Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
haserre.
tradizioa
tradizioa
Tr. De uso general, excepto en textos suletinos. Hasta el s. XIX (h)aserre es casi la única variante documentada; el único ejemplo anterior de (h)asarre es de Gasteluçar (hay tbn. (h)asarretu, -atu en TAV 3.1.20 (Pamplona, 1609), Urte, Chourio, Baratciart o Mihura). Durante la primera mitad de dicho siglo sigue siendo, por mucho, más frecuente (h)aserre en todos los dialectos; hay (h)asarre en Monho, fray Bartolomé y J.J. Moguel (en este último junto con aserre ). Ya en la segunda mitad del s. XIX emplean (h)asarre autores como Duvoisin, Hiribarren, J. I. Arana, Udarregi o Arbelbide, pero hay (h)aserre en Duhalde, Lardizabal, Uriarte, Arrue y Beovide, por ejemplo. En el s. XX (h)asarre es ya más frecuente que (h)aserre (algunos autores como Enbeita, Txirrita, Orixe, Zaitegi y San Martin emplean ambas formas). Hay aserre sin aspiración inicial en algunos autores septentrionales de los ss. XVI-XVII (Leiçarraga, Etcheberry de Ziburu, Oihenart y Gasteluçar). En DFrec hay 68 ejs. de haserre y 45 de (h)asarre .
etimologikoa
Etim. De hats + erre, con alternancia de africada en la forma básica (hats ) y fricativa en el compuesto (has- ); v. FHV 14.6.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
(V, G, B, L, BN; SP, Lar, , Dv (V, G), H), hasarre (V, G, B, L; Deen I 515, , H). Ref.: A (asarre, aserre); Iz ArOñ; Etxba Eib (asarria); Holmer ApuntV (asarre); Elexp Berg (asarre).
Enfado, riña; discusión, disputa; cólera, ira. " Haserrez dago, il est en colère" SP. "Cólera" , "contienda", "riña" Añ. "Il exprime tout sentiment de colère, de fâcherie, d'irritation, de fureur, d'humeur, etc." H. " Asarria, enojo" , "asarriak, cuestiones, diferencias, pleitos. Gizaldi onetan izan ditugun asarriak, esan be ezindakuak" Etxba Eib. En AxN se explica liskarrik (358) por asarrerik. v. haserretasun, haserrekuntza.
Ezen gizonaren aserreak Iainkoaren iustiziá eztu konplitzen. "Courroux" . Iac 1, 20. Hetarát inguru behaturik aserrerekin. Mc 3, 5. Zein deitzen baita . Ira per vitium, biziozko hira, bekhatuzko haserrea, arrazoiñaren kontrakoa, intenzione gaixtotakoa. Ax 279 (V 186). Indar gabeko kolera, haserrea eta mendekatzeko desira. Ib. 332 (V 220). Kolera, eta aserre sobradua entendimentua galerazaiten deskuenak. Cap 70. Indargabearen aserrea, hur <hurr> errea. O Pr 631. Dala ira, aserre, ta gorrotoaz; dala gorputzeko atsegin loi eragabeaz. Cb Eg II 173. Baña bere euskera klaru, egoki ta errikoai akomodatu, ta zegokienean: texto edo latiñik batere gabe, aserre edo inkietaziorik alerik gabe. Cb EBO 60.
( s. XIX.) Alan lurreko sari eskintza labur batzuk gaiti, kenduko liratez aserre, bizkortasun ta pasino txarrak. Mg CO 37. Uste dogu alan bere, egin dogula zerbait Errepublikiaren alderako, gordiaz geure burubak onen aserre ta burdiña odoltsuti. Mg PAb 213. Sukaldera banoa, / Etxe neskameak / Nereganatzen ditu / Bere aserreak. Mg in VMg 107. Emen ausitzen dira beren aserreak, niri zaburik eragin gabe. VMg 80. Lenengo, artu bildur andia Jangoikoaren justizia ta aserreari. EL1 40. Aserrearen kontra, Pazienzia. CatAN 59. Ainbeste aserre eta bendeku dollor ikusten bada. Gco I 438. Ez da emakumearen ira eta aserrea baña andiagorik. AA I 582. Eztakizu, au ez egitera, gure gañera etorriko dirala Jaunaren aserre ta madarikazio guziak? AA II 7s. Jendearen asaldazio, aserre ta kimerak dakazkian gauza da ordikeria. AA III 379. Bainan ifernuko sua, Jainkoak bere haserrearen haize guztiz botheretsuaz [...] phiztu duen su bat da. Dh 164. Karidadia daukanak, ez dau asarrerik erakusten. fB Ic I 90. Ernegazinoe ta asarre estubak gaitik bere, galdu oi da seiñ asko. JJMg BasEsc 20. Egunian egunian enzun eta ikusten da aserre, errijeta, diadar, eta agirakia. Astar II 104. Zeñaren bidez aserre andiak eta leia gogorrak izan oi ziran. Izt C 141. Bada zeure buruaren ganian dozu Jaungoikuaren aserriaren gogortasun guztija. Ur MarIl 31. Zer da ira edo aserre txarra? Ur CatArrig 92. Zirau kasta, nork erakatsi darotzue mehatxatzen zaituzten haserreari ihes egiten? HeH Mt 3, 7 (Lç hira, He kolerari). Ordu gaixtoan nere bekhatuaz altxarazi dut zure hasarrea. Dv LEd 205. Eta harekin egonen zare zenbait egun, zure anaiaren hasarrea jabal dadin arteo. Dv Gen 27, 44 (Urt fulia, Bibl sumindura). Suge arraza, nork erakhutsi darotzuete, jaustera dihoan hasarreari ihes egiten? Dv Mt 3, 7 (Ur iratik, SalabBN kolerari, Echn kolera). Hasarre errexa zuen Mahometek. Hb Egia 79. Eta piztuko da nere aserrea, eta zaurituko zaituztet ezpataz. Ur Ex 22, 24. Baña beldur txit beldur naiz oraingoan zure aserreak gaitzegotzi izugarirren bat erakarri bear dizula. Arr GB 91. Ah! izan zaite noiz edo noiz zere aserre orren jabe. Ib. 91. Polliki polliki asarreak eskuratuta, bildotx baten antzera humildu zitzaion. Aran SIgn 55. Libratzeko moduba / obe degu egiñ, / Jesusen asarria / aplakatu dediñ. Ud 128. Zeiñ bertsolari Erroman zugaz / Gertetan danaz / Ez da asarre santuzko suaz / Ixiotuko? AB AmaE 131. Bere aitaren aserretik Franzisko libratutzeko. Bv AsL 44. Emaztiak beregañ arturik senarraren aserria, idiki zion atia bere seme biotzekuari. Ib. 47. Bere aserrea gozatu zitzaiola aditzera emateko. Arr May 109. Jaunaren hasarrea sutan / Zitzaioten han jazarri. Zby RIEV 1908, 205. Barkhamenduzko bitima bezala, zeruko bere Aitaren hasarrea eztitzeagatik. Arb Igand 120. Zein izango da, nire aserre gogorretik zuek zaindu eta gordeko zaituezan Jaungoikoa? Itz Azald 85.

( s. XX.) Txarto urten eutsezan euren aserre, deadar da biraoak. Echta Jos 146. Jaungoikoak daki arrantzaleak euren artean erabilli oi daben aserrea, erriertea, izkanbillea ta deadar garratza! Ag Kr 38. Aitak ere ondo erakutsi zion bere aserrea, ta garbiro esan zizkon esateko guztiak. Ag G 98. Ez, itzik ere ez, aserrea joan zakion arte. Ib. 246. Zelo ta aserreak, suak eta garrak, / pagatzen dute andre / gaixoen bizkarrak. Urruz Zer 106. Ezin eikian aregaz asarrerik euki, ezin eikian eztabaidarik izan aregaz. Kk Ab II 62. Asarre onek piztutzen du ordea ango sua. Inza Azalp 117. Piarresen hasarrea, jaun erretoraren oihua jakin zuenean! Barb Sup 138. Luzea ta zorratza eban [surra] eta asarreagaz arra bete luzeagotu yakon. Or Tormes 29. Asarre aundi bat izan zula Santa Kruzekin. Or SCruz 101. Baño bere baitaratuz, asarrea par-irri bilakatu zun. Or Mi 9. Indarrez kendu daunak / Besten Aberria, / Zigur dauko bere gain / Jaunan aserria. Enb 43. Beti konpontzen giñan / adiskide gisan, / ez genduen beñere / asarrerik izan. Tx B II 100. Ai orok mihi hori / bridatzen balute, / Ez laiteke hainbertze / pena ez hasarre! Etcham 144. Ziraun-kumeok, datorken aserreari igesten nork irakatsi dizue? Ol Mt 3, 7 (Ir YKBiz 40, Leon (h)asarreari, BiblE haserre-zigorrari; He kolerari). Zortzi urteko diputadutzak, amar urte Buru-Batzarrean, ta betiko asarre, burruka ta nere etxearen erdi-ondamenak, gizon bulartsuenaren indarrak ta gogoak makaltzeko diña ba-dira. Lab EEguna 81. Edan ezak --esan diote-- / joan dakikan asarre. Or Eus 174. Mutil-arteko asarre arek / emen izan zun azkena. Ib. 185. Alegin gorriak egin bear izan zitun biozparrendik zijoakion asarrea esiratzeko. TAg Uzt 191. Ihardeste amultsu batek eztiarazten du hasarrea. Zerb IxtS 58. Ez zen gehiago ez zaldirik, ez gizonik, ez alportxarik. Joanesen hasarrea! Lf Murtuts 105. Zure asarrea, ba, ibitu ta zure aburua aldatu ezazu. Zait Sof 181. Jolasean da alkarrekin zebiltzala izaten zittuzten asarre ta liskar guztien erru Usoari egiten zioten. Etxde AlosT 25. Eta iñoiz edo asarrerik izan bazuten beren artean, denbora laburraren buruan onezkoak egin oi zituzten. Etxde JJ 26. Jainkoak barka gaitza eta barka beza nire hasarrea. Arti Ipuin 78. Gure Erromaldokin be amaika aserre eindakua nintzonan parrandalaria zalako. SM Zirik 27. Padre Varelaren asarreak leher egin zuan. Osk Kurl 205. Kaltegarria otsoa ukuilluntzat [...] eta guretzat Amariliren aserrea. Ibiñ Virgil 39. Eta zure otoitzek aien aserrea baretuko dute. Onaind Virgil 118. Baliteke zuen artean eztabaidak, ikusiezinak, haserreak, berekoikeriak, irainak, esamesak, harrokeriak eta istiluak egotea. IBk 2 Cor 12, 20. Zeruko aserre guzien mende. Berron Kijote 190. Baiña alkarri barkatu eta gure biotzetan asarrearen laiño-izpirik ez da. JAzpiroz 216. Orretxek dakaz etxe askotan / pena ta asarre askoak. FEtxeb 197.

v. tbn. Haserre: Harb 320. JJMg BasEsc 11. Lard 44. EA OlBe 40. SMitx Aranz 41. JAIraz Bizia 116. Zait Plat 16. Hasarre: Balad 230. Anab Aprika 91. Akes Ipiñ 26. Erkiag Arran 154. Or in Gazt MusIx 199. BEnb NereA 162. Etxba Ibilt 484. Ardoy SFran 198. Etxabu Kontu 118. Ataño TxanKan 68.
azpiadiera-1.1.1

(Con bizi o gorri ).
" Aserre bizi (V, G), aserresua (V), furia, furor" A. v. HASERRE BIZIAN, HASERRE GORRIAN.
Aserre edo kolera bizia igaroagatik. Gco II 48. Bere burua eskeñtzen du, Jaunaren aserre bizia itzaltzeko. Lard 205. Orduan Jainkoak agertu zion Heliren kontra zeukan aserre bizia. Ib. 149. Eta berriturik ama on bati bezela bat batean bere barrunbe naigabetuaren atsekabe ta miñak, baita ere gañera bere griña ta asarre biziya. Aran SIgn 33. Baña beko Yainkoen asarre-bizi, apentzalle, oin-astun, eta apara-bearrak, zure zantzuan dauzkatzu, gaitz oientantxe atzemateko. Zait Sof 191. Aren omenez zure aserre gorria yabaldu: gorroto dituzunen buruz etzaite neurrigabe samindu. Ib. 17. Gure animako eragiñ ona okertuz, naiz asarre gorrira, naiz lizunkeri xamurrera itsutuki oldartzea [...] likisgarri da. Or Aitork 95. Aserre gorri ori eztanda ezin eta lertzeko zorian zegoen. Zait Plat 53. Orduko haserre biziak baretu dira. MEIG III 122.
azpiadiera-1.1.2
(Ref. al mar, al viento...).
Ipargoiko aizea, geiagoko barik, bat batera ta guztizko aserre amorratuan sartu zan Arranondoko erritxoan. Ag Kr 12. Emeki emeki eremuak zabaltzen eta eztitzen dira, itsasoko hasarre ondotik uhinak ematzen diren bezala. Zub 118. Uhainen hasarrea arrestatzen duenak badaki nola geldi-araz gaixtaginen azpi-lanak. EZBB II 121.
azpiadiera-1.1.3
Enemistad; odio.
(El significado de algunos ejemplos es ambiguo, por ello hemos incluido en este apartado sólo los más claros).
" Urte askoko asarria euki dabe anai bixak, una enemistad de muchos años han tenido los dos hermanos" Etxba Eib.
Daukazu aserre edo auzijen bat leen adiskide zirianen bategaz. Astar II 25. Izango dira aserreak, gerraak, alkar ikusi ezinak ta gorrotoak. EL2 44. Ez alkarren arteko aserre ta gorrotoz, ezta ere batak bestea ikusi ezin zebalako. Izt C 3. Iminiko yoadazak aserriak, ire eta emakumiaren artean. Ur BulaAl 28. Infernuan dago isioturik suba, betiko aserre, burruka eta gorrotoan bizi diran ezkonduentzat. Itz Azald 175. Bidean etorrela, aserre ta zer-esan andiak idoro zituan prankotarren artean euskaldunen kontra. Ag AL 133. Baina Adalbaldok gurago eban bildurtitzat euki eiela, ta ez guda ta aserre okerrai laguntasun apur bat geiago emon. Ib. 151. Eztakigu zetatik ez zelan, jakixu, euren artian asarria sortu da, ta alkarri destañaka asi dira. Kk Ab I 68. Eziñ-ikusia, inbiriya, gorrotua, aserrea izan diozu? KIkG 27. Baña askok ezpaitute Yesusen esanik egin nai, ortik sortzen dira berezpenak ta asarreak ta elkar-ezin eramanak. Ir YKBiz 286n. Gizartera asarre ta guduak ekarteko baño bestetarako eztira-ta, eratsi daiguzan mugak. Eguzk GizAuz 67. Baiñan, sarri askotan, adiskide ta erdi-kutun asitako alkar-miñetik betiko aspertze, ta iguiña, ta gogaiketa, ta asarrea: ta azkenez banakuntzea eldu oi da. Erkiag Arran 64. Arantzazuko bideak [...] haserreak sortu ditu, baita kalte larriak egin ere. [...] Batasuna sortu nahiz hasi ginenok 'bitasuna' sortu dugu. MEIG VII 164.
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
1. (V-gip ap. Etxba Eib; Lcc, Mic, Lar, Añ, VocBN, H), hasarre (Dv).
Enfadado, enojado; furioso; iracundo. "Adusto, errea, sukartua. Este es un hombre adusto, au da gizon erre, sukartu bat, bekoskodun bat, aserre bat " Lar. "Bravo, en los animales, ezikaitza, ezigea, aserrea, sumindua " Lar. "Feroz" Lar, Añ. "Fâché, courroucé, en colère, furieux, etc." H. " Aztu giñan zaiñ genduan gizonagaz eta oso asarria topau genduan agertu giñanian " Etxba Eib. " Kopeta haserrea zeukan (G-azp)" Gte Erd 150. Cf. infra HASERRE IZAN.
Aserre eta gudutsu ezin baketuari / Nano idurian Sathan heldu zaio burlari. EZ Man I 107. Garaitzeko Belzeburen furia aserrea. EZ Man II 91. Gizon haserrearen, eta adimendutik iauziaren erhokeriak. Ax 301 (V 201). Flandes aserrea / ori ekusita / Marte biurtu da / Etxaien kontra. (V, 1658). ConTAV 5.1.5, 49. Egundaino gizon haserrerik ikusi eztenaz gero, zuzen gabe haserretu delako uste izan duenik. SP Phil 233 (He 235 kolerosik). Guztiai aurpegi modu bat ekusiko jagoe? --Ez jauna, biziak alegerea ta ilak aserrea. CatAnz 6. Zer ihardetsiko diozu zure gaixtakeria guziak dakizkien Iainkoari, batzutan gizon haserre baten bekokiaren beldur zarenaz geroztik? SP Imit I 24, 1. Puzoniazko suge aserre, ta dragoi odolgiro batzuen gisa. Cb Eg II 148 (Dv LEd 263 hasarre). Hobendunak ezkerreko aldetik / Ikusten du Juje hasarrea. Monho 118. Iraun beharko du beti, / Beti indar berean... / Jainko hasarreak / Bizten duen labeak. Ib. 122. Beti ernai ta gure inguruan dabill gure etsai amorratua leoi aserre baten eran. AA III 360. Orra gizon aserre eta irrituba, zer atera dozun zeure birao guztijakaz. Astar II 121. Arpegi asarria, ta bekoki illuna erakustia. fB Ic I 105. Yesukristo yuez aserre gogor bat legez, nire kontra. EL2 33 (EL1 29 aserretu). Yaungoiko aserreagaz gizonen arteko bakeak. Ib. 124. Begiratu aserrekoa zan. Lard 164. Aitaren bekosko illuna ikusi eta itz aserreak aditu zituenean. Ib. 168. Arpegi aserriagaz esan eutsan. Ur MarIl 25. Ezti bekit zure bekhunde hasarrea. Dv LEd 205. Suge hasarre batzu iduri. Ib. 263. Baiña zergaitik ipinten dozu aiñ arpegi aserrea? Ag AL 58.
( s. XX.) Erantzuten du oju asarrian. Iraola 138. Nork agindu zion zezen aserreari eup egitea? Ag G 313. Eguzki-izpi urreek dizdizka, erlemulko aserrea, liztormulko aserrea dirudite goraka ta beraka. Or Mi 119. Au esan zun saskigille aserreak, eta bere lastaira arrika yaurti zuen. Ib. 94. Eupada asarreak jaurti zizkoen alkarreri. TAg Uzt 45. Atzaparretatik aragi-zatia kendu nai dioten katu asarreak bezela erantsi ziozkan eskuak arraun astunari. Ib. 231. Etsai asarreeri etsai asarreen esanak salatu ez ezen, ez esaneri ez esanak eratxiki. Or Aitork 230. Norbaitek, orraitiño, erremuskada asarrea egin eutsen. Erkiag Arran 139. Egunez doguz gudaketarik asarrienak ikusten. BEnb NereA 192. Hizketaldi asarre bat bota zien muttikoei. Osk Kurl 205. Mendebala astintzen adarrak / --olarru-beso asarreak--. NEtx LBB 250. Zer gertatzen zan ikusirik Don Kijotek, mintzo-tzar aserrean esan zuan. Berron Kijote 58. Erdi jantzian, orraztu ere gabeak, muturje asarrean. Ataño TxanKan 150. Eta halare mundu gogor, haserre, odolez zirtatu horrek inguruko honek baino egiazkoago eta ederragoa dirudi. MIH 313. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu eta oihu haserreak isilarazten. Ib. 315.

v. tbn. Basarri 8. Asarre: Etxba Ibilt 489. EZBB II 86.
azpiadiera-2.1.1
Seme gaizto ta aserre bizia, beste batzuk ere izan dute.Zait Sof 140.
azpiadiera-2.1.2
Egiten dute junta / edo batzarrea, / zeña izan omen zan / guztiz asarrea. It Fab 96s.
azpiadiera-2.1.3

(Ref. al mar, los fenómenos naturales...).
"Inclemencia del tiempo, eguraldi gogorra, aserrea, gordina " .
Itsaso haserreak eta haize muthiriek zerabiltzatenean. SP Phil 234. Itsaso asarrean / Untzia darok galduko. 139. [Itsasoaren] uhiñ aserreak kalmatzen ditutzuna altxa zaite. Ch III 34, 4. Bada orietan badira otz-beroak, aldarte txarrak, eguraldi aserreak, eritasunak eta etsaien ta gañerako gaiztoen bide-bagenz eta esker illunak. Mb IArg I 154. Mundu huntan, itsaso haserre batean bezala, alde orotarik galtzeko hirriskuz inguratua bazabiltza. Dh 268. Itsaso hasarrearen jostagailu bilhakatua, galtzea segura du. Lap 15 (V 9). Itxas asarre amorratuan. AB AmaE 170. Odei baltz lodiak eukezen goialdetik, eta odeiai ezin eutsi; zingo andiko ur gazi aserrea beian, da ur orren azalean ezin geiago iraun! Ag Kr 199. Ekaitz asarre ta indartsu batek arrapau ebazan. Kk Ab I 80. Legarra iresten duen Rodano asarrearen burrunba entzutea. Or Mi 18. Gero, gizarteko itsaso asarrean barnago sartu nintzan. Or Aitork 20. Itsaso asarreak bigunduten ekian Ama aaltsuari. Erkiag Arran 157. Itxaso aserreak ugiñak lertzerakoan egiten duen txistua lakoa. Ibiñ Virgil 113. Itsaso asarrean. Osk Kurl 131. Eta olatu asarre aien azpian, an galdu ziran errege ta bere mendekoak. NEtx LBB 168. Orixe Orixe berbera da beti, baina eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean inoiz baino ibilera arinagoa agertzen du. MIH 88. Euskal itzultzaileen buruzagi eta errege deituko nuke, Orixeren itzal haserrea tentatzeko beldurrik ez banu. MEIG IV 131.
v. tbn. GavS 19. Echta Jos 102. TAg Uzt 93. SMitx Aranz 222. Gazt MusIx 121. Berron Kijote 153.
azpiadiera-2.1.3.1
Distira haserrea dario eguerdian eta bake osinean murgiltzen da ilunabarreko ordu arrean. MEIG IX 92. Eraren zakarkeri mamitsuak argia xotiltzen du beragan, koska hasarreak amustuaz. "Embotando su agresivo relieve". Ib. 126 (en colab. con NEtx).
azpiadiera-2.2
2. asarre (V), azarre (V-gip). Ref.: A; Elexp Berg (azarre). Grande; lleno, repleto. "Asarre (V), bravo, fuerte. Garako egin daiteanean ondo gizon asarrea izan bear jok onek. [...]. Lur mamiñ asarrea dago emen (V-gip), aquí hay tierra sumamente sustanciosa" A. "Sagar ori asarrea dago, ese manzano está cargado, lleno de frutas. Gorputz asarrea dauko orrek, es de mucho cuerpo" Ayerb EEs 1914, 144. "Grande, robusto. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ" Elexp Berg. "Mozkor azarria arrapau giñuan" Ib. "Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau" Ib. "Mugatuan beti, azarre-azarria modukoetan izan ezik. Sustantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria. Ez dakit s-z ala z-z den" Ib.
azpiadiera-2.3
3. " Azarre, grave (de enfermedad)" Bähr EEs 1922, 113n.
Lenago aipatu degunez pitza-zizak eri azarre anitzen eragilleak ditugu. Bähr EEs 1922, 111 (v. nota ib. 113: ).
sense-3
III . (Usos pred. y adv.).
azpiadiera-3.1
1. + hasarre (V-gip, G-azp). Ref.: Etxba Eib; Gketx Loiola. " Asarre bizi dira, aiñ maite zirala esaten ebenak ezkondu aurretik. Asarre dot beti aitta, zu lagun zaitturalako " Etxba Eib. "Asarre konpondu, estar desavenidos, reñidos. Asarre konpontzen gera bi bizitzakuok" Gketx Loiola 28. v. infra HASERRE EGON.
Begiak suz dituela, isuria bisaia, / Aserre ethorriren da bentzutzeko etsaia. EZ Man I 75. Gero gaixtoetara du / bisaia itzuliko, / zeiña baitaroe guztiz / aserre erakutsiko. EZ Noel 129. Onetan, demonioak aserre ta deadar andiakin diote. Cb Eg II 148 (Dv LEd 262 errabian). Neskiaren aita asarre ta gogor kexau jakon. fB Ic II 231. Badoha paganoa, bainan hasarre Franzizkoren kontra, ustez burlatu duen Franzizko. Laph 217. Andriarekin aserre nabill. Xe 267. Espiritu ekatxgiña ikusi dot aiñ asarre, / Belea baño baltzago aiñ illun, aiñ itzaltsu. AB AmaE 365. Eskribauak asarre bi bider oju egiten du barrenen. Sor AKaik 113. Esan zion aitak, sekula baño aserreago. Apaol 60. Aserre ta muker, etxe basterrean negar egitera [aldendu zan neskatillea] . Ag Kr 113. Txomin ostera ebillen aserre bei-jaubeaz. Echta Jos 244. Emen ezta Simonik eta ez Zirineorik --diyo atera joan zan emakume lodi batek txit asarre. Iraola 97. Jauregi aitzinean atzemaiten ditut ene bideko lagunak, alde orotarat hasarre dabiltzala. JE Ber 67. Ta asi da agiraka ta didarrez gustiz asarre. Kk Ab I 12. Eta ostatu-yabia etorri yaken leiuak ixten gustiz asarre. Kk Ab II 170. Gau baten, etxera joan zanean, bere emaztea aserre ta aurrak goseaz negarrez ta zer jantzirik ez zutela aurkitu zituan Pernandok. Muj PAm 65. Lauak igaiten dira, hasarre, dena jestu, oihuka, orroaz. Ox 36. Badakit, haurra, eta ez naiz batre hasarre gelditzen. Barb Sup 19. Orduan, bere aldiz, gure gizona emaiten da alegia eta hasarre, hura ere, bere andrearentzat. Barb Leg 133. Ta areik, guztiz asarre, erdikoekandik askatu gura eben, alkar ilteko. Or Tormes 107. Zure ondoan izan nai det, zurekin alai ala asarre, adiskide ala muturka, [...] bañan zurekin, beti zurekin. ABar Goi 52. Ezpaiñak dar-dar eta barrunbea asarre, / Gorritxo oiñen gaiñean gel ezin dagoke. Or Eus 36. Ur-mendi-sallak tontorka datoz / lerkoi, aserre. EA OlBe 74. Agitz aserre nator, uritarrok. Zait Sof 71. Ebaki eben mutillen ezpaiñak, erdi asarre, erdi arrituta, amestutako aingerua beste bat zala ikustean. Erkiag Arran 69. Ori gezurra da --zion Beltzak aserre--. Guk eztugu deus ikustekorik Mainker delako orrekin. Izeta DirG 78. Noizpeinka asarre ipiñi oi zan itsas zaratatsu antzo. Ibiñ Virgil 61. Moxolotxoak ere / aserre zebiltzan. Zendoia 106. Elkarren artean beti haserre. MEIG I 96. Aspaldian aitarekin haserre zebilena. Ib. 180.
v. tbn. Haserre: Astar II 102. CatLlo 58. Echta Jos 234. Ill Pill 17. Lek EunD 38. Ldi BB 8. And AUzta 73. Izeta DirG 78. Gazt MusIx 67. Berron Kijote 183. Asarre: Enb 146. Alz Ram 53. Otx 29. TAg Uzt 166. SMitx Aranz 35. NEtx Nola 77. Ugalde Iltz 51. And AUzta 82. Osk Kurl 205. MAtx Gazt 38. Lab SuEm 189. Ataño TxanKan 244.
azpiadiera-3.1.1
( Aserre-samar ).
Egunen batez aserre samar / ikusi biar gaituzte. Tx B I 132. Asarre-samar baileguan, ba-diñotso arpegi garratzaz. Otx 56. Badirudi egiazki gu bietarik bat, ala agian biok, aserre-samar ote giñan nork-gere idaz-lanak egiterakoan. Ldi IL 90. Bestiak asarre txamar esan zetsan ez ebala nai eruan. SM Zirik 111. Nemexiok iru edo lau aldiz lo egiteko esan ere bai, asarre samar. Ugalde Iltz 19. Asarre samar zebillen Joakiñekin-da ta gurekin. JAzpiroz 69. Baiña agintariarekin asarre samar partitua izango zan. AZink 134. Haserre xamar dabiltzala elkarrekin. MEIG III 93s.
azpiadiera-3.1.2
" Hasarre handi goan da, il s'en est allé en grande colère" Dv.
azpiadiera-3.1.3

(Det.).
" Aztu giñan zaiñ genduan gizonagaz, eta oso asarria topau genduan agertu giñanian " Etxba Eib.
azpiadiera-3.2
2. "Con dificultad, a duras penas. Asarre ekarri genduan konortera, a duras penas lo reanimamos (V-arr)" DRA .
azpisarrera-1
HASERREA HARTU. Encolerizarse.
--Nortzuk dira mansoak? --Aserrerik artzaiten eztakiyenak, ezta bere apurrik bere. CatLlo 86.
azpisarrerakoSense-1.1
Onek naigabezko aserrerik andiena artu zuen.Cb Just 40.
azpisarrera-2
HASERRE-AIRE.
Baina hori erran zioen haser-aire batekin. "Air piqué" . Birjin 387.
azpisarrera-3
HASERREAK HARTU, HASERRE BATEK HARTU (etc.). Enfadarse, encolerizarse.
O, zer aserre bizi infernukoak artu ta eziñ asperturik arrabiaz madarikatzen asiko dan! Cb Eg II 106. Irugarren ilabetean asarreak artu giñuzen, odolak ba-zirakigun, kañoez txautzeko iñor arkitzen ez ta. Or Mi 8. Bazirudien ihakindatuz zebilkiola agure makurra, eta hasarre batek hartu zuen haren makurkeriari oharturik. Mde Pr 164.
azpisarrera-4
HASERREAN. Con cólera, furiosamente. En AxN se explica liskarrean (360) por asarrean.
Lasto igar bat suak desegiñ oi daben legez / Zeuk asarrean danak itxita iruntsirik. AB AmaE 435. Ba eta asarrean mahaina uzkaildurik, baxera guzia puskatu eta xeakatu zen. Zub 107. Marrumaz dauzi marrumaz, hasarrean daukote / Hek hoin lorioski zaindu leior horri zafraka. Iratz 112. Baiña, orrela ez izanik ere, egun pare bat igaro gabe asarrean asiko giñake. Etxde JJ 224. Aldendu zan asarrian lotara baleoia letz. Etxba Ibilt 484. Bai, nik tiroa tiratu nuen / erbiari hasarrean, / gero zakurra ere gertatu / zen erbiaren parrean. Xa EzinB 120. Auzoak be emen gu / ia asarrean, / alkar artu ezin da / bizitza txarrean. FEtxeb 153.
azpisarrerakoSense-4.1
Mendier buruz zer dezake 're hasarrean itsasoak? Ox 32.
azpisarrerakoSense-4.2
(Precedido de bere, etc.).
Neure haserrean erran dut biaia gaitz dagitela. EZ Eliç 149. Hargatik bere haserrean hekin kontra zin egin zuen, sekulan etzirela sartuko haren errepausuan. SP Phil 150 (He 152 bere irakiduran). Seme batek bere aserrian emoten deutsa aitari golpe andi bat. Mg CO 54. Goloren gezurrezko asmazioak zirala bide heriotzeko epai negargarri hura bere aserrean eman zuenetik. Arr GB 89. Zere aserrean eta itsumustuan eman dezun epaia. Ib. 90. Onek bere asarrian, ez eutson bape erantzun. Kk Ab II 8. Eta, hor, bere hasarrean, Maria Balentinari, bi eskuak mahain baten gainean emanarazirik, esku hetako erhiak oro pikatzen diozka, kanit handi batekin. Barb Leg 68. Eta bere hasarrean kanieta sartzen dio andreari golkotik. Ib. 133. Jainkoak bere hasarrean igorri ziozkaten suge mirakuiluzko batzu eta suge hek populuaren artean hedatu ziren. Zerb IxtS 41. Bere estukure ta asarrean, begiek gora yasota, esan ei-oan: Premita Kisto. Akes Ipiñ 32. Eta hunek bere hasarrean zelarik oraino: "Nor?". Larre ArtzainE 270. Gutarik zenbait bere haserrean irentsiko dituen [herri ikasi bat] . MEIG I 108.
azpiadiera-2.1
Baldin bere haserre hartan kolperik egin badu.Ax 282 (V 188).
azpisarrerakoSense-4.3
(Con determinantes, adj., etc.).v. HASERRE BIZIAN, HASERRE GORRIAN.
Biurtzen da Elizako Santu andi bat onelako kristau gaiztoen kontra ta esaten die aserre santuan. Mg CC 246. Aserre artan esan zenduen, ark bezela al izatera ziran guziak erre eta kiskaliko ziñituzkeala. Arr GB 85. Lanho beltzen leizea / gakhoz dadukana / hasarre bethean da. Zby RIEV 1908, 769. Bat batera ta guztizko aserre amorratuan sartu zan Arrandoko erritxoan. Ag Kr 12. Zimizta baiño lên / an da asarre beroan. Or Eus 54. Hek erran bezala, biharamunean, errege heldu zaiote, hasarre handian. Barb Leg 133. Hoa Mesopotamiarat, hire osaba Labanen etxerat, eta ez hadi handik higi, Esau holako hasarrean deno. Zerb IxtS 23. Neure aserre betean, dakidanik ez dut itzuriko. Zait Sof 66. Ez zetsan utzi Zaldunari bere erantzuna amaitzen, eta ekiñ zetsan, asarre aundixan, esanaz. Etxba Ibilt 477. Filomenaren amak / asarre betean: / "Naikoa aginduta / gagoz oin artean". FEtxeb 85. Altxa ta joan amen zen Adan ark esandako takira, asarre betean. Ostolaiz 50.
azpisarrera-5
HASERREAN SARTU. Montar en cólera, encolerizarse.
Sartu zan katamotza aserrean, / zerua besoz nai du arrapatu, / eta zeduzkan burniak urratu. Mg in VMg 105 (v. tbn. en Zav RIEV 1907, 543).
azpisarrerakoSense-5.1
Gizon bi aserre txit andian sartu ziran.Cb Eg II 165.
azpisarrera-6
HASERRE ANTZEAN. Medio enfadado.
Emakume saltzailleakin batera jarrita ikusi nuan Zabaletako Ana Josepa, illuntxo, aserre antzean, ia iñori itzik egin nai ezta. Ag G 85.
azpisarrera-7
HASERRE ANTZEKO (Adnom. de HASERRE ANTZEAN).
Oso aserre-antzekoa sartu da. Ill Testim 12. Baiña oi danez, aaztu yakon aurretiaz gertauta ekarren asarre-antzeko itzaldia. Erkiag Arran 98.
azpisarrera-8
HASERREAREN HASERREZ. De puro enfado.
Aserrien aserrez eurakganantz eskubetan daukana botaten dabenak. Astar II 84. Asarrearen-asarrez arin yoan da mutilla. Zait Sof 183. Aserrearen aserrez gañezka ta nere etxe-zuloan bizitzea ezti zitzaidanean, ordun, atera ta egotzi niñukan. Ib. 127. Ixillik zaude, asarrearen asarrez nere biotzari gañezka eragin baño len. Ib. 169. Ez du kezkarik, asarrearen asarrez gizona gizonen artetik kenduazteko. Or Aitork 33. Beste bateri, botoiaren aria urratu bere jake melgeran, eta, asarrearen asarrez, zarataka asi zan. Erkiag BatB 29.
azpisarrera-9
HASERREARREN. Por la cólera.
--Alaba, nolako ereti ta garaian? --Zure asarrearren, zure illobi gañean oña yartzean. 'Por efectos de tu cólera' . Zait Sof 117. Alperrik sortzen ditu, aserrearren itz-yariok. Ib. 125. Hasarrearren zororik zegoen, aurpegia aldaturik, mutu. Arti Tobera 287.
azpisarrera-10
HASERRE AURPEGI. Cara de enfado.
Beti aserre-arpegi ta betillunaz, artega ta buru-austen, zer egin ezekiala. Echta Jos 226.
azpisarrera-11
HASERRE BAINO HASERREAGO. Muy enfadado.
Asarre baño asarriago jagi zan oetik. Otx 84.
azpisarrera-12
HASERRE BIZIAN, HASERRE BIZITAN. Furiosamente, con ira. "Asarre bizixan jun, ir furioso. Asarre bizixan jun de, se ha ido con furia o se ha ido furioso" Etxabu Ond. v. HASERRE GORRIAN.
tradizioa
Tr. Hay h. bizitan en Otxolua y, junto con h. bizian, en Orixe y Berrondo.

Au esan, eta aserre bizian aldegin zien. Lard 88. Asarre bizian, neskamea biurtu zan, eta esan zion. Muj PAm 37. [Andria] asarre bixijan eguan, gizona ain berandu etxeratzen zalako ta apaiten be juan etzalako. Kk Ab II 8. Au ikusirik maixu arruak / Dirautse asarre bizian. Enb 163. Joxe Joakin asarre biziyan gelan sartu nairik dabil. Alz Burr 28. Aserre bizian, gizonak zezena eskuratu nai. Or Mi 50. Yasotzen du asarre bizitan bere eskutzarra, ta gabia bezala Bikendiren gañera egozten du. Ib. 58. Nork-eta, ingelesak? erantzun zun agureak asarre bizitan. Ib. 9. Asarre bizittan dettu otseñai ta leiuak zabalduteko diñotse. Otx 42. Senditartekoen batzuk ba-zitun an eta, Ikusten zuen guztietan, asarre bizian erasotzen zioten. TAg Uzt 202. Nagusiak oartuta ala dio asarre bizian. Anab Poli 118. Padre Varela asarre bizian zegoan. Osk Kurl 205. Eta bi eskuekin estuago elduaz ezpatari, eman zion euskaldunari goitik-bera aserre bizian. Berron Kijote 112. Latz-aldi auek guziak, arma-legeak bere-bereak dituala usteko ez banu [...] aserre bizitan ilko nitzake ementxe bertan. Ib. 166. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizitan. MEIG IX 96.
v. tbn. Asarre b.: Aran SIgn 55. Lab EEguna 97. Etxde JJ 166. SM Zirik 101. Ataño TxanKan 111.
azpisarrerakoSense-12.1
(Con reduplicación intensiva).
Esan ta irten zan maizterra arras mindurik aserre bizi bizian. Izt C 165. Areik arrañak ugarasijuai ogija jan dautsenian, asarre bixi-bixittan jarri erazo dauste niri, bai, eta nik, asper egitteko, artu urun zorrua ta begi-begijetara jaurti dautset urun guztija. Otx 141.
(Con jarri, sartu...) Encolerizarse.
Orra zer dakarkion kolera gaiztoak aserre bizian sartzen danari berari. Gco II 52. Eskriba eta Fariseoak aserre bizian sartu ziran, eta gezurtatu naiez zebilzan. Lard 414. Uko onek Faraon aserre bizian sartu zuen. Ib. 64. Golok Kondea aserre bizian sartua eta beregandik irtena topatu uste zuen. Arr GB 98.
Lurreko ondasunetara guzia itxutua, sartu zan aserre biziyan bere semiarentzat. Bv AsL 45. Asarre bizittan jarri ziran ots-otsean, jo goiak eta jo beiak eta begijak be su. Otx 24.
(Con reduplicación intensiva).
Arrebari gertatua aditu zutenean, aserre bizi-bizian sartu ziran. Lard 45.
azpisarrera-13
HASERRE BIZIZ. Furiosamente, con furia.
Eta umiagana elduta, asarre bixiz ittandu eutson. Altuna 50. Aserre biziz esteak yaten, onela mintzatu zitzaion bei-ezlaria. Or Mi 56. Sutsu ta asarre biziz. ABar Goi 72. Iskilluen oskarra / ba dantzut, aserre biziz bildua. Gazt MusIx 97. Alper-lan onen erremienta aserre biziz urrutira jaurtitzen ari geranean. Vill Jaink 123.
azpisarrera-14
HASERRE EGIN ( (V-gip)). Ref.: Etxba Eib (asarre e.); Iz ArOñ (asárreketia). Reñir, reprender. "Gizonak asarre eiñ desta, Loterixan jokatu doralako, esanaz andriak ez dabela bota biar dirurik" Etxba Eib. "Asárre eingo xaola, que le reñirá" Iz ArOñ (s.v. asárreketia). "Amak asarre ein ddost" Elexp Berg.
Baña, ez daki nekez juaten banaiz asarre egingo diatena apaizak eta Don Anjelek? Apaol 39. Zapi zar ta papelok banandu dabez, amaika agiraka ta asarre alkarri eginda gero. Kk Ab I 56. Jonegazkoagaitik asarre edo agiraka egingo ete eutsan. Erkiag Arran 106. Asarre eitxen zetsan askotan, esanaz etxeko-andriari,ezagutu eban neskame nagixena au zala. Etxba Ibilt 470. Kidekuori asarre eiñaz berak artu gura ez zittuan botikak iñori aintziagaittik. Ib. 473. Ba joera oiek ito egingo ditut, eta kito. Eta orregatik eztuzue neri aserre egiterik. Vill Jaink 85. Egun batean, mutikoen kontuak, oker txikiren bat egin zualako, asarre egin zioten. NEtx LBB 37. Zure anaiak zure aurka pekatu egin badau, zoaz eta asarre egiozu bakarrean. Ker Mt 18, 15 (Lç reprehenditu, He erakuts diozozu bere falta, Ur zuzendu, Dv arrangurak egin, Echn meatxatu, BiblE zentzarazi).
azpisarrera-15
HASERRE EGON. a) Estar enfadado. "Asarre dao, está enfadado" Iz ArOñ (s.v. asárreketia). "Aserre zegoela adierazi zuen (G-azp), [...] asarre zegola antzematen zakon (G-azp), aserre zegoela igartzen nion (AN-gip), aserre egoala igirten jakon (V-arr)" Gte Erd 203. "Alkarren tartin aserre daude (AN-5vill)" Ib. 195. "Asarre nago zurekin" Elexp Berg.
Iru gauz gaisto makur oriek gatik, bada, erri onetako gaistaginetara agitz aserre dago Jangoikoa. Mb IArg I 117. Eta egiten dute al dutena makur dabilzanak zuzenerazteko, aserre daudenak bat egiñak uzteko. Ib. 296. An Jueza nerekin aserre dagoela ikusten det. Cb Eg II 113. Egun batean Paulo txit aserre ta agitz gaizki esaka zegokiola. Cb Just 103. Zeren bera bakarrik asko zan gugana aserre zegoan Jainkoa plakatzeko, ta munduko bekatu guzien zorra ateratzeko. Ub 92. Sánduek solamente kúlpes zúte beldúr, ote zegóken asárre Jangoikoa kóntra. LE Ong 74v. Gurekin aiñ aserre egoteko motibo guziz andiak ditualarik ere. Gco I 437. Ez iños ezer agiñduteko, aserre edo koleraan eguala. JJMg BasEsc 184s. Zori obeko beste denboraz / maite ninduen ezin geiago, / beste denboraz... bañan ai! orain / aserre dago. Bil 111. Legatzak preziyo ona / gaurko egunian, / etzeguen asarre / artu zubenian. JanEd I 75. --Batista, zer du beiak orrela marruaz? --Asarre dago, jauna. Atzo umia saldu geniyon ta. Sor Bar 51. Eta Jaungoikoa iñoiz ere baño aserreago zegoela. Arr May 156. Bainan gogor eta hasarre egonen othe da Jainkoa, urrikitan sartzen den bekatorearentzat? Lap 379 (V 173). Bukatu zuenean nexkak, jartzen da Jakomet, aserre baitzegon bezela, arpegi itxusiakin. Goñi 42. Aserre zaudenean ez itzik egin. EgutTo 30-5-1918 (ap. DRA). Auzokoakin asarre dago / ardua dala ta ez dala. JanEd II 107. Jaungoikoa asarre dago. KIkG 31. Bainan Leon eta Pettan, hasarre, samur egonak dire hilabethe batez, elgarri solasik eman ere gabe. Barb Sup 66. Badakit, nik aintzat daukadan batekin asarre dagoala berori. Or SCruz 129. Gure kuadrilla asarre dago, / askok biotzian min du. Tx B I 114. Aserre dago gugana. Ib. 51. Asarre edo kopetillun egoten ziran bakoitzean, gu ere goibeldu. Anab Usauri 144. Bakanderea lendik be asarre ba'eguan, ariago jarri zan ain gixon matxarra zala ikustian. Otx 33. Asarre ta min zegon Iunoren itzak esatera ninderagiten, ots, "etezakela Troiako errege Italitik aizatu". Or Aitork 31. Zuek edo besteren batek ardiak ostu egin dazkiela-ta, agitz asarre zaudek. JAzpiroz 25.
v. tbn. Aserre: Zait Sof 76. Izeta DirG 57. Uzt Sas 128. Hasarre: ArgiDL 31. Alz Burr 36. Osk Kurl 183. Larre ArtzainE 219.
azpisarrerakoSense-15.1
Bakanderea geruago asarriago eguan.Otx 34.
Denboralia zegon / lenguan asarre, / eta ortxen etorri / baizan oñazkarre. Uzt LEG II 165.
b) "Asarre dago! ¡está divertido!, liter.: incomodado (V-gip)" A EY III 279.
azpisarrera-16
HASERRE EMAN. Reñir, reprender. v. HASERRE EGIN.
Gure gizonak saminki asarre eman zion, erraten ziolarik giza tzar bat zela eta auxitegian ordaindu bearrak bazituela. FIr 141.
azpisarrera-17
HASERRE-ESAN. Recriminación, increpación.
Israelgo ta Judako Erregeak, Profeten ongi-esanak, aser-esanak eta atelekak ongi artulekuan, esker orde asko naigabe, neke ta pena eman zizten Profetai. Ub 50.
azpisarrera-18
HASERRE GORRIAN, HASERRE GORRITAN. Furiosamente, con ira. v. HASERRE BIZIAN.
tradizioa
Tr. Hallamos a. gorritan en Otxolua y Zaiegi.

Hasarre gorrian, errege-bidea ixtikatzen bezala du bere zangoekin. Barb Sup 94. Eta, nausia harritua hantxet ezarririk, badoa ixtudianta xahalki xafla ederra eskuetan, buxer tzarraren kontra hasarre gorrian. Barb Leg 144. Ba-dakit, ene jauna, esan dagitsudanian asarre gorrittan jarriko zareana. Otx 142. Asarre gorritan, benetan, sartuko nintzake, bestelakoetan ariz ikusiko ba'ziñut. Zait Sof 45. Eta hasarre gorrian mintzo zen letra batean Portugaleko Erregeari. Ardoy SFran 173. Goa-rat jo zuen Frantsesek, hasarre gorrian. Ib. 176.
azpisarrerakoSense-18.1
(Con sartu, eman... ).Encolerizarse.
Alakorik batian aserre gorrian sarturik, ikaragarrizko oju bat egin zion zerri-taldeari. Bv AsL 85. Jon Doni Petri hasarre gorrian eman zen, ikusirik, ezker, eskuin, oro ohointzan ari zirela, nausi ala sehi, saltzaile ala erosle, langile eta deusere-ez egile. Barb Leg 70. Hasarre gorrian eman ere zen laster, putinka Jauregi aintzinean bethi ari ziren jende heien kontra. Ib. 137.
azpisarrera-19
HASERRE GORRIZ. Con ira.
Aserre gorriz burutik zabiltz eta esan bear zenitunak esaten utzi ondoren, ez zera gai entzuteko. Zait Sof 27.
azpisarrera-20
HASERRE-ITXURA. Cara de enfado.
Kirio guztiak jagi jakozan guztiz biziro ta aserre itxura andiakaz itxi eban mutilla, agurrik esan barik. Ag Kr 183. Pernandok ez zuen besterik nai, ta pozik asarre-itxura utzi zuan. Muj PAm 49. Ba zirudian, zeruari, lurrari ta lurpeari desafioka ari zirala, alakoxe aserre-itxura bizia zeukaten. Berron Kijote 112.
azpisarrerakoSense-20.1
Ana Josepak ostera, betondoa zimurtuta, betiko aserre itxuran. Ag G 117. Beti asarre-itxuran dabil, bañan bere asarriak itxura besterik ez dira. Alz Burr 22. Beti asarre itxuran, baiña batek ostu ta danak jan. EZBB I 69. Ta, naiz asarre-itxuran egon, Goienetxera joan omen zan. JAzpiroz 46.
azpisarrera-21
HASERRE-HITZ. Palabra airada.
Iñon diran gordinkeri ta asarre-itzak esan zizkoten. Anab Usauri 119.
azpisarrera-22
HASERRE IZAN (Urt, Lar, H; hasarre izan AN-5vill, Urt, Dv, A). "Aegret, aegrescit, hasarre da" Urt I 302. "Aegrui, haserre izatu [zaréte]" Ib. 303. "(Estar) reñidos, aserre izan" Lar. "Haserre dira, ils sont fâchés, brouillés ensemble" H. "Asarre izan, tener cólera, ira" A. "Aserre dela nabari du (AN-5vill)" Gte Erd 203.
tradizioa
Tr. Al Norte parece que hay sólo haserre izan, generalmente con -(r)en kontra, al Sur -(r)ekin .

Ezagutu behar dugu ezen Iainkoa gure kontra aserre dela. Ins A 4v. Baldin presuna haserreak, haserre denean, ikhus albaleza bere burua, ez luke ez berriz haserretzeko, bertze abisuren beharrik. Ax 281 (V 188). Ene seme, haserre da zure anaia Esau. Ib. 290 (V 193). Deusek ere eztu Elefanta ematzen haserre denean. SP Phil 231. Berdin etzara bethi haserre izanen, eta, ez gaitutzu bethi ere mehatxaturen. SP Imit III 16, 2. Jesusek egin zuen arbola haren kontra aserre zelako itxura, ez izateaz hostorik baizen. Lg II 225. Aserre zan gaitzean gogorturik bizi ziran bekatariakin. Ub 80. Bizi laguna aserre bada, etzaio eranzun bear ezer, bere kontrako gauza bada. AA I 574. Ta Jainkoa bethi bardin haserre izanen da hekien kontra. Dh 166. Gogoratuten bajaku proximua asarre dala geugaz. fB Ic I 104. Bakizu, persona bat beste bategaz asarre dana. Ib. II 195. Nos artian Jauna, nos artian izango zara beti nigaz aserre? JJMg BasEsc 166. Zuen kontra aserre / Balin badire ere, / Laster dire egiñen, zuen adiskide. Gy 215. Mutillak agitz hazkar eta aserre baitziren. Ib. 34. Herodes eta Pilato arteraño aserre izaten ziran. Lard 452. Enpleo orek noski / kontraordena du, / zuek asarre baña / kontentu gera gu. JanEd I 18. Aditu nuen Piarres norbaitekin gorasko mintzo zela, hasarre balitz bezala. Elzb PAd 66. Pello aserre zan. AzpPr 39. Iñogaz bere ez naz ni aserre. Ag AL 115. Atorra zaar da prakerre, asarre nintzuan bart bere. A BGuzur 119. Behakotik ezagun baitute hasarre direla Amerikanoarentzat. JE Bur 148. Egia balin bada, Eskualdunek bazuten zertaz izan hasarre. JE Ber 14. Ez dakit billera ontatik zer atera diteken. Erri onetan alkarren artean aserre izaten gera. Lab EEguna 81. Argatik zan, ba, goizean asarre "Uitzi". Ldi IL 45. Langilleai eroapena etxakela irakatsi ta, asarre dira. Eguzk GizAuz 27. Horregatik ugazabarekin haserre ginen. Arti Ipuin 23. Asarre izatekotan / pranko motibo bazuan. Uzt Sas 279. Asarre ziranak adiskidetzekoa izaten zan [parkaziñoko sermoia] . Etxabu Kontu 89.
v. tbn. Haserre: Echta Jos 181. Mde Pr 65. Zait Plat 85. Hasarre: Kk Ab II 119. Mde Pr 128. NEtx LBB 140. Xa EzinB 73.
azpisarrerakoSense-22.1
(Con negación).Estar satisfecho.
Guk urteko pitarra izan ezkero, eta esne ta tratu pixka bat plazarako, ez gera aserre. Sor Bar 21. Etzan asarre Simonaren ama goiz artantxe. Urruz Zer 92. Ez dira asarre dantzan / neska ta mutilla. Or Eus 349. Bizibide ura aldatzeko aukera izan zuanean, etzan asarre. NEtx LBB 42. Ni ere ez naiz asarre eta / ardiak pozak dijuaz. Uzt Sas 63. Donostira zeramatenak ez itun asarre. Ataño TxanKan 111. Etzan asarre, abere bikain aien gañean jarri ta ganaduak biltzen da abar. TxGarm BordaB 146. Ez nintzan asarre, dirua artzen asi nintzanean. BBarand 106. Baña ez zan iñor asarre buruauste aundi ori eskuetatik kentziagaz. Gerrika 138. Pasatu zan ura ere, eta ez nintzan asarre joana Palentzi aldera. Albeniz 119.
azpisarrerakoSense-22.2

(Con aux. trans.).
" Asarre dot beti aitta, zu lagun zaitturalako " Etxba Eib.
Othoi Ama maitea / Urrikal zaizkigu; / Jainko zure Semea / Hasarre baitugu. Zby RIEV 1908, 289.
"Itsasoa hasarre da, la mer est grosse (irritée)" Dv.
Itsasoak haserre denean [...] badirudi iretsi behar duela mundua. Ax 113 (V 75). Jaungoikoagaittik, itxasoa aserre danean, ibilli adi itxasertzetik urrun. Echta Jos 61.
Tripak asarre izango dituk / oien zai jartzen bagera. Basarri 25.
azpisarrerakoSense-22.3
(Con determinantes).
Gallegu ori konturatu zan Artadi jauna zerbaitx asarre edo zala ta. SM Zirik 117.
azpisarrera-23
HASERRE JARRI. Enfadarse, encolerizarse.
Izate guztia asarre jarriko balitz. AB AmaE 154. Amak esaeutsanean zer igaro zan Kostantzigaz, guztiz aserre jarri zan. Echta Jos 224. Baiña ezan orregaitik asarre jarri. Bilbao IpuiB 200. Biar ditugun on-bide danak Zerutikan ekartzeko Aita aserre jartzen danian Berak adiskidetzeko. And AUzta 154. Aren aitzen emon gura guztiak ez eben beste ondorenik Zaldunori asarre jartzia baño. Etxba Ibilt 475. Astakerin bat esanagatik / etzaitez jarri asarre. Insausti 321.
azpisarrera-24
HASERRE-ORDU. Momento de enfado.
Itxasoaren aserre orduetan, urazpian ezkutaurik edo alderdi guztietatik bitsa darioela egoten dira arkaitz danak. Ag Kr 139.
azpisarrera-25
HASERRE-PAPERA EGIN, HASERRE-PAPERAK EGIN. Fingir enojo, enfado.
Bañan Fernandok egiten zuan / beti asarre-papera. Tx B I 148. Lenbizi egin diyot / asarre-papera. Tx B II 58. Iñoiz asarre-paperak / ein biar derrior. Basarri in Uzt Noiz 47.
azpisarrera-26
HASERRERIK (H (que cita a EZ)). (Estar, etc.) enfadado.
Itsasoa, hala nola ur mendia, airera / aserrerik iganen da parterik gorenera. EZ Man I 79. [Antekrist] aserrerik iarraikiren zaie handi ttipiei / Haren izenari agur egin nahi gabeei. Ib. 72. Ikhusirik etziñela / hitzetara behatzen, / aserrerik tormentara / altxarazi zintuen. EZ Noel 149. Aserrerik ene kontra iaiki dire. EZ Eliç 176.
azpisarrerakoSense-26.1
(Con negación).Estar satisfecho.
Emen ez zan iñoz asarrerik izaten, geienetan saldu biarrekua izaten zane. z. Gerrika 61.
azpisarrera-27
HASERRETAN IRAKITEN. Rabiando de cólera.
Amurruz bitsa erijuela ta asarretan irakitten eldu ziran, beraz, jauregira. Otx 24.
azpisarrera-28
HASERREZ (Estar, etc.) enfadado, con enfado.
Eranzunak egiten badiotzagu emeki eta pausatuki, lehen haren urrikariz, ezen ez haserrez hura oneratzera atzartuz. SP Phil 238. Onek, aserrez, / zergaiti, dino, iges / eztozu beinguan? Mg PAb 101. Diotsa bada deadarrez, / biraoz, araoz eta aserrez. Mg in VMg 105 (Zav RIEV 1907, 543 asarrez). Au otsera esnatu, eta aserrez erantzun zion. Lard 177. Ala segitu zuten / alditxo batean, / asarrez apartatu / ziraden artean. Afrika 33. Asarrez ez dausku ak / bialtzen euririk. AB AmaE 358. Khexuz eta hasarrez hor lotzen da bera. Zby RIEV 1908, 767. Orrek astakeri galantak dira! otsuak, asarrez, esan eban. Altuna 89. Oneik asarrez lau aldetatik / astuai eltzen dautsie. Enb 167. Alako batez Petirik Pierres / asarrez il du kalika. Or Eus 207. Non lan egin eztaukela, aserrez dabiltz. Eguzk GizAuz 142. Jaunak ez ditzan hasarrez bota su-leizeeri behera. Iratz 126. Apaiza altzatu zen berehala hasarrez. Arti MaldanB 209. Asarrez gogor dautse erantzuten. BEnb NereA 59. Zer darabille eurok! esan eutsen asarrez [Martak] . Erkiag BatB 10.
v. tbn. Aserrez: Or Mi 81. Zait Sof 21. Asarrez: A BGuzur 126. Ir YKBiz 114. Bilbao IpuiB 64. Ayesta 89.
azpisarrerakoSense-28.1
(Precedido de gen.).
Jaunak berberak bere asarrez bengauko deutsu. AB AmaE 440.
azpisarrera-29
HASERREZKO. Cólerico, furioso, enfadado.
Relijiotik ateratzeko ala kariñozko, nola aserrezko aitaren kartak. Cb Just 110. Kolera edo aserrezko pasioaren kontrako erremedioen gañean. Gco I 437. Aserrezko sua zeriola. VMg 68. Geure asmuak, geure ustiak, ta geure gurarijak, bai asarrezkuak, ta bai naizkuak, guztiak egozala ziur, zintzoro, ta prest geure borondatiaren edo nailliaren esanian. fB Ic II 261. Bekoki illun asarrezkoakaz, arpegiz-arpegi alkarri begiratu baga. Ag AL 25. Perrandesek, asarrezko autu labur au entzun ebanean. A BeinB 88. Aserrezko arpegia ipiñiaz. Ag Kr 127. Auzi au gure naiera zuritu dezagunean, Lapurdi aldera pake-pakean bizitzera joango gaituk Etxahunia asarrezko sugarretan gal-gal utzirik. Etxde JJ 118. Zure asarrezko epai-egun zuzena agertzen daneko Zure asarrea metatzen ari diranak. Or Aitork 219. Baiña ez [ziran sartu] barrura orduko, batzu-batzukin asarrezko berba batzuk izan barik. Erkiag Arran 137.
azpisarrera-30
HASERREZKO EGON. Estar enfadado. v. HASERRE EGON.
Honen gañean A. Larramendi aserrezko dago. Cb EBO 48.
haserre
<< hartarakotz 0 / 0 hasi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper