Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
beldurtu.
sense-1
1. (AN-5vill-gip, BN, S; SP, Urt, Lar, Arch VocGr 211, VocBN , Dv, H, VocB ), bildurtu (V, G; Lar, ), billurtu (V-gip). Ref.: A (beldurtu, bildurtu); Iz ArOñ (billúrtu); Etxba Eib (bildurtu); Gte Erd 309s, 52; Elexp Berg (billurtu).
(Intrans.).Asustarse, atemorizarse. "Adhorrescere, beldurtu, izitu, ikharatu " Urt I 165. "Audax [...] beldurtzen eztena " Urt III 122. "Alebrarse, acobardarse" Lar. "Amilanarse" Lar, . "(Intrans.) soupçonner, se méfier de" H (que cita el ej. de Axular). " Lotsatzea, beldürtzea, effrayer, s'effrayer" Arch VocGr 211. "Temer o entrar en temor, sospechar un mal" VocB . " Bildurtu eiñ giñan aurrerago juaten, illuna zan ba gañian " Etxba Eib. " Billúrtu, billúrketan, amedrentarse" Iz ArOñ. " Etzendukan zer bildurturik orregatik (G-azp), ez duzu zer beldurturik (BN-lab), ez duzu zeren beldurtu (BN-lab), ez deukozu zetan bildurtu (V-arr) [...] etzu zer(ga)tik beldurtu bearrikan (AN-gip)" Gte Erd 309s. " Arek ilko niñula beldurtu nintzen (AN-5vill)" Ib. 52.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare, es usado en todos los dialectos excepto el suletino y el roncalés. Lleva complemento en gen. en Dechepare (que tbn. lo usa tras tema nominal nudo) y Leiçarraga, completiva con subjuntivo en Leiçarraga, Aguirre de Asteasu y Hiriart-Urruty, con -(e)n en Axular, Duhalde, Goyhetche y Arrese Beitia, y con -(e)la en Joannateguy, Barbier, Zerbitzari y Arradoy. Larramendi lo emplea con -tzeaz. En DFrec hay 19 ejs. de beldurtu y 8 de bildurtu .

Kapitaina ere beldur zedin, ezaguturik ezen Romako burgés zela, eta zeren estekatu baitzuen. Act 22, 29. Kapitainak beldurturik, hezaz Paul zathika ledin. Ib. 23,10. Zugan ereingo dan / ene azia / ez bildurtu, eze / ezta gazia. Lazarraga (B) 1173vb. Beldurzen da eta prokuratzen du bekatu mortaletik atratzera. Ber Doc 164v. Ikhusirik zein gauza guti edireiten den euskaraz eskribaturik, gogan behartu naiz eta beldurtu, etziren bideak asko segur eta garbi. Ax 16 (V 6). Ezta izanen beldurtzerik, ez doloratzerik zure azken epheetan. SP Imit I 25, 1. Nork ere bakearen denboran nahi baitu seguregi egon, hainitzetan gerla denboran edirenen da sobera flakaturik eta beldurturik. SP Imit III 7, 4. Entzun diat hire boza baratzean eta beldurtu nauk, zeren eta builluzgorri bainintzen. Urt Gen 3, 10 (Dv lotsatu naiz). Ez nadilla bildurtu zuri besteri gaitzesteaz, ez eta nai ere zuri besteri ederresteaz. Lar STomas 1. Egia bada, gure funtsetik deus ez garela, [...], eziñ gaudezke beldurtu gabe. He Gudu 44. Bitarte orretan izaten badu eritasun edo naigabenz andiren bat izu-beldurzen da. Mb IArg I 199. Beldurtu ziran erritarrak ere. Ib. 118. Ea, zure deadar indarsu bat egidazu, bildurtu nadin. Cb Eg II 52. Elizako pillarerik sendoenak tronpeta onen deia aditu ta dardar ikara dabiltza, ta ni, bildurtzeko añbeste kausa ditudala, nago sorturik. Ib. 143. Profeta beldurtu zen eta eman zitzaion ihesari. Lg I 355. Kristauak etziran batere bildurtzen. Ub 115. Bildurtu zan buruti biatzetara, ikara ebilkon bijotza. Mg PAb 216. Gogoratu egizuez, ta bildurtu zaiteze Ebanjelioko berbakaz. LoraS 14. Txikitxotatik eman bear da aziera ona; aurtxoak zigortxoa ekusita beldurtzen diranean. VMg 86. Eztezu zer bildurtu Maria, zuk Jaunaren aurrean grazia arkitu dezu. Gco I 457. Alá kuadratzen záio ezaun dezágun, ta konfésa humíl, ez presumítu geuren aldetík, bai beldúrtu, baña báteo esperátu beragánik. LE Ong 83r. Beldurtu ziran Israeldarrak bertan illik gera zitezen. AA II 6. Asiko da itsasoa orroaz, eta guziak ibilliko dira arriturik, erkiturik eta beldurturik. AA III 455. Beldurtzen da kofesio ta komunione hek hainbertze sakrileio izan diren, zeren ezten hekiekin batean arras bizitzez aldatu. Dh 129. Beldurtzen da eztituen ukhan bere kofesioetan eta komunionetan galdetzen zituzten bekhatuezko urriki zina. Ib. 134. Gure jende guzia dago beldurturik. FrantzesB I 15. Bildurtu, kristinaubak, bildurtu, erne txarreko gurarijakin. fB Ic II 251. Ez zaite billdurtu emoten niri eriotza bat, izango dana betiko bizitziaren asieria. JJMg BasEsc 231. Bildurtu eta larritu bediz onelakuak, enzunik Jaungoikuak berak egiten deutsen biraua. Astar II 173. Itza aditu eta / arras beldurturik, / baratza-bazterrean / dago ezkutaturik. It Fab 220. Jarraitu izan zion bere lanbideari portizki, jazarra bukatu arterañoko guztian etsaiaren arrokeriaz beldurtu bage. Izt C 488s. Beldurtu naiz egia zen, / Horra herresaka nola ethorri naizen. Gy 298. Buru gabeak dire beldurtzen direnak. Hb Esk 108. Josue batere bildurtu gabe ondoratu zitzaion. Lard 111. Jainkoak esan zion, Madiantarrak zeuden ibarrera jatxi zedilla eta bakarrik bildurtzen bazan, Fara bere morroia artu zezala. Ib. 129. Aingeru gaixtoetan Jainkoak egin duen gaztigua nik ikusi eta, nola beldurtzen ez naiz? Dv LEd 105. Ez gaitian bildurtu, / euskaldun senduak. Ur in Afrika 77. Baia ikusten zuelarik aizearen indarra, beldurtu zinuen anitz. Samper Mt 14, 30 (Hual, Ip lotsatu zen). Jainkoari beldur dionak ezergatik eztu zer beldurtu. Arr GB 13. Pekatariyak umill gaitezen / bada zerekin beldurtu. Xe 383. Eriotzatik libratzia / posible ote zan, / ezetz esan zion da / oso bildurtu zan. Ib. 354. Arro etorri arren / laster zan bildurtu. Ud 79. Au ikusi zuanarekin bildurtu zan. Bv AsL 153. Zertako bersoetan ote diot ekiñ? / Beldurtzen naiz zoratu ote naizen egiñ. AB AmaE 403. Izarrai gero poza eskatzen bildurtu nintzan, / Bat jausi eta bertan zapaldu enengian. Ib. 170. Baña ez ikaratu, ez billdurtu Anton. Ib. 219. Gobernadorearen kapitaina beldurtu zen eskuetarik kenduko ere baziotela. Jnn SBi 140. Getariar oriek / danak bildurtuta, / kanpuan egon ziran / kobardiatuta. Arrantz 32. Gutxi naiz bildurtzen, / ez dira atrebituko / nigana etortzen. AzpPr 88. Beldurturik burua har zezon paralesiak, nahi izan zituen, zer gerta ere, hiltzerako eginbideak bete. HU Aurp 177. Etzaite asi, Pepatxu, / burua apurtuten, / ezkondu nai dabena / ezta bildurtuten. Azc PB 235. Baina zergaitik bildurtu bear eban berak orduan, egundo bildurtu etzan gizona izanda? Ag AL 163. Beti ikusi izan dot, etxekoak eta senideak geiago ikaratu eta bildurtuten dirala geisoa bera baño. Itz Azald 163.
( s. XX.) Bazegoan zergatik bildurtu. Ag G 63. Ta, etzera bildurtzen gabaz, bakarrik? Ib. 9. Motrollo gixajua azkenetan eguan, ixerdi larritan, zotinka, ta bilddurturik erijotza ikaragarrija ain urrian ikusita. Kk Ab I 43. Eta esan zion Aingeruak: ez bildurtu Maria, Jaungoikoak ontzat artu zaitu eta. Inza Azalp 54. Gixon senduak, ezegaitik be / Iñoz etzala bildurtzen. Enb 40. Esaten zuten: "Atozte lasai, / etzaiteztela bildurtu!". Tx B I 93. Zazpi pare juan giñan / ondoko egunian, / asko beldurtu gabe / koraje onian. Tx B III 128. Dorrontsoro, bildurturik, Oñatin indartu zan eta Lizarragari adierazi zion, Tolosari erasotzeko. Or SCruz 120. Bera bezala ek ere ez omen ziran beldurtu. FIr 138. Harrabots izigarri hek aditurik, beldurtzen da gizon basa, ez ahal dutela bederen haren ziloko harri-peña aurdiki. Barb Leg 129. Baña ez gaitean bildurtu. Orrek ez du esan nai abertzale yator izateko zuen diru guzia ta bizia ere eskatuko zaizutenik. Ldi IL 155. Pilato, itz oiek entzunik, are geiago beldurtu zan. Ir YKBiz 495. Beldurtu gaiten eldu ote diran / gure kontrako bengantzak. Yanzi 60. Gizon egiñakin asitzia beldurtzen nintzan. ABar Goi 28. Zure mintzoa baratzan entzunda beldurtu egin naiz, larrugorri bait-nago. Ol Gen 3, 10. Jeroboam I beldurtu zen, Israeleko populua Jerusalemerat joaiten bazen [...], Roboamen alderat itzuliko zitzaiola bihotza. Zerb IxtS 59. Bere izena Zingira-aritza izan arren, [...], ez da bildurtu bear beste toki askotan erabiltzen. Munita 40. Gusua beldurtu zen egiaz; behingoan zutitu eta, hasi zen ateari buruz ihes. Mde HaurB 80s. [Oin otsak] Etxahuniako nagusi edo etxekoandre zaharrarenak izanda etzegon bildurtu bearrik. Etxde JJ 136. Bixta ahulskoa jada, ahuldu zitzaion oraino, eta galduko zuela beldurturik, Alemanek igorri zuten etxerat. Zerb Azk 81. Ori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra. SM Zirik 32. Aien agintariak ere beldurtu ziran, gu nabaitu giñuztenean. Salav 91. Ez bildurtu soro elkorrak simaur gizenez estaltzen. Ibiñ Virgil 71. Beldurtu ote zen ordu artinoko aments guzien gatik etzuela Xinako leihorrik bere zangoaz hunkiko? Ardoy SFran 255. Ni ez nak bildurtutzen / batere irekiñ, / batekin bezelatsu / aiko nak birekiñ. Uzt LEG II 319. Bere eskui-aldean dagona, [...], Bolitxeko Brandabarbaran da, sekulan beldurtu gabea. "El nunca medroso" . Berron Kijote 196. Bildurtu zan ta aguro birea emon euren ontziari. Etxabu Kontu 135s. Ez nintzala bildurtu esango banu, gezurra esango nuke. JAzpiroz 178. Esan arren ori egin biar zala, azken orduen bildurtu eta juan egiten ziran. Gerrika 126.
azpiadiera-1.1
(Con suf. -ago ).
Ezpainaiz xusperragotzen ezta beldurtzenago ere oraindañoko itzez. Zait Sof 59.
azpiadiera-1.2
(Con gen.).
Nihaurk ere gerthuz maite bazitut, / onerizte gabez uzten etzitut, / bana Ieinkoaren nuzu beldurtu, / sobera digizi egin bekhatu. E 199. Baina populuaren beldur zitezen, ezen ezagutu ukhan zutén haién kontra erran zuela konparazione haur. Lc 20, 19.
azpiadiera-1.3
(Tras tema nudo).
Ieinko beldurturik iarri ziraia? / Halaz despeditu nahi nuzuia? / Hebetik ioan gabe ene buruia / egin behar duzu ene nahia. E 207.
azpiadiera-1.4
(Tras rad. vbal.).
Luza-bildurtu ziranean, ordun asi zitxinan. Or QA 80.
azpiadiera-1.5
(SP, Lar, H), bildurtu (Mic, Lar, ) (Trans.) Atemorizar. "Atemorizar, bildurtu" Mic. "Beldurtzea, donner ou prendre crainte" SP. "Atemorizar", "espantar", &c. Lar y Añ. "Effrayer, inspirer de la crainte, etc." H. "Bildurtu eban umia, milla sorgiñ ipoñekin" Etxba Eib.
Lurrean da itxasoan / zure izenak / bildurtu emen ditu / errien bazterrak. (1658). ConTAV 5.1.5, 91. Deabruak enredatzen ditu, gozo guzia galerazitzen die Jangoikoaren gauzeetarako, beldurtzen ditu komuniorako. Mg CC 112. Predikadoreak asmatzen dituzte, gu beldurtzeko, gauza asko. Ib. 242. Kristinau dongak ez ditu ezek bildurtuten biar legez. Mg CO 64. Bildurten dau azote edo agirakiak. Ib. 50. Zorigatx onen aldean ze beste gatxek bildurtu bear gaitu? LoraS 28. Zein gutxi beldurtu nauzun ni! VMg 75. Ez dabee bildurtuko bere bijotz sendua ta indartsuba. fB Ic II 294. Eleisa Santan beti ezautu da, gizon gorputzetako demoninuak konjuretako, bildurtuteko edo kenduteko alizatia. fB Ic III 285. Subak bere ez ditu billdurtuten, lujurijak guztia aaztu eragiten deutsee. JJMg BasEsc 121. Ordukoak bildurtuten dau, dakus bere burua kondenetako arri labanaren ganean. EL2 30. Ez dozu ezagututen [...] infernuak ez zaituela onezkero ainbeste bildurtuten, eta Jaungoikua zure bijotzetik aldenduaz doiala? Ur MarIl 91. Pelayo ta Alfonsok / zituzten [moruak] beldurtu. Afrika 62. (ib. 42 bildurtu) Umore ona dakarte, ez ditu euri-jasak beldurtzen. Zab Gabon 26. Aberatsa goseak / eztau bildurtuten / baina izurriak deutso / biotza leituten. Azc PB 277. Orrelako autuetan joan zitzaizten orduak Jose ta Pilliperi goizalderarte, batak bestea dendatzen edo bildurtzen, beti ere suari egurrak geituaz. Ag G 158. Mundu guziya bildurtzen zuten / Kantabriyako mutillak, / oraingo mauser ainbat baziran / orduko lizar-makillak. Tx B II 54. Beribilaren aldean xut, huna haatik hamasei urthetako muthiko egin bat, beldurtzen nauena. JE Ber 21. Geruago jakin ebenian katu batek bildurtuta alako jente pillua erabilli ebala, bazan an barre santsua ta burle-ein biarra! Kk Ab II 89. Zeu onduan zarala, erijotz ordubak / Itun diran bijotzak eztauz bildurtuten. Laux BBa 22. Askoz ez handiz / ez naute zenbait bezala / lotsaz beldurtzen, / andiago dut ahala. Or Poem 514. Neskeri errekaua eitxiak bildurtzen au, ala ezezkua artzeko arrizguak? SM Zirik 126. Bartolo bildurtutekorik etxagok iñon, mutil. Bilbao IpuiB 179. Ganaduaren aitzaki danak / lenengo adierazi, / basarritarra bildurtuko du / ta gero tratuan asi. Uzt Sas 200. Espartzin-zolakin joka, sekulako bildurtzen zizkiteken. Ataño TxanKan 36. Ark [aitak] bai bildurtzen gindun. JAzpiroz 126. Beste munduko etorkizunak / bildurtutzen ditu gutxi. Insausti 98. Aitortu behar da, beraz, ez zutela indartsuek [Orixe] gehiegi beldurtzen eta nahiago zuela gehienen kontra mintzatu, alde baino. MIH 264. Zar-zalien ojuak / Eztute [Oteitza] bildurtzen. MEIG I 114.
azpiadiera-1.6
(Part. en función de adj.).
Beldurtuen ikhara. EZ Man I 82 (tít.). Buria apaldia, ostatuko solasak gogoan, bazohan doi bat beldurtia. Zub 38 (tal vez beldurti). Uso zuri pillo bildurtuak dirudie, Guadarramapeko erritxoak. Alzola Atalak 79.
sense-2
2. (Ht VocGr, Lecl, Dv, VocB), bildurtu, billurtu (Darric ap. DRA). Temer. " Beldurzea, craindre" Ht VocGr. "Les abbés Goyhetche et Jauretche s'en sont servis activement. De même les traducteurs de la Prop. de la Foi, avec la voix transitive" Dv.
Garbitasunak beldurzen du hatsik mendrena, keñada bakhar batek, hitz xoil batek izitzen du. Mih 24. Hañek Jinkoa maitatzen duten baño gehiago beldurtzen dute. Ib. 113. Bere gastigutan ikharagarria den Jinko hura beldur zazu. Ib. 113. Ez diat beldurtzen hortzik, / Denboraren hortzak baizik. Gy 135. Arima bat zeinak ez baitu desiratzen zure amodioa baizik, ez beldurtzen hura galtzea baizik. Gy Visites (ed. 1885), 89. Errege hori dena amarruz bethea da. Beldurtu bezain maithatua, bere azpikoez nahi duen guzia egiten du. Prop 1881, 31.
azpisarrera-1
BELDURTU-EZIN. Imposible de asustar.
--Bartolo zapatari bildurtu-eziña dala? [...]. --Zereko ikarea sartu bear deutsak ik! Bartolo bildurtutekorik etxagok iñon, mutil. Bilbao IpuiB 179.
azpisarrera-2
BELDURTZEKO. (Dv (que cita a Lg)). a) Terrible, que da miedo; que debería dar miedo.
Heriotzea beldurtzeko bada, maiz beldurtzekoago da luze bizitzea. Ch I 23, 2. Hemen aproposki miñtza gaitezke enganio hanbatenaz beldurtzeko batez, zenbatenaz baita deskobritzeko gaitzagoa. He Gudu 80. Elizako aiteek diote Ejiptoa, erran nahi da mundua, beldurtzeko dela egiazko Israeldarrentzat. Lg I 109. Hamar milla presunetarik ez balitz damnatzen bakhar bat baizik, beldurtzeko nuke ni nintekeiela dohakabe hura. Lg II 239. Haren biziari hurbildik begiratu ondoan, erranen zen, guk bezanbat, are guk baño gehiago beldurtzeko zuela. Mih 7. Ez balitz deus beldurtzeko / Bertze munduko, / [...] / Bainan Jaunak / Surat ditik aurtikiko / Kriman hiltzen direnak. Monho 112. Egun, bekhatua dela beldurtzeko dugun gauza bakharra. MarIl 85. Ba othe da nihor zeinaren errekonpentsak gehiago desiratzekoak baitire, edo mehatxuak beldurtzekoagoak? Jaur 410. Adiskide gisa ni mintzo natzaitzu; / [printzeak] oro beldurtzeko tutzu. Gy 317. Bildurtzekoa da balkoi aretatik bera begiratzea. Ag Ioan 191. Ez du, ordia, bildurtzeko gaitzik izango? Alz Txib 102. Itxaso onak gusto ematen, / txarra da bildurtzekua. Arrantz 156. Ez baitut bildurtzekorik aren aurtzaroaz, gaztezaroaz eta bizi guziaz. Or Aitork 223. Illuntzera agertu ziran or-emengo miñak, ez bildurtzekorik. Iru egunera, ezer be ez. Gerrika 167.
b) (Ser, etc.) de temer. v. BELDUR IZATEKO. "Beldurtzeko, qui doit acquérir de la crainte; qui est à craindre. Beldurtzeko da laster urituko duela, il est à craindre qu'il pleuvra bientôt" Dv. "Beldurtzeko du, il a à soupçonner, supposer" H.
Beldurtzeko da Yaunaren uztarria ez dezagun bortxaz eta herrestan bezala ekhar, munduarenaz unhatuak izan ondoan baizen hari lotzen ez gaizkonean. Mih 14. Bertzelaz beldurtzeko da guziak galduak ditazken zuretzat. Jaur 205. Ordinariozki, gehiago irabazten da pobreekin; karitatea phuruago da, amodio propioaren bihurkundeak gutiago dire beldurtzeko. Ib. 397. Ez dute Eskaldunek axkide hoberik; / Beldurtzeko ere da duten halakorik. Hb Esk 76. Beldurtzeko zen haren [Brahmaren] aurkitzea eskaile eta nigarti guzietan. Hb Egia 58. Beldurtzeko da, bertze asko itsuskeriaren ondotik, hori ere ikus dezagun, eta entzun. HU Zez 120. Beldurtzeko bazuten, meza baten ez huts egiteagatik, gauza harrigarri bera erreberri zezaketela. Prop 1907, 64. Beldurtzeko da ithoak izanen girela. Larz Iru 12. Beldurtzeko da Euskal-herrian ez dugun / zu bezalakotarik bi miletan ehun. Xa Odol 139.
azpisarrera-3
GIBEL-BELDURTU (Dv A). "Concevoir des craintes sur les suites d'une affaire" Dv.
beldurtu
<< beldur 0 / 0 1 bera >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper