OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bizibide.
tradizioa
Tr. Aunque se documenta ya en Ubillos, es frecuente sobre todo desde finales del s. XIX. Bizibide es generalmente meridional; bizipide , casi exclusivamente septentrional. En DFrec hay 22 ejs. de bizibide y 6 de bizipide .
sense-1
1. (V-gip ap. Etxba Eib ; Lar, , Dv, H), bizipide (Dv), bixibide, bixipide.
Modo de vida. "Forma de vivir" Lar, . "Estado, condición, modo de vida, bizibidea, bizimodua " Lar. "(Tomar) estado [...] bizibidea [...] artu " Ib. "Condition, état, moyen d'existence" Dv. " Bizi-bidea ta ogi-bidea eztira bardinak: lenengoak erderazko 'estado de vida' esan gura dau, bigarrenak 'profesión'" A Ezale 1897, 167a (citado en el dicc., aunque no se incluye en él esta acepción). "Lo mismo que bizi-modua. Modo de vivir, acomodo de vida" Etxba Eib. v. biziera, bizimodu.
Ezkonduen biziera baño beste bizi-bide obeagoren bat Zerurako ote da? Ub 224. Ezin ganbiatu ditezkeala erriaren soñuak, non eta denbora berean ganbiatzen ez dan erri beraren bizibidea. Izt D 33. Sortatxo batean bezela Lagundiko bizibidearen marra edo legerik garaiyenak batu ta zuzendu zituzten. ' Las primeras líneas del instituto y fin de la Compañía' . Aran SIgn 95. Bizibide edo estaduren bat artzera Berak deitu eta bereala baietz eranzuten ezpadiozu. Arr May 104. Seme-alabak bizi bide barria artu bearrean edo ezkongei dagozanean. Ag Kr 107. Goizean zortzirak aldean jagi, buruko uleak eta arpegiko bizarrak orraztu, ta egunaren orduak ezin emonik gero: orixe da zuen bizibidea. Ib. 144. Gure bizibidea gutxitan izan da [...] gaur baño zallago. ForuAG 271. Auen Buru zittalak bizi-bide estua emanaz gañera, beti zakur-kristaua deitzen zion. Inza Azalp 122. Aur on baten bizi-bidea. ArgiDL 9. Ludirako illa zan, gure bizibide doneko kateakin lotua zegon. Alz Ram 128 (se refiere a la vida monástica). Gizartekeriak alogerekoen bizibidea asko obetuko leukela esango dauskue. Eguzk GizAuz 146. [Erri-zainketarako oztia] gaurko bixipidiari yaokanez erailkor [sic, tal vez por eraginkor] eralduba. " Organizando moderna y eficazmente" . EAEg 9-10-1936, 7. Bizibide ta ekandu malguetan zabiltzaten Aigitarren antzeko ok. Zait Sof 115. Nereak egin du ta aurrerantzean, nere baranoan zenuten bizibide zoritxarrekorik ez dukezute; gogorra zan benetan, ba-dakit, ene alabok. Ib. 151. Bizi-bideak gizakumeoi jarri digun legea. Emakumeak beren samiña azalera atereaz, arnas-bidea dute. Guk, besteri bizia arintzeko, barruan ito bear izaten ditugu naigabeak. NEtx Antz 126. Xalbat eta Engrazik loikerizko bizi-bidean jarraitzen zutela. Etxde JJ 221s. Berebat, pentsatu gabe aukeratu nuen nere bizibidea; ta ez naiz zoriontsu iñola ere. Txill Let 113. Ipiñatarren bixibidea. Akes Ipiñ 5. Ipiñatarren bixibidea. BEnb NereA 206. Etzan izan gaur baizen zeatza ta latza bakarti arein bizibidea. Onaind STeresa 52. Bizibide berri bat artzeko asmoetan sartu nintzan. AZink 129. Ez duela aski betiko baiezka aritzearekin, hango gauza eder eta atseginak, zorioneko amerikar bizibidea, eztarria urratu arte goratzearekin. MEIG I 149.
azpiadiera-1.1
(V, BN-ciz, Sal, R ap. A ), bizipide (G-azp, AN-gip-5vill, L-côte, BN-baig-mix, S ap. A ), bizpide (Bera).
Empleo, profesión, trabajo. " Bertze bizi biderik beharko du hautatu " H. "Profesión, empleo" A. "Carrera, oficio, profesión" Bera.
Behar da lanean hari, zoin bere bizi-bidearen arabera. Dh (ap. Dv ). Eztugula utzi behar bazterrerat gure salbamenduaren lana edozein bizipidetan izanen bagare ere. Sebastien soldadu zen. Jnn SBi 135. Ez da bizi-bide onik ez denean zuhurtziarik. HU Zez 69. Bizipide edo karguaren izenarekin jauna . Ib. 177. Bizipideak oro galtzen ari direla; ez dela gehiago nehon deus irabazpiderik. Ib. 37. --Nori dagoko bizibidearen autuerea? --Semeai. Itz Azald 98. Diruduna ta ontzi-burua, / Zein bizibide oberik? Echta Jos 231. Egia al da, serbitzen aspertuta bizipide berria artzera zoazena? Urruz Zer 95. Baserritarra goraldu egin biar da, bixi-bide latza dauko-ta. ForuAB 91. Bere ixakereari alagala etorkijon bixibidia eban Txominek. Ardizain ebillan mendijan. Kk Ab I 51. Seme-alabak arduraz azi ta ezi, eta beren garaian bizi-bidea egokitzea da gurasoen seme-alabakiko eginkizuna. KIkG 53. Eliz-gauzak beren bizibidekoekin naastu gabe. Eguzk RIEV 1927, 434. Ala ere Lizarragak karguak eta bizibideak eman aiei. Or SCruz 68. Enebala aurrera yarraitu gura bizibide a ta. "Oficio" . Or Tormes 119. Bizipide herresta batzuetan higatzen da ardunerik frantsesa. JE Ber 71. Bizibide onek daukona da, ondo yantzita ezin ibilli. Kk Ab II 60. Bizibide guztietako langilleak. Eguzk GizAuz 86. Zure amaren laguntzarik gabe bizi bear bazendu, zertara joko zenduke? Zein bizibide aukeratuko zenduke? TAg Uzt 196. Salerostegi edo gintza Bilbaon irikita daukana, eta bizipide orretan ari dana. EAEg 14-6-1937, 1810. Ikastaro ortako ikasgaiak beste bizpideetarako irakasten diranak bezelakoak dirala. "Otras carreras" . Ib. 1-1-1937, 699. Bakotxak hartzean gure bizi bidea. Iratz 158. Lurreko ta basoetako lana ixen da atxinerik Ipiñeburuko baserritarren bixi-bidea. Akes Ipiñ 22. Bizibide gogor ta lanbide latza. Erkiag Arran 78. Alako lana zitzaion gogozkoa. Bizi-bide berria, beraz. Anab Poli 41. Ariñaguak dirala uste / besteren bizibidiak. And AUzta 113. Gaztaroan aitaren bizibideari ekin zion eta irudiak egiten ari izan zan. Zait Plat 84. Ez othe ditut nik hemengo gazteak laguntzen, bizipide berri batzuetarat gidatuz? Larz Iru 26. Bizibide baten jabe egin. MAtx Gazt 33. Bizibidea emoteko bide billa asi giñan. Alzola Atalak 68. Andregaia pasatuko banu / zer bizipidea bertan! Auspoa 77-78, 267. Makiñatxo bat bizi-bidean / sartu ere bai [maixuak], nik uste. Olea 142. Bere etxetik urruti juan da / bizi-bide bat artzian. Uzt Sas 44. Zein da zure bizibidea? Ker Ion 1, 8 (Dv Zer ofizio duk? ). Ezbearrak eta zoritxarrak ekarri zutela bizibide artaraiño. Berron Kijote 175. Bere bizibide nagusia bizargintza zan. Etxabu Kontu 40. Ez nuan bein ere ikaste premirik nabaitu, nere bizibidea aurrera eraman al izateko. AZink 32. Pozik bizibideari barriz gogor eltzeko. Gerrika 116. Ondo jaioa, leunkiro hazia, goiz hasi zen [...] bizibide eroso baten bila. MIH 363. Janaririk ez edaririk berehalakoan eskuratuko ez zioten bizibideak. Ib. 285.
azpiadiera-1.2
(V-gip, G-azp, AN-gip; Dv), bizipide (S), bizbide Ref.: Lrq ( bizipide ); Iz ArOñ; Gte Erd 65; Elexp Berg .
Medio de subsistencia, fuente de ingresos. " Bizipide [...] sueldo" A. "Moyen d'existence" Lrq. " An bada bizibidia, an ezta bizibiderik, allí hay, no hay... medios de vida" Iz ArOñ. " Nik zertako dut bizia bizipidea kentzen badidate (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 65. "Medio de vida" Elexp Berg.
Beldur nintzan ene bizibidea gal: ezen giristino bilhakatu banintz, nere kargutik khenduko ninduten. Prop 1880a, 94. Ez zakote gelditzen ohointzaz bertze bizipiderik. Ib. 1880b, 314. Haur anhitz beren aita amen heriotzeak bizibiderik gabe utzi zituenak. Prop 1881, 13. Arraintza dute beren bizipide guzia. Ib. 81. Jende anhitz badoa handik inguruetako herrietarat zerbeit bizipideren ondotik. Prop 1883, 173. Elika beitziren osoki bere lanetik egün orozko bizipidiaren ükheitiaz. Ip Hil 143. Zer lanekin ateratzen zuten bizibidea. Etxeg RIEV 1908, 113. Fueroak erakutsi zion Donostiari merkataritzan bere bizibidea billatzen. Ib. 193. Caisse d'assurances mutuelles contre les accidents derizanak, minhartze batek bere eta familiaren bizipidearentzat dakarkiokeen ondorio hitsetik du gerizatzen. JE Bur 200. Aita familiakoari doako etxean egoitea, bere lanetik ez dadien aldara, bere bizipide eta irabazia begira ditzan osorik. Ib. 171. Orixe dok, abeltzaintza ori, bixibide ta irabazpide egin-egiñekua iretzat. Kk Ab I 53. Eleizkizunetarako ta eleiz-gizonen bizibiderako bear dan geure laguntzea emoteko. KIkV 80. Bere biziaz guziori eman digu Jesusek gure baitako edo animako bizia ta betiko bizitzarako bizibidea. Inza Azalp 14. Ezagun zuan uri aundiko bizibide onadun [sic] jendearekin oituta zegoala. Anab Usauri 113. Orrekiñ jakiak gutxitzen zijoazen. Eta gizona, izakera berri oen mende, bere bizi-bideak zuzendu bearrean gertatu zan. JMB ELG 55. Zuzendari ordaindua, artan aritze-utsetik bizibidea atera lezakena. Ldi IL 75. Eta nausiak bizi-bidea kentzen didanean, aiek emango didate bizitzeko bear dudana. Ir YKBiz 305. Lurrak bere emaitzak ugari dakartzanean, bizibidea merkeagoa izan oi da. Eguzk GizAuz 135. Bizibidea ateratzeko / debeku zuten pakea. "Ganar su sustento" . Or Eus 203. Erriaren osasunari eta bizibideari on aundia opatuaz. "Economía" . EAEg 19-1-1937, 843. Euzkadiko lege eta ondasun artu-emanei buruzko bizbidearen bereiztasunak begi aurrean ditugularik. "Las modalidades especiales de la vida económica y jurídica del País Vasco" . Ib. 1-11-1936, 186. Basoak [dakarzi] ogia ta osasuna, bizi-bidea, alaitasuna ta poza. Munita 35. Breizeraz idazten dutenei bizipidea kendu egin izan zaie. Mde Pr 283. Bertze orduz Larrunen bazela bizipide bat orai nihori gogoratzen etzaiona: betizoen haztea. Zerb Azk 46. Buru apur bat eukitea zer doken gero! Orain arte bizibide au zanik be ez otutea orraitiño. Bilbao IpuiB 52. Ipiñeburuko etze-yaunek [...] [ermitetxoaren] bixi-biderako inguru guztien lurrarlo bat emon eutsien. Akes Ipiñ 20. Zu zara gure bizibideko / egunoroko ogia. BEnb NereA 100. Norbait etxean okertzen bazan; bizibidea estutzen bazitzaien [...] Ameriketa alderako jario etengabea sortzen uan aldi aretan. NEtx LBB 12. Etzaigu esan daukagun dana / besteei banatutzeko, / baizik gañezka degunarekiñ / bizi-bideak sortzeko. Olea 92. [Gure etxe maitea,] zutaz hainbertze entzuna, / aunitzentzat ezaguna / o bizipide urruna! Xa Odol 85. Haxit Janari mardakeria, / Aztaparka dezon bizipidia, / Jagoitik ez dezen ükhen bakia. 'L'économie du pays' . Casve SGrazi 80. Herriak dü hor handizki / edireiten bizipidia. 'Source de revenus' . Ib. 110. Eztabaida ta asarreak askotan bizi bideak sortutakoak izaten diralako. Etxabu Kontu 219. Loreakin bizi dan jende asko dago mundu zabalean eta aieri bizi-bidea ematen diotelako. BAyerbe 184. Ikusle utsak dira erri onen bizibide. Gerrika 214. Ardi ta arkume asko / nola zitun illak, / luzarorako utziaz / bizibide zaillak. Insausti 96.
azpiadiera-1.3
(Como primer miembro de compuestos).
Bizipide Bazkunak gizarteari ematea. "Socialización de [...] empresas económicas" . EAEg 12-10-1936, 27.
sense-2
2. Vida.
Gizonaren bizi-bidea mundu ontan, laburra ez-ezik, utsa dala askotan. BAyerbe 162. Bera baidezu bizi-bidean / gidari egokiena. Ib. 163.
azpisarrera-1
BIZIBIDEZKO.
Profesional.
Gaitasun-agiria bereganatu dutenak izango dira bizipidezko gaxozain. "Enfermeras profesionales" . EAEg 1-6-1937, 1743.
bizibide
<< biktima 0 / 0 bizkar >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper