OEH - Bilaketa

334 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (334)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
urtu.
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. Al Norte aparecen urtu y (aprox. con la misma frecuencia) urthu; tbn. se encuentra hurtu, sobre todo en autores suletinos. En DFrec hay 41 ejs., todos meridionales.
sense-1
1. (V, G, AN-egüés-ilzarb-olza, B, S; SP, Ht VocGr , Lar, Añ, Arch VocGr , Dv (V, G), H; -th- Urt V 348, Dv, H; h- Arch VocGr , VocBN , Gèze 333, Dv (S), H) Ref.: Bon-Ond 158; A; Lrq (hurtu); SM EiTec1 (urtu, urtze); Etxba Eib .
Fundir(se) (ref. a metales, minerales...). "Urtua, fondu" SP. "Fundir metales, menastak urtu" Lar (v. tbn. Añ). "Refinar metales" Lar y Añ. "Aski su irazekitan burdina bera urtzen da, en feu assez allumé même le fer se fond" H. "Fundir, aguar. Suteixan dauan burduntzaldixan (cazo) beruna ipiñik urtzen. [...] Txarra dok urtutako berunetara ur tantakaren bat juatia" SM EiTec1. "Urtutako burdiñiari, burdiña-saldia deitzen ako" Ib. "Urtu zittuen erastun eta urrezko pitxia guztiak" Etxba Eib. "Burdiñia urtziak berotasun aundixa eskatzen dau" Ib. Los ambiguos "fondre" y "fundir" de la mayoría de los lexicógrafos, pueden tbn. equivaler a las otras acepciones.
Begira zaudetela eta lehiatzen zaretela Iainkoaren egunaren adbenimendura, zeinetan zeruak iraxekirik deseginen baitirade, eta elementak beroz urthuren? 2 Petr 3, 12 (TB, Ker urt(h)u; Dv iraungi, Ol erre, BiblE kiskali ). Ematen zaiola berun urthuz aspill bethea. EZ Man I 102 (v. tbn. berun urtu en Cb Eg II 148, Ub 115, Astar II 224, J.M. Tolosa EEs 1913, 178 y Ort Oroig 78; urthu en Dv LEd 218 y Hb Egia 76). Berun urtu gorian irabiatuak. Lar SermAzc 50. Elementak urthuko dire suaren bizitasunez. "Elementa vero calore solventur" . He 2 Petr 3, 10 (Ol urtu; desegin, Dv urratu, Ker ezereztu, BiblE kiskali ). [Sulezean] egon bear genuen burutik oñeraño [...] su ta gar egiñak eta olako ago ta mehe urtua bezain urtuak. Mb IArg I 317. Suak berun, ta metallu urtu guziak baño geiago erretzen du. Cb Eg II 121. Urria multzora bildu, / zilarra ere bai urtu. Iraultza 155. Kaliza ta lanpara ostu, urtu ta diru egitea. Mg CC 249. Oroát dió S. Crysostomok metáleas, zein urturík eztá gáltzen, bai aldátzen figúras, ta kalidádes. LE Doc 237. Berun edo menast urtua molde batean sartuko baliz bezala. AA III 540. Ez badakite seda nola den aphaintzen, / berinak nola dire leihotako urtzen. Hb Esk 185. Metala urtu eta sugea egin bitartean, [...]. Lard 100. Egin dute aratxe urthu bat eta adoratu dute. Dv Ex 32, 8 (Ur, Ol, Ker, Bibl urtu; BiblE zekor-irudia egin). Ez duzu jainko urthurik eginen. Ib. 34,17 (Ur, Ol, Bibl, BiblE urtu). Egin zezala kobre-urthuzko suge bat. Jnn SBi 8. Menazteak urtuteko aldiyetan. Itz Azald 93. Arrañ otsaretan zidar urtua legez erionga saletxera daroienean antxobea. Ag Kr 39. Labearen atetik [...] burni urtua zerion. Lh Yol 12. Estañue urtuteko. Ort Oroig 76. Kobre urtuarekin. Zub 26. Gure inguru lurra lurrun-yario, / urre urtuzko yasak baitaragio. 'Aquel caer de derretido oro' . Ldi BB 122. Auts ura lurrezko eltzetan urtu urre mardula egiteko. JAIraz Bizia 62. Zearrola bakoitzak 1500 kintal burni urtzen ditu. Garayalde Elezar 71. Hala non haurra bere lotan intzirika aritzen baitzen eta atzartzen baitzen azkenekotz, ikara, izutua, haren gorputxoaren urrea su laztangarri hartan urturik. Mde HaurB 63. Edan izan zuen alkoholak sorgortzen baitzizkion lohadarrak eta eguzki gorak zilar urtuz betatzen bur-muinak. Ib. 100. Izerdia dariot / burni-salda urtzen. NEtx Antz 18. Burdiña txatarrak badakarrez, eta badaroez urtuteko, laba aundietara-ta. Erkiag BatB 161. Txatar edo ainbeste burni zar urtzen ari dan lapikoa. Insausti 297. [Burnikia] albo-janez, bikotuaz, bere kantoia eta asmoa aldatzen ditu; urtzen eta berritzen ari da, bere gain lotu eta poliki-poliki, bere indar osoaren ertzeraino iristeko. MEIG IX 124s (en colab. con NEtx).
v. tbn. Mg PAb 54. Altuna 26.
azpiadiera-1.1
(gral.; Mic 6v, SP, VP 92v, Lar, Añ, Izt 35r, H, Zam Voc ) Ref.: A; Iz Als, ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg. .
Derretir(se) (ref. al hielo, la nieve). " Horma urtzen da, la glace fond, il dégèle" SP (s.v. horma). "Regalarse la nieve, el hielo, etc." Lar. " Urtzéen (edurra), derritiéndose" Iz ArOñ. "Liquidarse. Aurtengo edurrok urtu dira [...]" Etxba Eib. "Izotza urtu zanian potzua ein zan" Elexp Berg. .
Horma hotza (suan bezala) / arraien klartasunean, / berotu eta urtu zuen. 107. Elur zulo txit otz, ta izotzez bete, ta beñere urtzen ez diranak. Cb Eg II 205. Izotza eguzki beruagaz urtu eta desegiten dana legez. Astar II 87. Mendietako elurrak urtu ziralako. Lard 109 (v. tbn. elurrak urtu en Azc PB 286, Ox 28 (-th-) y Enb 170; elurra urtu en Echag 136, ChantP 158 (hurtü), Arb Igand 54 (-th-), Lander EE 1900b, 392, Jaukol Biozk 78, JE Ber 17, ZMoso 49 y BasoM 158). Leizearen barrungo arkaitzetatik zinzilik zeuden jela-burruntziak urtu eta erortzen asi ziran. Arr GB 77. Nork dakar aize beroa izotzak urtutzera neguan? Inza Azalp 31. Teilatu hegietan, hormaren nigarrak / ezin urthuz dagozi, hain dire gogorrak... Ox 146. Alper-alperrik lanian, / iraun-azoten edur-ixotzai / zelai ta mendi ganian, / [...] / euzkia heltzen danian / urtuko dauz, ta baso-zelaiak. Enb 52. Ego-aizeak zerbait urtu digu elur. Or Eus 140. Zeru goien garbi dago, ta / errekondoan izotza; / antzigar ori urtzeko gai da / ezkon-bearren biotza. (Canc. pop. in Or Eus 361 ). Parmenideren itsaso izoztua lurmendu ta urtuta ikusi zuen. Zait Plat 51. Olako eguraldiakin etzen aisa urtuko elur ormatua. Izeta DirG 95. Arri bustiak, zelai berdea, / edur urtuen txoliña. Gand Elorri 62. Udaberriz mendi zurietako izotza urtuta ixurtzen denean. Ibiñ Virgil 70. Gaur elurrak hurtu ditu, zabaldu da primadera. Xa Odol 104. Eskerrak elurrak urtu zituala. BBarand 134.
v. tbn. AB AmaE 87. Etcham 114.
azpiadiera-1.1.1
Oi, zein izanen da bada bihotz hormatua, [...] maithagunez guzia urthuko eztuena. Dh 240. Zure graziak orobat urt beza nere bihotzeko horma. Dv LEd 5. Bere musua edurra da ta / su biotza ta ezpanak / berton urturik biziko dira / nire bularra ta zanak. A BeinB 47. Zuk urtzen didazu nere animako izotza. Ag G 136s. Zure besarkaz berotu, arren, / gure Erriaren biotza: / urtu, oraindik bular gañean / ai! daukan neguko izotza. Jaukol Biozk 94. Bere su orrek urtuko al du / ai, zure urtien izotza. Ib. 21. Ara biotzeko izotza bereala urtu. TAg Uzt 58. Etsai odoleko izateak beren biotzetan sor zezakean espa ta izotzaldia urtu ondoren. Etxde JJ 246 (v. tbn. 278). Ezkilla baten otsak, / poztu ditu biotzak; / Ama-Semeak urtu dituzte / gure gorrotozko izotzak. NEtx Antz 61.
azpiadiera-1.1.2
Ire mataillak elurra eguzkitan bezala urtuko balire... 'Verrais-je fondre tes joues' . Or Mi 93. Ezti bakhanez bethea / zure matxantto maitea / urtzen zan ene ahora. Mde Po 95. Mintzo aiek belarrira sartzearekin, egia an urtzen zitzaidan biotzeraiño. Or Aitork 223. Theresak, begiak bustirik, bere ahotxo hain adoragarri zena bere trebe-gabean uzten zuen urtzen aita besoetakoaren ezpainetako su horreta. Mde HaurB 51.
azpiadiera-1.2
Derretir(se), fundir(se) (ref. a materias como cera, grasa, etc.). "Afir, una medicina de albéitares, likurta desegiña, urtua " Lar. " Zihoa, urina... suan urtzea, fondre au feu du soif, de la graisse" H.
Azkenekotz etorri da, / Iaunaren gaztigua. / Iaunaren bistan mendiok, / ezkoa bezain urtzen . (Ps 97, 5). Hm 62s (Dv, Or, BiblE urt(h)u ). Xirio hau urtzen den gisa. 137. Bikhe urthu eta sufre / da ene janharia. Ib. 166. Eta ungi hek xehatu direnian emozue urin hurtua, kataplasma egiteko aski den bezala. Mong 591. Tortxo argi, hurtzen direnek. Bp I 145. Lüxüriusak eta plazeren maithazaliak phike hurtüz, eta sofre ürrintzüz flambatü izanen dira. Mst I 24, 3 (SP bike irakinaz, Ip phike herakiz, Ol ui irakitan, Leon bikhe erakituan). Argizagi piska su andiak ur dezaken bezala. Mb IArg I 382. Nola argizagia suaren aldean erregaldu, ta urtutzen dan. Cb Eg III 269. Urdai apur apur, urtu zana. Mg PAb 74. Ezkoa urtzen den bezala suaren aintzinean. JesBih 460. Eguzkiyak argizaia nola ez du urtuko? Bil 158. Urth bi unza gelatina eta utz ezdeusterat. ECocin 16. (6 y 35 hurtu) Nahasten da burra urthu hori arroltziekin eta lemamiarekin. Ib. 40. [Mana] goizean-goiz bildu bear zan, eguzkiak jo ezkero urtutzen zalako . (Ex 16, 21). Lard 75 (Urt, Dv urthu, Ol, Ker urtu; tbn. en contexto similar SP Phil 485 urtu, He Phil 491 urthu). Koipea sutan urtuten danez. Azc PB 121. Gero [balia] urtuta abitu giñan / tokatzen zaizkan klasetan, / irureun arrua oliyo eder / dezente zaukan koipetan. Arrantz 125. Nork ematen ote dio suari indarra oztua berotzeko, janari batzuek urtzen dittuan artean beste batzuek gogortzeko? Inza Azalp 31. Irrietan arrauetan / zortzi egun onetan / gure andrak derautse, Monona, / koipeak urketan. Noe 82. Arraxin mukuzua emeki da hurtu. Barb Sup 187. Argizari apurra urtuten zan beroaren beroz. Or Tormes 19. Bero bat izigarria baitzen, etxerat heldu gabe, bere burra guzia urtua zuen. Barb Leg 145. Aiek leguntzeko usatzen gendun / urturik zerrian gantza. MendaroTx 53. Uriñ danak urtutzeko / infiernuan erdira. Yanzi 100. Ortik urtzen dan muxar-guriña / amandrearentzat gorde. Or Eus 89. Eguzkiaren galdape kiskalgarrian koipea bezela urtzen dira [argizariak] . TAg Uzt 92. Argizari urtuan labainduta burua arkaitzetan ausi ez dakizuen. Ib. 92. Aldarean suak urtu xirioen pare, / otoitzean nindagola, extiki hil zare. Iratz 172. Iztarren koipea, berriz, beratu-beratuz urtu egiten zan errauts gañean. 'Se consumía' . Zait Sof 189. Kandelargiak eundaka / urtzen, aitzen, ñirñiraka. SMitx Aranz 136. Parafin urtuzko ontzi bero batean. Mde Pr 331. Neguko otzarekin eztia gogortzen baita, beroarekin, aldiz, urtzen. Ibiñ Virgil 108. Sudurretan duzu beti urtzen ari den argizagiaren kiratsa. MEIG IX 93.
azpiadiera-1.3
Aztu? Lenago urtuko ziran atx da lur guztiak menditarrai egindako iraiñak aztu baiño. Ag AL 124. Nola ez dira arriak berak ari entzutean urtutzen? Nolatan ez ditu bere begirada otoitsuak arkaitzak berak beratzen? Txill Let 34. Zenbat bider ez ote dugu ikusi Etna irakiñean Kiklopen soroak ondatzen, bere labeak apurtu ondoren sugar borobillak eta arkaitz urtuak amilduz. Ibiñ Virgil 79.
sense-2
2. Consumirse, debilitarse, decaer (ref. a personas). "Attenuari, marcescere, mehetu, urmariatu, [...] urthu " Urt I 15.
Ikhusazue menosprezatzaleák, eta mirets ezazue, eta urt zaitezte. "Soyez évanouis" . Act 13, 41 (Dv urth zaitezte; TB izan zaitezte gordeak, Ol itzali, Ker ostendu, BiblE desagertu). On zukeien sorthu ezpaliz, edo sorthu, eta berehala hurtu, hondatu, eta ezdeus bihurtu baliz. Ax 593 (V 381; tbn. en Tt Onsa 143 hurtu). Haren aldean nintzen / ungi flakatua. / Hilla nirudiela / guzia urthua. 70. Canaango habitant guziak urthuko dituk. "Obriguerunt" . Urt Ex 15, 15 (Dv laztua gelditu, Ur ill otzik gelditu, Ol kikil, Ker kikildu, BiblE asaldatu). Sukarrez erre ta urtu ta bere egunak bukatzen hari zenari sukar ta kalentur guzia kentzea. Mb IArg II 288. Uste gabeko gaitz andi batek artu zuen, ta geldika erio bat egiñik, urtu, erkitu, ta desegiñik utzi zuen. Cb Eg II 190. Adinak, urteak ta denporak berak desegin galdu, urtu, tximurtu, ezaindu ta akabetan gaituz. GGero 53. Bertze orduz ikhusi zutena hain azkar, hain eder, hain lorios, [...] ikhustea orai hain umil, hain ezti, hain amultsu, bere buruaren hain etsai, desegina, hurtua. Laph 152. Kondea aituaz eta urtuaz zijoan; eta laster arenak egingo zuela, etsi zuten. Arr GB 99. Ikusten ez dek, zeñ urtuaz, igartuaz eta erkituaz dijoan? Ib. 94. Euren osabea / bizi zan urtuten / ta aragiak eukazan / azur biurtuten. Azc PB 148.
(s. XX) Zein zen urthua, eta ordu berean sukharrak errea. Prop 1905, 169. Gizon gazte gotorrak, haur ederrak, mehatzen, eritzen, hurtzen, nehork ezin erranezko gaitz gorde batez joak. GH 1923, 442. Zuk egin dauskuzun onegin guztijai oztaz erantzuteko esker eta esker egitten urtu biar leuken txatxu onek, [...]. Otx 132. Nere emazte gaxua urtu da. ABar Goi 66. Negar ta negar, oiñaze ta min, / geldi zitzaion urtua. Or Eus 76. Ire osasunari arretaz begiratu bearra zegon. Bildur naun, orrela jarraitzekotan, argizaria bezelaxe urtuko ote-aizanan. TAg Uzt 119. Indarrak joanak, mihia idor, / hil-errautsean urturik natza. Iratz 103. Guraso gabe urtuz noa, babestu niñuken gizon lagunik gabe. Zait Sof 17. Nerau, berriz, gaitzotan urturik nago. Ib. 19. Aiton, amon ta guraso, senide ugaritan, / uretan gatza bezala geienak urtu ziran. Or Poem 551. Milia gaxoa etxeko bakarte artan urtzen ari zan. NEtx Antz 59. Zuri bizia ematearren, kandela bat bezelaxe urtuta [il zan ama] . Ib. 10. Izigarri da ba zerk jo gituen. Urtu da, urtu, ene senharra, zonbait egun hautan. Iduri luke norbaitek horrentzat eihar meza bat eman duela. Larz Senper 114.
azpiadiera-2.1
Haren zaiñak eta ezurrak hurturik, ikhara dabiltza, haren odola nahasirik, herakitzen da. Tt Onsa 140. Zelan egongo dira zorigaistoko aen gorputzak [infernuban] subaz guztiz urtu, tximindu edo desegin baga? CrIc 36. Ni nengoan artean / maminak urturik, / iateko gogo barik / ta maitez itsurik. Azc PB 341. Koipea sutan urtuten danez / urtu iat gorputz guztia. Ib. 121. Deslotzen zaizkit hezur guziak, urtzen ari zait gorputza. Iratz 103. Adituz zure izena, / hezurrak gozoz urtuak dago amets-nigarrez Larruna. Ib. 131. Gizon nekazaria / laister oi da zaartu, / [...] / azala zimurtu / koipakiak urtu, / ezurrak agertu. And AUzta 135. Gorputzean neukan gizen apurra, koipe gazea lez urtuten yoiat. Erkiag BatB 198. Benetan mirari arrigarria, idien aragi urtuen artetik erleak ageri dira burrundari, erleak sabeletik eta lertu saietsetatik igesi. Ibiñ Virgil 118.
azpiadiera-2.2
Jesus penatzen / odolez urtzen / eta ez det nik negarrik? Balad 235.
azpiadiera-2.3
Esnetan urtu ziraden amak / ordura artean begi-illun; / burua zuti, jasez dabiltza, / laister daitezke zintzardun. Or Eus 74 (se ref. a las ovejas).
azpiadiera-2.4
(V-gip, Sal; SP, H; -th- Dv, H, h- Dv (S), H) Ref.: A; Elexp Berg ( negar ) .
(Complemento en ines. o instr.). Derretirse (en lágrimas, en sudor...), deshacerse, anegarse (en lágrimas...), sumirse (en la tristeza, vergüenza...). " Nigarretan urtzea, fondre en larmes" SP. "Se consumer par la maladie, le chagrin; au fig., disparaître. Ahalkez urtzea, mourir de honte" Dv. " Negarrez urtu, lan eginez urtu, izerdiz urtu (Sal), derretirse en lágrimas, deshacerse trabajando, derretirse sudando" A. " Nere bisabuelok eta, [...] onek gauzok ikusi balittue negarrez urtu eingo zien " Elexp Berg (s.v. negar ). v. URETAN URTU.
Ha zillhegi bailitzaiku mundura itzultzea / eta egin tugun faltez nigarretan urtzea. EZ Man I 114 (v. tbn. nigarretan urt(h)u en Harb 376, Arg DevB 180, Monho 88, Dh 156, MarIl 72, Dv LEd 206, Barb Leg 24, Xa Odol 183 (hurtu); negarretan urtu en LE Kop 47, Ur MarIl 68, Arr May 89 y Zait Plat 83). Arren indazu grazia beregain bat, ni naizen guzia zure baitara karitatez urt eta isur nadin. SP Imit IV 4, 2 (Ch ene arima urth dadin amudioz, Mst amurekatik zütan hurt, Ip zütan osoki hurt nadin, Ol zugan maitasarrez urtu, Pi zure maitasunez urtu, Leon zu maitez urt nadin). Zurekin espiritu bat egin nadintzat barreneko batasunaren graziaz, eta amorio beroz urturik. Ib. 16,3 (Ch su sakratu hartaz [...] urthurik, Ol urtu ninduken maitasun garrez, Leon zure amodioaren suan urturik; Mst hurt erazitzen nündialarik). Dolorez eta errespetuz / urthuko naiz zuregatik. 113 (136 dolorez urthu). Nahikunde eta desirkunde xoiletan urtzen direla. ES 180. Igeri ibil nadintzat amudio saindu hartan, itsaso batean bezala, edo hobeki han urth eta nahasta nadintzat. "In amore liquefieri" . Ch III 5, 6 (SP amudioa [sic] urtzea, Mst amuriuan hurtzia, Ip amurioz hurtzia, Ol maitasunez urtzea, Pi maitasunez urtu, Leon zure amodioan geza dadin eta urt). Eta ni urtzen hari nintzen nigarretan. He Apoc 5, 4. Ahalkez hurt zite Sion, dio itxasuak. Mst III 3, 2. Amorez urtzen zegon Ama maitagarriagana. Mb IArg I 295. Iratzarri [zen] negarrez urtua. Mb IArg II 331 (v. tbn. negarrez urtu en Cb Eg II 41, Añ LoraS 155, Lard 458, Arr GB 99, Xe 370, AB AmaE 47, Apaol 80, Azc PB 134, Ag G 359, Arrantz 155, Altuna 100, Or QA 41, Etxde JJ 101, Zait Plat 108, And AUzta 51 y NEtx LBB 185; nigarrez urtu en MarIl 75, Jaur 162, Dv LEd 84, Hb Egia 61, ChantP 54 (h-), Elzb PAd 60, Arb Igand 131, Barb Leg 135 y Ardoy SFran 83). Juizio arrigarri ori onetan akabatu, eta beregan biurtu zan; baña izerditan añ urtu, edo desegiña, ze orañdik ere Tribunal artan zegoela zirudien. Cb Eg II 199. O zure amorioz urtutzen banintz. Ib. 69. Aingeru bere adiskideen, ta Ama Birjiñaren debozioan urtutzen zan. Cb Just 53. Hortan gañan ahalgez hurt giten, eta ahalaz umilia eta apal giten. AR 284. (v. tbn. ahalkez urtu en MarIl 70 (-th-), Jaur 172 (-th-), Laph 179 (h-), Jnn SBi 169, HU Zez 22, JE Ber 25 y Barb Leg 144) Nola ez nau Ifernuko lezean hondatu? Nola nagoke nigarrez eta dolorez urthu gabe? Brtc 91. Nolaz bada eztu / ni joaitian behar nigarretan urtu? Iraultza 161. Dolorez, auhenez, / urtzen naiz haren minez. Monho 122.
(s. XIX) Zein amorez urtuak, zein gozatuak gelditzen ziran komunio aurrean, komunioko unean, ta komunio ondoan. Mg CC 226. Asko seindu Jainkoarendako maithagunez guziz ederresteko den gisan izan dire sustatuak eta urthuak. Dh 172. Nigar gozotan guzia urtzen balitzere, [...]. Ib. 61. Erabillen ak etxea / larregiz ondo aitua: / bearrean tzan urtua. Zav Fab, RIEV 1907, 96. Zure amodioz urth ahal banindedi. Dv LEd 130s. Danak urturik / Jainkozko amore garretan. Aran SIgn 211. Aita-amak urthuren dira / nigarrez xagrinetan. Balad 244. Biotza penaz urtu laitake. Xe 373. Zizpuruz urtzen zagozan ene tortolea. AB AmaE 157. Bere biotzeko biguntasunaren indarrez urtzen an oi zegoen. Arr May 173. Sekula guzien sekuletan zeruan zuen amodioan sutu eta urtu nadiñ. Ib. 142. Yende guzia harritua eta tristezian urthua egon zen egun hartan. Elsb Fram 110. Nire auzoko anaiak ondamuz urtu deitezela nire eskubide ta alizateak ikusirik. Ag AL 47.

(s. XX) Guk, ogei urteko mutillak, izerditan urtutzen ta biriak aotik boteaz, ezin giñon jarraitu. Ag G 10. Or bizi nai degu / maitez urturik / zure biotzean / ongi gorderik. ArgiDL 163. Badakit nik noiz agur-dagitzun pozez urturik / zuri Ernio altsuak. Jaukol Biozk 68. Argizaia lez urtzen ari da / gaxoa maitasun-garrez. Ib. 84. Izerdiz urtuta be, ezin aberastu. Enb 163. Itxirik beren Ama Euzkadi / negar samiñez urtuten. Ib. 34. Jaunak bakarrik eskuan daukan / maite-damuan urtzera. Or Eus 122. Ahalgez eta oinazez urtu hil horren hil-hatsa. Iratz 151. Lasai eta dohatsu, / anaiekin kantuz nago, Jaun Goikoan urtua. Ib. 124. Atseginez urtua. Ib. 130. Amodioz urtuak zeruratu arte. Ib. 187. Emaztea kadira aphal batean jarri zen, nigarrez eta ahalgez urtua. Lf Murtuts 41. Miñez urtuz, itun, beren zori-ituna deitoratzen zuten. Zait Sof 188. Gure oroitz Ama dago, / errukitan urtzeraño... SMitx Aranz 69. Zure maitasunean urturik Zugan ixuri nadiño. Or Aitork 335. Bere errukiz eta maitasunez urtu ziranentzat oroitzapenik ere ez. Etxde AlosT 86. Galdekizun sakon oietan urtua zegoen iakintzale gaixoa. Zait Plat 90. Biurri zaitezke onen aurka ta gezurretan urtu, al badezazu, zure ezertxo ezpaitut saiesten, baina, ezin dezakezu. Ib. 133. Gogo-miña xamurtasunez urtua uzten dituenetarikoak. Onaind ( in Gazt MusIx 150 ). Andre Mariren iduri baten aurrean belauniko, otoitz berotan urtu zan. NEtx Antz 149. Negar ta negar dago / malkotan urtua. NEtx LBB 218. Etzan bereala joan gau ura. [...] Aita Guretan urtu zan Joakiña gau luze artan, baiña berak nai zuan izarrik etzuan ikusi. Ib. 28. Izarrak zure bekaitzez urtzen daude, / zerua illun dagolako zu gabe. Ib. 385. Hau da sinesmenaren argia ahulezian hurtzea! Xa Odol 266. Geien-geienak [nexka] arenganako maite-miñetan urturik gelditzen ziran. Berron Kijote 138. Negar malkoaz urtu leiteke / euskaldun jator ta fiña. Ayesta 110.
azpiadiera-2.4.1
( Farrez urtu ).
Geroztik ori entzun dutenak / urtutzen daudezi farrez. Yanzi 229.
azpiadiera-2.4.2
(Uso trans.).
Etzan bera iñoganako maitetasunak urtuko eban emakumea, Anjelegaz legez beste edozeñegaz ezkonduko zitzatekean, au baño geitxoago izan ezkero besteren bat. Ag Kr 109. Inbidiaz erretzen / dauzkazu erraiak, / ia urtuan berriz / zauzka errabiak. Urruz Zer 106. Zokorik ilhunenean eman nintzan, ahalkeak urturik. Barb Sup 27 (7 ahalgeak urtua). Gizona dagonian auhenek urturik, / arnotik edan beza oporra betherik. Leon GH 1926, 336. Hain gozo zait arima zutan ixurtzea / zure soak urtua sor-lekuz ta zeruz. Iratz 144. Beste min batek samintzen zun ene miñ ori, ta bi goibel aldik urtzen ninduten. Or Aitork 236. Bekaizkeriak urtua, sudurra zimur, begia lauso, sofista an zegoen so. Zait Plat 151.
azpiadiera-2.5
(Con bihotz o arima ).
Ene arima urtu da boskarioz ene maitea minzatu den orduan. SP Phil 151 (He 153 urthu da bosgunez eta plazerez). Elizako ofizioak enzuten zituen orduan, bihotza urtzen zitzaiola eztitasunetan eta begiak debozionezko nigarretan. Ib. 141 (He 144 urtzen). Ikusirik hari direla xoilki bere bihotzen nahasten eta urtzen desirketan, nahikundetan, [...]. Ib. 287 (He 287 bere bihotzak mainhatzen eta hatzten). Urtu beitez biotzak / negarrez faltagatik . Aleson 9s. Othoitzez zagoen Ienkoari igor lizon grazia haren bihotz gogorraren eta hotzaren espiritu saindiaren suiaz beratzeko, urtzeko. Tt Onsa 45s. Nahi nuke ene bihotza / erre ledin zure suan, / xirio hau urtzen den gisa / urt ledin zure ondoan. 137. Biotza urtu ta desegin artean isilduko eznaiz. Cb Eg II 52 (Dv LEd 102 bihotza urthu). Zu nigan ikusi, ta damuz, ta pozez nere biotz au urtu bedi. Cb Eg III 278. Bere biotza amorez, ta dolorezko negarretan urtu zitzaion. Ib. 327. Egizu, Jainko guziz botheretsua, ene bihotza urth dadin guzia zuretzat. Brtc 71 (196 urth zazu ene bihotz hormatua).
(s. XIX) Non diteke bihotz aski gogorrik, maithagunezko mirakulu horiek gurituko eztutena, guzia maithagunez urthuko eztutena? Dh 243. Urtu zaite bada, albadaizu, neure bijotz liorra, zeure Jaungoiko onaren amodijuan, ta ondo esatian. fB Ic I 53. Maite maitagarria / zugana begira, / nere biotz biguña / urtutzen ari da. Izt Po 84. Ikusita desgrazi / erituarena / penaz nori etzaio / urtzen biyotz dena! Bil 146. Penaren kargarekin / urtuta, frankotan / kanpora irteten zait / biyotza malkotan. Ib. 134. Penaren andiz begietatik / urturik beren biotzak. Balad 240.

(s. XX) Erregen alaba da / detana ikusten / ta neri amoriyoz / biotza urtutzen. Ill Pill 13. Abek nere biotzan saltuak, eten zait bere lekutik; len amoriyoz betea zegoana, orain penetan urtutzen. Ib. 31. Nun arkituko da / biotz gogorrik, / biotz onen suban / urtuko ez danik? ArgiDL 163. Maittetasunik bizienaz urturik dagoan biotz baten maittetasunezko esanerak. Inza Azalp 130. Bizi nere barruan, nere biotza / maitasun-garrez urturik. Jaukol Biozk 35 (46 biotza [...] pozez urturik). Euskal-soinuz doakizu / ene arima urtua. Iratz 186. Bihotz-begiak urturik. Ib. 100. Bihotza zeraut nigarrez urtzen. Bordel 64. Ola dabilla anima, beregandik erabat ateratzen da, [...] ta alde guzietatik urtzen da, ta ez du aditzen, ez esaten, olako itzak besterik: [...] urtu nadi guzia ta Zu biur nadi, Iauna. Or ( in Gazt MusIx 42 ). Arima urt, gorputza endurt. SoEg Herr 17-6-1965, 1. Zerraldo, eskuak zabalik, / estrata zaharrean / bihotza urturik / betiko loan jausirik. Azurm HitzB 58. Haren aintzinean bihotz salbaienak ere eztitzen eta hurtzen baitziren. Ardoy SFran 194s. Kaxildaren biotza, argizaria bezela urtzen zan. NEtx LBB 143. Biotz bi maite-galda aretan urtzeko zorian zeuden. Ib. 43.

v. tbn. Ch IV 4, 2 (urth). Onaind STeresa 13.
azpiadiera-2.6
Enamorar(se).
Ai ze polita / geuk ikusi ta / yantzunagun txoritxua! / Ai ze polita! darauntso amari / neskatxi orrek urturik. / Ai ze ederra! Zav Fab, RIEV 1907, 94. "Oraintxe tripakiak jango nituzke, ba!" Kaiku zarra, alakoa! Ori da nexka bat urtutzeko bidea. NEtx LBB 205.
azpiadiera-2.7
(Con garun, muin ). Estrujar(se), hacer(se) agua (los sesos).
Liburuben ganian ikasi gurarik begijak erre ta garunak urtuten. Otx 173. Kafetxean bainago / astiaren yabe, / zer egin oberik, / [...] / muñak urtu gabe, / zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik? Ldi BB 68. Buruko garunak urtu aiñean dabil, jo ta su gogoetan, pentsamentuan. Erkiag BatB 159. Auekin batera beste zenbait zorakeri naastuaz zijoan, [...]; orretxegatik, aiñ geldiro zijoan eta eguzkia aiñ zorrotz ta bero bere gaiñera, garunak urtuko zitzaizkion bat-edo-ren bat izan balu. Berron Kijote 42. Jo eta jo, muinak urtu dizkiote. Mintzatzen ere ahaztu zaio. MEIG I 166.
azpiadiera-2.8
(Part. en función de adj.).
Tomaxa etxekoandre zaar eta urtuaren mintzo emea. Ugarte Obaria 101.
sense-3
3. (c. sg. A; -th- H). (Aux. intrans.). Derretirse, consumirse, desaparecer, deshacerse. "Fondre, diminuer, se réduire à rien. Eskuetan dirudi urtzen zaiola dirua, il semble que l'argent lui fond dans les mains. Begiz ikhus ahala ari da mehatzen eta urtzen, il maigrit et fond à vue d'œil" H. "Desaparecer. Orren eskuetan dirua urtzen da gatza urean bezala (B), el dinero desaparece en las manos de ese como la sal en el agua" A.
Horrelako adiskidetasunak berehala iragaiten dira eta urtzen, elhurra iguzkitan bezala. SP Phil 285 (He 286 urtzen ). Non tresora, non urrea, / non da muble ederra? / Ah! Kharrezko leze huntan / dire gustiak urthu. 166. Baldin punitzen bagaitutzu, / urtzen da gure bizia. Ib. 217. Hanbat artharekin eta nekherekin bildu dituzkedan onthasunak urthuko zaizkit. Dh 126. Dirua lerrakor da; eskuetan ere urtzen zaiku nola ez dakigula. Dv Lab 187. --[Indi-ollua] erria edo gisatuba? --Onezkero baitare urtuba, zergatik gaur eguardiyan etorri diran jaun batzubek jan dute. Sor AuOst 74. Noren eskuetan urtu ote dira hamabortz ehun miliun hek oro? HU Zez 46. Etzan bigundu zalduna, / izanik len ain biguna, / berba guztiak / ta agintsariak / urtu zirean, ai! berez / uretan gatz-garaua lez. Azc PB 162.
(s. XX) Adixkidetasunak hola dira urtzen: / bakotxak bere bergaz bertzeak negurtzen! Ox 188. Alkarregana euken gorrotua urtiekaz bigundu ta azkenez urtu egingo zala. Kk Ab I 40. Gaiztakeri ôk an urtu bitez, / zerura zuzen jun nadi. Or Eus 123. Nere indar guziak urturik doatzi, / bizirik hila bainaiz eta hilik bizi. Iratz 138. Sorthu orduko urtzen zan / ene gogorapen oro. Mde Po 38. Urtzen da goibeltasuna bere gutizia asetzen zioten gauzak galdurik; ez bailuke nai ezer ken lezaioten. "Tristitia rebus amissis contabescit" . Or Aitork 47s. Frantxuak hartu zuelarik eihera eskuetan, emeki emekia etxeko mozkin guziak hurtu ziren. Othoizlari 1958, 171. Halako zorion bat nabaitzen zuen bere baitan, hala non eguneango pentsamendu kiratsak oro urtu baitzitzaizkion. Mde HaurB 23. Lanketa edo entrepresa xume edo bierartekoak urtu eta suntsitu dira asko lekutan. Herr 4-8-1960, 1. Goizetik gabera, jai ta aste, nere indarrak lan gogorrean urtzen, ta bururik jaso ezin. NEtx Antz 107. --Yolanda, bizitza guzian gorrotatuko aut. --Eta gorroto ortan urtuko dek gure bizia. NEtx LBB 151. Nola zitzaizkion irabaziak urtu, jende askori diru presta-emanez. Lf ELit 208. Mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik eta euskal eremuak urritzen erdararen aldakan. MEIG VI 50.
azpiadiera-3.1
Haren mihia urtzen delarik hitz garratz, gaitz, gaixto, muthiri eta urguillu suerte guzietan. SP Phil 3.
azpiadiera-3.2
" Urtu aiz!, ¡qué derroche el tuyo! (AN-larr)" A EY III 275.
sense-4
4. (Aux. trans.). Gastar; malgastar, despilfarrar.
Bere honak, bere arrandak, iaten eta edaten, hurtzen eta enplegatzen dituzte. Tt Arima 106s. Dirua ta denporea [...] ezeutsuezan emon Jangoikoak onetan [jokoan] urtu ta galduteko. LoraS 187s. Poz-pozik urtuko leukez onetan bere ondasunak. Ib. 48. Etxea saldu, diruak urtu. Xe 278 (v. tbn. diruak urtu en Enb 34). --Bazan orduan jana ta edana, etxe-bizitzea ta ontzurrea... baña gaur, geu baño gutxiago. --Iñazio Marik urtuko luke, ondatuko luke, baita... Ag G 235. --Ezkurrik eztigute jaten emango, baña gerok atera bearko degu ezkurra. --Nundik? --Ontzurretik; bera urtu bearko degu. Ontzurrea urtzea / ezta atsegiña, / baña gastatzeko da / ura're egiña. Urruz Zer 113. Dirua [...] Menika'tar Gergoreri zor zaiona zuritzen urtu bearko da. EAEg 2-5-1937, 1600. Nere azkenengo txanponak puro au erosten urtu. NEtx Antz 105.
azpiadiera-4.1
(Ref. al tiempo). Pasar(se).
Gabaz egingo zuten bidea ta apal-ondoan ontzi gaiñera irten eta izarretara begiak, egon ixillean urtu zuten gabaren lenengo zatia. NEtx LBB 73. Garaia nola urtu, asma bearra dezu. Ib. 117. Urterik ederrenak urtzen ari zitzaizkien. Ib. 62. Pausoz mundu guztia / nai genduke neurtu, / gure egun laburrak / len baño len urtu. Olea 220.
sense-5
5. (Lar, Izt 36r).
Disolver(se), diluir(se). "Desleir" Lar.
Turmentina ezko horia eta eztia [...] elgarrekin hurtu direnian, aski duzue pherekatzia idiaren hoina. Mong 593. Har ezazue lau untza salboin zahar, gero hurt laurden bat minagretan. Ib. 593 (v. tbn. 587). Gero gazitzen da [gazta] alde batetik. [...] Gatz au txit urtu dan orduan, gazitzen da oro bat beste aldetik. It Dial 88 (Ur urtu, Dv urthu, Ip hurtü). Ifintzen da lurra edo errautsa saski batean, botatzen zaio ur irakiña eta onek urtu eta eramaten du berekin gatzua. Ib. 116 (Ur urtu; Dv urtharazten, Ip hurterazten). [Astoa] igerika zebillan denboran, / gatz guzia bizkarrean / urthu zitzaion haiñ ongi, / non sorbaldetan deus ez baitzuen senti. Gy 306. Pasazazu eta emozu laurden bat sukre. Urthu denian, klarifika zazu berziak bezala. ECocin 52. Gatza dena urarekin urthu. Ox 99. Arrunt ahantzia nuen Murtutsen bultua gatzez egin zaukutela. [...] Ez duzu ikusten gure Murtuts urean urtu zaikula! Lf Murtuts 23. Urtu itzatzu esnetan, aren omenez, ezti-orrazea eta Baken edari goxoa. Ibiñ Virgil 76. Kuela batean ura jarri ta ara letxera mamia bota, naastu-naastu egin da urtzen jarri. JAzpiroz 203.
v. tbn. Muj PAm 60.
azpiadiera-5.1
[Ostia Santuba] bigundu edo desegiten asten danian iruntsi biar da, [...] auan guztiz urtu artian itxi baga. CrIc 141 (v. tbn. en contexto similar CatLav 252 (V 127) ahoan osoki urtzera utzi gabe y UskLiB 91 eztezazün ahoan hurzera ützi ). Gasna bat da hauta, ahoan urtuko zautzuetena! Barb Sup 86. [Goxokia] agoan urtzen zaizutenean. Or QA 140.
azpiadiera-5.2
(Part. en función de adj.).
Emozu hainbertze taza ur nola beituzu litre likur eta hainbertze hirur laurdeneko sukre urthu. ECocin 52. Gatz urthu harren erredura samina sar zakion hezurretan barna. Jnn SBi 151.
sense-6
6. (Aux. trans.). Deshacer, hacer desaparecer.
Zein beldurgarria den Jangoikoa guri adirazteko dio Eskritura santak, berak dezaken eran mendiei begiratu ezkero, urtuko litukela argizagi piska su andiak ur dezaken bezala. (Iudith 16, 18). Mb IArg I 382 (Dv harriak [...] ezkoa bezala dira urthuren). Baña alako u, edo letrarik ezpaliz bezala, beti jan, utzi, urtu edo desegin bear da eskribitzen dan u hori. Cb EBO 24. Zure graziari zor diot, Zuk ene obenak izotza antzo urtu izatea. "Peccata mea tamquam glaciem solvisti" . Or Aitork 49. Hizkuntza biziaren kemen eta jatortasuna urtzea eta desegitea argizagia surtan bezala. MIH 348.
v. tbn. Zait Plat 125.
azpiadiera-6.1
[Ortz eta agiñak] txetzen dutena / nik derala urtzen. [...] / Ez badet nik urtutzen / egun oro jana, / zuen neke guztia / dala alfer lana. It Fab 98 (habla el estómago). Etziozkan urdallak bear bezela janariak urtzen. TAg GaGo 98.
sense-7
7. Liquidar(se), licuar(se) (gases).
Bada arriari dariola dirudien ura aize eze arri gañean urtua da; ta aize urtu, bere astuntasunarekin gainbera erorzen dena. Mb IArg I 277. Odeiak dira dakizün bezala euritan hurtzen direnak. "Qui se convertissent en pluie" . Ip Dial 109 (It, Dv (e)uri bi(h)urtzen, Ur euri biurtuten ). Eguzkiaren beroak lur-gaiñeko ura lurrun biurtzen du eta aidean jasoaz laiño biurtzen da ur ori. An oztu eta atzera urturik, jetxi oi da lurrera, eta orra euria. Vill Jaink 31.
azpiadiera-7.1
Licuarse (sangre coagulada).
Gaur da [Napolesko katedralean] San Jenaroren odol legorra urtuten dan egunetatik bat. Ag Ioan 274.
sense-8
8. Purificar, lavar.
Bedeinkaziñoa eguño bekatu egin ezebanari; ta egin beban bekatu, negar ta damuz denporaz urtu ebanari. EL1 47s ( EL2 54 negarraz eta damu garbitu ebanarentzat ). Negarrez urtu neure bekatu, eta gaistakeri ezainak. Ib. 25s. Indazuz negarrezko begi-korrontak, urtuteko neure erru atsituak. Ib. 93s. O urtu albanegiz ene begietako negarrakaz leen eginak. EL2 123.
azpiadiera-8.1
Ze maitetasun, humiltasun, biotzbera ta damuagaz urtuten eban Madaleneak bere biotza. LoraS 70. Nok urtuko ez dau bere bijotza, neure Jesus maitia, zeure amodijuagaz [...]? fB Ic I 67.
sense-9
9. (V ap. A ).
"Regar" A. Sg. Lh, aparece en Foix con el sdo. de "arroser, humecter, mouiller", pero en éste solo hallamso hurtatü.
Ortu atako bedar ta landarak urtu, ezkotu eta girotuteko. Ur Bisit 108.
azpiadiera-9.1
Mojarse, humedecerse.
Supazterrean bazaudelarik, begitartea urtua, / entzun, Ama, haizearen auhen luzeen sistua. Iratz 134.
sense-10
10. " Hurtü, fondre, se mettre en eau" Gèze.
Ametsetan gaur aitu naiz, / [...] / iduzkia urrunean / urtu zen urean, / suzko iturri luze bat / ixuriz plaiarat. Iratz 33. Triste eresi bat / hitzak ere triste / begiok nigarrez / itsasorat urtzen. "Van a parar a la mar" . Lasa Poem 86.
azpiadiera-10.1
Ederra da [itsasoa] iluntzean ura sutzen dueno / iduzki urtuaren urrezko ibaiak. Iratz 111.
sense-11
11. Disipar(se).
Artzañ honak eztü behin ere kanporat elkherazten bere ardi saldua ihitz güzia hurtü baino lehen. "La rosée soit entièrement dissipée" . Arch Gram 121. Amets utsa, izukari utsa, [...]. Aren irazki meia lañoa antzo urtu zen. 'Sa trame [...] se dissipe' . Or Mi 120. Gaualdiko lurrunak sortutako laño-mordoak [...] goizaldean artzaiak bordatik banaka ateratzen ditun ardiak bezela, urtuz dijoaz eguzkiaren mosuetara. Lañoak urtu-ala, garisoroak eta artasoroak erakusten dute burualde orraztua. TAg Uzt 77. Ordu osoetan ez dezake nere idurimenak bizi bizi iduki an ikusi zun Kristo Aren itxura; beraz, itzaltzen bezala zaio, urtzen bezala zaio. Or QA 156. Goizeko lanho meheak urtzen ari ziren urriko iguzki ahularekin, emeki-emeki. JEtchep 25. Uxa ta urtu dira laiño beltz eta odei ikaragarriak. Onaind ( in Gazt MusIx 149 ). Ames-egunak igaro ziran antziña: / urtu zitzaigun / poz aien laño ariña. NEtx LBB 381 (v. tbn. 209).
azpiadiera-11.1
Bekain zuri usuen azpitik tximistak yaurtitzen zituen. Aserrearen atea zabaldu zun. [...]. Oa, ta ekaitza urtu daitela urruti... Or Mi 93 (cf. supra (8) ).
sense-12
12. Fundir(se), fusionar(se).
Bien arimak su-izpi batean urturik baitaude erle-mulkoa bezala. Or Mi 24. Lotu ditzagun esku ok / bi burni-mutur elkar urtuak / diran baino estuago. Or BM 62. Utzi dezaiegun euskaldunok euskaldun izateari, urtu gaitean eta naasi inguruko erbesteekin. Ldi IL 136. Bazkun oik [...] batean batean urtutzea. "Refundiéndolos" . EAEg 13-6-1937, 1804. Gizon eta Iainko batean urturik bezala. Or QA 165. Aieteko elizan, / eta Azaroan, / biotz bi urtu dira / elkarte gozoan. NEtx LBB 378. Funtsezko lana, Elizako Aiten eta teologoen erakaspenetarik ateraia, [...] egun guzietako euskara bakun batean urtua. Lf ELit 202 (v. tbn. Murtuts 22). [Ertilaria] bi mandatu elkarkidetzeko gogoz ari da; burutapena eta bere esanera ekarri nahi luken gorbizikeria, [...]; biak batean urtu eta [...]. "Obligarlos a fundirse en uno solo" . MEIG IX 117 (en colab. con NEtx).
azpiadiera-12.1
Azken aste ilun hartan zaitut ezagutu, / "Agur Mari" kartsu hoien kantuñoak baitu / zure barne saindu hura ni baitara urtu. Iratz 172. Oi Belokeko gain dohatsua, nehork ez jakin gainttoa, / mendiak oro baino gorago duzu gaurgoiti kaskoa, / zure larrerat urtu delakotz Jaun Goikoaren Gogoa. Ib. 179.
sense-13
13. Exprimir, extraer el jugo.
Maatsak artu eta Parao-ren katillura urtu ondoren katillua Parao-ri eskura nemaion. Ol Gen 40, 11 (Urt hersten nitian, Dv, Ur le(he)rtu, Ker uriña atara, Bibl tinkatu, BiblE zukuturik).
sense-14
14. Aguar.
Agur, nere biotzeko / amesik onena, / bazoaz bertan urturik / nere itxaropena. NEtx LBB 355. Pozez bete zituan [uraren] soiñuak eta [...] uraren poza urtu zien, Santxori batez ere, beldurtia ta adore gutxikoa bait-zan berez. "Les aguó el contento del agua" . Berron Kijote 215.
azpisarrera-1
EZIN URTUZKO (Lo) que no se puede derretir. "Infusible" T-L.
Ezin urtuzko txingor ugari. Ldi BB 112.
azpisarrerakoSense-1.1
Iguzkik ezin urtuzko egoz / (Ikar-ek ez bezelakoz). 'Con alas que Sol no pueda licua' . Ldi BB 142.
azpisarrera-2
URTU BEHARREAN, URTU BEHARREZ. A punto de derretirse.
Onetan egoan gure Mañasitxu, auspez bera, armiñez gaixoa, larritasunik baltzenagaz, urtu bearrean. Ag Kr 208. Nik, ordea, gaixo onek, ori dan ori ikusirik, etxe barnean, negar egiten dut, urtubearrez. Zait Sof 19. Zergatik diardun atergabe eiagoraz urtu bearrean. 'En qué incesante lamento siempre te consumes por Agamenón' . Ib. 16. Barnea zauri, heldu naiz min-minez urtu beharrez. Iratz 100. Negar aundiz, makurtuaz illdakuengana, parka eskatuaz laztantzen zittuan urtu biarrian. Etxba Ibilt 489. Kaxilda, mutillaren errukiz urtu bearrean zegoen. NEtx LBB 143.
azpisarrerakoSense-2.1
Burmuinak urtu-bearrean ari ziran entzule bizkor atzarriak. Zait Plat 40.
azpisarrerakoSense-2.2
Erraldoiak, begira zegokiola, bihotza urtu-beharrean zuen. MEIG IX 104.
azpisarrera-3
URTU ERAGIN (urteragin Urt V 348). Hacer fundir.
Esaten da barriz Urtzallia, zerren urtu eragiten daben mia sutegijan. Mg PAb 126.
azpisarrera-4
URTU-LAN. Fundición, trabajo de fundición.
Burdiña urtu lanetan bera baño oberik ezeguala. Kk Ab II 188.
azpisarrera-5
URTUXE.
Bastante debilitado.
Berrogoita Hamazazpigarrena urtuxea zen bizpahirur egun hartan. Zerb Gerlan 99.
azpisarrera-6
URTUZKO. De metal fundido.
Ez ezazute ere egin zuentzat Jaungoiko urtuzkorik. Ur Lev 19, 4 ( BOEg 256 menasturtuzko Jaungoikorik ).
urtu
<< ursulina 0 / 0 usain >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper