Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zalu.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma mejor documentada es zal(h)u, aunque al Sur sólo se encuentra en Zaitegi. Emplean zal(h)ui Axular, Lizarraga de Elcano, F. Irigaray, A. Irigaray y Aresti, zaul(h)i Etcheberri de Ziburu, D. Agirre, Zubiri, Yanzi, Etxaide, Zaitegi, Izeta, Ibiñagabeitia y Ataño, zailu Orixe, Lauaxeta, T. Agirre, Gandiaga, Gaztelu e Ibiñagabeitia, zal(h)oin Laphitz, J. Etchepare y Mirande, zaloi D. Agirre, Zaitegi y Z. Moso, y zalia (det.) Xalbador. En la tradición suletina se documenta zalhe. En DFrec hay 3 ejs. de zalu, septentrionales.
etimologikoa
Etim. Quizá derivado de zail 'correoso, tenaz'.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (Hb; -lh- L, BN ap. A; SP; Urt Gram 10, Ht VocGr , Arch VocGr, VocBN , Dv, H), zalui (Izt 52r; -lh- H), zailu (-illh- Urt Gram 10), zaloi (G-azp, AN-ulz, Ae, Sal ap. A ; -lh- H), zaloin (-lh- H), zalhe (H), zauli (G-nav, AN-gip-5vill, L-ain, B ap. A; SP Dv), salhu (SP), salhui (SP), salo ( VocB ).
Flexible. "Souple" SP, Ht VocGr, Arch VocGr, VocBN, Hb, Dv (es posible que signifique 'ágil' en alguno de ellos). " Makilla zaulia, bâton souple" SP. "1. souple, fléxible [...]. Zume, larru, zahako zalhuak, osier, peau, gaule souples, fléxibles; 2. en parlant de personnes ou animaux [...]. Menbro zalhoinak, membres souples" H. "Flexible, ropas o cosas" VocB. "Zumea gauza zaulia da" A.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte desde principios del s. XVII y al Sur desde aprox. 1930. Iongoikoa, iguzkitzu arren erhi zaulhiak, / agintariekin manu konplitzeko guztiak . EZ Man II 134. Elefantak [...] bere gazte denboran belhaunak eta gaiñerako bertze iunturak zalhuitu, erraxki doblatzen eta plegatzentu. Ax 180 (V 122). Gaztea zalhui eta manaiukor bezain, da zaharra gogor eta zurrun . Ib. 181 (V 122; Harriet traduce "obéissant"). Berriz suian ezarten dizi [burdiña],fitetzago lehen bezain bero eta zalhu jar ahal dakion . AR 46. Emazteak ibiltzen saski arrainekin, / beso zaluz hegalak eginez bidetan . Hb Esk 228. Maite zuzten fandango eta saltokako, / gorphutz zaluenentzat eginak hasteko . Ib. 14. Mahats gazte batek bere laira zaluak bardin alde guzietara hedatzen zituen . Dv RIEV 1931, 556. Lephoa mehatsa eta zalhua . Dv Lab 250. Biharamuneko, khordak eroriak dire, hanturak hertuak, eta Zabier egundaino bezain azkar eta zalhu . Laph 165s. Laudorio bat baino gehiago entzuna zagon bere menbro zalhoinez . Ib. 164. Hain zalhua da [eskuara] non erran baititake iduri duela alimalexka pullit bizkarrean hezurrik ez duten batzueri, zoinak dobla, plega baititazke nahi bezala, eta itzularaz norat nahi . Elsb Fram VII. Eta zer erran [eskuara] haren itzuli trebe, zalhuez? Arb Igand 15. Izterrak ez baitira gero zauli gure adinian . Zub 102. Egurren gañian zauli, / iduri du zumia. Yanzi 173. Soin zailua ta biguna du, alere . TAg Uzt 33. Idazle ark soin-giltzak lokabe, gerria malgu, giarrak zauli, zaiñak bizi ta berarizko ganora ta iasa ditu . Zait EG 1954 (5-8), 93. Zumea bezain zauli izaten zekian bere anaiaren aurrean . Etxde JJ 68s.Gatua (edo ziminoa) bezain zaloina izan . Herr 14-3-1957, 4. Zimiorik zaluienak, / utzi ditu zuhatzak . Arti MaldanB 232. Doairik zailuena, izen oro aditz biurtu ditekela iokaeran . "La cualidad que le imprime mayor flexibilidad". Or in Gazt MusIx 14. Ez lukete zaharo zaillurik egariko ezta aztal-ziztaillu gogorrik ere . Ibiñ Virgil 98. Zigor (thirses) zauliak osto biguiñez inguratu . Ib. 46. Zango ta beso, buru ta begi, / belaunak eta gerriak, / zaluak eta azkarrak izan / behar tu pilotariak . Mattin 59. Beretzat nahiz besterentzat mintzabide malgu eta zailu bihurtu beharrean . MEIG II 127.
azpiadiera-1.1.1
(Fig.).Hábil.
Andre Katixak bere mintzo zauliaren antzeaz berealaxe xamurtu zun. Etxde JJ 87.
azpiadiera-1.2
2. (Hb; -lh- L, BN; Arch VocGr, Hb, Dv, H), zalui (AN, L; SP, Aq 908 (AN), VocCB (s.v. zala); -lh- Lar Sup, Hb, H), zalhe (BN, S; Gèze), zalhi (BN-mix), zaloi (G-azp, AN-ulz, Ae, Sal), zauli (B; Lar Sup, Aq 908 (AN), H, VocB), salhe. Ref.: A (zalhu, zalui, zalhe, zalhi, zaloi, zauli); A Aezk 300; Lh y Lrq (zalhe); Izeta BHizt2 (zauli). Ágil; veloz. "Ligero, ágil" Lar. "Ágil" Aq 908. "Leste" Hb. "Promt, leste, agile, rapide" Gèze. "Prompt, léger" Dv. " Erbia ihizi zalhuenatarik da, le lièvre est l'un des animaux les plus agiles. [...] Mihi zalhuaren jabe zare, ihara kalaka dirudiduzu, vous êtes possesseur d'une langue agile [...]" H. "Ágil [...], brioso" A. " Mutiko zaloia, muchachito ágil" A Aezk 300.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional y en Lizarraga de Elcano. En el s. XX tbn. lo emplean algunos autores occidentales.

Indar eta zalhu jokuetan artzen direnak, azkarrenik eta zalhienik denaren irabaziaren ukeiteko, gauza guzietarik begiratzen direla. AR 365. Jaunak ikusi duzieia / kiristien finazia / baliatü betzaie, / salhe izatia. 'D'être rapides' . Xarlem 791. Ajilidadearéki ain arín zalúi [paratuko da] nola espiritua edo aizea. LE Doc 231. Behar da izan erorkor erranen dauzkun guzien sinhestera, eta zalhu eta prest galdegiten dituen gauza guzien obretan emaitera. Jaur 179. Zamaria hitzkatu zen / orkatz zalhu bateki. "Plein de vîtesse" . Arch Fab 153. Brinko zalhu batez khoroa barnetik / pasatzen da hala nola uztai batetik. Gy 96. Ezi izpiritia berhañ zalhe da, bena aragia flakü. Ip Mt 26, 41 (Leon zalhu;pronpto, He atzar, TB, Dv, SalabBN erne, Ur y Ur (V) prest, Samper pronto, Ol ernai, Arriand, Or, Ker gertu, IBk bizkor). Pacheko, bere aldetik, gizon gisa, franko esku zalukoa zela, eta bere burua etxean fierkisko errespetarazten zuela. Elzb PAd 59. Orduan zalhu ginen, orai maltso gabiltza! Elsb Fram 167. Besoa dute zalu / bai eta begia. Zby RIEV 1908, 93. Ai non dire leheneko gizon lerden, zalhu eta biziak? Arb Igand 43. Bazuen aztura bat neholere ezin utzia: mihia luze eta zalu; ezin egon mintzatu gabe. HU Zez 53.
( s. XX.) Barnea bero, burua harro eta mihia zalhu. Eskual 21-1-1908 (ap. DRA). Hain dituzte [pilotariek] oinak zalhu, hain xuxen eta zorrotz behakoa. JE Bur 28. Asieran bezela zeuden jokalariak, zall, zimel, zauli ta kementsu. Ag G 103. Matel-ezurra idor ta mingaina zauli. (B). A CPV 160. Mizpira batetarik egin makila zaluaren jabea. Barb Sup 181. Haizea bezain zalua / baderama lasterra. Etcham 66. Behako zalu batez so-iten du mutiko arrotza. Zub 106. Mendian ez baserrian ez dun erbi ez basauntz ain zailurik. Or Mi 14. Zauli iduki bada zanguak. Yanzi 72. Ez [nuen ikusi] muthiko ala neskatxa gazte hain zaloin, hain lerden, hain zainhart, hain ginarririk. JE Ber 94. Indar handiko gizona, gathia bezañ hardit eta haxeria bezañ zalhe. GH 1932, 405. Ontzi zailu ta sendo baten jabe da. TAg GaGo 35. Tirain zaluak. Iratz 48. Behor zalhu eta bizkor. Mde Po 96. Etxeko jaunaren morroin zaloinak, habanak ilaundu-arau berritzen eta edan-ontziak hustu-arau betetzen zizkien. Mde Pr 134. Gizeraiketan neure jokabidea zuenak oro baino xahuago, zaluago, egokiago eta pollitago dela ezagutu behar didazue. Ib. 137. Zailu ta dirdari / norbaiten / gorantzi. 'Ágil' . Gand Elorri 70. Burue ongi eta zangoak zauli bear ditugu. Izeta DirG 21. Begia dana su, beso-igidura zalu ta zabal. Zait Plat 151. Bigarrena [itzaldia], motz eta zorrotz, bizi ta zaloi. Ib. 123. Aretuse zailua. "Uelox" . Ibiñ Virgil 114. Diote jitez mutiko pollita zela, zalua bezain zaintsua. "Leste" . Ardoy SFran 69. Etzen beti maingu segurik [basurdea], / zer alimale zalia! Xa EzinB 117. Pettanek bazeraukan / hiltzeko gogua; / bainan basa-ahuntza / gaitza da zalua. Mattin 110. Izpiritua zalu dut eta / kontu egiten abia. Ib. 73. Haiñ zalhe zirenaz gaiñen / ikhusi behar dizügü. Casve SGrazi 28. Iduritu zitzaizkien ezinago zaluak, zeren noizik behinka 17 zekundaz bururatzen baitzuten [...] bertsua. Lf ELit 350. Erbia puska ttikia ta zaulia baita. Ataño TxanKan 75. Haitzaldarrak ere, erneak eta zaluak zirelarik bestalde, pilotarat uzkurrago ziren. Larre ArtzainE 29. Eta haren pausoa baldana den bezain bizkorra eta zailua da Erkiagak eleberri honetan daraman ibilera. MEIG III 92.
azpiadiera-1.2.1
(Precedido de gen.).
Gure otoen zalua! JE Ber 9.
azpiadiera-1.3
3. (SP).
Suave, blando, delicado. " Esku zaluak, mains douilletes" SP.
azpiadiera-1.4
4. zauli, salo (G-to ap. A). "Robusto, fuerte, válido. Batzuek ezkerreko sorbalda due saloa zamak eramateko, beste batzuek eskuia due saloa (G-to), unos tienen firme el hombro izquierdo para llevar cargas, otros tienen más fuerza en el derecho" A.
Emen emakume zauli ta gogorra komeni zaigu. Ataño MLanak 59.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
(-lh- Hb, H), zalui (AN-ulz ap. Iz Ulz; -lh- Hb), zalhe (S ap. Lrq; Gèze), zaloi. Rápidamente. "Promptement" Gèze. "Zoaz hemendik eta zalhu, allez-vous d'ici et vitement. [...] Ea eginazu lan hori zalhu, allons, faites promptement ce travail" H. "Oraingo gaztiak beño zauli-ago [ibiltzen giñuen]" Iz Ulz (s.v. oñetákuak).
Zalu zabiltza hor gaindi / puntxoinztatzen lege berria / jende handiz jende handi. Monho 38. Sartuko du arima kondenatua infernuan barna, ain zalui nola baitama bere pensamentua arara. (311) LE-Ir. Gizon antzekuak bermatu dira kausitzera tresnak eskuak baino zalhuago ibiliko direnak [artho eraiten]. Dv Lab 67. Jarraiki ziren gizonari, zeina zalhu itzultzen baitzen bere nausia gana. Dv Gen 24, 61 (Ur ariñ). Zalhuago juaiteko, onthutsik khendurik bere oinetako dorpheak. Laph 107. Zalhu dabila zerbitzaria. ChantP 238. Hirian sarthu behar ukhan dugu zalhu. Prop 1886, 187. Ezar netzake abarkak eta zalhuago kurri nezake. Jnn SBi 143. Bat izai bati gora / zalu da upatzen. Zby RIEV 1908, 764. Hainbertze baita hor dabilanik [...] firrindan, xirurikan, ximixta bezen zalu. HU Zez 118. Orai jausten ari ginen etxerat, ixil eta zalhu. JE Bur 161. Zaloi ta zardardai, jaurtigitzen du eskuaga. Ag EEs 1917, 210. Mihia ezin aski zalu erabiliz ororekilakoaren egiteko. StPierre 40. Lasterra ezin aski zalu eginez. Barb Sup 141. Hi, hor, Judas hoin zalhu norat hoan errak. Ox 76. Urbildu zitzaion zalui. "Con mucha ligereza" (Quijote IX). AIr RIEV 1928, 606 (Or RIEV 1929, 9 zailu, Ldi ib. 210 arin-arin). Manso edo zaluiegi ats-artzeari. FIr 191. Zaloin igaiten niz mailadiari gora, ene lagunak ondotik. JE Ber 55. Mairu-errira zailu duaz. Laux AB 87. Igo zan bezin zailu jetsi zan. TAg Uzt 140. Hoa, arin eta zalu, ibil betiere. Iratz 51. Ai-nintz uso, zurrunbillo bezin zalu, ego-arin, ortzi-laño-gain kokatuz, gudaketa ori nere begiz ikusi dezakedan. Zait Sof 136. Zuiñen zalhe eta ederki izkiribatzen dian! Mde Pr 48. Ez hain zaloin, hain laster ibil zure arrazoinamendutan. Ib. 155. Aien erraiñuak izugarri zaillu atzi oi ditu eta gela sorgin antzekoetan kokatzen. "Mira celeritate" . Or Aitork 256. Gaztiak badoatza, aizia bezañ zalhe. Herr 7-4-1960, 3. Hamarretan joko bera egin ondoan, lagunak bethi itsu zauden... Hain zalhu eta ontsa egiten zuen jokoa! JEtchep 105. Ertzaiñen beribillak zauli igaro zituen karrikek. Izeta DirG 73. Zailu joan da zuaizti otatik. "Con presura" . Gazt MusIx 183. Hango ahuntzak bezain zalu jauzika zohan haur erneaz. Ardoy SFran 233. Gainti orotarik ere / batbatetan zalhe jauzten. Casve SGrazi 138. Eztakit zer ixil eta zaloi igare dren kainbat urte guart eman gabe. ZMoso 45. Muxarra bezin zauli igo niñun aritzaren buru-adarrera. Ataño TxanKan 68. Hunek behar zuen erne ta zalu ibili. Larre ArtzainE 58. Liburu honetan ere ederki bete du egitekorik gaitzena: bizkor, zailu eta erraz mintzatzea. MIH 340.
azpiadiera-2.1.1
(Con reduplicación intensiva).
Arri! Mando! Arri! Zalu-zalu! JEtchep 42.
azpiadiera-2.1.2
(-lh- H), zalui (AN-egüés-ilzarb), zalhe (S; A Apend), zaloi (AN-olza, Sal). Ref.: Bon-Ond 171; A Apend (zaloi); A Aezk 300; Lrq (zalhe).
Pronto, inmediatamente. "Zalhe heldu, llegar pronto" A Apend. "Erran bezein zaloi, tan pronto como se dijo" A Aezk 300. "Zaloiago, más pronto" Ib. 300.
Otsogorrin behera ardiek, lasterka / zalhe igaran zien Gaztanbid'ühaitza. Etch 348. Erostunikan balu nahi luke saldu, / ahal bezain zalhu. ChantP 88. Zalhu itzali zen, nehori erran gabe. Elsb Fram 133. Bakotxa bere pentsueri jarraikiz, balitezke zalhu, buru eta gizon bezinbat sinheste eta erlijione. Lap 359 (V 164). Hets-kitzue hortik freradun, seroradun eskola hoik. Eta zalu gero hets. HU Zez 114. Behar dugu jakin, eta jakinen ere dugu zalu. Barb Sup 56. [Gudukari] guziak aitek peñen gainetik / zalu dituzte lehertu. Ox 161. Ameriketarat yuanik zalu aberastekotan. Zub 49. Harrapaka gintio / irets zalu denak. Etcham 129. Zalu itzul nezazu / hartu nauzun lekura. Balad 138. Iru-lau neurtitzez labur eta zailu elkarri erantzuten ikusi ditugu artzaiak gure bertsolarien gisa. Ibiñ Virgil 45. Zalhe ohartzen da zaldiaren defautaz. Egunaria 4-3-1976 (ap. DRA). Gurekilan nahaskeria / zalhe ere dü ezarten. Casve SGrazi 98.
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
Agilidad.
Ibilgunean bazuen Eskualdun menditarrek bakarrik daukaten halako zalhu arinkeriarik gabeko zerbeit. JE Bur 157.
azpisarrera-1
XALU, XALOIN (Forma con palat. expr.). "(L), souple, leste, agile" Lh.
Eta Ziberoko xirularen zango xaloina! Herr 19-3-1959, 4. Ez zen haundia bainan ba xaloina; ta gatuaren parekoa zelakotz [...] "châ" erraten ginion. Herr 5-1-1961, 4.
azpisarrera-2
ZALU BATEAN. A gran velocidad.
Zaldirat igana, bazohan zalhu batean guzien aitzinerat. Prop 1899, 159.
azpisarrera-3
ZALU-JOKO. Juego, deporte de agilidad.
Indar eta zalhu jokuetan artzen direnak, azkarrenik eta zalhienik denaren irabaziaren ukeiteko, gauza guzietarik begiratzen direla. AR 365. Haien zalhe-jokiek eta injaminaskeriek jentia amiatürik etxeki die. Herr 19-9-1957, 3.
azpisarrera-4
ZALURIK. Rápidamente.
Hurbildua da porturat, / aberats eta eder; / horra non dohan sartzerat / zalhurik eta laster. Arb Igand 158. Bai, egiaz eder da eskualdun lerdena, / su pindarrak begian, zalurik doana. Ib. 44. Buhamia, sosa zarpan / ihes doa zalurik. Etcham 68.
azpisarrerakoSense-4.1
Ágilmente.
Biar atso ta agure dantzara zailurik (ariñik). Or Eus 27. Ez dadukaten arren mingaiña geldirik, / areago ditute besoak zailurik. Ib. 101.
azpisarrera-5
ZALUXEAGO. Un poco más rápido.
Berrehun bat metraren buruko, horra nun bi mintzo mehe idorrek akulatzen gituzten gibeletik: Bazoazkete, ba gero zaluxago! JE Ber 98. Herotsa handiago... eta ebiltzaliaren ürhatsak zalhexago. GH 1950, 49.
azpisarrera-6
ZALU-ZALUA (-lh- H; zalhe-zalhia Foix ap. Lh). "Zoaz hemendik eta [...] zalhu-zalhua, allez-vous d'ici et vitement" H.
Etxera joan nindadin / Bai, zalu zalia. LuzKant 49. Abiatu ginen zalhu zalhua. Prop 1905, 283. Ikusten dut aita, bazoala etxetik zalhu zalhua. JE Bur 18. Artetan beribil bat agertzearekin, hartan ezartzen zituzten, krik krak, zalu zalua, eta bazoan firrindan. StPierre 17. Eskuko erhiak zalu zalua ibilaraziz. Barb Sup 88. Zamal-zarrean kalopan, / zalu-zalua hura badabil / bazter guzietan. Etcham 188. Oraino kanpoan zirenak zalu-zalua zabiltzan. JEtchep 78. Zalhu-zalhua, ganbarako laguneri eskuak eman zituzten. Ib. 108. Huna nun 1521 urtean Iruñeraino zalu zalua heldu zen frantses armada bat. Ardoy SFran 77.
azpisarrerakoSense-6.1
Pronto, inmediatamente.
Ihardetsi nioen zalu zalua irri batekin. StPierre 13. Hots, amatto, emadatzu puska hoik, eta zalu zalua gero! Barb Sup 20. Arthalde guzia han nuen zalu zalua nere ondora bildua. Barb Leg 149.
zalu
<< zabal 0 / 0 zenbat >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper