Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

2962 emaitza odol bilaketarentzat

Sarrera buruan (128)


Sarrera osoan (500)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arrunt.
tradizioa
tradizioa
Tr. Emplean arront Axular, Duhalde, Duvoisin, Hiriart-Urruty, Mirande, y autores meridionales del s. XX.
sense-1
I. (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (AN-erro, L, BN, S; SP, VocBN , Gèze, H), arront (B, L, Sal; O-SPAd, SP, Lar, Dv, H, VocB ). Ref.: A (arront, arrunt); Satr VocP (arrunt); Lrq /aRúnt/.
Común, corriente, ordinario. " Arronta ou arrontera, commun, vulgaire, ordinaire, familier" O-SPAd 877. " Arronta, commun, familier" SP. " Ar[r]unta, ordinaire, commun. Ogi ar[r]untaz bazkatzen gaitu, il nous nourrit du pain commun" Ib. "Ordinario, común" Lar Sup. "Commun, sans recherche" VocBN . "Familier, ordinaire" Gèze. "Commun; oihal arronta, toile, commune" Dv. " Jale arronta, mangeur de goût peu difficile" Ib. "Commun, grossier" H. "Qui se fait tout autour de facile commerce" Ib. "Qui s'arrange de tout dans le manger, le vêtement, etc. Iale arrunta, qui mange également des choses les plus ordinaires; id. qui ne laisse rien et mange tout" Ib. "Basto, ordinario" VocB . "Común, ordinario" A. "(AN-erro, L, BN, S), ordinario, de inferior calidad" Ib. "De mala calidad; basto" Satr VocP. "Commun, de goûts simples" Lrq. "Méprisable" Ib.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición septentrional; en el s. XX se emplea también en el Sur. En DFrec hay 84 ejs. meridionales y 10 septentrionales.

Bianda arruntez ez naiz kontentatu eta friandizak bilhatu tut. EZ Eliç 160. Anzara maikua arrunt. Saug 10. Ordea batzuei mintzo natzaie gauza arruntenez eta bertzei bereziez. SP Imit III 43, 4 (Ch gauza ardurazkoak, Mst gaiza komünak). Ikhas dezan artio aphürrez pairatzen, gaiza arrunten maithatzen. Mst III 11, 3 (SP gauza sinpletan, Ch errenkurarik xumeena). Desegin zituzten gauza arrunt eta guti prezatzeko zirenak. Lg I 271. Emazteki arrunt eta komuneko bat izan balitz bezala, yendien artean bizi zen [Maria] . Mih 35. Edirenen duzu adiskidetasunaren kanpoko markak emanen darozkitzuten adiskide arrunt eta ordinario hetarik franko. Ib. 68. Katixima bat, zointan Errelijioneko lehen prinzipiuak izan ziten esplikatiak manera laño eta arrunt batez. CatLan 3. Hortako nehor Jinkoari berari hersa dietezu, exenplu arrunt huntzaz. AR 204. Bestimenda arrunt eta txar bat. Ib. 272. Nekhazale batek, bizitze komun eta arrunt baten exerzizioez, ez du estaturik gorenetan kausitzen direnek baino gutiago obratzen bere salbamendua. Brtc 12. Penitentek garraztasun handirik erabili dute bere gorphutzen gainean; [...] jaunztura arruntak eta latzak. Dh 172. Bere biziko mement guzietan eta egintz xumenetan eta arrontenetan ere etzioen bertze deuseri ere behatzen. Ib. 272. Bena gük eztiagü jaun hüra sinhesten, / Zeren eztie xapelik haiek jaunsten / Eta prima ez arrunter behatzen. 'Aux gens simples' . Etch 428. Jan arronta ere aski zaio [laborariari] . Dv Lab 8. Etxeko lanik arruntenetan ari izan zen. Laph 189. Bere arropen khanbiatzera edo arrunten hartzera. Elsb LehE 27. Arruntak ziren [soinekoak], bainan merkeak, garbiak eta ederrak! Arb Igand 40s. Diot familiako griña arrunt horietan ere Igandeko Mezak gaituela hobekienik laguntzen. Ib. 118. Gizonek dituzte hartzen beren gain lore arruntak, nun nahi hatzeman ditazkenak, hala nola arrosak. JE Bur 85. Zakur larri bat, zuri beltz, arrunta, bainan indar handikoa. Ib. 15. Artzantzako eginkizun arrunt eta gaitz gabeetan eraman du bere denbora guzia. Mok 6. Aberats berriak gutiesten du eskuara [...] iduri zaiolakotz yende arrunta eta eskola gabekoen izkuntza dela. Zub 66. I, Tavan nekazaria, kantu arruntetan aitzur gañean dabillen kirkirra kantatzen dukala. 'Ton humble chanson' . Or Mi 68. Jaunak ez bestek jantzi arronta / agertzea lege dela. Or Eus 181. Euren alogeraz etxeko bearrizan arrontai arpegi emoteko lagin irabazi dagien. Eguzk GizAuz 140. Xutik, kapa gorrast'eta urdin bat soinean, kurutze arrunt bat esku-pata batez atxikitzen zuela. Lf Murtuts 3. Jende arrunten usantzarako zegoelarik soilki, berari ere "hizkuntza arrunta" edo "populu hizkuntza" arbuiozko deitura zatxikola. Mde Pr 224s. Psikologi arruntak alde batera uzten dituen fenomenuak aztergai dituelako [parapsikologiak] . Ib. 317. Harri arrunt bat aski litzaukuke gurutze pollit bat aintzinean. Zerb Azk 19. Azkenerako, gauzarik arruntena bezela, senargaiarekin alkartzera joango bailitzan atera oi zen etxetik. Etxde JJ 139. Guzientzat daude zabal, itz argiz eta izketa arrontez. Or Aitork 133. Ez izkuta nere gogoari, arrunt bezain gorde diran gauza auek! Ib. 325. Umeak bezala miresten dira munduko gauza arrontenak. Txill Let 112. Barne bat aski arrunta. SoEg EG 1958 (2-3), 133. Zer yende sartzen da zure etxean? --Denetatik, yende arronta geiena. Izeta DirG 71. Ez literatur-euskalgiz, laburpenez bethetako euskalgi arruntaz baizik. Osk Kurl 17. Sokratek bere burua garbitu nai izan zuen elkar-izketaz edo itz arruntez egin bear zuen ezkero. Zait Plat 86. Bai gizon arruntak eta bai mailla altuagoan bizi denak ere. Vill Jaink 90. Guri ain arrunt eta etxeko biurtu zaigun egia au. Ib. 33. Koloniako ur arrunta da. Erkiag BatB 86. Ardau arronta, zaragitikoa. Ib. 156. Zalke eta illar arrunta ereiten baldin badituzu. Ibiñ Virgil 74. Erri ontan zu izan zera su-emantzaille arrunt bat bezela artu ez nazun persona bakarra. Lab SuEm 171. Gure gisako hiztegi bat moldatua ginuen, hiztegi arrunta biziki. Xa Odol 37. Puxka bat arrunta zen [salbea] . Etchebarne 105. Aundi-txikian gizon arrunta. Zendoia 226. Hitz arrunt ezagunak. MIH 355. Bere hizkera arrunta. Ib. 273. Harrokeriaz eta beldurrez beterik, edozein gizon arruntek egingo zukeena ez zuen jakin egiten [Unamunok] . Ib. 131. Gela arrunt honetan bertan ikusi dugu orain zazpirehun urte Italiako herriek ikusi zuten mirariaren errainu bizia. MEIG I 64. Gaia arrunta du [film honek] eta zarpail xamarra. Personak, eskasak eta ez jende dotore-argiaren artean bilatuak. Ib. 173. [Liburuaren] ale arruntak 74 pezeta balio ditu eta dotoreagoak 175. MEIG III 128. Elkarrizketa arruntean ari garelarik. MEIG VI 139. Zein zen Pompaelo-ren euskal izen arrunta. MEIG VII 118.
azpiadiera-1.1.1
arront (B; A).
"Campechano, franco" A. "Sencillo, llano; persona sin vicios. Au gizon arronta da " Izeta BHizt2. .
azpiadiera-1.2
2. (En sdo. peyorativo).Vulgar, grosero, ordinario.
Hoin ausarki mintzo zitzaukuna ofizioz potikarioa zen eta, potikario gehienak bezala, arrunta. JE Bur 93. Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea. JE Ber 85. Egiten tie "tzintzarroskak" [...] nuiz ere [...] neskatila arrunt bat, untsa bestetzaz erri-eginik, azkenekotz ezkunt nahia beita. GH 1931, 468. Neska ergel arrunta. Mde Pr 150. Ironiarik agertu gabe haren gizontasun anker eta arrontarengatik. Mde HaurB 99. Hazieraz nola mintza zitekeen gizarteko ihakinak baizik ezagutzen ez zituen pertsona funts-gabeko, gogo arront hura! Ib. 78s. Gu dirutan zerbait baldin ba'gera ere, jende arruntak gera zuen aldean, ezpaitugu zure eskolik eta zure ezibiderik izan. Etxde JJ 85. Gogo arruntak dira, ez dute batere sendimendu handirik. JEtchep 87. Eta biziki gaizki gira muthiko arrunt eta borthitz hoien erdian. Ib. 87. Gauza arrunteri etzaie buru emanen, ez puntuz, ez ain gabe. Or in Gazt MusIx 18. Zu zine arrunt txarrera joan zera. MAtx Gazt 57. Emazte-gaiak kartaz / dio igorria / arruntegi zakola / jaun laboraria. Mattin 84. Lehen denbora hetako jendek erlisione frango arrunta zuten; beren jainkoen alderako amodiorik ez, edo biziki guti. Lf CEEN 1973, 128. Elgar-hizketa horiek [...] hitz eta jestu arruntez itsustu, halatan non ez baitzitazken gehiago elizan jalgi. Lf in Casve SGrazi 8. Maeztu arrunta zen zeharo, nere ustez. MIH 131. Datorren mundua arruntagoa izango da, eta lelo berberak izango ditugu alde guztietan. Ib. 132.
azpiadiera-1.3
3. Impuro.
Nadab eta Abiu Yauberen aurrean su arronta eskeintzen ziardutela il ziran. Ol Num 26, 61 (Ker santu ez zan sua, BiblE agindu gabeko intsentsu-eskaintza).
sense-2
II. (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. (G-bet, AN-gip-ulz; L, BN, S; VocBN, Dv, H), arront (AN-5vill, B; SP (que cita a Ax), Dv). Ref.: A; Satr VocP; Iz Ulz; Zt (comunicación personal); Izeta BHizt2 (arront); Gte Erd 25, 247, 270.
Totalmente, completamente; muy. "Sans qu'il y en reste aucun, sans intervalle" VocBN. "Arront jan ditut, je les ai tous mangés, sans rien laisser" Dv. "Oro ian du arrunt, il a tout dévoré, il n'a rien laissé. Arras, osoki" H. "(L, BN, S), totalmente" A. "Tout à fait" Lf Gram 323. "Arrúnt láso dágo, está muy flojo. Arrúnt zakárra, lo muy feo, lo muy bruto; arrúnt pollitte, lo muy bonito" Iz Ulz. "Biyarko arrunt gogortuko da (porlana)" Zt (comunicación personal). "Gure mutikoa arront ona da" Izeta BHizt2. "Arrunt maite du ama (AN-gip)" Gte Erd 25. "Arrunt gizon ona (AN-gip), ona zen arrunt (AN-gip)" Ib. 247. "Arrunt gelditu da (BN-arb)" Ib. 247. "Arrunt sinetsi du (BN-arb, S) [...], arront sinetsia dago (AN-5vill)" Ib. 270.
tradizioa
Tr. Documentado desde Axular, pero escaso hasta mediados del s. XIX; en el XX tbn. se encuentra al Sur.

Zeren hala zahartzean nola gaztean, arront baitira bat, bethi ere baitira maliziaz eta gaixtakeriaz orobat. Ax 166 (V 112). Igande, Bestak dire Elizen meneko; / Bertze egun guziak arrunt lanetako. Hb Esk 188. Arras gutiak dire Eskaldun holako, / Zeren diren guziak arrunt katoliko. Ib. 194. Artzainek ordean oraietako onak eta gerokoak guziak arront badaramitzate. Dv Lab 307. Haritzaren adaburu guzia arront ebakitzen dute. Ib. 374. Bertze iturri batzu iretsi ditu lurrak, eta arrunt agortu dira. HU Zez 16. Combes delakoa ere arront erro baladi, ez litakela nehor estona, diote. HU Aurp 131. Oro arront kendu behar direla. Ib. 143. Arrunt harri erauntsik xehekaturik haur seigarren uda gutuzu. (Citado por H). Hunen laguna edariak bildua du arrunt. JE Bur 108s. Egiaren den bezala erraiteko, ez dira bizkitartean arrunt adimenduz berdintzen. Ib. 103. Kristau guziyak arrunt (completamente) garbitzeko agindu zuan. J. M. Tolosa EEs 1913, 180. Tripaundi ibiltzen da / arront berotuta. JanEd II 92. Jaungoikoak txukatuko du beren begietatik negarra arrunt. Inza Azalp 113. Hor dut ene senharra arrunt hil nahia! Ox 125. Arrunt galtzera doa beraz Eskualduna. Ib. 180. Irakurlea, edo amatxok bururik ez du, / edo ni nago arrunt benetan eroa. Jaukol Biozk 91. Bertze [eri] batzu, ezagutzea arront galdu dutenak. FIr 187. Eta zonbat Nafarroako seme haundi ditugun arrunt ahantziak! Zub 35. Pendoitz beltz eta izigarri heietan hain dira xut saetsak, nun gainari so-iteko buria arrunt goititu behar da. Ib. 118. Gaizo senarra Montpelliertik / heldu zen arrunt leherrina. Balad 152. Buru-bihotza hitz hutsez / betikotz arrunt nahasi! Etcham 165. Dirua nori ta nola kendu, zenbat eta zenbateraño gorde, gero, agian, etxean sortutako seme batek arrunt bota dezan. ABar Goi 49. Arrunt etsituz nindoalarik. Iratz 57. Huna zer eginen dugun: arrunt buluziko zira... Lf Murtuts 25. Usaina bertzalde: arrunt zeruetarikakoa. Ib. 25. Arrunt burutik joan zen. Zerb Azk 95. Gero, gaua, luzea izan zan, txit luzea, ta arrunt asaldutsua. Txill Let 46. Aspaldian aztuta bazegoan ere, eta arrunt aztuta. Anab Poli 125. Or ibillia nazu / moskorturik arrunt. Uzt EBT 1960, 105. Gaixo sardianta arrunt xoxotua zen. JEtchep 89. Bertze frangok arrunt bertzela arrazoinkatzen dute. Herr 9-11-1961 (ap. DRA). Ez zaitak iduritzen ofizio mota horieri eskualdun bat aise lot daitakela. Edo behar likeie arrunt errekan. Larz Iru 66. Gaixo gizona... Arrunt bertzelakatu da azken gertakari hauien ondotik. Larz Senper 118. Arrunt sendatua. Ardoy SFran 275. Afrontu izigarria hartu nuen eta arrunt gogoetatu nintzan. Xa Odol 267. Aren esana zala bide, arront aberastu ziran bere aita ta lagunak. Berron Kijote 134. Arrunt flakatzen ari haiz. Etchebarne 86. Bi ume arrunt gazteak. Ib. 50. Nik ere arrunt maite nualako. JAzpiroz 126. Don Juan au ere arrunt inbiriosoa. Ib. 95. Azkenerako zoratu arrunt. BAyerbe 103. Orain, zertxobait gehiturik eta arrunt dotoreturik agertu zaigu [liburua] bigarren aldiz. MEIG III 87.
v. tbn. Auspoa 77-78, 125. Ataño TxanKan 232. Alkain 157. AZink 35.
azpiadiera-2.2
2. (S). Ref.: Lrq /aRúnt/; Lh (arrunt); Gte Erd 245.
Enseguida, al instante. "De suite" Lrq. "Tout de suite. Banuazü arrunt, je pars à l'instant" Lh. " Sartü zelarik arrunt, jaten hasi zen (S)" Gte Erd 245.
Goiz-meza erran eta arrunt azkalturik / Abiatu apheza khana bat harturik. Xikito 4. Gizonak arrunt mania eman zeron mithilari. Mde Pr 124. Gaztanbidetik elk' eta / Arrunt Erregiñanian / Bi jauziz jokhatzen gütük, / Santa Graziko oihanian. Casve SGrazi 56. Ziek, arrunt ikhusten düt, / ez düzie ezagützen. Ib. 66.
azpisarrera-1
ARRUNTAGOKO. Más corriente. Cf. JE Bur 172: (abere) haragi arruntagokoa, 'animal de carne más ordinaria'.
Gogoratu bide zitzaion neurthitza edo zirtoa ez zirela aski, behar zela arruntagoko erakaspen bat eman, hots, Sokratek ohi zuen bezalakoa. Lf in Zait Plat XV.
azpisarrera-2
ARRUNTAZ. a) Sin interrupción, de modo seguido. "D'affilée, à la suite" Lh (que cita UskLiB).
Urthe oroz zonbait egünez arruntaz erretreta bat egizü. UskLiB 79. Kofesatü beno lehenago, zonbait egünez arrontaz behar da ontsa orhitü bekhatietzaz, haien nonbriaz eta zirkonstanziez. Ib. 83.
b) Inmediatamente, al instante.
Erregiña, ditzaitzüt nik / Laphurdi eta Nabarra / Arruntaz xahü ezari / Jadanik esküpetara. 'Berehala'. Casve SGrazi 82. Gitian iratzarririk / egon bide bazterrian, / Zeren beitira arruntaz / herrilat eraitsi nahian. 'Berehalakoan'. Ib. 112.
azpisarrera-3
ARRUNTEAN. (VocBN (-ian), Hb; arrontean AN-gip-5vill, L ap. A; Dv). Ref.: A (arrontean).
a) Comúnmente, de manera común, general. "Communement" VocBN y Dv. "En común" A.
Ordu laiteke, Eskualdunentzat arruntean on den bezala izkiribatu nahi duenak, begiak idek ditzan gauza hunen gainean, eta xinple eta natural ezar dezan eskuara orthografa. MarIl VIII. Zentzu huntan deitzen dute, arruntean, populu guziek "gure Andrea". Ib. 102.
Generalmente, por lo general, habitualmente. "Arruntian, d'ordinaire, id. arduran" H.
Neskatxa jaiertiak arruntean holakoak direla. Birjin 506. Izen hori ordean ematen diote ogi ederrenari, zeina arrontean gerthatzen baita ogi-buru gorenetan. Dv Lab 43. Arrontean, drainak ehorzten dira pia bat eta erdi edo bi pietan. Ib. 115s. Bear-andi alditan oro lugin, oro gudulari, baño ez arrontean. FIr 173. Arrontean ibiltzen ditugun bidetik deusik erdietsi ez dugularik, gerta daiteke, eri-handiaren adiskide min baten bozak, erna dezan eta argitasun zerbeit erdietsi. Ib. 189. Arruntean Azkaineko hil-herriak aski ongi atxikiak dire. Zerb Azk 21. Euskal-ioskerarik eztute neurtitz oek, baino arruntean bai Oihenartenak. MIH 254.
"Arrontean, diariamente; para uso diario. Boneta au arrontean ibiltzeko" Izeta BHizt2.
b) "Entièrement" Hb. "Ur oik arto ta gariak arrontean eraman ditue, esas aguas han llevado los maíces y trigos por completo" A. "Arruntean, sin. de arrunt. Oihana arruntean ebaki, dena garbituz, deusik utzi gabe. A matarrasa" Asp ANaf.
Gaztaña ere ia arruntean galdu zaiguk. Ataño TxanKan 93. Almitz ximelak ere arruntean ebakiz. Ib. 9.
c) "Arrontian, seguido, continuado (AN-gip?)" SMuj. v. ARRUNTAZ.
azpisarrera-4
ARRUNTEKO. a) Habitual, corriente. "L'ordinaire, le journalier. Arrunteko, ardurako iana, le manger ordinaire" H.
Zerbeit egin dezakena eri-handiaren onerako, bere arronteko aitorlaria izango da. FIr 185. "(BN-baig), frecuente" A.
b) Sucio.
Zure dizipuluak nolaz ez dabiltza aitzinekoen irakhaspenaren arabera, aitzitik arronteko eskuekin jaten dute ogia? "Communibus manibus". Dv Mc 7, 5 (He, Ker lo(h)i, Ol narras, Leon, IBk zik(h)in, IBe kutsatu).
c) Vulgar, plebeyo. "Arronteko, qui est du commun; arronteko jendeak, les gens du commun" Dv.
azpisarrera-5
ARRUNTXEGI. Un poco demasiado vulgar.
Haritchabalet-ek jaun apezküpiari entelega-erazteko Santa Graziako etxetan bazela haurrez gaintika, hartü bazian üdüriz arruntxegi zen üngüria, ogen uken ziala nahi dügü. Const 34.
arrunt
<< arrunki 0 / 0 1 arta >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper