Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

328 emaitza hainbertze bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (328)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
baina.
tradizioa
tradizioa
Tr. Leiçarraga y Axular emplean siempre baina, que aparece tbn., junto al menos frecuente bainan, en Etcheberri de Ziburu, Pouvreau y Etcheberri de Sara y, junto a bana, en Oihenart. Desde el s. XVIII bainan se generaliza en los textos labortanos y bajo-navarros; sólo encontramos baina en Goyhetche (7, et passim), Archu, Zubiri (54) y Mirande. Al Sur predomina baina; bainan, gralmte. en autores guipuzcoanos, se documenta ya en Ochoa de Arin, pero no volvemos a encontrarlo hasta el s. XIX (en Iztueta, y anteriormente en el catecismo navarro de Añíbarro (51)); no son raros los autores que emplean ambas formas. Baia, general en vizcaíno antiguo (salvo baea en Capanaga y baina en CatAnz 6), es casi totalmente desplazada por baina en los textos desde principios del s. XIX. En la 2.a ed. de Escu Liburua de Añibarro, sin embargo, se encuentra siempre baia por baña de la 1.a; hay baia tbn. en Ulibarri (FrantzesB II 36), en Zavala, el catecismo de Busturia (45) y, junto a baina, en Ab II de Kirikiño; en Azkue hallamos baie en BGuzur (130, 131, etc.), siempre en boca del protagonista. En Lazarraga hallamos sendos ejs. de baina y baña, junto al más frecuente baia. Hay además baia en Beriayn, en poesías de Pamplona de 1609 (TAV 3.1.20, 112), y 1610 (ib. 3.1.21, 120) y en un texto alto-navarro de 1833 (cf. sin embargo bañe en CatUt (23) o baña en Lizarraga de Elcano). Los aezcoanos, salacencos y roncaleses (CatAe 56, CatSal 57, CatR 57, Hual Mt 12, 39, Mdg 125) tbn. usan baia. Harriet atribuye a Olaechea una supuesta var. baija, pero lo que se lee en éste es bai (libradu gagizuz gatxerik ) (7). Bena es propia de la tradición suletina; aparece tbn. en la traducción de A. Rodriguez, mientras que hay baina y bainan en CatLan; bana lo emplea Dechepare y, a veces, Oihenart; tbn. lo hallamos en otros bajo-navarros como Etchart (1.1v), CatLuz (26) o Zubiri (34). En cuanto a la grafía, <in>, reflejo en muchos casos de una pronunciación no palatal, es propia de los textos septentrionales; en muchos autores antiguos (raramente después de la 2.a mitad del s. XIX) hay <ñ> (Etcheberri de Ziburu, Gasteluçar, Mihura) o <iñ> (Axular, Chourio, Haraneder, Goyhetche, etc.), a veces junto a <in>. Los meridionales suelen usar <ñ> (salvo <in> regular en f. Bartolomé) hasta fines del s. XIX, en que comienza a verse con cierta frecuencia <iñ> y algo más tarde tbn. <in>, ya muy generalizadas en la 2.a mitad del s. XX. En DFrec hay 2698 ejs. de baina (31 septentrionales), 636 de bainan (272 septentrionales), 388 de baiña, 18 de baiñan, 85 de baña, 42 de bañan y 5 de bena .
sense-1
1. (V, G, B, AN-arr-erro-arce, BN-arb, Ae, Sal; SP, Lar, Añ, Lecl, Dv, H, Zam Voc ), bainan (G, L, BN; SP, Urt I 10, Ht VocGr, Lar, , Dv, H), baia (V-oroz-arr-ger, G-nav, Ae, R; Mic, Lar, Añ; baie V; Dv (V); baija H), bena (BN-ciz-arb-mix, S; VocS , Gèze, Dv, H), beinan (Dv), beina (beña AN-araq), bana (BN; Dv), baea. Ref.: A (baiña, baia , baie , bana, bena); Lrq /béna/; AtSac 28; Etxba Eib (baña); Iz ArOñ (baña); Holmer ApuntV (baña); Echaide Nav 390s; Elexp Berg .
Pero. "La conjonction adversative la plus courante est bainan, qui se met toujours devant le mot ou la proposition qu'elle unit au mot ou à la proposition précédente. Ex.: ethorri da, bainan ez gogotik, il est venu, mais pas volontiers; behi esneduna bainan kilika, vache donnant beaucoup de lait, mais ombrageuse; hura bai, bainan ez zu, lui oui, mais pas vous" Lf Gram 397.
tradizioa
Tr. De uso gral.

Nihaur ere ebili niz anhitzetan erhorik, / gauaz eta egunaz ere hotzik eta berorik: / loa galdu, pena aski, bana ez arimagatik. E 99. Skriptura guzia instrukzionez bethea da, baina xede iakin bat eta egiazko bat genduenzát, eman ukhan drauku Iaunak reglá eta formá. Ins E 3v. Nik zuri on dereizut, baina / zuk ni erruki ez nauzu. Lazarraga 1144r. Bestela ondo deizut, baña / ezkondu baxinbatean ez. Ib. 1165r. Flakezeonen bildur nax, baia / oi ta gura dot azartu. Ib. 1169r (tbn. baia ib. 1175r, 1201r, 1204r). Mendiak mendia bear eztau, baia gizonak gizona bai. RG B 45. Edozein da azarri baia gudura doa gitxi. "Empero" . RS 383. Baña ahoa idekirik beharrietaraño, / gormantari sartzen dio lohi eztarriraño. EZ Man I 107. Hartarakotz esaiatzen da burua berzera / hekien ez ikhusteko fite aldaratzera, / bañan alferrik, Sathanek zerengatik begiak / itsustasun guztitara diadukon geldiak. Ib. 104. Neure iaun maitea, ioan zatzaizkit lurretik, baiña ez gogotik, eta ez bihotzetik. Ax 3 (V 1). Denpora baten on oi neretxu / baia mudadu nindia, / zerren penatan bior ekida / emon zengidan gloria. Mic 11r. --Esazu bada, Kristoren penaak ez zirean asko? --Bai, baea gura dau geuk bere satifazidu daigun beragaz. Cap 63. Zein ahal den egiati / zuk bezi ehork etziakizu / bain' engoiti Iainkoagati / dakidan nik er' egizu. O Po 22. Halaber haragizko plazer guzia eztiki sartzen da, bainan azkenean ausikitzen du eta herioa emaiten. SP Imit I 20, 7. Khoroa duzu buruan / baiñan aranzezkoa. Arg DevB 58. Ene desira, ene botu / guztien xede eztia, / gizon handi, Jongoiko ttipi / bañan adoragarria! 89. Haurrek ogi galthatü die, bena eztie ediren hura eman derienik. Bp I 18.
( s. XVIII.) Oneraño da Kristabak jakin bear deban Doktrina. Bañan memoriaz au guzia ezin ikasi debean aentzat, asko da. OA 80. Zeren atsoek ordinariozki ez baitute konseillu eta abisu makhurrik baizik; baina hunen erranak merezi du urrezko letrez iskiribatzea. ES 171. Zeren gerlan gauza guztiak irabazten baitira indarka [...]; bainan bakean hitz onez eta arrozoin gozoez. Ib. 383. Badu Jainkoak guk bezala irudi gorputzarenik? --Jainkoa dan bezanbat, eztu [...]; baña bai gizona dan bezanbat. CatBurg 17. Konzienziako har suerte batzu Jaiñkoa-ganik heldu direla diruritenak [...] baiñan funtsean Izpiritu gaxtuak sor-arazten dituenak. He Gudu 154. "Bai, baña" esan zion Jesusek, "siñesti dezu ekusi ezkero; zori oneko gizonak ekusterik bage siñesti dutenak". Mb IArg I 300. Gauza oiek gogorrak ziran orduan, baña, o zeñ gozoak izango diran eternidade guzian! Cb Eg II 146. Puskatzea merezi dek, traidorea! Baña ai! Nor akusatzen det? Noren kontra suak artzen naute? Seme ori bera ni banaiz? Ib. 58 (Dv ai bainan!). Hark egin dien, baina ezagütia ezten, gaitza. CatLan 97. Edán bai indarraindáko, baña ez edán sobra. LE Prog 112. Mortifikazione faltaz sarthu haiz ene ariman; bainan akhabo, ez duk gehiago lekhurik kausituko ene baithan. Brtc 109. Zer bada, Jainkoak badu eskuiko edo ezkerreko eskurik? --Ez, baña ala esan oi da. Ub 135.

( s. XIX.) Azeri zaarrari ulia juan, baña antza ez. Mg PAb 122. Au alan izanik, dot salbetako ustea? Bai. Baña, ze bidetik? EL1 64 (EL2 baia). Igarri zion Zaldiak zebillela gezurrez ta asmo gaiztoz; baña ala ere egin zion arrera ona. VMg 43. Munduko ondasunaz usatu dezagun, baña aietan gure biotzak ipiñi gabe. Gco I 399. Eztakit aditu zituan, baña aditu zitzakean. AA II 36. Bertze phondu gehienean bai, bainan garbitasunaren gainean eztitutzu utzi zure etsai errabiatuak zure kontra akusik xumena altxatzerat. Dh 84. Abitubak soinian janzijak ta sotania iminita, koroia edegijak salbauko baginduz, ondo gengokez Prailiok eta Abadiok. Baina ez. fB Olg 167s. Andijak dira benetan ordikerijak dakarzan kalte eta gatxak; baña andijaguak dira pare baga emakumienak dakarzanak, gizonenak baño. Astar II 128. Ai, Yoane, erraz da / kontuok esaten; / baia nik eztot errez / diñozuna 'giten. Zav Fab RIEV 1909, 37. Zakiote gogoti jakinsubak baia sekulan ez zerate allegatuko biar bezela alabatzera. (AN-larr, 1833). ETZ 187. Gure amodioa da galdegiten duena, bainan amodio bat zinezkoa, samurra, jenerosa. Jaur 357. Onen gañean ere arkitzen det desberdintza, bañan, nola ez dan aiñ andia, lagatzen det bere oñean. Izt C 175. Ontsa orano etxe egitia; / baina adin hortan lantatzia / zer erzokeria handia! Arch Fab 231. Uste eban agertuko jakola, baña ez zanian agiri, estutu zan. Ur MarIl 73. Hala duk, baiñan ez etsi; / fida hakit arras niri. Gy 42. Joan nai izan zan; baña adiskideak utzi etzioten. Lard 518. Hotarraña ere berde da berañez, bena egostian gorritzen da. Ip Dial 19 (It y Ur baña, Dv bainan). Begi bat ateratzen badidate, geratzen zat bestea; baña anima bat bakarra da. Arr May 22. Ixil ixilikan iriki zuan leioa, baña aiñ illun zegoan eta alako aizerik zebillen eze, ez zuan ez ezer ikusi eta ez ezer aditu. Apaol 71. Su-koloreak urteten eutsen / nai ez ebala arpegira: / baina barruko gogo ta asmoak / iakiten errez eztira. Azc PB 168 (Ur PoBasc 272 baña). Ez dakit berorri ondo idurituko zaion, bañan... Moc Damu 16. Sinistuten ez dabena, baña aginduak bete eta gordetan dituzana, da kristinaua? Itz Azald 8.

( s. XX.) Urrea urre da beti, baña alan da guztiz be leundu bearrak izaten ditu urreak berak. Ag Kr 8. Tiroka nundik uxa zitzazketen jostatzen ziren maiz artzainak, bainan alferretan. JE Bur 13. Igarle ona zara baña etzara sermolari txarragua. Kk Ab I 28. Gizon batek maite ninduela uste nuben, bañan, etzan ala. Alz Txib 106. Eskolnausian erakasle izendatu omen zuten. Bainan berri ok ilunskoak dire. Zub 33. --Zer bada, gaxo al zabiltza? --Gaxo ez bañan, ez oso ondo. Lab EEguna 92. Leendanik ere olerki-sariketaen batzuk egin izan dira Euskal-Errian; baña ez "Euskaltzaleak" orain egotzi nai dioten ainbat mamiz ta kemenez. Ldi IL 35. Ai, eguzkitara, mutillak al balu / auzo-soingaiñean burua atsedendu!... / Baiñan, Lotsa dauke tartean yarria. Ldi UO 22. Ez naiz ezertarako gauza. Neria ala gurasoena, ez dakit norena dan errua, bañan ala da. ABar Goi 28. Lotsa gitxiko ameslari batzuk ori be esan dabe; baña ori guxur biribilla da. Eguzk GizAuz 12. Behin gelditu zen bere errañekin Moabiten herrian. Bainan gero, sor-lekhuko minak harturik, deliberatu zuen Betelehemerat itzultzea. Zerb IxtS 50. Ipuina gaizki hasia zen [...], baina ederki burutu da. Mde Pr 93. Atsegiñez mintzo zaizkik, bañan ez Iainkoaren legekoz. (Ps 118, 85). Or Aitork 206. --Ez ote dun egongo Maulen Mayi izebarekin? --Nekez... baiñan, ba-ezpada bitakoren batek joan egin bearko dugu. Etxde JJ 252. Parkatik, baña bion onerako ein juat. SM Zirik 18. Erromeria ori ain zuzen, guztiena baiñan bereziki itsastarren artekoa oi dalako. Erkiag Arran 66. Amak erran zuen gauza hori aitari galdatu behar zela. Bainan aita ixilik zagon. JEtchep 40. Irakaspen oiek panteismuaren eta idealismuaren eite geiegi dute, bainan, nahas-mahas badarakuste ekai ederrik ere. Zait Plat 35. Andreak ere, 17 urte ditu, baina aldrebes, zazpia aurrean eta bata atzean. Arti Ipuin 55. Txilibituak bost nota ematen zituan, bainan berak bi baizik etzitun behar. Osk Kurl 48. Eskolan ta irakasguan bai etsai, baiñan andik irtendakoan aren lagun. Vill Jaink 90. Auxe aitortu bear dizuet, ala ere: nekerik izan dudala Bergili euskeratzen, baiñan ez beste mundukorik. Ibiñ Virgil 25. Dena den --ez dakigu nola, bainan hala da-- Johan Jatsuko semeak Maria galdegin zuen eta ardietsi espos laguntzat. Ardoy SFran 59. Ez nuen batere halakorik esperantxa, bainan ez ginakon segurki batere kontrarik egin. Etchebarne 113. Amaika aldiz irakurri nuan eskritura, baiña aztu zait. JAzpiroz 70. Aitak, sasoi ona bai, baña bakarrik munduan. Gerrika 15.
azpiadiera-1.1

(Colocado al final de la oración).
"Euskaldun zaharrek --geure gurasoek, adibidez-- guk baino askoz sarriago ezartzen dute baina perpausaren azkenaldean [...]. Erosiko neban; txarra zan baña (V-arr-m-gip) [...]. Badakitx ori egin debala. Zergatik baña? (V-gip), esatekoak esan nizkion, baña! (V-gip), pero le canté las cuarenta" Gte Erd 34.
Gure Riktrudisek asko daki baiña. Ag AL 66. --Tira, esaizu zeure ori. --Lotsatu egiten naz baña. Ag Kr 34. --Zetarako ditut ondasunak Joserentzat ezpada? --Itxua dezu baña! --Anima du argi. --Itxusia dago! --Barrutik da eder. Ag G 372. Nun ago baña, / ene txindorra? Enb 201. --Beraz, egin berba, enetxu orrek, abo ori zabalduteko baimena neuk emoten dauat-eta. --Itxita eukitia gura dau amak, baña. Otx 131. Tupiña zergattik, baña? Ib. 170. Ots, baiña! Or dator! "Pero, ay!". Or Eus 253. Alperrik ibilliko zerate baiña. Etxde JJ 31. Aritz baten zuloan sartu zan. Buztana ageri baiña! Eta otsoak buztanetik eldu! Bilbao IpuiB 188. Karutxua eritzi zetsan, da gizonak erregutu zetsan: --Zerbait merkatuko destazu baña. --Merkatu? Zer dalata? SM Zirik 16. Gu an giñala basuak ziran / pagoa edo gaztaiña, / geroztikako berri aundirik / ez nuke emango baiña. Uzt Sas 54.
v. tbn. Gand Elorri 111. NEtx LBB 172.
azpiadiera-1.1.1
(En el interior de la oración).
tradizioa
Tr. Usado por autores vizcaínos desde principios del s. XIX, en el. XX tbn. lo emplean algunos guipuzcoanos.

Eskatu bear zion barkazioa. Etzuen baña ala egin. Mg CC 250. Biar dau agertu zirkunstanzija daukan ta esan doguna; ez da baña inos izentau biar konfesinuan pekatu laguna. Mg CO 169. Itxi daigun baña arratsalde ikuskizun au, ta erdu maira. Mg PAb 137. Ta doa yasotera / zeinbat artu eban ikustera. / Dakus baia damuz beterik / etzakola yausi besterik, / ezpada txibia bakarra. Zav Fab RIEV 1909, 34. Ni neu bakarrik, zuzenduten naz bere obira / [...] Ai! arek baiña, berbarik ez deust eranzuten. AB AmaE 173. Eztira baina berak eginak / munduko gizon ordiak. Azc PB 76. Besteakandik alderatuten ioan, Txili; etzan baiña asko alderatu [...] Txantoni oles egin eutsanean. A BeinB 55. Baratzeko lorak bedar-artetik buruba ataraten eben. [...] Baratzeko bazter baten, baña, ondiño neguba zan. Altuna 47. Izkuntza danak gurgarri dira, / autortu nai dot egia; / geuretzat, baña, gurgarriena / Euzkera maitagarria. Enb 45. Maitasun orretzaz baña, maite ori, / ez dautsozu itaundu zeure bijotzari. Laux BBa 16. Gaztiak, baña, arriya ikusi ebanian esan eban. Kk Ab II 175. Nire emaztiak, baña, Xalo ixena euki! Otx 150. Oar, baña, non datorren ire maitea! Ldi BB 32. Gu baiña, aiek utzirik, bestetara goaz. Or Eus 113. Ezpañak ziotena, ordea, biotzondoak gezurtatzen zion barrendik. Beste zerbaitegatik itzuli zan ain goiz, gaixtoa! Ez, baña, azaldu nai. TAg Uzt 14. Betekadatxo bat egin bear ebala emon eutson bein buruak. Zegaz baña egin betekada au, ezer erosteko lau txiki be ez eukozan pratikeran-da? Bilbao IpuiB 93. --Ba, konpondik aguro [...]. --Ezin baña nik konpondu, etxakiat onen barri ta. SM Zirik 46. Ailperrik baña alegindu zan / andra lizuna lanean: onen esanak etziran sartu / Agedaren biotzean. NEtx LBB 367. Txistulariak joten eben beste gauza bat alboradea zan. Au, baiña, iñok agindu bakoa. Etxabu Kontu 42. Jendartean azaltzea franko luzatu du, beraz; ez baina, orain ikus dezakegunez, horretarako behar bezain jantzia ez zegoelako. MEIG II 131.
v. tbn. EA OlBe 76. Zait Sof 21. SMitx Aranz 23. Txill Let 84. Erkiag Arran 128. BEnb NereA 132. Ibiñ Virgil 88. Berron Kijote 47. Bainan: Azurm HitzB 33.
sense-2
2. Sino. " Senarrak ezpaitu bere gorputzaren botherea, baina emazteak, no tiene el marido el dominio sobre su cuerpo, sino la esposa (Lç Ins B 5v). Es galicismo tomado de la doble significación de mais pero y sino. La locución pura es emazteak baizik o baino según los dialectos" A Morf 725 (v. la refutación en Vill Eleiz 4, 29). v. baizik (2), baizen (2).
tradizioa
Tr. De uso gral. al Norte, entre los meridionales sólo lo hallamos, además de en algunas versiones del Padrenuestro (donde puede haber influido la trad. castellana tradicional más ) en Arrese Beitia y algún autor moderno como Villasante; es sin embargo más frecuente en éstos precedido inmediatamente de ez o seguido de bai (v. infra ).

Bekhatutan hil ez nadin egidazu grazia, / sekulakoz damnaturik enoian galduia, / bana zure eskutik dudan salbatzeko bidia. E 79. Iainkoaren haur izatea, eztugu naturaz, baina adopzionez eta graziaz. Ins C 3r. Etxi ez eiguzu jausten tentaziñoan, baia libradu gaigizuz gatx gustirik. Bet 4 (Cap 5 baea, VJ 14 baie, Arz 2, Cb CatV 5, CatLlo 4, CatAe 4, CatSal 5, CatR 5 baia, CatCeg 1v baina, Astar II 265, CatBus 4 baña, CatLuz 3, CatJauf 2 bainan, FPrS 21, Bp I 41, CatLan 12, UskLiB 13, CatS 14 bena; Ber Doc 84r aitzetik, ConTAV 5.2.8, 117 (AN), SP Doc 237 aitzitik; El 5, CatBurg 4, CatUt 56, Ub 81, Gco I 448, Añ CatAN 3, CatB 10, Legaz 5, Mdg 159, CatUlz 3 baizik, OA1, Iraz 4 baizikan). Eztüziela deziratzen ükeitera [...] depütazionerik batere, bana solamente bake egin. Etchart 5.1r. Abantaillarik deusetan / etzinduen galdetzen; / den txipienarekien / baina aitzitik berdintzen. EZ Noel 152. Eztut edireiten ezen Iudas [...] nehork kondenatu zuela [...]: baiña [...] edireiten dut [...] berak bere burua kondenatu zuela. Ax 435 (V 283). Ez pisu baiña arin eta plazent dela Iainkoaren zerbitzatzea. Ib. 484s (V 313). Adiskide egik ez behar duanean, bana behar duaneko. O Po 4. Ezta ere aski elkharganakoa den, baina behar da elkhar maite dutenek iakin dezaten bere elkharganako afekzionearen berria. SP Phil 282. Purgatzeko pena hetara / hil ondoan ez joatekotz, / bañan, laster heriotzetik / Gloriarat pasatzekotz. 157. Berak eztiala dohain gütiago bat ükhen, bena lehenago handiagorik. Bp II 94. Hanitzek obeditzen dute, ez amorez, bainan bortxaz. Ch I 9, 1. Bere fidantzia, ez Jaiñkoa baitan, baiñan bere baitan ezarri duela. He Gudu 49. Eztezazüla handiarena egin, bena aithor ezazü lehenago zure jakin gabia. Mst I 2, 3. Ikhus othe dezakete odol hotzean eta antsikaberik galtzen [...] ez dut erraten herri oso bat, ez eta familia bat, bainan arima bakhar bat ere? Lg I 243. Behar dea ahozko othoitzarik erran [...]? --Ez, bainan bihotzez lehenago behar da ordian othoitz egin ezinez ezpañez. CatLan 139s. Eta ekarri nizie erran dudan Liburu horren, ez ororen, bena pharte baten Heuskarala itzulzera intseatzera. AR 6. Galde, ez behin, bietan edo hamarretan, bainan ardiets dezazuken artean. Brtc 186. Ez du [Jesu Kristok] heien zerbitzuaren gutiziarik; baina heien sakrifizioa bera harentzat gauza higuingarri bat da. Jaur 126. Nola ez dakit handik itzuri zen yauna, / Ez oso, baiñan han utzirik bustana. Gy 69. Zer izanen da bada, ez bat bakharrik, bainan hainbertze miliun kondenatzen direnean? Dv LEd 237. Zeinetarik jatea ez baitzitzaioten haizu ez hari ez eta harekilakoei, bainan bakharrik aphezei. Dv Mt 12, 4 (SalabBN bena; TB bainan bai; Lç, He baizen, Ur, Ip, Samper, Ol, IBk, IBe baizik, Echn baño, Or ezik). Eman zezon, ez berthuten saria, bainan bekhatuen barkhamendua. Laph 42. A da emakume bat, aiñ ondo egiña, / Ez zabal, ez bedarra, garbosea baña. AB AmaE 227. Horra zertako den deitua, ez xoilki Izpiritu Saindua, bainan ere Izpiritu Saindutzailea. Lap 318 (V 145). Jinko semia ez zela gizon egin bena gizonari jüntatü. Ip Hil 92. Ez nola-nahi, bainan behar den anztearekin. Arb Igand 15. Ez zuen bere izena emaiten, bainan alegiazko izen bat. HU Aurp 165. Ez petik gora, bainan gain beheiti sartu zen. Zub 126. Arthatzen, ez bakarrik axaletik, bainan lagunduz barnea. JE Bur 71. Ez bakarrik ukurtuz, bainan belauniko. Iratz 144. Etzen bakharrik sendatu, bainan, osasunaren gainerat, ukhan zituen oraino lehen baino ontasun eta familia handiagoak. Zerb IxtS 32. Kausak ere ez nolanaikoak, baiñan baitezpadako edo bearrezko direnak nai ditu. Vill Jaink 45. Ez ditutzu luzatu behar, bainan bethikotz urhatu. Larz Senper 42. Ez, etzuen gogoa hirian, bainan handik urrun... beti urrunago! Ardoy SFran 170. Holako aberatstarzünak / ez titzagün ütz besteren, / Bena arraheiñkiago / goza ditzagün gihauren. Casve SGrazi 54. Turkoen alderako izialdura ez zen bakarrik eztitu, bainan arras itsabasi. Lf ib. 10.
azpiadiera-2.1
(Precedido inmediatamente de ez ).
tradizioa
Tr. En esta construcción lo hallamos en textos guipuzcoanos y alto-navarros.

Baia nai du jan dezazun / garbiturik arima: / ala ezpada, zuretako / bizia ez, baia erioa da. (Pamplona, 1609) TAV3.1.20, 112s. Besterekin ez bañan / zurekin, pozikan. Bil 75. Berak iñori ere gaitzik ez, baña bera billatzen zuten guziai on asko egiten zielarik. Arr GB 82s. Jarriko ez naiz, bainan egonen naiz xutik. LuzKant 159. Bateko ezpata ez, baña bateko burruntziya. Alz Burr 43. Orduan ezagutu zuten, ogi-orantzatik ez baña Farisauen ta Sadukearren irakaspenetik begiratzeko esan ziela. Ir YKBiz 235. Kantarako ezbaiña mintzorako. Or Poem 518. IIdurizkoak ez baina egiazko direlako egiaztagarri bikaina. Mde Pr 332. Itsusia zan eta nik ua maite, galbidea maite; uts eragiten zidana ez-baiñan, utsa bera. "Non illud, ad quod deficiebam, sed defectum meum ipsum" . Or Aitork 44. Bete ez-bañan ustu egiten naiz. Txill Let 130. Au ez, baina besterik dio Simonidak. Zait Plat 92. Argumentu bat ez baiña asiera edo oin bat bezala artzen dugu. Vill Jaink 28. Ezeztatu ez baiña erarik argienean tinkotzen digutela. Ib. 136. Ele-jakitun arauz ez-baña gizabete arauz alboratzen da Bibliara. Gazt MusIx 62. Gizonezkoa ez baiña infernuko etsaia zala. Berron Kijote 210. Muin gordea estali ez baina ukierazten digun itxura sotila. MIH 297.
(Con bai).
Ez solament theolojianoén skribuetan, baina bai Skriptura sainduan ere. Lç ABC I 2vs. Ezpaita hekin gaztiguz usatu behar; baina bai amorioz. Harb 230. Etzuten konsideratzen gathibutasun hartan iragaiten zuten bizitze gaixtoa, baina bai eskuen artean zuten eskasia aphurra. Ax 519 (V 334). Ez naturalezeagaz konforme, baea bai mirakuruz. Cap 30. Gure garaia ezta hekin ez sentitzea, baina bai ez konsentitzea. SP Phil 23. Üzten badütü ez solamens bekhatiak oro, bena bai orano hetara erortoiak. Bp II 57. Ezta hori eskuararen hobena, baina bai haren enoranziarena. ES 97. Orhoit zaite ez duela edertasun hura bere baitarik, baiñan bai Jainkoa ganik. He Gudu 129. Etzaiküla galthatü izanen zer irakurtü dügün, bena bai zer egin dügün. Mst I 3, 5. Astoaren aorako eztia eztala, baña bai belarra. Cb EBO 30. Etzagokotela gizonei, bainan bai Baal berari punitzea. Lg I 207. Humiltasunak erakarriko zaitu ez lagunarekin zure burubaren neurtzerat; bañan bai haren ohoratzerat. Mih 33s. Ez dituzte batere / Arimak garbitzen, / bainan bai tronpatzen. Monho 30. Eztagoala gure zoriontasuna, guk gura doguna egitean, baña bai Jesusen borondatea betetean. LoraS 90. Ez bein bakarrik, baña / bai asko alditan. Echag 217. Ez naturalezaren guizien arabera, bainan bai Ebanjelio Seinduko maxima garbien arabera. Dh 139. Ez da jabearentzat bakharrik on handia, baina bai herriko egoiliar guzientzat ere. Dv Lab 313. Lürrentzat hobena da hoien arrandan ezartia; ez diharütan, bena bai bihitan. Ip Dial 64 (It baizik, Dv baizik ere, Ur ezpada). Premiñ, enaiz kantari, baña bai eiztari. AB AmaE 405. Erraguzu etzarela aingeru, bainan bai gizon. Jnn SBi 87. Ez dugu gibelatuko, bainan bai lagunduko bere xedera heltzen. HU Zez 31. Itxasoetan eztagoz, Emeko mokil joteak, / Baña bai asko, / Negargarrizko, / Galbide ta naibageak. Echta Jos 195. Oldarra ez dagoela Parisera buruz, bainan bai itsasoari buruz. StPierre 20. Eta ez nintzen ilhargian ere, bainan bai lur-gainean. Barb Sup 16. Aberea iziturik, zaloin jausten ere dira zonbait, ez bidearen erdirat, bainan ba arlako alderat. JE Ber 50. Aingeruek lagunduko gaituzte [...], ez bakarrik nigarrezko desterru deitoragarri huntan, bainan bai zeruan ere. Lf Murtuts 12. Ez zazpi gizeraileren bruzagi soilki, baina bai zazpitan zazpirena izanen zen. Mde Pr 136. Agotztegiko leio batetik kuartel atadi guzia ederki ikusten zan. Ate bera ez, bañan bai sarrera guzia. Ugalde Iltz 62. Leize ikaragarria dagoela ikusiko dugu, ez gorputzean, baiña bai ezagutze-kontuan. Vill Jaink 70. Ez gira hunat jinak mokoka artzeko, bainan ba gauzen esplikatzeko. Etchebarne 56.
Ez da neronen eragozpena / baiña bai lagun nabarra. Ayesta 39.
v. tbn. Mat 57. Tt Onsa 128. Mg CC 235. Arch Fab 93. Bainan: Mong 586. Gç 31. Ch III 35, 2. Brtc 101. JesBih 399. MarIl 55. Jaur 167. Hb Esk 195. ChantP 222. Elsb Fram 91. Arb Igand 133. CatJauf IV. Bena: Egiat 245. UskLiB 40. CatS IV. ChantP 110. Const 33. Casve SGrazi 20.
azpiadiera-2.2
Sino, más que, excepto. v. baizik.
Ez dugu bertze penarik / bainan berantxe ezaguturik. AstLas 68.
sense-3
3.
(Al final de oración).
"Pospuesto es 'aunque'. Eztakigu norena dan, baiña jan zazu, no sabemos de quién es, pero cómalo V. Jan zazu, eztakigu norena dan baiña, comedlo, aunque no sabemos de quién es" A. " Beste patxara batean bizi gaituk emen, dirurik ez degu baña, aunque... (V-gip, G-azp)" Gte Erd 34. " Enotsan emon, eskatu zostan baiña " Elexp Berg. "Azkenengo tragua artukou berandua da baiña" Ib.
tradizioa
Tr. Documentado exclusivamente en textos vizcaínos y guipuzcoanos.

--Iru Iangoiko dire? --Ez Iaune, Iangoiko bat baxen, iru persona dire baie. VJ 5. Biak gogoa on dute baña, / nai duten diña ez lana. Echag 184. Guazemak etxera, / merezi ez dek baña, / otea jatera. It Fab 64. Oraingua galdu du / abilla da baña. Ud 59. Ta eurak egieben lanik andiena gazteak otzitu eitezen be, Anjelek bere aldetik ezeban asko bear baña. Ag Kr 181. Ekatx gogorra zan baña, Donata bere etxean lez, artegatasun baga, egozan ontzikoak eguraldi onari itxaroten. Echta Jos 275. Bai, amonatxok ekarriko dizu jostallu eder ederra, zeu bezelako jostallurik iñon eztago baña! Ag G 78. Miñez baña, beiñ edo beiñ bear dalata, denok ondo izateagatik, . bueno, esan degu, joan dedilla. Ib. 238. Egun batzuk igarota jagi zan ogetik, ondiño makal eta zurbil eguan baña. Kk Ab I 47. Eskalerik, zarrak gera baina, eztegu inoiz ezagutu. A Ardi 72. Oien fedea ez da zuzena, / baietz uste dute baña. EusJok II 152. Lan zalla izango det / maixu ona zera baña. Tx B 162. Jator aitortuko det, / lotsatzen naiz baiña. MendaroTx 38. Dana jadetsi eben, kosta yaken baña. Enb 80. Odiseu barri gara, lamiñik ezta baña. Laux BBa 138. Emen eztogu antoxiñik ez pitxarrik ottuten, osterantzeko ontzirik edo morkorrik be eztaukogu baña, egija esan. Otx 112. Egi kaxkar auek esan nai nituan iñon, erderaz, baña. Ldi IL 107. Bildur ikararik ez-baiña, larrua / bilduxe bezala kolkope xulora / sartu naiz ontzira. Or Poem 524. Nik nererik barka dizaioket, zurerik ez baña. Etxde AlosT 104. Illea zurizka, ez alakoxea izana bañan. JAIraz Bizia 85. Danen gañeti, kostata baña, / zelan zendun irabazi. BEnb NereA 154. Ezagutu izan ditu Nikanor-ek, asko ez baiña, barrukotasunez ez baiña, arako neskatilla polit eta atsegingarriak. Erkiag BatB 135. Atzo eman zizkat alakori ederrak, neronek ere artu nizkian baña!... Salav 33. Zeure ustez bazera / zu ere ni aña, / ez nazu menderatzen / uste dezu baña. Zepai in Uzt LEG I 319. Emen arerio bakarrak, lañua, euria eta otza izan ziran, maiatzan giñan baña... Gerrika 70. Senideetan gazteena omen zan, eta beti ere etxetik librexeago, berezkoa ere bear da baiña. Insausti 193. Ni ere, gezurra dirudi baina, hemengo semea naiz. MEIG VIII 24.
v. tbn. EA OlBe 92. Bilbao IpuiB 263. Osk Kurl 153. MAtx Gazt 97. Uzt Sas 23. Zendoia 83.
sense-4
4. (Más).
tradizioa
Tr. Lo hallamos en dialecto guipuzcoano, generalmente en bersolaris o textos populares.

Garai gaitzan baña len / etsai berarenak, / eriotztuko gaitu / gazte zar geranak. Echag 226. Damak serbitu dira / iñon baña obeto. Bil 34. Guk egiñ bañan erraxago esaten dituzte gauz oiek. Sor Bar 22. Beiñ bañan geiagotan / dezu aditua / Jesukristo Jaunaren / dotriña santua. Auspoa 97, 74. Euliya esnetara bañan etzanaguak zirala [...] diru-usaira. Moc Damu 27. Farra egiteko obiak zerate, tokiya eskeintzeko baña. Iraola 21. Parisa joan baña lenago. Ib. 134. Aita bañan len etortziagatik. Ill Testim 20. Zeruan sartu obe genduke / inpernuan erre baña. Tx B II 122. Orduan bañan eskasaguak / orain ez gaude lanian. Tx B I 113. Ikusi zezakean agure zar bat baztar batean, zaldik eta mandoak bañan atzeraxeago. JAIraz Bizia 86. Inpernua bañan berogoa dan baztar artan. Ib. 69. Lo hallamos tbn., seguramente errata, en Mg CC 168, AA III 300 y Echta Jos 147.
sense-5
5. (Usado en frases que expresan asombro o enfado, a menudo en forma interrogativa). "Baia ik niri alango txatxarria egin bearra! (Zav)" H, que lo interpreta como bai más el suf, interrogativo -a (v. BAIA s.v. bai). "On emploie souvent bainan et haatik d'une façon exclamative: Bainan-bainan! joanen hiza! Mais... mais... partiras-tu?" Lf Gram 397. "Baiña, baiña! exclamación de enfado que se dice como antesala de la frase. Baiña, baiña! au da sukalde jiria: lur guztia bustitta" Elexp Berg. "Haserre esaten bada ere amakoi samarra da" Ib.
Baña, zein zorakerija andija! Mg CC 102. Baña zer denda ederrak! Sor Bar 98. Bañan noraño segitu biar gaituzu? Sor Gabon 51. Kaleko jente dana, o, baña ze larri! / Juakiñen asarreak ebala ipiñi! AB AmaE 267. Zein zan baiña gizon ori? Ag AL 43. Baña zeñek sartu nau ni dantza abetan? Iraola 95. Baña zer dala-ta ezta Udabarrija ondiño etorri? Altuna 46. Bainan zer duzu, zer gertatu zauzu, Pello? Zub 39. Baña zer naspil dira abek? Alz Burr 45. Baia, gixona, euk be ori einguan ba? Kk Ab II 33. Zer baña zer jazoten yatzu / Ez etortzeko nigana! Enb 95. Zer da baña, emen egin gura dozuna, zantar lotsabako orrek? Otx 64. Bañan zer uste dek ik? ABar Goi 36. Ene, baña, Libe! Zikinduko zaitu zearo ume orrek! TAg Uzt 157. Emen esne bero-beroa. Ar zazu, ta on egingo dizu. Zertan ibilli zera, baña? NEtx Antz 91. Bañan gizona [...]. Emen Bixentaren obenik ez dago. JAIraz Bizia 117. Gizon, baña zer dozu olan oian egoteko? SM Zirik 118. --Eta nolatan sartu zinduten kartzelan, Eisering jauna? --Bañan Babette! Lab SuEm 205 Bainan zer da boza hau? Zer entzuten dut nik? Xa Odol 283. Errazu, bainan zer tuzu manera horiek? Etchebarne 109. Baiñan, emakumea! Egon zaitez lasa. BBarand 17. Baiña, zer krixto! Ez ote dira fiatzen edo? Zendoia 143.
sense-6
6. (Reforzando enfáticamente un adj., adv., etc.).
Seinduek zeruan maite dute Jainkoa, oi! bainan zein osoki! Dh 176. Axeri zar bat bainan ernia, / ladron eta ollo jalia. LuzKant 25. Egin nazazu mesere ortik ateratzia, baña aguro. Iraola 16. Danetik zegoan elea ugari, oso ugari baña. Ag G 86. Arkaitzean erorita billatu genduan, ikatza baño beltzago, zearo kixkaldurik, zearo baña. Ib. 345. Ikusia niola errege Salomonen denborako soin bat ferdea, bainan ferdea, muskerra!... Barb Sup VII. "Itxarkundia" didar dagije, / baña zelako goguaz! Enb 45.
sense-7
7. (Empleado --o sólo mencionado-- como nombre).Pero, objeción. " Edo eta bainanak, des si et des mais" Hb. Cf. infra BAINA GABEKO.
Ez daki urliak berorrentzat zer ausenzia zeukan: uste du berorrek besterik . baña, baña, baña; zer da bada baña ori? AA III 559. Hasteak ederrak ditu, badaki lausengatzen; / Heldu da gero bainan bat; hitz hunen maleziak / Izurriztatzen ohi tu laudorio guziak. CantIzp (ed. 1813), 55. Eneuke nai bera baño adiskide oberik. Baña... O Baña madarikatuba! Baña infernukua! Onetantxe ezagututen da zetarako dan alabanza ori. Astar II 189s. Damean ordez etzan aurkitu / eskonduteko bainarik / ezpada izango zala eskontzea / eguna zabaldu barik. Azc PB 169. --Ara bada, nik eztaukat nai ezik baiña... --Zer? Baiñakaz zatoz orain? Ag AL 118. Zergaitik imini dau Jaungoikoak zerzeridadetzat edo bañatzat, guk parkatu dagigula, Berak guri parkatuteko? Itz Azald 66. --Baña... --Eztago bañarik. Erabagita daukat. Ag Kr 179. --Zer esan nai dute bi baña oiek? --Lenengoak esan nai du, diru edo doterik eztedala. Urruz zer 19. Ez dago bañarik, siesta egintzazu. Anab Aprika 64. --Nun dago ba? --Erbestera joan da, baiñan. --Baiñak udan. Erkiag BatB 63.
azpisarrera-1
BAINA GABEKO (bainabako V-gip ap. Exba Eib). Perfecto, sin peros. "Artu dozun gizona, bañabakua" Etxba Eib. Cf. supra (5).
Arpegi baten bizi daitezan / matraila biak bakean, / sur . baña bako eder bat dago / aizta bien bitartean. Azc PB 122 (Ur PoBasc 166 baketzallia da sur eder bat).
baina
<< bai 0 / 0 2 baita >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper