OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ziur.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición vizcaína desde finales del s. XVIII. A partir de comienzos del XX tbn. lo usan autores guipuzcoanos y Mirande. La forma general es ziur. Hay zigur sólo en Enbeita, B. Enbeita y Gerrikagoitia. En DFrec hay 45 ejs. de ziur, todos meridionales.
etimologikoa
Etim. De rom. se(g)ur.
sense-1
I. (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G; , VocCB (V → Dv ), Zam Voc), zigur (V, G) Ref.: A ( ziur, zigur ); Iz ArOñ; Etxba Eib .
Cierto, seguro, que no ofrece duda. "Cierto" . "Seguro, cierto" A.
Bere eskubetatik itxita daukan señale ziurra. CrIc 31. Entzun egizubeez jazoera ziur batsuk. JJMg BasEsc 100. Ezin euki giñai testigantza ziurragorik. Ib. 42. Fedia alde guztijetatik da ziur edo ziertuba. Astar II 14. Ezaugarri edo señale ziur edo ziertuba. Ib. 29. Gero ezagutu zan ez zala izan ames ta burutaziñoia bere ikuskizuna, ezpada ziur ta egijazkua. Ur MarIl 105. Osagarri guztijen artian au da onena ta ziurrena. Ur Dial 76 (It seguruena, Dv segurena, Ip segürrena ). Euren ixiltasun [...] bildurgarrija zan ezaugarririk ziurrena adierazoteko [...] ez zala izan euren gogokua. (1866). BBatzarN 239. Eta ain ziur da au ze gau guztian egon naz lo egin eziñik. Iza EE 1881a, 161. Ez da ziurra urteak ere / gaztea dutela zartzen. AB AmaE 101. Diruak egiteko / da modu ziurra. Azc PB 319. Barri ziurrak. Ib. 164. Zergaitik fedea da zeruko doe bat, Jaungoikoak emoten daben onoidade bat, eta ez errazoiaren ezaupera ziur bat. Itz Azald 14. Ixo, ixo, eztakigu gauza ziurrik eta! Ag Kr 135. Aberats izateko uste ziurretan. Ag G 253. Ori da ezaupide ziurra esateko nor dan kristau ta nor ez. Inza Azalp 14. Aizkide zintzo ta zurra, / Eure guraso ain onak baxen / Euzko-eredu zigurra. Enb 130s. Andik zerura doazen miñak / ziurra dute saria. SMitx Aranz 113. Gauzen ezagukizun ziurrak. Or Aitork 400. Alkarrenganako gurari ta lokarri zintzoa, ziur ta ez aldakorra izatea nai leuke neskeak. Erkiag BatB 172. Zantzu ziurrak emango dizkitzu. Ibiñ Virgil 78. Gauza jakin ta ziurtzat eukitzeko. Berron Kijote 50. Geiago bere barri zigurrik ez neban jakin. Gerrika 96. Ez da hori noski jakite ziurra eta egiazkoa, egiantzekoa baizik. MIH 82. Jakintza ez baita silogismo ziurrez gehiegi arduratzen. Ib. 82.
v. tbn. Echta Jos 127. Gand Elorri 102. Gazt MusIx 117. Etxabu Kontu 152. Zigur: Ibiñ Virgil 77.
azpiadiera-1.1.1
(Persona, etc.) de confianza.
Geure Jaungoiko ona da bakarrik, ta berea zuzena, arteza, ziurra, ta egijazkua. fB Ic I 45. Otseinak goiz goizeti / iagiten badira / alperrerian dagoz / alkarri begira; / baina otseina izaten da / ziur ta zintzoa, / barruan daukanean / goizaldeko loa. Azc PB 327 ( in Ur PoBasc 162 biargin zintzua ). Geure bizitzak dituz / iagola ziurrak, / gaitxak ondo ikusteko / satorra lez zurrak. Ib. 355. Kuku zigur utsari esan dautsezanak. Enb 179. Egorik bako zozo listoak / baño zigurraua da [kuku] ori. BEnb NereA 201.
azpiadiera-1.1.2
Exacto, preciso. "Puntual" Izt 100r.
Ganeko egun da ordu guztien kontu ziur estua artuko jat. EL1 49. Lauziri giñoko kontu ziur estua arzten badeutsazuez. LoraS 129. Globo baten neurtuten / neurri ziurragaz / izar-bide guztiak / dago konpasagaz. Azc PB 307. Irabaziok langilleen artean ondo banatu al izateko, arau argi, ziur eta zuzen bat nai ta naiezkoa da. Eguzk GizAuz 118. Garatz edo ekintzaren irabazpen ziurra oñarritzat artu. Ib. 153. Bideak bizi nabe, / ertz ziurrik ez daukeen / barruko bide luze / elburu gabeak. Gand Elorri 167.
azpiadiera-1.1.3
(Lar, , Izt 97v, H).
"Perspicaz" Lar, , Izt.
Baina daukaguzalez / belarri ziurrak. Azc PB 224. Eukazan baizen begi zuur da ziurrak euki ezarren, ezeban asko urreratu bear, izketan da eskuketan ziarduan mandazaiña ezaututeko. A BeinB 51. Siñeste zindoak eta adimen ziurrak ez baitu kolokan ipinten, Iainkoak egiña danik. Or Aitork 363.
azpiadiera-1.1.4
Seguro, que no presenta riesgo.
Damu bildurrezkoa naikoa dala uste dabe geiyenak; baña obeto eta ziurragoa da, damu osoa edo maitetasunekoa eroatea. Itz Azald 140. [Babes-lekuak] erriarendako ziurrak dirala baiezten ez duan bitartean. EAEg 26-1-1937, 904. Ohe epela, janari ona, lan erreza, bizimodu trankil eta ziurra. Osk Kurl 19. Babes ziurra, gaiñera, antxiñatik ustekabeak atzeman itsaslarientzat. Ibiñ Virgil 115.
azpiadiera-1.2
2. (Mg PAbVoc, , Izt 66v, VocCB (G → Dv )).
Justo. "Recto, justo" Mg PAbVoc. "Cosa justa, cierta" (s.v. justicia ).
Jainko ziurrak adierazo dau sarri zeinbat aserratu daruen jaiegunak ez santututiak. CrIc 64. Jueza izango da entero ziur, arteza ta erruki bagea. EL1 31. Zuzenari, ziurrari, ta zintzuari begiratuten deutsgu beti karinoz, ta amodijoz. fB Ic I 44. Zeñek [...] emongo deutseen epai ziurra. JJMg BasEsc 205. Biak [gosea ta izurria] dira oinaztarri / ziur ta gogorrak, / gizonak onduteko / Iaunaren ziorrak. Azc PB 274.
azpiadiera-1.3
3. (Lar, , H).
"Cuidadoso, kontuzkoa, arduratia, ajolatia, artosa, ziurra " Lar (v. tbn. Añ).
azpiadiera-1.4
4. "(Sonido vivo de) campana, zolia, ziurra " Lar. "Penetrante, sonido" Ib.
azpiadiera-1.5
5. Confiado, seguro (de algo).
Ziurrago geratutearren, ekarran arnas-larriagaz esku biekaz elduta zabaltzen eustan agoa. Or Tormes 29. Naikorik-gabe doa / itxaso-barrena [euskal sinismenaren galeoia], / Andra-Marin eskutik / ziur ta zuzena. SMitx Aranz 241.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. (V ap. A Morf 693 ; ).
(Saber, etc.) con seguridad, con certeza. "Ciertamente, ziur, seguru " . "Evidencia, ziur jakina " Ib.
Noz jakingo da ziur edanaz egiten dala pekatu mortal? CrIc 73. Ezagututen dabenian bakotxak ziur lekurik emon ez deutseela. Mg CO 154. Munduko medikuetan [...] ozta fia liteke, baña bai ziur ta duda baga Jesusegan. LoraS 75. Eleisa ama santiak erakustia da asko geuk ziur eta pirme guztiak sinistuteko. fB Ic I 35. Jakiñik ziur egun au elduko jatala. Ur MarIl 38. Jakiñ arren ziur. AB AmaE 265. Au da esatea ziur / eta berba baten / gorriak dagozala / guzurrak esaten. Azc PB 217. Egia ziur iakinarte, etxako gizoni orrelango irañik ezarri bear. A BeinB 64. Ziur ikusten det, galdua naiz. Ag G 134. Etzirala danak onak, ez gitxiagorik be, ziur esan daikegu. Kk Ab I 89. Luterok ezagutzen zuan, bai, bere eskubidea nondik zuan ezin esan zuala ziur edo egiaz. Inza Azalp 97. Au ez diñogu olgetan, / Ezpabe zigur benetan. Enb 90. Ori orrelan zan ala ez ziur eztakigu ta. Eguzk GizAuz 36. Bixenta zurea bakarrik dala ta geiago beste iñorena izango ez dala ziur xinixtu lezazuke! JAIraz Bizia 121. Zertako ikararazi inor, egia ziur ez dakigula. Or QA 116. Mediumtasuna nondik datorren eta zerk daragin oraindik ez dakigu zihur. Mde Pr 320. Eta olan jakingo dogu ziurren zelakoa izan dan ondo-egiña, zer merezi dauan jakiteko. Bilbao IpuiB 50. Itur-burutik gauzia ziur jakiñaz. Etxba Ibilt 457. Ziur dakit-eta. Berron Kijote 166. Eztakit zigur esateko moduz, baña milloe dolarra dala uste dot. Gerrika 240. Ziur ez naiz oroitzen zeñek planteatu zigun. Albeniz 63. Ziur dakit Jesusen Konpainiako lagunak ere ez daudela lo. MEIG VII 69.
v. tbn. JJMg BasEsc 42. Echta Jos 235. KIkV 21. Etxde AlosT 75. Txill Let 66. Akes Ipiñ 25. Erkiag BatB 99. Onaind STeresa 127. Etxabu Kontu 159. Ataño TxanKan 53.
azpiadiera-2.1.1
Ziur irabazitzat / ete ziñan asi? EusJok II 84. Askoz obe da askotan onela aitortu, Jaunartu ta otoitz ori esatea, ziur irabazteko. ArgiDL 52.
azpiadiera-2.1.2
Exactamente.
Baldin gure arimeko kontuak emon gura badoguz kontuz, ziur, artez. GGero 347. Ez dakigu ze neurri berak eukan ziur. AB AmaE 300. Nekazaleak astegunetan / atzamarrakaz daroa / kontua ziur noiz izango dan / eguna bear bakoa. Azc PB 76. Ziur ezpaditteke ere esan Eleizak zenbat ume izan dittuan. Inza Azalp 89. Geure sendija zenbatu, / Zenbat ikasle doguzan zigur / Etxe-abixenak artu. Enb 42. Zenbat area dan saill ori? Ezin nezake ziur esan baña izango da iru-lau ektarea bitarte. Munita 70.
azpiadiera-2.2
2. Seguramente, sin duda; probablemente.
Baldin pekatu andiren bategaz galduten ezpaditugu, geuriak izango dira ziur betiko glorijaak. JJMg BasEsc 47. Diñoe: "Ei gazteak / gaur bai dirua / zorionez yoagu / ziur artua!". Zav Fab, RIEV 1907, 98. Espirituko poza / bere bijotzian / ziur aurkituko dau. Ur MarIl 126. Eguardirako beti / egiñikan ruple, / arratserako ziur / artzen digu pepe. JanEd I 69. Agurea ilgo dan lez / zu baino lenago, / ziur izango zara... / asto bat geiago. Azc PB 139. Ontzi au ziur ondatu zan, baña batela, aize gogor ez olatu andi baga, nora joan zan? Echta Jos 281. Orixe da... berori da bai... ziur. Kk Ab I 102. Berau ixango dalako ziur Aberrijaren gurenda. Enb 55. Geuk lan eiten badogu, / Nagitasun bage, / Zigur egingo gara / Euzkadiren jabe. Ib. 128. Itz egingo ba zenduke, ziur laixter alaituko ziñakela. JAIraz Bizia 121. Arrantza egiten baleki jakin, egingo leukean, ziur, edozein astok bestean. Bilbao IpuiB 24. Bizi badira danen gañetik / zigur dira alkartuko [maite biok] . BEnb NereA 63. Ordainduko detsut, ziur, bestek ez bezelako neurrixan. Etxba Ibilt 472. [Traje] urdin erraidunagaz, ziur andregaiaren naia alan izango zalako. Etxabu Kontu 88. Odolean eta gora aunditan ordaindu bearko, ziur baiño ziurrago. Onaind STeresa 43. Ziur onela etorriko da / gure munduan azkena. FEtxeb 168.
azpiadiera-2.3
3. Fielmente, constantemente; concienzudamente.
Nik, egunoro gosaritu, baskaldu ta apalduten dodan baisen ziur, egin daruadaz [...] eskaarijak. Mg PAb 67. Geure gurarijak, bai asarrezkuak, ta bai naizkuak, guztiak egozala ziur, zintzoro, ta prest geure borondatiaren [...] aginduban. fB Ic II 261. Borondatiak zuzen ta ziur obeiduten eutsan. Ib. 261. Gordeko deutsa beti Jesus onari ziur ta zal bein emon eutsan berbia. fB Ic III 344. Jaungoikuaren naija beti ziur egiteko. Ib. 301. Guztiai zeruko bidea ziur irakasteko emon izan eutsen lana edo egikizuna. Itz Azald 48. Ez al dot ziur, egoki, ta azkar egiten neure lan au? Erkiag BatB 65. Or ba, nere erregiñ eta señoria, aiñ ziur nun bete dodan aindutakua. Etxba Ibilt 459.
azpiadiera-2.4
4. Confiadamente.
Biotza ziur irauli neutsun / zure lorazko altzoan. Gand Elorri 177.
azpisarrera-1
ZIUR ASKI.
Seguramente, probablemente.
Eta, ziur aski, au ala izanik, asko adirazi nai du, gure ustez, egunkariaren utsuneak. Txill Let 73. Nere belarrietara olako zurrumurru ta albisteak elduak dira, ta ziurraski ez da dana gezurra izango. Agur 30-3-1972 (ap. DRA ).
azpisarrera-2
ZIUR ASKI EGON.
Estar bastante seguro.
Egunsentian ziur-aski zeuden ez zituztela arkituko billaka asi-ta ere. Berron Kijote 88.
azpisarrera-3
ZIUR ASKO.
Seguramente, probablemente.
Ziur asko, etzan gogozko su-emallerik izan. Etxde JJ 213. Nor ete zan? Berak naien ebana, ziur asko. Erkiag Arran 68. Ez eukean, ziur asko, letrarik ikasi bearrean zetan jardun. Erkiag BatB 25. Oraindik ere eztakigu zeintzuk diran egi-egiaz Donibane Gurutzen olerkiak. Bearbada Sanlucarko esku-idatzian datoztenak, ziur asko, Bruselasko, Jaengo ta Sacro Monteko bildumetan ere bai badatoz. Gazt MusIx 171. Eta orixegaitik, ziur asko, ezetariko azpi-joko ta malmuzkeri barik idatzita dagozalako, esan ezin-alako inportantzia euki izan dabe. Onaind STeresa 127. Ziur asko gogoz erantzungo dizu. MEIG I 205.
azpisarrera-4
ZIUR-BAZKUN
Zenbait ziur-Bazkunek artu digute berriz jarrera. "Compañías de Seguros" . EAEg 3-2-1937, 967.
azpisarrera-5
ZIUR EGON (V-gip, G-azp; A) Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 311 .
azpisarrerakoSense-5.1
a) Estar seguro, convencido.
Ziur nago gogo on eta borondate osuagaz artuko deustala. Astar II XIV. Orregatik nago ni ziur [...] bere sorterria biurtzeko egunak kontatzen egongo zala. Ag Serm 497. Ziur zagoz orretan? Echta Jos 222. Jauna, gauza zalla da igarten... enago ziur. Kk Ab I 27. Ta ziur egon: Jaunari atsegin aundia orrekin emango diozu. ArgiDL 136. Obispo jaunari esango diola ziur nago. Lab EEguna 107. Baiñan, ziur al zaude orrela dela? Etxde JJ 133. Ziur nago egia zerbait bil dezakegula metafisika hortan. Mde Pr 342. Ziur gaude, gure begiratuarentzat ostenik dagona zuzen eta egiz esana dagola. Or Aitork 405. Ala ere, baitin nago, ziur nago lortua. Anab Poli 138. Geroago eta ziurrago nago erririk barik euskera salbatzerik ez dogula. SM Zirik 7. Ikusi egin dut, ziur nago. Txill Let 88. Gauza onetzaz ziur oteko / ezkondutia onena. BEnb NereA 175. Ni ere ez niok ziur. Ugalde Iltz 67. Egon zaittez ziur zure txarrik ez dorala sinistu. Etxba Ibilt 480. Ni ziur nago oraindik garai / obeak badatozela. Olea 153. Ez nago orain ziur bere izen-abizenak zeintzuk ziran. Etxabu Kontu 67. Zigur nago beste askori be alan jazo jakola. Gerrika 198. Ziur nago, zorionez, merezi duen harrera egingo diola jendeak. MEIG III 73.
v. tbn. Alz Ram 113. TP Kattalin 189. JAIraz Bizia 89. Bilbao IpuiB 73. Onaind STeresa 48. Ayesta 70.
azpisarrerakoSense-5.2
b) Estar seguro, a salvo.
Burruka ari geranona [eliza], garaitu dutenena, ta zerura bidean ziur daudenena. Or QA 94. Ziur dago bakartadean, eta andik ez dau atera naiko. Onaind STeresa 36.
azpisarrera-6
ZIUR-EMAITZA.
Prima de seguros.
Ziur emaitzak Ogasun Zaingoan utzi ditezkela. "Depósitos de primas" . EAEg 19-2-1937, 1108.
azpisarrera-7
ZIUR-ETXE.
Compañía de seguros.
"La Polar" Ziur-Etxe Bazkun Izengea. EAEg 6-6-1937, 1773.
azpisarrera-8
ZIUR-GAI
Agiriaren zenbakia eta ziur gaiaren mueta adieraziaz. "Naturaleza del riesgo cubierto" . EAEg 3-2-1937, 969.
azpisarrera-9
ZIUR-IDAZKOLA.
Oficina de seguros.
Idazkola, Ziur-idazkola eta Diru-etxeetako Nagusi-langilleen Auzitegiko batzarkidetzatik boteaz. EAEg 20-1-1937, 849.
azpisarrera-10
ZIUR-ITUNPEN.
Póliza de seguro.
Errekisatutako berebillei buruzko ziur-itunbenak. "Pólizas de contrato de seguro" . EAEg 3-2-1937, 967.
azpisarrera-11
ZIUR IZAN.
azpisarrerakoSense-11.1
a) Estar seguro.
Ziur izenda [bastoiak] bere eskuak ez dituzala loituko. (1872). BBatzarN 249. Eztala arras galdu ziur bai gera. ABar Goi 73. Ziur izan giñezke [...] langilleak leialtasunaren baiean pasatakoak dirala. EAEg 29-12-1936, 674. Ziur naiz ura zian dela nere zerurako giltza. Etxde JJ 278. Ziur naun erio ostean ere biok alkarrekin egon gaitezen irabazia dula. Ib. 278. Baina zihur zen hura portreta-egileak Theresa ikusi behar izan zuela nonbait. Mde HaurB 70. Ziur zanetik Zaldunak ezingo ebala ondo artu baño bere edertasunan opa gozua. Etxba Ibilt 476. Ez naz ziur, baiña egunero izaten zala uste dot. Etxabu Kontu 20.
azpisarrerakoSense-11.2
b) (En tercera persona del singular). Es (era, etc.) seguro (que).
Ziur zan ardia il eban aberea, sasi-zuloan barruan egongo zana ardiaren burua jaten. Echta Jos 246. Ziur da azti eta sorginek benetan ekarri dituztela herrien sineskeriak aipatzen dituen zenbait mirari. Mde Pr 342.
azpisarrera-12
ZIUR-KUTXA.
Caja de seguridad.
Urrea, ogasunak, bitxiak, ziur-kutxak eta oien antzekoak. EAEg 14-2-1937, 1066.
azpisarrera-13
ZIURRAGO.
Más seguramente, más probablemente.
Askok, joan aurretik edo joan ostean, otoiztxu batzuk egingo zituen. Baiña gizonezko askok, batez be gazteak, ziurrago aita gure batik be ez. Etxabu Kontu 87. Ez naz ondo gomutaten alderdi biak egun baten ala bitan ipiñi zituen. Ziurrago egun bitan izango zan. Ib. 196.
azpisarrera-14
ZIURREAN EGON.
Estar seguro.
Ez dogu ikusiko Jaungoikua gorputzeko begiakaz; baña ziurrian egongo gara daukagula geure aurrian. Itz Berb I 6. Kontu zorrotza bear dala emon / egon zaitez ziurrean. FEtxeb 147.
azpisarrera-15
ZIURREN.
Lo más seguro, seguramente.
Garbi bazera, zure seme-alabak ere osasuntsu ta garbi izango dira ziurren. MAtx Gazt 44. Damurik bizienez asi jakon bere pekatuak esaten. Gauza andirik ez, ziurren. Bilbao IpuiB 80. Bustialdia artzeko, antxobeari gatza emoteko izaten diran tiñak ur otzez, ziurren, bete zituen. Etxabu Kontu 168.
azpisarrera-16
ZIURRIK.
Sin duda.
Egun batean batu ziñeen, / testigu San Antonio, / zeuen baietzak alkarrengana / ziurrik zuan balio. FEtxeb 123.
azpisarrera-17
ZIURRIK ASKI.
Seguramente, probablemente, con bastante certeza.
Antxe gordeko dira, ziurrik aski. Onaind ( in Gazt MusIx 157 ).
azpisarrera-18
ZIURRIK ASKO.
Seguramente, probablemente, con bastante certeza.
Zortziren azalkizuna egin ba-lu, etzun arima ziurrik asko gau beltzeko aitzulo ortatik argitara gabe utziko. Onaind ( in Gazt MusIx 149 ). Ur-zelai au, ziurrik asko, Benaku duzu, gaurko Garde zingira. Ibiñ Virgil 61.
azpisarrera-19
ZIURRIK EGON.
Estar seguro.
Zihurrik zegoen Theresak [...] bere ahaleginak oro eginen zituela. Mde HaurB 28.
azpisarrera-20
ZIURTZAT EDUKI.
Tener por seguro, estar seguro de. " Ziurtzat daukat, lo tengo por cierto" A.
Au eginik, ziurtzat eukan Augustoren arrokerijak bertatik egingo zala Kantauritarrena. Astar II V. Ziurtzat euki leikenez, zeruan baldin badago. A BeinB 67. Beraz, epaikarijak eta danak, eskijertzat edo ziurtzat euken Motrolloren erallia bere koñatua ixan zala. Kk Ab I 45. Ziurtzat daukot erriko abadiak be eleukela zeuk baño obeto itz-egingo. Altuna 57.
azpisarrera-21
ZIURTZAT EMAN.
"Sentar por cosa cierta, ziurtzat, ziertutzat emon, eman " .
azpisarrera-22
ZIUR-ZAIN.
Agente de seguridad.
Uri-zañei edo ziur-zañei deituko lieke Ikuslariak. "Agentes de policía urbana o de seguridad" . EAEg 19-1-1937, 845.
azpisarrera-23
ZIUR-ZERGA
Gañerantzeko txartel eta baimenak, derriorerzko ziur zergaz lotuak izango dira. "Impuesto-prima del seguro obligatorio" . EAEg 30-10-1936, 173.
azpisarrera-24
ZIUR-ZIUR .
(Con reduplicación intensiva).
azpisarrerakoSense-24.1
A) (Adj.). Totalmente cierto, seguro.
Ziur ziurra da ez deuskula ukatuko irauteko grazija. JJMg BasEsc 62. Erakusla onetan aurkituko dogu beti doktrina ziur ziurra. Ib. 41. Ezta gauza ziur ziur edo ziertu ziertuba infernurik daguana. Astar II 9.
azpiadiera-1.1
(Persona) de total confianza.
Bizi, ozpindua, baño adiskide leial ziur ziurra. Ag G 91.
azpisarrerakoSense-24.2
B) (Adv.).
azpiadiera-2.1
a) (Saber, etc.) con toda certeza.
Ziur ziur ezin esan eiyo Aita. Zuzaeta 46. Uste dot ziur ziur pozik artuko nitukiala eriotza asko. JJMg BasEsc 93. Jakinik ziur ziur eztiriala eurenak. Astar II 158. Baña egia da oraiñgoan, ziur ziur dakit. Ag Kr 157. Banan banan ta ziur ziur ezagutzen zituan etxe artaldeko ardi ta arkumeak. Ag G 132. Nik ziur-ziur uste dot Jaungoikoa bitartean dabillela. Echta Jos 22. Gerok ere ziur-ziur ez dakigu-ta. EEs 1916, 54. Ez dakigu ziur ziur, izena ain zuzen ez eben aitatu-ta. Erkiag Arran 141. Ziur ziur dakigu [...] eleixea amairugarren gizaldien egiña zana. Akes Ipiñ 11.
azpiadiera-2.2
b) Seguramente, sin duda.
Eta bere irakatsiai jarraituten deutsanak, daukala ziur ziur siniste santu egiazkoa. Itz Azald 52. Ziur-ziur eztau gurako beragaz ezkondu. Echta Jos 216. Juan Andresek asmatutako dema, ziur ziur zan etxera dirua ekartzekoa. Ag G 20. Illai idi edo aarikia eskeintzea, ogia eta argizaia il-obi gañetan jartzea eta abar, ziur-ziur indoeuropatarren kutsukoak dira. JMB ELG 89. Ustelgaitza ustelkorrari egi egiz eta ziur ziur obesten baitzaio. Or Aitork 158. Bera ere uste artakoa zan eta, zionez, bera bakarrik ateratzekotan ziur-ziur El Golean irixteko zorian egongo giñala orduan. Anab Aprika 75. Mariak, ganorabako aluak engañatu ezpalu, ziur ziur arkituko lituken izarrak. Osk Kurl 41. Beragaz afaldu biar baneu, ziur-ziur dodan illetiak illgo nindukiana. Etxba Ibilt 464. Bizi-modu berezia [...], Kristok itxi euskuzan kontsejuak beteaz egiña, ziur-ziur. Onaind STeresa 77.
azpisarrera-25
ZIUR-ZIUR EGON (V-gip ap. Gte Erd 311 ).
Estar totalmente seguro.
Ziur ziur egon biar zara dinozuna dinozun moduban dala. Astar II 56. Ziur-ziur nago onetan gaur, iñoiz bildur izan nintzan baiña. Ag AL 112. Enago alako ziur-ziur, emen agirian esateko bestian. Kk Ab II 110. Zihur-zihur zegoen neskatoa gaua erori baino lehen bata bestearekin egonen zirela. Mde HaurB 95. Ziur-ziur nago arek ez eukala ez emazterik ezta emaztegairik be. Bilbao IpuiB 80.
azpisarrera-26
ZIUR-ZIUR IZAN.
Estar totalmente seguro.
Ziur ziur izan hadi enekin egonen haizela, bethi! Mde HaurB 22.
azpisarrera-27
ZIUR-ZIURRIK.
Seguramente, sin duda.
Zenbat ildako izango ziran / ez dago nire buruan, / bestela ori be ziur-ziurrik / emen iminiko nuan. FEtxeb 40. Umetxo ori izango zan ba / Jaun onak aukeratua [...] / ziur-ziurrik jaio zanean / bide zuzena artua. Ib. 82.
azpisarrera-28
ZIUR-ZIURTZAT.
(Tener por) totalmente seguro.
Asko da: ezta geijago biar ziur ziurtzat itxu itxuban sinistuteko. Astar II 4. Euki egizu ziur ziurtzat Jaungoikua bengauko jatzula. Ur MarIl 30.
ziur
0 / 0

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper