batek ditu / batetan esnatzen. It Fab 27. Habarrotsa aditua izantzen faraonen etxean. Urt Gen 45, 16. Abarrots bat aditurik, / izialdurak harturik / badoa fite xilora. Gy 209. Pilatusek ikhusirik deus ez ziela irabazten eta abarrotsa emendatzen zela bethi [...]. SalabBN Mt 27, 24 (He alborotamendua, Dv tarrapata, BiblE iskanbila). Ango deadarrak! Ango garraxiak! Ango abarrotsa! Ag AL 145. Oñaztu zoli, abarrotz andiko trugoi ta aize indartsuaz eldu zan. Echta Jos 139. Izan zan egun artan iskanbila ta abarrotsa Leaburuko elizetxean! A Ardi 127. Ta onetan sumetan dot sasi-ostian abarrotsa. Kk Ab I 66. Nere gogoa, ta biotzeko belarria zure aizekerien abarrotsez ez bekizu sogortu. Or Aitork 88. Abarrotsa sortzen da. Ibiñ Virgil 109. Arkaitzean apurtzen diren ur-zurrumilloen abarrotsak. Ib. 99. Chomsky eta Bungeren arteko borrokaren abarrotsa. MEIG VI 109.
v. tbn. Laux BBa 90.
azpisarrera-1
HABARROSPE (Con suf. local de decl., en sing.).
[Zer handitasun ahal duket] populuen ikharatzeaz / armaden habarrospean? 203.
azpisarrera-2
HABARROTSA ATERA. Hacer ruido.
Ozinbeltzkoak egoan zulotik urtetean atara eban abarrotsa ta ostikopean zapalduten zituan orri igarren kirri-karrea belarrietara eldu iakozanean. Ag AL 114. Igelak, diruben zaratara, abarrots andijagua ateraten eben. Otx 134. Eta batean-bestean abarrotsa ateraten be ba daki. Eguzk GizAuz 121.
azpisarrerakoSense-2.1
(Pl.).
Neuk ikusi ezpaneu, eneukian siñistuko andrak orren buru gitxikuak diranik, zijo andiren bat euki ezik olako abarrotsak aterateko. Otx 29.
azpisarrera-3
HABARROTSEAN. Haciendo ruido.
Txori-aldreak aneika egaz / Or duaz abarrotsian, / Aixe zabalan arin-arinka / Bata bestien atzian. Enb 45. Osto tartean abarrotsean ari dira elkarrekin [beleak] . Ibiñ Virgil 78.
azpisarrerakoSense-3.1
Artzai aiolakabeek sua uzten dute erortzen, eta ostuka bezala azal-oliotsuaren barnean kokatu ondoren, zur-biotza pizten du eta garrak adar garaienetara ieikitzen dira ikaragarrizko su-abarrotsean.Ibiñ Virgil 88.
azpisarrera-4
HABARROTS EGIN. Hacer ruido. "Argutatio, mokokatzea, liskartzea [...] habarrotsa, habarrots egitea" Urt II 300.
Hitzak ahotik ilkhitzean habarrots eta soinu egiten du. ES 151. Baso-gaillurrek abarrots dagite eta olatu luzeek itsas-ertzea astintzen dute. Ibiñ Virgil 98.
azpisarrerakoSense-4.1
(Con -(r)ik ).
Hotsik eta habarrotsik egin gabe zahartzen gara. Ax 62 (V 41).
azpisarrerakoSense-4.2
(Con determinantes).
Alba gorria agertzen / hasi zen orenean, / habarrots handia egin zen / thonbaren saihetsean. EZ Noel 105. Lixtorrek abarrots edo azanza geiago egiten dute, eta khexatzenago dira hagitz erleak baino. SP Phil 243. Odol isurizko sarbaskia, eta mundu guztian hanbat habarrots eginikakoa. ES 113. Badakizu zer abarrotsa egiten duen surtan gatzak. It Dial 115 (Ur otsa, Dv zartakoa, Ip herotsa). Izugarrizko abarrotsa egiten du arkaitzen artean. Ibiñ Virgil 99.
abarrots
<< 1 abar 0 / 0 abenda >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper